IRIZPENA
5/22, MARTXOAK 21EKOA, 14 URTETIK BEHERAKO SEME-ALABAK ZAINTZEKO
LANGILEAK KONTRATATZEKO LAGUNTZEI BURUZKO DEKRETU-PROIEKTUARI
BURUZKOA
Euskadiko Ekonomia
eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Berdintasun Justizia eta Gizarte
Politiketako Sailaren idazki bat erregistratu zen 2022ko otsailaren
28an. Horren bidez, 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko
langileak kontratatzeko laguntzen Dekretu Proiektuari buruzko
txostena eskatu zuen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1.b). artikuluan
ezarritakoaren arabera.
Dekretuaren
xedea da, Eusko Jaurlaritzak, familia eta lan bizitza uztartzeko
politikaren barruan, familia politikaren arloan eskumena duen
sailaren bidez, 14 urte bete arte seme-alabak zaintzeko langileak
kontratatzeagatik sortutako Gizarte Segurantzako kotizazioak
ordaintzeko ematen dituen laguntzak erregulatzea.
Berehala bidali
genien Batzordeko osoko bilkurako kide guztiei Dokumentu horren
kopia, beraien proposamenak eta iritziak bidal zitzaten, eta guk
horiek guztiak dagokion Lan Batzordeari bidal geniezazkion, Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu
Araudian ezarritakoari jarraituz. Gizarte Garapeneko Batzordea 2022ko
martxoaren 17an bildu zen, eta hartutako erabakiak kontuan hartuz,
Irizpen Proiektu hau egin zuen, Batzordeak martxoaren 21ean egindako
Osoko Bilkuran aurkez zezan. Bilkura horretan aho batez onartu zuten.
(Ikusi
5/22 Irizpen osoa)