Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 02 azaroak 2011

Legeari buruzko Aurreproiektuaren xedea euskal paisaiei aintzatespen juridiko egokiarekin hornitu eta hori behar bezala kudeatu eta hobetzeko tresna egokiak ezartzea da.

EGABek baloratutakoaren ariora, agiria zuzenbidera egokituko da, bestelako autonomia-erkidegoek egindakoari helduta, baina hobetu daitezkeen alderdiak aurkeztu ditu.Horrez gain, lurraldea, hirigintza, garapen iraunkorra eta paisaia behar bezala barnean hartzen dituen legea eratzeko aukera bakarra eskaintzen duela uste du.

 
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Euskal Herriko Paisaiaren Legeari buruzko Aurreproiektuaren aldeko irizpena igorri du, betiere Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak igorrita.Legeari buruzko aurreproiektuaren xedea EAE Paisaiaren Europako Hitzarmenari (2009ko uztailaren 21eko Gobernuaren akordioa) atxikitzeko edukiarekin hornitzeaz gain, euskal administrazioek paisaiari buruzko politikak definitu eta aplikatzeko erreferentziazko esparrua sortzea da.Horrela, euskal paisaiei aintzatespen juridiko egokia atxikitzeaz gain, hori kudeatu eta hobetzeko tresna egokiak ezarri nahi dira.
 
EGABek baloratutakoaren ariora, agiria zuzenbidera egokituko da -bestelako autonomia-erkidegoek egindakoari helduta-, eta horren ustez, lurraldea, hirigintza, garapen iraunkorra eta paisaia behar bezala barnean hartzen dituen legea eratzeko aukera bakarra eskaintzen duHorien artean aipatu beharra dago paisaiaren definizioak egitate objektiboa islatzen duela, eta biztanleriak, era berean, horren balorazio subjektiboa egingo du.Ildo beretik, Batzordearen iritziz testuak egitate objektiboaren balorazioa biztanleriaren sentsibilitatearen mende geratzen den ideia hobeto islatu beharko luke.
 
Paisaiari buruzko politikak
 
EGABren aburuz, Paisaiaren Legeari buruzko Aurreproiektuak ez du konpondu paisaiari buruzko politikak antzeman eta aztertzetik horiek eratzeko unera egin beharko urratsa.Organo aholku-emaileak ikusi duen bezala, paisaiari buruzko legeria autonomikoak -direla "ad hoc" legeak direla paisaiari buruzko xedapenak lurraldearen antolamenduaren plan autonomikoetan eta/edo naturguneen artapenerako lege autonomikoen barruan jasotzeko mekanismoak-, ez du eskaintzen -Valentziako Legeak izan ezik- profesional prestatuek Paisaiaren Katalogoak egin aurretik biztanleriaren ikuspegiak kontuan hartzeko inolako tresna zehatzik.
 
Amaitzeko, Paisaiaren Behatokia organo aholku-emaile gisa sortzeko aukerari dagokionez, EGABek organo berri bat sortu aurretik jadanik dauden erakundeen erabilera baloratzeko beharrizana dagoela adierazi du.