Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 09 martxoak 2011

Dekretu Proiektuak telelaguntza oinarrizko eta etengabeko bilakaeran dagoen zerbitzutzat hartzen du, funtsezkoa erabiltzailea bere etxebizitzan bertan bizitzen jarraitzeko, Informazio eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako sistemak erabiliz eta bizitza independenterako konponbideak bilatuz, zainketa eta autonomia pertsonalarekin lotutako alderdiak sustatuta.
Euskadiko EGABk Dekretu Proiektuaren aldeko balorazioa egiten du, baina beharrezkotzat jotzen du testuan aldaketa batzuk egitea, pertsona erabiltzaileek bere etxebizitzan ahalik eta autonomia maila handiena lortu eta mantentzeko. 
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak aldeko irizpena eman du Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak aurkeztutako Telelaguntzako Zerbitzuaren Dekretu Proiektuaren gainean.Dekretu Proiektuak telelaguntza oinarrizko eta etengabeko bilakaeran dagoen zerbitzutzat hartzen du, funtsezkoa erabiltzailea bere etxebizitzan bertan bizitzen jarraitzeko, Informazio eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako sistemak erabiliz eta bizitza independenterako konponbideak bilatuz, zainketa eta autonomia pertsonalarekin lotutako alderdiak sustatuta.
Euskadiko EGABk Dekretu Proiektua positiboki baloratzen du, izan ere, bertan Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean, eta baita Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroan ere, jasotako prestazioetako bat garatzen da.Hala ere, Batzordeak beharrezkotzat jotzen du testuan zenbait aldaketa egitea.Horien artean, helburu berria jasotzea:“Pertsona erabiltzaileen autonomia maila handiena lortu eta mantentzea bere etxebizitzan”.Aldaketa honen bidez, xedea da pertsona bere ohiko etxebizitzan mantentzea eta bere autonomia sendotzea, Estatuko “Mendekotasunari buruzko Legean” ere islatuta ageri den alderdia.
 
Ez-egote edo jarduerarik ezaren kontrola
Etxebizitzan jarraipena egiteko aldizkako bisitaldiez gainera, Batzordeak ere gomendatzen du ez-egote edo jarduerarik ezaren kontrol zerbitzua abiaraztea.Honela, bere desorientazioa eragiten duten neuro-endekapenezko (alzheimer, adibidez) edo buruko eritasunak dituzten pertsonei arreta hobea eskaini ahalko litzaieke.Jarduerarik ezaren kontrolak, nagusiki bakarrik eta laguntzako sarerik gabe dauden pertsonei zuzenduta, ahalbidetuko luke kasu batzuk saihestea, hala nola etxebizitzan pertsona bat hiltzea, eta gertaera hau egun batzuk igaro arte deskubritu gabe.
Testuan jasotako telelaguntzako modalitateei dagokienez, Batzordeak gogorarazten du testuak ez dituela aipatzen “gailu periferikoak” deitutakoak (jarduerarik ezaren detektagailuak edo erorikoen detektagailuak), baloratu beharko litzatekeen aukera bat, kontsultarako organo honen iritziz.
 
Telefonia mugikorra
Telelaguntzako zerbitzua instalatzen den etxebizitzak telefono finkoko linea bat eduki behar izateari dagokionez, EGABk gomendatzen du telefonia mugikorraren aukera ere onartzea, izan ere, geroz eta pertsona gehiagok eredu hau aukeratzen dute linea finkoaren kostuaren aurrean.Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, gainera, proposatzen du telefonoko linearen zuzkidura administrazioaren kontura joatea berau behar duen pertsonak gastuari aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez badu.
 
Pertsona erabiltzailearen partaidetza ekonomikoa (batera ordaintzea)
Batzordeak beharrezkotzat jotzen du Dekretu Proiektuan berme bat jasotzea sistema honi onura atera diezaiokeen pertsona bat ere arretarik gabe ez gelditzeko baliabiderik ez duelako.