Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 24 martxoak 2010
Europako EGAB-k eta Latinoamerikako erakunde sozialek berrikuntza eta teknologien dimentsio soziala aztertzen dute.
* Tokiko eremuko sektore ez tradizionalen gaitasun berritzailearen ezagutza eta egitura soziala sortzeko berrikuntzaren gaitasuna aldarrikatzen dituzte.
* Giza kapitalaren garrantzia eta gizarte zibilaren erakundeek berrikuntzako prozesuak sustatu eta garatzeko duten inplikazioa nabarmentzen dituzte.
Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EEGAB) jardunaldi batzuk egi behar ditu Euskadiko EGABn, Latinoamerika osoko gizarte zibilaren ordezkariekin batera, EB-Latinoamerikako Gizarte Zibil Antolatuaren Seigarren Topaketa prestatzeko. Lehenengo jardunaldia deklarazioko proposamena egitera zuzenduta egongo da eta bigarrenean, berriz, eta bertan Euskadiko EGABko kideek parte hartuko dute, eztabaida irekia egingo da EB-Latinoamerikako harremanei buruz. Amaierako ekitaldian Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzako Zuzendari Marta Ares Godoy andreak eta gizarte zibilarekiko harremanetarako Europako Batasunaren Espainiako Lehendakaritzaren enbaxadore Carlos Carnero jaunak parte hartuko dute.
Bi jardunaldi hauetan zehar Euskadiko EGAbren bileran parte hartzen dutenek, bi kontinenteetakoek, gomendioak egingo dituzte Latinoamerikarako garrantzi handikoak diren gainen gainean, hala nola kohesio soziala, eskualdeko integrazioan sakontzea, lan duina, migrazioak edo garapen iraunkorra.
 
Elkarrizketa politiko gehiago
 Horrela, gizarte zibilak bere ordezkariei eskatuko die jauzi kualitatiboa egiteko EB eta Latinoamerikaren arteko Bi eskualdeko Elkarte estrategikoan, alde askotako mailan erregulazio handiagoa behar duten gaietan elkarrizketa politikoa sendotuta, hala nola ingurumena, energia, munduko gobernantza, migrazioak edo bakea eta segurtasuna. Halaber, eskatu ere egingo du gizarte zibilaren parte-hartzea harremanaren elementu estrategikoa izan dadila harremanak ezagunagoak eta gardenagoak egiteko, bi eskualdetako politiketan inplikazioko sentimendua laguntzeko eta aplikatzen diren neurrien eraginkortasuna handitzeko.
Era berean, erreklamazioen artean EB-Latinoamerika eta Karibeko Estatu eta Gobernuko Buruen hurrengo Gailurrak, berrikuntza eta teknologien gaietan oinarritutako lan-agenda izango duenak, berrikuntzaren dimentsio soziala kontuan hartzea ageri da. Azkenik, gizarte zibilak eskatuko du gaur egun EBk Erdialdeko Amerika, Andeetako Komunitate eta Mercosurrekin negoziatzen ari den akordioetan gizarte, lan eta ingurumeneko gaiak ere kontuan hartzeko, aipatutako akordio horiek aldaketa libreko baldintzak bakarrik hitzartzera mugatu ez daitezen, baizik eta aipatutako eskualdeen integrazioa, giza baliabideekiko errespetua eta garapen iraunkorra lagun ditzatela.
EEGAB-Latinoamerikako seigarren topaketa Madrilen egingo da 2010. urteko maiatzaren 5etik 7ra bitartean, eta bertan Europa eta Latinoamerikako gizarte zibilak maiatzaren 18an Madrilen, EBren Espainiako Lehendakaritzapean, egingo den EB eta Latinoamerika eta Karibeko Estatu eta Gobernu Buruei egindako gomendioak onartuko dira.