Apirilaren 11n EGABen Osoko Bilkurak “EAEn 2013. urteko Txosten Soziekonomikoaren” lehenengo zatia onartu zuen eta, beste jakintzagaien artean, EAEko bizi-baldintzei buruzko analisia eransten du.
Euskal familien bizi-baldintzek okerrera egin dute…
INEren “Bizi Baldintzen Galdeketari" jarraiki, lehenik eta behin, 2012. urtean EAEn batez besteko errenta bai etxebizitzako, baita pertsonako ere, jaitsi da (-%2,7 eta -%1,8, hurrenez hurren), EEk duen joeraren ildotik, nahiz eta jaitsiera biziagoa izan (azkeneko urtean familien errenta EE 27n %0,5 egin du beherantz).
Datu hori berresteko galdeketan zailtasun materialei eta gabeziei buruzko adierazleak kontuan hartu behar dira. Horiek guztiek euskal familien bizi-baldintzak okertu direla adierazten dute:
… Baina ongizatearen mailak Estatuko eta EEko batez bestekoen gainetik jarraitzen du.
Orokorrean eboluzioa negatiboa izan arren, EAEko errentaren eta ongizatearen mailek Estatuko batez bestekoaren gainetik jarraitzen dute (batez besteko errentekiko %20tik gorako diferentziekin eta are handiagoekin zailtasun materialen eta gabezien adierazle guztien kasuan) eta testuinguru europarrean oso aldeko posiziotan gelditzen dira.
Halaber, EAEn pobrezia-arriskua duten eta gizarteak baztertuak dituen biztanleriaren tasa Europakoa eta Espainiakoa baino txikiagoa da. EUROSTATen arabera, pobrezia- eta baztertze-arriskuak Europako Batasunean 124,5 milioi pertsonari (2012. urtean biztanleen %24,8) eragiten dio; Espainian, berriz, %28,2ri, EAEko %17ren aldean.
Pobreziak gehien kaltetzen dituen etxebizitzak
2012an Eusko Jaurlaritzak “Pobrezia eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Galdeketa” (PGDG) egin zuen eta egiazko pobrezia gehitu dela azpimarra daiteke; izan ere, biztanleen %4,2tik %5,3ra pasa da. Maila altua da, nahiz eta 1996koa (%8,7) baino txikiagoa izan. Orduan, 185.000 pertsona bizi zen egiazko pobreziaren egoeran, 2012ko 114.000 pertsonaren aldean.
Txosten Sozioekonomikoak egiazko pobreziak gehien kaltetzen dituen etxebizitza-motak aztertu ditu:
Haurren pobrezia ere badago Euskadin
“Euskadin haurren pobrezia” Eusko Jaurlaritzak egindako txostenak Euskadin, Europan bezala, pobrezia- eta gabezia-tasak haurren artean helduen artean baino altuagoak direla azpimarratzen du. Horrez gain, krisia hasi zenetik, egoera 14 urtetik beherako adin txikikoen artean gehiago kaltetu da.
Pobrezia-egoeran dagoen pertsona-multzoa banatzearen ikuspegitik, azterketak haurrek arrisku-talde nagusi bezala geroz eta protagonismo handiagoa dutela nabarmentzen du. 2000. urtean 65 urtetik gorakoa taldearen %27 bazen, 2012. urtean ia ez da %12ra iristen. 14 urtetik beherakoak, berriz, EAEn pobreziaren arriskuan dauden pertsonen %14 izatetik %21 izatera pasa dira. Arrisku-talde kaltetuenei dagokienez, EAEko haur pobreen taldeak oso ezaugarri zehatzak ditu: guztien %53 nazionalitate atzerritarra duten pertsonen seme-alabak dira, %36 guraso bakarraren etxebizitzetan bizi da eta %52 heldu guztiak langabezian dauden etxebizitzatan.
Konparazioak eginez gero, 18 urtetik beherako biztanleen artean pobrezia-tasa Euskadin Estatuko gainerako Erkidegoetan baino askoz txikiagoa da eta EEko batez bestekoa kontuan hartuta, pixka bat txikiagoa, pobrezia-atalaseak lurralde bakoitzeko bizi-kostuari moldatuak erabiltzen badira (moneta-pobrezia).
Diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemak haurren pobrezia geldiarazten du
Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemak, diru-sarrerak bermatzeko errentaren, etxebizitzarako prestazio osagarriaren eta gizarte-larrialdiko laguntzen inguruan egituratuak, funtsezko zeregina du EAEn haurren pobrezia-egoerak eusteko orduan, adin txikikoak dituzten familietan pobreziaren hedapena eta intentsitatea murrizten baititu: familia pobreen kopurua %30,2 gutxitzen du eta %69,9 familia horiek pobreziaren atalasetik bereizten dituen distantzia.
Gainera, sistemak krisiak sortu dituen behar berriei erantzun die, seme-alabak dituzten familia onuradunak 2008. eta 2012. urteen artean %38 hazi diren neurrian.
Pertsona minusbaliatuak: bereziki, talde ahula
Europako Batasunean sei pertsonatatik batek minusbaliotasuna du eta arinetik larrira izan daiteke, beraz, gutxi gorabehera 80 milioi pertsona dago. Horiek, sarritan, gizartean nahiz ekonomian ezin dute oso-osorik parte hartu, hesi fisikoak eta gainerako gizartekideen jarrera direla-eta. Horrez gain, talde horretan pobreziaren indizea batez bestekoa baino %70 altuagoa da, neurri batean, enplegua lortzeko aukera gutxiago izateagatik.
2008ko INEren “Minusbaliotasun, Autonomia Pertsonal eta Mendekotasun Egoeren Galdeketari” (MAMG) erreparatzen badiogu, EAEko etxebizitzetan bizi den 169.400 pertsonak du minusbaliotasunen bat. Hori biztanleriaren %8,4 da. Minusbaliatuen talde nagusiak honakoak dira: mugikortasun-arazoak dituztenak (biztanleriaren %6 eta biztanle minusbaliatuen %70), etxeko bizia (%4,9) eta autozaintza (%4,3) eskatzen dutenak. 80 urtetik gorako talderako, minusbaliatuen hiru talde nagusi horiek 10 minusbaliatutatik 7ri eragiten diote.
Lan-merkatua
“EAEn pertsona minusbaliatuen lan-egoera” LANBIDEren txostenak azkeneko hamarkadan pertsona minusbaliatuen kontratazioa pixkana gehitu dela azpimarratzen du. 2009. urtean jaitsi arren, 2011. urtera arte errekuperatu da, 2012. urtean berriz ere gutxitzeko.
Talde honen kasuan, 2012. urtean kontratu gehienak hurrengo jarduera ekonomikoetan egin ziren: “eraikinetarako zerbitzuak eta lorezaintzako jarduerak”, “gizarte-zerbitzuen jarduerak ostatuarekin” eta “metalezko produktuak fabrikatzea, makineria eta ekipoak izan ezik”. Hiru jarduerak batera hartuta, minusbaliatuei egindako kontratuen %46 da.
Bizi-baldintzak
Gure Erkidegoan gutxi gorabehera pertsona minusbaliatuen erdia ekonomikoki independentea da. Beste erdia, ehuneko berdinetan, zati batean beste pertsona baten mende daudenek eta erabat mendekoek osatzen dute. Diru-sarreren iturri nagusiak baliaezintasuneko pentsioak eta MIGIL/ez-kontributiboak dira. Gainera, independentzia ekonomikoak genero-osagai argia du, gizonezkoen bi heren erabat independentea baita, emakumezko minusbaliatuaren heren baten aldean.
Pertsona ororen bizi-kalitateari dagokion oinarrizko alderdiak gizartean integratu eta parte hartzearekin zerikusia du, bai herritarren eskubideen ikuspuntutik, baita harreman pertsonalen ikuspegitik ere. MAMGk azpimarratutakoaren arabera, pertsona horien gizarte-harremanak, gehienetan, familiartekoetara eta pertsona hurbilenetara mugatzen dira.
Pertsona minusbaliatuei dagokienez, gure Erkidegoan 2008. urtean osasun- edo gizarte-zerbitzu bat behar izanda, jaso ez zutenak %3,1era ez ziren iritsi. Bien bitartean, %56,5en beharrei erantzun zitzaien eta gainerako %42,9k ez zuen zerbitzurik behar izan. Ase gabeko beharren ratioa Estatuko baxuena da.