7/22
IRIZPENA EKAINAK 9KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN ELIKAGAIEN
HURBILEKO SALMENTA ARAUTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2022ko maiatzaren
19an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazkia
sartu zen, eta txostena eskatu zuen Euskal
Autonomia Erkidegoan elikagaien hurbileko salmenta arautzen duen
Dekretu-proiektuari buruz,
8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1 artikuluan xedatutakoaren
arabera.
Arau honek honako
xede hauek ditu:
Hurbileko salmenta
arautzea Euskadiko merkaturatze-sisteman dauden elikagaiek honako
arlo hauetan eskakizunak betetzen dituztela bermatzeko: higienea eta
osasuna, trazabilitatea, etiketatzea eta publizitatea.
Europako
Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 852/2004
(EE) eta 853/2004 (EE) Erregelamenduen aplikazio-eremutik kanpo
gelditzen diren jarduera zehatzen baldintzak eta eskakizunak
arautzea lehen sektoreko produktuen kopuru txikiak hurbileko
salmentaren bidez azken kontsumitzaileei hornitzeari dagokionez.
Oro har, lehen
sektoreko elikagaiek eta/edo eraldatutakoek bete behar dituzten
baldintzak xedatzea Euskadin hurbileko salmentaren bidez
merkaturatzen badira, eta horien ekoizleek eta/edo merkaturatzaileek
bete behar dituzten eskakizunak zehaztea.
Berehala agiriaren
kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien,
proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari
helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen
funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Garapen
Ekonomikorako Batzordea 2022ko ekainaren 2an bildu ostean, hartutako
erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen
osoko bilkurak lan dezan. Bertan ekainaren 9an aho batez onartu da.
(Ikusi
7/22 Irizpen osoa)