Prentsaurrekoa_ 2012 Jardueren Txostena

2014(e)ko otsailak 27, osteguna

Euskadiko EGABk Europako gaien eta lankidetzaren arloko hainbat jarduerarekin itxi du 2013ko ekitaldia

  • 2013. urtean, Euskal EGABk Sare Transnazional Atlantikoaren (STA) lehendakaritzaren ardura izan zuen. Sare horrek eremu atlantikoaren eskualdeetako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak (EGK) eta antzeko erakundeak biltzen ditu; horrez gain, hainbat jarduera bultzatu zituen Europar Batasunak eremu atlantiko horretarako taxuturik duen Estrategiaren alorrean. 
  • Euskal EGABk eta Akitaniako Kontseiluak euren elkarrekiko jarduna areagotu zuten eta bi txosten aurkeztu zituzten, bata mugaz gaindiko eremuko merkatugai eta bidaiarien garraioaren gainekoa, eta bestea, berriz, bi eskualdeok energia berriztagarrien arloan elkarlanean jarduteko dituzten ahalbideei buruzkoa.
  • EGABk Eusko Jaurlaritzak kontsultatu zituen 8 agiriren gaineko irizpenak eman zituen. Halaber, norberaren ekimenezko 2 azterlan ere landu zituen, bata familien gainzorpetzeari buruzkoa eta bestea EAEn krisi ekonomikoa dela eta lurraldeen artean gertatzen diren desorekei buruzkoa; azkenik, hirugarren azterlana ere plazaratu zuen, enpresaburuen dinamismoaren eta aberastasuna eta enplegua sortzearen gainekoa.
  • 2013. urtearen erdialdean, EGAB sare sozialetan sartu zen. Irakurri.