Jarduera > Agenda

Prentsaurrekoa: EGABek Euskadiko etxebizitzetan dagoen gainzorpenari buruzko ikerketa aurkeztuko du.

2014(e)ko martxoak 27, osteguna

  • Etxeetako gainzorpena fenomeno konplexua da; hala, ez dago definizio partekaturik, ezta neurtzeko metodorik ere. 2003. eta 2011. urteen artean etxeetako zorpetzeak %5,4 egin zuen gora EE27an. Hazkuntzarik altuena (%12,1) Espainiari dagokio.
  • 2006tik 2011ra bitartean Euskadiko etxeen herenak indarrean zuen mailegu edo kreditu bat, gehienek, etxebizitza erosteko erabilia. Hamar etxebizitzatatik batek familiaren diru-sarreren %40 hipoteka-maileguak ordaintzera bideratzen du.
  • EGABen ikerketak zordunen babes-neurriak aztertzen ditu, bigarren aukera-eszenatokian edo errekuperazio pertsonalean amaitzeko eta gaiaren inguruan gomendioak adierazten ditu.
  • Batzordeak justizia eta judizioz kanpokoa integratzen dituen ikuspegitik bitartekaritzaren garrantzia azpimarratzen du.
  • EGABek egungo arintze-neurriak epe ertain eta luzerako ikuspuntuan kokatzea eskatzen du, egitura-egoerara edo salbuespenezkora mugatu gabe. Irakurri.