Eusko Jaurlaritzaren Lege Aurreproiektuak Lehiaren Euskal Agintaritza sortzea aurreikusten du, eta hura izango da askatasunez gaiarekin zerikusia duten funtzio guztiak garatuko dituen organo bakarra. Erakunde horrek Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia eta Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua ordezkatuko ditu. EGABek uste du proposatu den erreforma bat datorrela nazioartean gehien zabaldutako antolamendu ereduarekin.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak aldeko irizpena eman du Lehiaren Euskal Agintaritzaren Lege Aurreproiektuari buruz, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuna Sailak landutakoa. Aurreproiektuaren zergatia lehiaren alorrean antolatutako egitura bat Euskadin finkatzeko beharrari erantzutea da, nazioartean gehien zabaldutako ereduaren ildo beretik eginez. Eredu hori hartu dute jada Estatuan eta gai honetan eskumenak dituzten beste autonomia erkidego batzuetan.