Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
es
eu
Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
Komunikazioa
>
Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
‘Energia berriztagarrien garapena EAEn’ izeneko azterlanaren aurkezpena eta Luis Atienza Sernaren hitzaldia, ‘Energia-modelo iraunkorreko energia berriztagarriei’ buruzkoa
asteartea, 05 ekainak 2012
Ekainaren 5ean, Euskadiko EGABk jendaurrean aurkeztu zuen “Energia berriztagarrien garapena EAEn” izeneko norberaren ekimenezko azterlana. EGABk ohore handiz aurkeztu zuen Luis Atienza ministro ohiaren eta ekitaldia burutu baino aste gutxi lehenagora arte Espainiako Sare Elektrikoaren lehendakaria izan zenaren hitzaldia. Hitzaldi hori energia-modelo iraunkorreko energia berriztagarriei buruzkoa izan zen.
Berbaldian, Luis Atienzak bereziki azpimarratu zuen energia berriztagarriak energia-sistemaren barruan integratu behar direla. Ildo horri jarraiki, elektrizitatearen garrantzia nabarmendu zuen, XXI. mende honetan gakoa den energia-bektore bilakatu baita; ondoko hauek dira garrantzi horren arrazoirik behinenak: 1) elektrizitatea lortzeko teknologien egokitasuna eta lehen mailako energien aldean malgua izatea; 2) informazioaren eta ezagueraren gizarte berriaren energia izatea; 3) kontsumo-guneetan energia garbia izatea eta energia ugari kontsumitzen duten gizarte urbanizatuetarako zeharo egokia gertatzea; 4) elektrizitatearekin loturik dauden eta energiaren alorrean eraginkorragoak diren garapen teknologikoen garrantziagatik; 5) eta azkenik, batik bat elektrizitatea delako energia berriztagarriak aprobetxatzeko balaitzen dugun energia mota. Garraioa soilik –trenak izan ezik– geratzen da elektrifikaziotik at, baina, adituak adierazi duenez, hori ere iritsiko da heldu diren hamarkadetan.
Energia berriztagarriak geroz eta leku handiagoa hartuz doaz energien alorrean, berotegi-efektua eragiten duten gas-emisioak gutxitzeko eta bertako energia-iturri deszentralizatuak ustiatzeko gai direlako, kanpoko energien menpekotasuna zeharo murriztuz. Energia horiek, halaber, teknologia aurreratuak dituzten industriak ere sustatzen dituzte; industria horiek ezinbestekoak dira, hain zuzen ere, heldu den balio erantsi handiko paradigma ekonomiko berrian, hots, karbono gutxiago baliatuko duen, energiaren arloan eragingarria izango den eta ingurumenaren ikuspegitik iraunkorra izango den egitura ekonomikoan. Europar Batasunari dagokionez, energia berriztagarriak sustatzeko konpromisoak beste bultzada bat jaso du Estatu kideentzako helburu lotarazleak ezartzearekin. Ondokoa da horren guztiaren xedea: 2020. urtean, energia berriztagarrien kontsumoa estatu kideon energia-kontsumoaren guztirako kuotaren % 20 izatea.
Agertoki horri begira, Euskadiko EGABren burua den Juan María Otaeguik EGABk egindako azterlana aurkeztu zuen; honakoa zen azterlan horren xedea: EAEn energia berriztagarrien arloan ezar daitezkeen aukeren berri jakitea eta energiok garatzeko izan daitezkeen eragozpenak eta eragileak identifikatzea, prozesu hori guztia errazteko gomendioak eta proposamenak egite aldera.
Azterlanean EAEri doakionez adierazten denaren arabera, gure Autonomia Erkidegoan energia berriztagarriak ekoizteko potentzial aski handia dago, baina energia horiek ustiatzeke daude. Horren harian, kontuan hartu behar dugu ezen, EAEren ezaugarri fisikoak eta sozioekonomikoak direla eta, egitura sozioekonomiko ezberdina duten Autonomia Erkidego zabalagoetan baino gutxiago ustiatzen ditugula gurean energia berriztagarriak, eta horrek eragotzi egiten du energia berriztagarrien bidez energia-kontsumoaren kuota handirik estaltzea.
Azterlanean egiten diren analisien arabera, 2020. urteari begira, bertoko baliabide berriztagarrien aprobetxamenduak elektrizitatearekin eta beroarekin loturik dauden energia berriztagarriok bikoiztea ahalbidetuko du, bai eta 2050. urtearen inguruan hamarkoiztea eta, are, hortik gora egitea. Hamarkada honetan, energia helduak, berbarako lurgaineko energia eolikoa eta energia berriztagarri termikoak izango dira prozesu horren oinarriak; 20150. urteari begira, berriz, garapen teknologikoak energia fotovoltaikoa areagotzea eta energia-baliabide berriak (bereziki, offshore energiak, hau da, haizearen eta uhinen bidez ekoizten direnak) eskala handian ustiatzea ahalbidetuko du.
Energia berriztagarriak garatzeak energiaren alorrean lokabeago jarduteko aukera emango dio EAEri, zeren egun kanpotik datorren energiaren pentzura bizi baita, % 94an. Are, bertoko baliabide berriztagarriak aprobetxatzeak 2050. urtean ia % 50eko energia-lokabetasuna jadestea ahalbidetuko luke.
Ikuspegi horretatik, EGABren azterlanean adierazten denez, energia berriztagarriak energia-politikaren ezinbesteko osagai bilakatu behar dira, eta euskal “mix” energetikoan gero eta pisu handiagoa hartu behar dute; gauzak horrela, EAEko potentzia berriztagarriaren aprobetxamendurik handienaren aldeko politika egin behar da, anbizio handiko helburu lorgarriekin.
Gizarte onarpena eta erakundeen koordinazioa aldez aurretiko baldintza ezinbestekoak dira, EAEn energia berriztagarriak garatu ahal izateko. Euskadin energia eolikoaren hedapenak izan dituen zailtasunek ageri-agerian jartzen dute herritarrak sentsibilizatzeko jarduketa sendoak behar direla (gizartea kontrako edo axolagabetasuneko jarreretatik mobilizatzeko), energia berriztagarriak sustatzeko eta bultzatzeko faktore bihur daitezen eta etorkizunean bestelako iturri berriztagarrien instalazioari kalterik egin ez dakion.
EGABren azterlanak berriztagarrientzako marko juridiko argi, soil eta iraunkorra eskatzen du; ildo horri jarraituz, EGABk eskatzen du administrazio tramitazioa argi, arina, sotila eta, proiektuaren arabera, egokia izateko, gehiegizko zama burokratikoa saihesteko, erakundeen arteko koordinazioa sendotzeko eta leiho bakarra ezartzeko.
Energia berriztagarrien garapenak sektore teknologiko eta industrial lehiatsua dakar dimentsio izugarriak dituen nazioarteko merkatu batean; gainera, sektore horrek garapen ekonomikoa eta enplegua sorraraz ditzake. EAEko sektore energetikoak eta, bereziki berriztagarrienak, ondo posizionaturik egoteaz gain, enplegu aldetiko produktibitate handia dauka, kualifikazio altuko da, ahalegin garrantzitsua egiten du I+G+b-n eta enpresa liderrak dauzka nazioartean. EAEko sektore energetikoak eta, bereziki berriztagarrienak, ondo posizionaturik egoteaz gain, enplegu aldetiko produktibitate handia dauka, kualifikazio altuko da, ahalegin garrantzitsua egiten du I+G+b-n eta enpresa liderrak dauzka nazioartean. Azterlanak berriztagarrien euskal sektoreari laguntzeko politikak proposatzen ditu; izan ere, euskal industriaren potentzial berezia eta posizionamendu ona (itsas energiena bereziki) kontuan harturik, haziz doan, teknologikoki aurreratu den eta aberastasun eta enplegua sorrarazten dituen sektore ekonomiko hau bultzatu ahal izango du.
Berriak artxiboa
2024 (42)
2023 (48)
2022 (55)
2021 (49)
2020 (42)
2019 (18)
2018 (8)
2017 (11)
2016 (34)
2015 (66)
2014 (56)
2013 (6)
2012 (8)
2011 (12)
2010 (20)