Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
osteguna, 21 urtarrilak 2010
Adituak adierazi du oraingo abagunea “azkeneko hamarkadetako krisialdirik bereziena dela” eta ohartarazi du lan-merkatuaren desorekek banku-egonkortasunean duten eraginaz.
Ontiverosaren iritziz, “krisialdiaren finantzako dimentsioaren okerrena gaindituta dago, baina dimentsio errealak epeltasun handiagoa erakusten du” eta gogorazi du Espainiako ekonomia atzeraldian ekonomia aurreratu gehienen ostean sartu dela, “hortaz beranduago ere aterako da”.
EGABaren presidente José Luis Ruizek, Tribunaren aurkezpenaren barruan, ohartarazi du “susperraldia tentuz ikusi behar dela”. Bere iritziz, “zaila da azkeneko egunotan entzun ditugun aurreikuspenetako batzuetatik ondorioztatzen den baikortasunean erortzea”.
 
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak goiz honetan, Bilbon, “EGABren Tribunaren” seigarren edizioa egin du. Bertan Emilio Ontiveros jaunak esku hartu du, analista ekonomia eta finantzako analista eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekonomiako Katedraduna denak. Aditua bere hitzaldian orain dela bi urte piztu den finantzako krisialdiaz eta zehazkiago Espainiako egoeraz aritu da. Ontiverosen iritziz, momentu hauetan “atzeraldiaren fase berri batean sartzen ari gara”.
Bere txostenaren garapenean (“Krisialdi ekonomikoa. Berezitasuna eta garrantzia, Ekonomia iraunkortasunaren Legea erantzuna al da?” izenburua du), adituak “azkeneko hamarkadetako krisialdirik berezienak” eskaintzen dituen dimentsioetan zabaltzen diren perspektibak aztertu zituen eta politika ekonomikoaren erantzun berriak baloratu zituen. Zentzu horretan, finantzako analistak arreta berezia eskaini die jarduera ekonomikoa sustatzera eta Espainiako ekonomiaren hazkunde-eredua dibertsifikatzera zuzendutako proposamenei.
 
Lan-desoreka
“Krisialdiaren finantzako dimentsioaren okerrena gaindituta dago, baina dimentsio errealak epeltasun handiagoa erakusten du. BPGd ekonomia batzuetan hazi arren –AEB, Alemania, Frantzia eta goraka ari diren herriak-, langabeziak denbora handiagoa beharko du egonkortzeko eta zalantzarik gabeko beherakada definitzeko. Eta lan-desoreka honek sendien eta enpresen kaudimena oso nabarmen baldintzatzen du, bereziki Espainian”, azaldu du Emilio Ontiverosek.
EGABren Tribunan egindako adierazpenetan, adituak gogora ekarri du Espainiako ekonomia, atzeraldian ekonomia aurreratu gehienak baino beranduxeago sartu zena, bertatik beranduago ere aterako dela. Emilio Ontiverosek azaldu du “langabeziaren terminoetan bereziki esplizitua izango dela aurkako aldea, baita desoreka oso epe laburrean murrizteko gaitasuna ere”.
 EGABko Tribunak bankuek krisialditik ateratzeko orduan izandako eginkizuna eta langabeziaren bilakaerak finantzako erakundeen egoeran izandako eragina aztertzeko esparrutzat ere balio izan zuen. Ontiverosek nabarmendu zuen “bankuko egonkortasuna orain arte bezala ez dela inoiz izan lan-merkatuen bilakaeraren hain mendeko”.
 
Baikortasuna apaltzea
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasunaren oraingo sailaren datuek aditzera ematen dute Euskadiko BPGdren beherakada, bukatu berri den urtean, %-3,4koa izango litzatekeela. 2010. urterako, Exekutibo Autonomoak %0,1eko hazkundea aurreikusten du eta dagoeneko aurreratu du ez dela positiboa izango urteko bigarren seihilekora arte.
Zenbaki hauek ikusita, EGABren presidente Jose Luis Ruizek, Tribunaren aurkezpenaren barruan, ohartarazi du “susperraldia tentuz ikusi behar dela”. Bere iritziz, “zaila da azkeneko egunotan entzuten ari garen aurreikuspenetako batzuetatik ondorioztatzen den baikortasunean erortzea”. “Uko egiten diot krisialditik ateratzeaz hitz egin ahal izateari enpleguaren eta negoziazio kolektiboaren narriadurak jarraitzen duen bitartean”, Ruizek adierazi du.