Eskearen ikuspegitik, ikerketari erreparatuz, barneko eskea %1,5 uzkurtu da egiaz, urteen artean BPG %1,2 jaistearen aldean. Hala eta guztiz ere, barneko eskea 2012. urtean baino gutxiago jaitsi da (-%1,5, -%2,4ren aldean).
EGIAZKO BPG MERKATUKO PREZIOETAN (egiazko aldaketa-tasa)*
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
Urteko BPG
4,2
1,3
-3,9
0,4
0,3
-1,6
-1,2
1. hiruhilekoa
4,9
2,4
-3,6
-0,6
0,6
-1,1
-1,9
2. hiruhilekoa
4,6
1,8
-4,4
0,5
-1,7
-1,5
3. hiruhilekoa
4,0
-4,6
0,9
-2,0
4. hiruhilekoa
3,6
-0,4
-3,0
0,7
-0,3
2014ko otsaileko datuak
Iturria: EUSTAT, HHKE
hilez behingo kontu ekonomikoen arabera, egiaz jarduera hazteari zegokionez, Euskadiko ekonomiak 2008. urtea aurreko urteetan baino askoz tasa txikiagoarekin itxi zuen (%1,3, 2007. urteko %4,2ren aldean). 2009. urtean produkzioa askoz gehiago jaitsi zen eta BPGren egiazko aldaketa-tasa negatiboa (-%3,9) izatera iritsi zen.
2010. urtean susperraldi txikia hauteman zen; 2011. urtean, berriz, hiru hilez behingo aldaketa-tasek (urteen arteko egiazko baldintzetan neurtuak) hazkuntza murriztu zuten eta 2012. eta 2013. urteetan negatibo bihurtu ziren. Dena den, 2013. urtean jaitsiera moteldu da.
Ildo horri eutsiz, 2013. urtearen lehenengo hiruhilekoari -%1,9ko aldaketa-tasarekin ekin zaio eta laugarrena -%0,3ko tasarekin amaitu da. Hala, EUSTATen arabera, EAEko ekonomia 2013. urtean egiaz %1,2 jaitsi da (2012. urteko %1,6ko jaitsierarekin alderatuta). Baldintza arruntetan BPG 64.703 milioi eurora iritsi da. INEren eskualdeko kontabilitateak Euskadiko ekonomiaren kasuan -%1,3ko egiazko aldaketa-tasa (urteen artean) erregistratu du. Berriz ere EUSTATek eskainitako balioetatik urrun dago.
2013. urtean Espainiako ekonomiaren BPGk batez beste urtean, egiaz, -%1,2ko aldaketa-tasa izan zuen, INEren arabera. Aurreko urtean, ordea, %1,6 jaitsi zen.
EUROSTATekin bat, 2013. urtean eurozonak %0,5eko jaitsiera izan zuen; bien bitartean, EE28n %0,1 hazi zen. Laburbilduz, produkzioa EAEn eurozonan eta EE28n baino gehiago jaitsi da.
EAEko ESZENATOKI MAKROEKONOMIKOAREN EBOLUZIOA
(Urteen arteko aldaketa-tasa)
Urte-sasoien eta egutegiaren ondorioekin jasotako datuak
2012 (a)
2013 (a)
I
II
III
IV
Egiazko BPG merkatuko prezioetan
Eskea
Barneko eskea (hazkuntza)
0,8
-5,4
-0,9
-2,4
-1,8
-0,5
Barneko eskearen ekarpena (1)
-5,7
-2,5
-
Gastua azkeneko kontsumoan
1,9
1,1
-1,0
-1,3
Kontsumo pribatua
-0,7
-0,1
Kontsumo publikoa
7,0
5,0
2,2
-0,8
-2,1
-2,3
Kapitalaren Eraketa Gordina (KEG)
-14,3
-4,3
-6,3
-3,2
-4,7
-4,0
-3,8
Kapital-eraketa gordin finkoa ekipo-ondasunetan
-23,2
-2,6
2,9
-5,5
-2,8
0,1
Gainerako KEG
-6,6
-4,1
-5,3
-5,1
Kanpoko saldoaren ekarpena (1)
1,6
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioa
-0,2
-13,4
7,7
-3,3
-6,7
5,5
3,1
Estatuko gainerakoa
-3,4
-9,9
-6,8
-4,8
Atzerria
3,4
-16,9
13,8
9,3
Ondasunen eta zerbitzuen inportazioa
-14,5
5,9
-4,2
2,3
2,7
-7,3
3,2
-25,0
11,3
-2,2
-10,2
Eskaintza
Primarioa
-6,1
20,8
7,9
8,7
-5,0
-12,9
Industria eta energia
2,0
-3,7
-2,7
0,0
Manufaktura-industria
Eraikuntza
-5,8
-7,4
-7,9
-8,2
-5,2
Zerbitzuak
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa
1,2
-1,4
Herri-administrazioa, hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak
6,2
3,8
3,5
...Gainerako zerbitzuak
Balio erantsi gordina oinarrizko prezioetan
Produktuen gaineko zerga garbiak
BPG nominala merkatuko prezioetan
(a) Aurrerapena
Iturria: kontu ekonomikoak eta hiruhilekoen kontu ekonomikoak (2014ko otsaila)
AEK
Eskearen ikuspegitik, ikerketak barneko eskea egiaz %1,5 uzkurtu dela adierazten du; urteen artean, berriz, BPG %1,2 jaitsi da. Beraz, kanpoko saldoaren ekarpena ehuneko 0,4 puntutan positiboa izan da. Esportazioak %1,1 hazi dira eta inportazioak %0,5.
Gure Erkidegoan barneko eskea aurreko denboraldian baino gutxiago jaitsi da (-%1,5, -%2,4ren aldean). Eboluzio hori kontsumoaren eta inbertsioaren jaitsierek zehazten dute. Etxeetan azken kontsumoaren gastuak -%1,0 beherantz egin du eta herri-administrazioen azkeneko kontsumoaren gastua -%1,3 uzkurtu da, hortaz, azken kontsumoa %1,0 jaitsi da. Bere bi osagaiek eboluzio negatiboa izan dutelako, kapital-eraketa gordinak barneko eskearen profilik negatiboena adierazten du; hala, 2013. urtean %3,2 jaitsi da.
Eskaintzaren ikuspegitik, egiazko baldintzetan, BPGk beherantz egin du, lau sektore handiek arrastatu ostean, beren jarduera-maila gutxitu baita. Sektore primarioak %6,1eko aldaketa negatiboa du. Bigarren tokian eraikuntzaren sektorea kokatzen da, %5,0eko uzkurdurarekin. Halaber, industriaren sektoreak berriz ere eboluzio negatiboa izan du, joan den urtekoa baino leunagoa izan arren. Balio erantsiari erreparatuz, %1,9 jaitsi da, neurri handian, manufaktura-industriak duen garrantziarengatik. Bestalde, zerbitzuen sektoreak ere jarduera-maila murriztu du eta jaitsiera %0,6n kokatu da. Jatorria merkataritzaren, ostalaritzaren eta garraioaren sektoreari eta herri-administrazioa, hezkuntza eta osasuna hartzen dituen adarrari dagokien eboluzio negatiboan dago. Lehenengoa %1,4 jaitsi da. Bigarrena, berriz, 2012. urtean %0,4 hazi bazen, 2013. urtean hazkuntza negatiboa (-%0,3) izan du. Gainerako zerbitzuek ere jarduera-mailari erreparatuz -%0,2 beherantz egin dute.