Akitaniarekiko aldebiko lankidetza Arlo horri dagokionean, garrantzi berezia du eskualde bietako Gobernuek hala eskatuta euroeskualdeko plan estrategikoa garatzen laguntzeko xedez Akitaniako CESER batzordearekin hitzartutako lankidetzak. 2004az geroztik erakunde bien artean dagoen harreman estuari esker, eskualde bietako turismoari, Europaz haraindiko sareei eta garraioari buruzko txostenak egin izan dituzte batera.