Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Memoria Sozioekonomikoa aurkeztu zion atzo Iñigo Urkullu Lehendakariari, eta bilera horretan parte hartu zuten bigarren Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko Sailburu Idoia Mendiak, Ekonomia eta Ogasuneko Sailburu Pedro Azpiazuk eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek. Memoria Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Presidentearen aurrean aurkeztu zen, eta honek Legebiltzarraren egoitzan egin zion harrera EGABi.