Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteartea, 27 maiatzak 2014

Maiatzaren 16an, Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen egoitzan alde atlantikoko eskualdeetako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluen Sarearen, Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoaren, egun Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea buru duenaren, batzar nagusia ospatu zen, eta era berean, bi erakundeek baterako hitzaldi bat egin zuten.

 

Erkidegoko hiriburuan eta Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen egoitzan ekitaldi horiek ospatzea 2011. urtean Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak eta Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoak Europar Estrategia Atlantikoa eratzeko eta ezartzeko prozesuaren esparruan ezarritako lankidetzan kokatzen da. Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoak Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Irizpenak egiten parte hartu du prozesu horretan, hain zuen, Europako Batzordeak estrategia horri buruz onartutako dokumentuen inguruko Irizpenak egiten, eta baita Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ordezkaritza duen eztabaida- eta partaidetza-foroetan ere. Testuinguru horretan, Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen eta Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoaren arteko baterako hitzaldiak garrantzi handia izan du. Izan ere, horri esker, bi erakundeak murgilduta dauden Estrategia Atlantikoan eragina duten ekimenen eta lanen berri eman ahal izan diote elkarri, Europako Batzordeak egun lantzen dituen jarduketen testuinguruan hobeto bideratu ahal izan dituzte lan eta ekimen horiek, eta Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen eta Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoaren arteko lankidetza sendotu dute Estrategia Atlantikoak Ekintza Plana onartu zenetik aurre egin behar dion etapan: estrategiaren ezarpenean. Ezarpen horrek ibilbide luzea izango duela proiektatuta dago, ebaluazio- eta berrikusketa-fase bat barne 2017. urtean.

 

Hitzaldia bi bloke handitan egituratu zen. Lehen blokean, parte hartu zuten Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko aholkularien aurkezpena egin zen, eta Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Itsas Estrategia Atlantikoaren inguruan eta gai lotuetan zer jarrera duen azaldu zen, hala nola makroeskualdeko estrategietan, oro har, eta itsaso Adriatikoko eta Jonikoko eremuko Estrategian, batez ere (gaur egun itsas estrategia bat eskualdez haraindiko estrategia bihurtzen ari dira). Ondoren, Europako Batzordeko Itsas eta Arrantza Gaietarako Zuzendaritza Nagusiko eta Eskualde Politikarako Zuzendaritza Nagusiko ordezkariek parte hartu zuten, eta Estrategia Atlantikoaren ezarpenaren esparruan zituzten jarduketa-planei buruzko informazioa eman zuten. Bukatzeko, Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoak duela gutxi ateratako lanak aurkeztu zituen, estrategia Atlantikoko eskualdeetako itsas ekonomiaren eragileek bereganatzeari dagokion garrantzia emateko eta laguntzeko helburua dutenak.

 

Ekonomia- eta gizarte-eragileek, eta oro har, gizarte zibilak europar politikoetan ezinbestean inplikatu behar izatea izan zen hitzaldiko ideia nagusia. Hitzaldiko hasierako mintzaldietan, berriz, azpimarratu zen Europako Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Batzordea arduratuta zeudela, beren irizpenek Europako eskualdeetako eragileen inputa eta lankidetza izatea nahi zutelako. Kezka hori Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoarekin duen lankidetzaren oinarrian dago, eta balio erantsi bat da, Europar gobernantza hobetzeko.

 

Esku-hartzeen atalean, Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko aholkulariak, Etele Baràthek, europar mailan plan nagusi bat behar zela aldarrikatu zuen, Europan makroeskualdeen etorkizuna zehaztuko lukeena. Gaur egun, Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea plan hori lantzen dabil. Estatuen arteko lankidetza-harremanen eta lurralde-lankidetzako proiektu tradizionalen tartean, Etele Barathek azpimarratu zuen garrantzia zela tarteko eskalako lankidetza, Europan makroeskualdeetako estrategiek adierazten dituztenak, eta baita garrantzitsua zela estrategia horiek sor ditzaketen gizarte- eta ekonomia-garapenera zuzendutako baliabideak sendotzea ere, garapenerako bideratutako oso gobernantza mota beharrezko bat sortzen lagunduz.

 

Stefano Palmieri, Europako Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Batzordeko aholkularia bera ere, itsaso Adriatikoko eta Jonikoko eskualdeko Estrategiaren inguruan egindako lanei buruz hitz egin zuen batez ere, kasu jakin baten inguruan azaltzeko Europako espazio funtzionalen aurrerapenerako makroeskualdeetako estrategien birtualtasunak eta Itsas Estrategia Atlantikoaren esparruan interes goreneko gai baten egingarritasuna: zer urrats eman behar den itsas arroako estrategia bat izatetik makroeskualdetako estrategia bat izateko. Testuinguru horretan, Palmierik kohesioa eta lehiakortasuna babesteko aktibatu ziren lankidetza-sareen ekintza azpimarratu zuen, bai erakundeena bai eremuko eskualdeetako eragileena.

 

Estrategia Atlantikoa sakonki aztertu zuten: estrategiaren hastapenak eta edukiak, gaur egun bizi duen ezarpen-fasea. Gainerako parte-hartzaileek beste ikuspuntu batzuetatik aztertu zuten. Luis Miguel Pariza Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak, Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoarekin lankidetzan, estrategia egiteko prozesuan helarazi dituen ekarpenei eta bere Ekintza Planari buruz hitz egin zuen batez ere. Maila anitzeko gobernantza parte-hartzailea, Ekintza Plana egiteko Foro Atlantikoa abian jartzea eta gizarte- eta ekonomia-eragileen eta gizarte zibilaren parte-hartzea azpimarratu zituen batez ere, eta Batzordeak onartutako testuetan adierazita geratu direla aipatu zuen. Era berean, nabarmendu zuen Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak konpromisoa zuela Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoarekin, Estrategiaren Leadership Group eta Steering Group delakoan parte hartzeko, eta Estrategiaren ezarpen-fase osora luzatu eta sendotuko dela.

Europako Batzordeko ordezkariek, Juan Rondok, Itsas eta Arrantza Gaietarako Zuzendaritza Nagusitik, eta Vicente Rodríguezek, Eskualde Politikarako Zuzendaritza Nagusitik, agerian jarri zuten ezarpen-fase hori erabakigarria dela, eta beren sailak kezkatuta zeudela, makineriako pieza guztiak ondo egokituta egon daitezen ondo funtzionatzeko. Testuinguru horretan, abian dauden proiektuen eta ekimenen finantzazioa ahalbideratuko duten programa operatiboen prestakuntza-egoerari buruzko xehetasunak azaldu zituzten. Laguntza mekanismoa, Estrategiako proiektuetako eragileei, sustatzaileak izan daitezkeenei eta parte-hartzaileei orientazioa, informazioa eta kontaktuak emateko diseinatu dena, eta estatu kideetako bakoitzean leihatilak izango dituena, uztailean jarriko da abian, kontratatzeko atera den lehiaketa publikoa ebatzi bezain laster.  Hainbat sare atlantikok, hala nola Arku Atlantikoko Batzordeak eta eskualdeko itsas klusterrek, izango dute mekanismo hori erabiltzeko aukera. Stakeholdersen Plataformari dagokionez, Juan Roncok adierazi zuen jada urratsak ematen ari direla plataforma eratzeko, eta irailean plataforma osa dezaketen sareekin lan-bilera bat egiteko proiektua jada badagoela. Halaber, abenduan, Oporton, sustapen-bilera ofizial bat egiteko asmoa ere badago. Isabelle Amaugerrek, Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoko Estrategia Atlantikoko Ezarpenari buruzko Lan Taldeko presidenteak, bere aurkezpenean azaldu zuen bezala, Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoak bi foroetan parte hartzeko helburua du. Laguntza Mekanismoan, bere kontaktu-sare zabalaren bidez laguntza emanez eskualde atlantikoetako gizarte- eta ekonomia-ehunean zehar; eta Stakeholdersen Plataforman, eskualde atlantikoetako gizarte zibilaren ordezkaritza betez, estrategiako erabaki-organoei eskualde atlantikoetako eragileen kezkak, nahiak, ideiak eta proposamenak helaraziz. 

 

Juan María Otaeguik, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Batzordearen eta Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoaren presidenteak, zuzendutako eztabaidarekin amaitu zen hitzaldia, eta agerian utzi zen beharrezkoa dela eragile guztien mobilizazioari ekitea, Itsas Estrategia Atlantikoak arrakasta izan dezan, eta Espazio Atlantikoa europar lankidetzako tarteko maila gisa aldarrikatzen aurrera egiteko, kohesio eta lehiakortasun handiago bat lortze aldera. Europako Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Batzordearen eta eskualde atlantikoetako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren zeregin horretan inplikatzeko konpromisoak bere horretan jarraitzen du, eta bi erakundeen arteko lankidetza, eskualde atlantikoetako gizarte zibilaren ahotsa gizarte horietan eragina duten europar politikoetara helaraztekoa, sendotu egin da.