Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
astelehena, 30 ekainak 2014

  • Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez gazteentzat txandakatuz prestakuntza eta lanerako HEZIBI programaren aldaketa izapidetzea egokia da, kontsulta-organo honek egindako gogoetekin.
  • Itxuraz, lehenengo idazkeran oso garbiak gelditu ez zirenez, aldaketek programa honi buruzko alderdiak (besteak beste, ziurtagiriak eta tituluak bereiztea) argitu nahi dituzte. Gainera, prestakuntza-zentroei kontrol gehiago eman nahi die. EGABren irizpenak aipatutakoari jarraiki, bi gai gehiago sakondu beharko lirateke: batetik, prozesuan langileen legezko ordezkaritzaren zeregina eta, bestetik, prestakuntza irakasten duen neurrian, enpresari irekitzea.


Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez, “gazteentzat txandakatuz prestakuntza eta lanerako HEZIBI programaren oinarri arautzaileak zehazten dituen agindu bateraturi dagokion aldaketaren agindu-proiektua” izapidetzea egokia da, kontsulta-organo honek egin dituen gogoetekin. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak aurkeztu zuen, itxuraz, lehenengo idazkeran oso garbiak gelditu ez zirenez, programa honi buruzko zenbait alderdi (besteak beste, ziurtagiriak eta tituluak bereiztea) argitzeko. Gainera, prestakuntza-zentroei kontrol gehiago eman nahi die.

 

Ziurtagiriak eta tituluak

 

Eusko Jaurlaritzak proposatutako aldaketek ikasleak, prestakuntza-zentroak, prestakuntza-jarduera bera, finantzazioa nahiz bitarteko ekonomikoak atxikitzea eta prozedura nahiz ebazpena aipatzen dituzte. Aldaketa aipagarrienen artean ziurtagirien eta tituluen arteko bereizketa dago. Gainera, prestakuntza-zentroei kontrol handiagoa ematen zaie.

 

Halaber, agindu berriak aurreko baldintza batzuk malgutzen ditu, hala nola enpleguarekin txandakatuz egiten diren prestakuntza-proiektuetan profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko gutxieneko taldeak eratzea edo erakunde onuradunak zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak ordaintzeari buruzko egiaztapen-dokumentazioa aurkeztez salbuestea, Lanbidek, Enpleguaren Euskal Zerbitzuak, alderdi horiek egiaztatzeko aukera baitu.

 

Nahiz eta EGABk aldaketa-ekimena positiboki baloratu “indarreko araua hobetzeko borondateari erantzuten diolako", araudi-aldaketa honek sakondu beharko lituzkeen bi alderdi aipatzen ditu: batetik, prozesuan langileen legezko ordezkaritzaren zeregina eta, bestetik, prestakuntza irakasten duen neurrian, enpresari irekitzea.

 

Informazio gehiago eta kontrol handiagoa

 

Lehenengo kasuan, EGABk komenigarritzat jotzen du legezko ordezkaritzak ezagutza-maila areagotzea; izan ere, “sinatutako kontratuetara (jada lan-araudiak zehazten du) ez litzateke mugatu behar; prestatu eta ikasteko kontratuaren barruan prestakuntza-jarduerarako hitzarmenean dagoen informazio guztia ezagutu beharko luke”.

 

Prestakuntza irakasten duen neurrian enpresari irekitzearen gaiari buruz, Batzordearen iritziz prestakuntza osagarriaren gainean kontrol handiagoa zehaztu behar da. Adibide modura, lan-arriskuak prebenitzeari buruzkoa bada, enpresako prebentzio-ordezkariek ezagutu beharko luketela iradoki du.

 

Gogoeta berezien kapituluan, EGABren irizpenak ikasle-langilearen errendimendua egokia ez denean izan, emandako diru-laguntza itzultzeari buruzko atala modu ulergarriagoan argitzea eskatzen du.