Bilbok, gaur eta bihar artean, Espainiako Ekonomia eta Gizarte Batzordeen urteko batzarra hartuko du. Izan ere, batzar hori lehenengoz egingo da Euskadin. Topaketaren inaugurazioan Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua izan da, eta han egon dira, baita ere, Juan María Otaegui Euskadiko EGABeko presidentea eta Marcos Peña Espainiako EGABeko presidentea, beste parte-hartzaile batzuekin batera. Biek, gaur goizean, hitzaldi honetan parte hartu dute: “La participación de la sociedad civil en la política económica y social: Vigencia y perspectivas de futuro de la misma” (Gizarte zibilaren parte-hartzea ekonomia- eta gizarte-politikan: horren indarraldia eta etorkizuneko aukerak).