Ekonomia eta Ogasuneko Carlos Aguirre sailburuak gaur Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkuran –sindikatuekin, patronalarekin eta talde mistoarekin osatuta- Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko Aurrekontu Orokorren alderdirik garrantzitsuenak aurkeztu ditu. Halaber, Aguirrek, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Juan María Otaegui batzordeburuarekin batera, kontu orokorrak organo aholku-emailearen aurrean zehazteko konpromisoa bete du, hori nahitaezko izapidetza ez bada ere.