Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
astelehena, 30 ekainak 2014

I+G+b-aren adierazle nagusiei erreparatuz, beste urtebetez EAE Estatutako autonomia erkidego dinamikoenen eta berriztatzaileenen artean kokatuta dago, nahiz eta oraindik bide luzea izan arloan erreferentziazko herrialdeei harrapatzeko.

 

Ildo horri eutsiz, EAEn I+Gan ahalegina pixkana gorantz egiten joan da eta 2012. urtean %2,12ra iritsi da, hain zuzen ere, Estatuko batez bestekoaren (%1,3) gainetik. Dena den, helburu europarretik (%3) oraindik 0,88 puntura dago eta herrialde berriztatzaileenen ratioetatik urrun: Finlandia (%3,55), Suedia (%3,41), Japonia (%3,25, 2010eko datua), Danimarka (%2,99), AEB (%2,67, 2011ko datua), Alemania (%2,92) eta Frantzia (%2,26).

 

Sektore pribatuak EAEn (gastuaren %76) Estatuan (%53) baino gehiago gastatu du. Hala eta guztiz ere, 2005. eta 2012. urteen bitartean Euskadiko herri-administrazioen gastua hazi arren, %6,3an kokatzen da, hau da, oraindik Estatuan (%19,1) eta EEn (%12,7) baino txikiagoa da. Nolanahi ere, EAEn ikerketa-zentro publiko gutxiago dago (adibidez, Estatutan CSICen zentroak daude).

 

Ildo horri jarraiki, EAEn berrikuntza-sistemaren ezaugarrietako bat zentro teknologikoen sare garrantzitsua dela kontuan hartu behar da. Horiek gehienak pribatuak dira. Hala, 2012. urtean Euskadiko Zientzia eta Teknologia Sareko zentro teknologikoek ikerketan gastuaren %21,4 gauzatu zuten enpresen sektoreari erreparatuz eta gastu guztiaren %16,2.

 

Bestalde, zientzia-sarearen nazioarteko lehiakortasuna ikerketa fabrikatzeko duen gaitasunarengatik (batera EAEn Europan baino zientzia-argitalpen gehiago) nabarmentzen da, baina ez fabrikatutakoaren kalitatearengatik (nazioartean zientzia-argitalpen aipatuenen ehunekoa EAEn EE-27n baino askoz txikiagoa da).

 

I+Gan egindako gastua finantzatzeari dagokionez, atsegin handiz ikusten dugu sektore pribatuak geroz eta garrantzi handiagoa izatea: 2011. eta 2012. urteen bitartean %54,3tik %55,9ra pasa zen. Dena den, idatzi jasoa utzi nahi dugu EAE Lisboako helburutik 10,1 puntura dagoela: I+Gan gastu guztiaren %66 funts pribatuekin finantzatzea; horrez gain, lurralde dinamikoenetan eta berriztatzaileenetan dauden ratioetara ez da iristen: Japonia (%75,9, 2010. urtean), AEB (%60), Finlandia (%67), Alemania (%65,6), Danimarka (%60,3) eta Suedia (%57,3).

 

Aldi berean, bai berrikuntzarako jardueretan gastuaren eboluzioari, bai enpresa berriztatzaileen ehunekoari buruz ohartarazi nahi dugu, bi adierazleek 2009-2011 eta 2010-2012 denboraldietan beherantz egin baitute.

 

Hala ere, 2013ko Adierazle Berriztatzaileen Europako Panelari erreparatuz, gure Erkidegoak 0,48 puntu ditu, beraz, “berrikuntza altua duten herrialdeen” azpiko mailatik (0,50) oso hurbil gelditzen gara.

 

Halaber, Paneleko zenbait adierazle kontuan hartu behar dira, zehatz-mehatz esanda, PCT patenteen eskaerak eta EEren diseinuak, I+G gastuaren eraginkortasunari eta EAEk I+Gari balioa emateko orduan dituen zailtasunei buruzko ideia eskaintzen baitute. Horregatik, I+Garen gastua gehitzen ahalegintzeaz gain, ebaluazioan ere gehitu beharko litzateke, erabilitako bitartekoak eraginkortasun handiagoz orientatzeko.