Erakundea > Gardentasuna
Gardentasuna

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko gardentasun atariaren asmoa da herritarrei aldian behin euren jarduerekin zerikusia duten jarduketa publikoaren kontrolari eta funtzionamenduari buruzko informazio eguneratua ematea, Gardentasunari, Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutakoa betez.

ERAKUNDE INFORMAZIOA:
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea 1995eko urriaren 11n sortu zen, eta gaur egun maiatzaren 17ko 8/2012 Legeak arautzen du. Horren arabera, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ezaugarri hauek ditu:

  • Gobernuaren eta Legebiltzarraren erakunde aholku-emailea da, Euskal Herriko ekonomia- eta gizarte-interes ezberdinek ekonomia- eta gizarte-politikan esku har dezaten.
  • Batzordeak nortasun juridiko propioa du, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioarena ez bezalakoa.
  • Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari dagokienez autonomia eta independentzia osoz garatzen ditu bere eginkizunak.
  • Araudia
  • Osaera
  • Kargu publikoak

- Presidentea: Javier Muñecas Herreras
- Idazkari nagusia: Izaskun Astondoa Sarria

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak eginkizun hauek ditu:

  1. Politika ekonomikoarekin eta sozialarekin loturiko lege proiektuei buruzko aginduzko informazioa ematea, Laneko Harremanen Batzordeari atxikitako arloak alde batera utzita, hura arautzen duen legearen arabera. Halaber Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren lege proiektuak salbuetsita daude, baita berau aldatzeko edo osatzeko legegintzako arauak ere.
  2. Politika ekonomikoarekin eta sozialarekin loturiko lege proiektuei buruzko aginduzko informazioa ematea, Laneko Harremanen Batzordeari atxikitako arloak alde batera utzita, Eusko Jaurlaritzaren ustez garrantzi berezikoak badira. Horrez gain, aurreko ekitaldietan onetsitakoen jarraipena dakarten dekretu proiektuak edo aldaketa nabarmenak ez dakartenak ere salbuetsita daude.
  3. Informazioa ematea Eusko Jaurlaritzak hartutako beste edozein administrazio ebazpenen inguruan, politika ekonomiko eta sozialarekin lotuta badaude eta Laneko Harremanen Batzordeari bere lege arau-emailean dagozkion arloak alde batera utzita, betiere Eusko Jaurlaritzaren ustez garrantzi berezikoak badira.
  4. Informazioa ematea aginduz Eusko Jaurlaritzak politika ekonomiko eta sozialaren arloan dituen plan orokorrei buruz.
  5. Aurreko ataletan aipaturiko arloei buruzko proposamenak egitea Eusko Jaurlaritzari.
  6. Bere ekimenaz edo Eusko Jaurlaritzak edo Legebiltzarrak eskatuta irizpenak, ebazpenak edo txostenak egitea, aurreko a) eta b) ataletan aipaturiko arloei dagozkienak.
  7. Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren jarduera ekonomikoei buruz eginiko plangintzan parte hartzea.
  8. Memoria bat egitea eta Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren irizpenpean jartzea, non Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ekonomikoari eta sozialari buruzko bere gogoetak azalduko diren.
  9. Bere eginkizunak betetzeko behar duen informazioa eskatzea eta jasotzea administrazio orokorretik eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein erakundetatik.

INFORMAZIO EKONOMIKOA:
Aurrekontua
Autonomia ekonomiko finantzarioaren printzipioa betez, urtero bere aurrekontua onetsi eta betearazten du Batzordeak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako kopuruekin finantzatzen da.

Lansari-erregimena eta kalte-ordainketak

CES-EGAB arautzen duen legearen 21. artikuluari jarraiki, Kontseiluko Osoko Bilkurak ezartzen duen lansaria jasoko du Presidenteak; kopuru horrek ez du inolaz ere gaindituko Eusko Jaurlaritzako sailburuordearen kargurako ezarritako lansaria. 2024 urterako 94.125,22 euro gordin izango da. Idazkari Nagusiak Kontseiluko Osoko Bilkurak ezartzen duen lansaria jasoko du; kopuru horrek ez du inolaz ere gainditu Eusko Jaurlaritzako zuzendariaren kargurako ezarritako lansaria. 2024 urterako 80.263,12 euro gordin izango da. Osoko Bilkurak onetsiko ditu kontseilukideek jaso ditzaketen esleipen ekonomikoak, CES-EGABeko eginkizun propioak burutzeko dedikazioak edo bertaratzeak sortzen dizkien gastuak ordaintzeko.

CES-EGABeko langileen erregimena

CES-EGABek sei langile ditu, araudian jaso den moduan, lan eskubidearen menpeko harreman baten bidez. Langileen hautaketa deialdi publiko bidez egiten da, merezimendu eta gaitasunaren printzipioetan oinarritutako sistemen bidez.

Kontratazioa: