Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
es
eu
Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
Komunikazioa
>
Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
EGAB-k Gobernuari eskatzen dio diru-sarreren berme-errentari buruzko dekretua,...
asteartea, 09 martxoak 2010
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea prestazioaren helburuarekin ados dago, baina ez Dekretu-proiektuaren alderdi batzuekin. Bere ustez, berraztertu eta berriz planteatu behar dira.
Gizarteratzeko orduan enplegua zeregin nagusia eta protagonista izatea partekatzen du.
Dekretu-proiektua argiago aurkezteko ahalegina egitea gomendatzen du, egungo idazkera nahasi samarra baita.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Eusko Jaurlaritzak Diru Sarreren Berme Errenta arautzeko egindako Dekretu Proiektuari buruz irizpena egin du. Arau berriak prestazioa emateko gastu-kontzeptuak zehazten ditu, baita emateko baldintzak eta prozedura aplikagarriak ere Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
Batzordeak Dekretu-proiektuak arautzen duen prestazioaren helburua partekatzen du, bere helburua behar berezien egoeretan herritarrei bizirik irauteko atalase duinera arte gutxieneko diru-sarrerak bermatzea baita. Bertan sartzen dira subjektu hartzaileak, lan-merkatuan ezin badezakete sartu. Talde honetan tradizioz laguntzak jasotzen dituzten bi heren gutxi gorabehera sartzen dira, batez ere, zahartzaroko pentsiodunak eta minusbaliotasun larriak dituzten pertsonak. Horiez gain, baztertze-maila larriarengatik lan-merkatura iritsiz gizarteratzeko ia aukera nuluak dituzten pertsonak sartzen dira.
Euskadiko EGAB ados dago Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak eta kontsultatzen den Dekretuak enpleguari ematen dioten zeregin nagusia eta protagonistarekin; hala, pobreziaren kontra babesteko mekanismo bezala duen gaitasuna onartzen dute eta gizarteratzeko pribilegiozko tresna da. Hala eta guztiz ere, Dekretuaren aplikazioa garatzeko orduan, laguntzen zenbatekoa eta lan-sektore batzuen ordainsariak hurbiltzen diren kasuetan lan-merkatuarekin elkarrekintza baloratu behar da.
Batzordeak zalantzak ditu Gizarteratzeko Hitzarmena eta LANBIDE Enpleguaren Euskal Zerbitzuak laguntzei buruz egindako ikuskapena lan-merkatuaren gaineko ondorioak zuzentzeko gai izatea, bereziki, hitzarmen horiei buruz hitz egiten den atalak duen idazkera zehaztugabearengatik. Gauza bera gertatzen da oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta LANBIDEren arteko koordinazioaren atalarekin.
“Oso mugatzailea"
Irizpenari erreparatuz, Diru Sarreren Berme Errentaren ezeztapena "oso mugatzailea” da etxebizitzaren jabetzan parte hartzen den ustezkoetan, baita horretaz goza ezin daitekeen kasuetan ere. “Adibidez, puntu honetan sar daitezke banandu diren pertsonak, baina bere ezkontide ohiaren etxebizitzaren titular partzialak direnak edo herentzia txikia jasotzen dutenak, nahiz eta ezin gozatu” ohartarazten du Batzordeak.
Halaber, Diru Sarreren Berme Errenta lortzeko Dekretuak eskatzen duen baldintza kritikatzen du, hain zuzen ere, ondasun higiezinik ez izatearena, ohiko etxebizitza izan ezik. Horren katastro-balioak prestazioaren baimena edo gaitzespena zehatz dezake. EGABk gogorarazten du irizpide horren aplikazioa aldakorra dela, etxebizitzaren kokapenaren arabera, antzeko etxebizitzaren balioa desberdina baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean edo bestean egotearen arabera.
Alderdi zehatzei dagokienez, Batzordeak eskatzen du argitzea ea honakoek laguntzak lor ditzaketen: Enplegu Zentro Berezietan eta Lanerako Zentroetan dauden pertsona minusbaliatuek; gurasoekin bizi direnek eta etxean tratu txarrak pairatu dituen biktimaren zaintzapean dauden seme-alabek.
Aldizka berraztertzea
Kontsulta-organoak ohiz kanpo aldizka berraztertzea proposatzen du, prestazioarekin luzaroan irauten denean; prestazioa lortzeko baldintzak egiaz eta eraginkortasunez betetzeari buruz arrazoizko susmoak daudenean; eta baztertze kasu garrantzitsuak direnean prestazioa automatikoki berritzeko.
Azkenik, EGABk gomendatzen du dekretuaren idazkera argiagoa egitea, arautzen duen arloa oso konplexua baita. Ildo horri jarraiki, lege-segurtasunik ezak saihestu behar ditu. Egungo hogei egunen aldean, epeak bost egunetara murriztea eskatzen du premiazko egoeren kasuetan, batez ere, bizikidetasun-unitateko hirugarren pertsonei eragiten badiete.
Berriak artxiboa
2024 (47)
2023 (48)
2022 (55)
2021 (49)
2020 (42)
2019 (18)
2018 (8)
2017 (11)
2016 (34)
2015 (66)
2014 (56)
2013 (6)
2012 (8)
2011 (12)
2010 (20)