Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteartea, 20 uztailak 2010
Patxi López lehendakaria Juan María Otaegui Euskadiko EGABeko buruarekin bildu da gaur goizean, Bilbon. Otaegui kontsulta-organismoko buru bihurtu zen duela hilabete eta erdi, eta ordutik egindako lehenengo bilera ofiziala izan da. Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua ere bertaratu da.
 
Hizketaldian, EGABek Eusko Jaurlaritzako kontsulta-organismo gisa duen garrantzia landu dute. Gainera, Sail desberdinek egiten dituzten lege-proiektuak eta dekretuak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean kontsultatzea beharrezkoa dela adierazi dute.
 
Jorratu duten beste gaietako bat EGABen erreforma-prozesua izan da. Gobernuak araudia aldatzeko proposamena aurkeztu nahi dio Eusko Legebiltzarrari datorren urtean zehar. Erreforma horren bidez, EGABen funtzionamendu-mekanismoak egokitzea izango da helburua, oinarrizko kontsulta-organo gisa duen funtzioa indartzeko eta bere eraginkortasuna hobetzeko.