Argitalpenak > Libros

Jardueren Txostena 2015

Jardueren Txostena 2015

Jardueren Txostena 2015

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

AURKEZPENA

Jarduera handiko urtea

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearentzat aldaketen eta bizitasun handiko urtea izan da hainbat jarduera-arlotan.

Gertatutako aldaketei erreparatzen badiegu, aurreko ekitaldian lehen aldiz Batzorde berria eratu zen, urtarrilean, Emilia Malaga idazkari nagusi izendatuta. Horrez gain, batzorde arruntak -Memoria Sozioekonomikoaren Batzordea, Gizarte Garapeneko Batzordea eta Batzorde Ekonomikoa- sortu ziren, eta horiei beste bi batzorde gehitu zaie, berariazko erronka berriei erantzuteko. Europako Arazoetarako Batzordeari buruz ari naiz, Akitaniarekin lankidetzan ibiltzeko lan-taldean abiatu zena, eta horretarako sortu zen Batzordeari buruz, bere kabuz egindako azterlan hau egin zuena: “EAEko gazteriaren enplegagarritasuna eta lan-merkatuan sartzea eskualde europar ikuspegi alderatutik”.

Batzorde berri horien lanak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen jarduera-maila handian eragin du. Haren eraginkortasuna agerian geratu da, aurreko urtearen aldean irizpen gehiago egin direlako. Horrela, Euskadiko EGABek 22 irizpen eman zituen 2015ean, eta, 2014an 15 egin zituela aintzat hartuta, horrek esan nahi du lanerako esparru horretan %30 baino gehiago handitu zela jarduna.

Jakina denez, irizpenak egitea funtsezkoa da, eta horregatik da jatorrizkoa EGAB gisako kontsulta-organo batean. Baina ez da kontsultarako uzten den proiektu bakoitza hobetzeko proposamenak aztertu, eztabaidatu eta egitera bakarrik mugatzen; proposamen horiek duten eraginarekin jarraitzen du, azken proiektuan sartzen diren ala ez jakiteko. Hori horrela, esan dezakegu Eusko Jaurlaritzak proposamen horiek maila ertain edo altu batean sartzen dituela, hamar kasuetatik lautan –eta maila txikiago batean gainerakoetan.

EGABeren beste jarduera garrantzitsuetako bat Batzordeak egiten dituen Ekimen Propioko Azterlanak dira.  Iaz, azterlan hau eman zuen argitara EGABek: “Enpresen dinamikotasuna, aberastasun-sorkuntza eta enplegua: EAEtik analisi alderatua”, maiatzaren 29an onetsi ondoren. Ekimen propioko lanaren ondoren izaera bereko beste bat egin da, hala nola aurretik aipatutako eta iazko laugarren hiruhilekoan abian jarritako azterlan hau: “EAEko gazteriaren enplegagarritasuna eta lan-merkatuan sartzea eskualde europar ikuspegi alderatutik”.

Ekitaldiak aurrera joan ahala, EGABeren nazioarteko agenda gero eta garrantzitsuagoa da, aktiboki parte hartzen duen lurraldeko lankidetza-esparruetan gero eta protagonismo handiagoa ere duelako. Horrela, esaterako, Akitaniarekiko Lankidetza Organoa, Atlantikoko Nazioz Gaindiko Sarea, Europako Estrategia edo Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea mugaz haraindiko lankidetza-organoa aipa ditzakegu Europako solaskideen aurrean egindako ekarpen handiak erakusteko.

Ez dut amaitu nahi EGABen egiten ditugun gauza guztien hedapena eta gardentasuna aipatu gabe utziz.  Iaz web-orri berria abian jarri genuen, edukiak handitzeaz eta informazio zehatza emateaz gain, erabilerraztasuna hobetu zuena.  Halaber, egunero gizarte-sareetan parte hartzen dugu, eta hilero gure buletin elektronikoa argitaratzen dugu. Bestalde, komunikabideetan etengabe ematen dugu informazioa.

Amaitzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak 2015. urtean jarduera handia izan duela adieraziko dut. Ildo nagusiak aurreko paragrafoetan adierazi ditut eta 2015eko Jardueren Memoria honetan xehetasunez kontsulta daiteke.

Francisco José Huidobro

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko Presidentea

2

ZIURTAGIRIA

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduaren Arautegiaren 16 b) artikuluan ezarri denez, besteak beste Jardueren Urteko Memoria onesteko eginkizuna du eratxikita osoko bilkurak.

Arautegian ezarritakoa betez, 2015ko ekitaldiari dagokion Jardueren Memoria egin da eta, hortaz, hauxe

ZIURTATZEN DUT

Lehenik, Euskadiko eta Ekonomia Gizarte Arazoetarako Batzordearen osoko bilkurak, 2016eko otsailaren 25eko ohiko batzarrean, hau erabaki zuela, besteak beste:

“Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako 2015ko Jardueren Memoria onestea”.

Bigarrenik, Batzordearen osoko bilkurak aipaturiko erabakian onetsitako Memoriaren edukia oso-osorik dakar argitalpen honek.

Eta ondorioak izan ditzan, honako hau sinatzen dut Bilbon, 2016eko otsailaren 25ean.

Emilia Málaga Pérez

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko Idazkari Nagusia.

1

I. KAPITULUA.- Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea

1. EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEA

Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeen Historia

Egungo Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako  Batzordeen aurrekariak lehen mundu gerraren amaieraren ondoko urteetan aurkitu behar ditugu. 1919an, Lanaren Nazioarteko Bureau delakoa sortu zen nazioarteko batzar gisa, eta bertan hartzen zuten parte gobernuek, langileek eta enpresaburuek, lan-baldintzak hobetzeko nazioarteko legeria elkarrekin egiteko.

Harrezkero, ituntzeko lehen tresnak agertu ziren Europan, egungo ekonomia eta gizarte batzordeen aurrekariak. Lehen erakundea 1925ean sortu zen Frantzian, eta geroago antzeko beste batzuk agertu ziren Europako beste herrialde batzuetan, bereziki II. Mundu Gerra bukatutakoan.

Europako Ekonomia Erkidegoak berak sortu zuen, bere organo nabarmenen artean, Ekonomia eta Gizarte Batzorde bat. Horietan guztietan kointzidentzia handia dago izaerari eta eginkizunei dagokienez: kontsultarako organoak dira, eta gizarte eta ekonomiako hainbat interesetako ordezkariek gobernuen politika ekonomikoan parte hartzea ahalbidetzeko helburua dute. Aldi berean, interesen arteko elkarrizketa eta lankidetza ahalbidetzen dute.

Halaber, Batzordeak ez du jokabide pasiborik, baizik eta gobernuek eta parlamentuek kontuan izan behar dituzten proposamenak edo ebazpenak planteatzeko euren ekimena dute. Aholkuak emateko organoa den aldetik, autonomoa eta independentea da gobernutik eta parlamentutik, eta haren txostenak lotesleak ez badira ere, aginduzkoa dira kasu askotan. Edozein kasutan, aintzat hartu beharreko iritzi kualifikatua ematen du.

Euskadiko EGAB. Sorrera eta izaera

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren erakunde aholku-emailea da, eta ekonomia eta gizarte interesek Euskal Herriko politika ekonomikoan eta sozialean parte hartzea du xede.

4/1984 Legearen bidez sortu zen, eta haren arauek hainbat lege aldaketa izan dituzte. Egun, hauetan ezarritakoak eraentzen du EGAB: Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legean, urriaren 29ko 433/2013 Dekretuan eta 2013ko azaroaren 22ko osoko bilkuraren erabakiak onetsitako bere Funtzionamendu Arautegian.

Batzordeak nortasun juridiko propioa du, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioarena ez bezalakoa, eta ahalmen eta independentzia osoa du legeak eratxiki dizkion eginkizunak betetzeko.

Autonomia ekonomiko finantzarioaren printzipioa betez, bere aurrekontu onetsi eta betearazten du Batzordeak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako kopuruekin finantzatzen da.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen egoitza Bilbon dago, eta bertan egiten dira bere organoen bilkurak.

Eginkizunak

  • Politika ekonomikoarekin eta sozialarekin loturiko lege proiektuei buruzko aginduzko informazioa ematea, Laneko Harremanen Batzordeari atxikitako arloak alde batera utzita, hura arautzen duen legearen arabera. Aurretiazko txosten horretatik daude salbuetsita Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren lege proiektuak, baita berau aldatzeko edo osatzeko legegintzako arauak ere. Hala ere, edukiaren berri eman behar dio Eusko Jaurlaritzak Batzordeari.
  • Politika ekonomikoarekin eta sozialarekin loturiko lege proiektuei buruzko aginduzko informazioa ematea, Laneko Harremanen Batzordeari atxikitako arloak alde batera utzita, Eusko Jaurlaritzaren ustez garrantzi berezikoak badira. Proiektu horretatik daude salbuetsita aurreko ekitaldietan onetsitakoen jarraipena dakarten dekretu proiektuak edo berrikuntza edo aldaketa nabarmenak ez dakartenak ere. Aurrekoa gorabehera, Eusko Jaurlaritzak, aukeran, txostenak eska diezaioke.
  • Aginduzko informazioa ematea Eusko Jaurlaritzak hartutako beste edozein administrazio ebazpenen inguruan, politika ekonomiko eta sozialarekin lotuta badaude eta Laneko Harremanen Batzordeari bere lege arau-emailean dagozkion arloak alde batera utzita, betiere Eusko Jaurlaritzaren ustez garrantzi berezikoak badira.
  • Informazioa ematea aginduz Eusko Jaurlaritzak politika ekonomiko eta sozialaren arloan dituen plan orokorrei buruz.
  • Aurreko ataletan aipaturiko arloei buruzko proposamenak egitea Eusko Jaurlaritzari.
  • Bere ekimenaz edo Eusko Jaurlaritzak edo Legebiltzarrak eskatuta irizpenak, ebazpenak edo txostenak egitea, aurreko a) eta b) ataletan aipaturiko arloei dagozkienak.
  • Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren jarduera ekonomikoei buruz eginiko plangintzan parte hartzea.
  • Memoria bat egitea eta Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren irizpenpean jartzea, non Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ekonomikoari eta sozialari buruzko  bere gogoetak azalduko diren.
  • Bere eginkizunak betetzeko behar duen informazioa eskatzea eta jasotzea administrazio orokorretik eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein erakundetatik.

Nortzuek osatuta dago?

Hogeita hamabi lagunek osatzen dute Batzordea. Hauexekin:

  • Zortzi kontseilari, sindikatuen erakunde eta konfederazio nagusien ordezkaritzan.
  • Zortzi kontseilari, enpresa konfederazioen ordezkaritzan.
  • Zortzi kontseilari, hauexen ordezkaritzan: Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera; Aurrezki Kutxak eta Finantza-erakundeak; Kooperatibak; Laneko Sozietateko Anonimoak; Arrantza Erakundeak; Nekazaritza Erakundeak; Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Erakundeak.
  • Zortzi kontseilari, gaitasun, esperientzia eta independentzia aintzatetsiak dituztenak.

Lau urterako izendatzen dira Batzordeko kideak, berriz hautatzeari kalterik egin gabe.

Egitura organikoari dagokionez, Osoko Bilkura, Batzorde Iraunkorra eta Lan Batzordeak dira Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide anitzeko organoak.

Osoko bilkura, presidentearen zuzendaritzapean, erabakiak hartu eta bere borondateaz agertzeko Batzordeak duen organo gorena da, eta eskumen hauek ditu:

  • Presidente kargua bete behar duen pertsona proposatzea lehendakariari eta, osoko bilkuraren erabakirik egon ezean, kargua bete behar duen pertsonari buruzko kontsulta jasotzea lehendakariaren aldetik.
  • 3. artikuluan Batzordeari esleituriko funtzioak betetzean egokiak diren erabakiak hartzea.
  • Bere funtzionamendurako barne arautegia egitea eta onestea, 16. artikuluaren ondoriozkoa, eta jarraibideak eta gidalerroak onestea, Batzordearen funtzionamendurako behar direnak.
  • Lan batzordeak sortzea eta kentzea, haien eskumenak eta funtzionamendu arautegia zehaztea .
  • Batzordearen aurrekontua onestea.
  • Batzordearen plantilla onestea aurrekontuan sartzeko.
  • Bateraezintasunak aztertzea eta Batzordeko edozein kideren betebeharrak bete ez direla adieraztea.

Batzordeak, era berean, pertsona bakarreko bi organo ditu: presidentea eta idazkari nagusia.

Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea berritzea

EGABen Legeko 17. artikulua betez, presidenteak Emilia Málaga Pérez proposatu du Batzordeko idazkari nagusiaren lanetarako, agintaldi berrian. Izendapen hori Lehendakariaren Dekretuaren bidez gauzatu da 2015eko urtarrilaren 29an eta data horretan bertan amaitutzat eman da berritze prozesua.

2. EUSKADIKO EGAB-EN ORGANOEN ETA LAN BATZORDEEN OSAERA

OSOKO BILKURA

Presidentea

Francisco José Huidobro Burgos

Idazkari Nagusia

Emilia Málaga Pérez

A TALDEA –  Sindikatuen erakunde eta konfederazioen ordezkaritzan
TITULARRAK ORDEZKOAK
CCOO Mari Cruz Vicente Peralta Gregorio Martín Benito
Felisa Piedra Gao Antxon Tomasena Alzuri
Dolores García García Eduardo García Elosúa
Arantza Martínez Tobalina Jone Robledo Zapatero
Santiago Martínez Pérez Oskar Arenas Velasco
UGT Maribel Ballesteros Martínez Jesús Mª García de Cos
*Felipe García Miravalles hasta el 16/09/2015
Esperanza Morales Quicios Arantza Ruiz Huidobro
Raúl Arza Vélez Carlos Trevilla Acebo
B TALDEA – Empresa konfederazioen ordezkaritzan
TITULARRAK ORDEZKOA
Pablo Martín Goitia Jon Bilbao Saralegui
Aitor Otaola Díez de Alda Juan Ugarte Aguirrezabal
Manuel Guerrero Igea José Miguel Ayerza Mendiburu
Jaime Fernández Alcedo Luis Bernaola Iturbe
Fco. Javier Sasigain Sáez de Buruaga Nerea Zamacola Gárate
Gonzalo Salcedo Bilbao Ana García Polanco
Yoana Arambalza Zalbidea Fernando Raposo Bande
Virginia Múgica Conde Eduardo Arechaga Cilleruelo
C TALDEA – EAEko sektore, erakunde edo elkarte bakoitzaren izenean
TITULARRAK ORDEZKOA
MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA NABIGAZIOA Juan Luis Martínez Ordorica Izaskun Astondoa Sarria
AURREZKI KUTXAK ETA FINANTZA ERAKUNDEAK Pedro Martínez de Alegría Pinedo Rafael Aranguren Ilardia
KOOPERATIBAK Patxi Olabarria Furundarena
*Agustín Mendiola Gorospe hasta el 15/06/2015
Fco. Javier Sanz Santaolalla
*Javier Goienetxea Urkaregui hasta el 15/06/2015
LANEKO SOZIETATE ANOANIMOAK Javier Muñecas Herreras Olatz Jaureguizar Ugarte
ARRANTZA ERAKUNDEAK Juan Pablo Rodríguez-Sahagún González Miren Garmendia Ceberio
NEKAZARITZA ERAKUNDEAK Iñigo Bilbao Rekagorri Yolanda Urarte Alonso
KONTSUMITZAILEEN ERAKUNDEAK Mikel Larrea Azpeitia Ana Collia Posada
GIZARTE EKINTZAKO HIRUGARREN SEKTOREKO ERAKUNDEAK Mikel Ruiz Martínez Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
D TALDEA Aditu izendaturiko pertsonak
Inmaculada Gallastegui Zulaica
Pedro Luis Ustarroz Moleres
Miren Edurne Terradillos Ormaetxea
Guillermo Dorronsoro Artabe
*Ángel Toña Güenaga hasta 18/03/2015
Lander Beloki Mendizabal
Miren Lorea Bilbao Artetxe
Jon Barrutia Güenaga
Mª Carmen Agoües Mendizabal

Batzorde Iraunkorra

A TALDEA
CCOO TITULARRAK ORDEZKOAK
Mari Cruz Vicente Peralta Dolores García García
Felisa Piedra Gao Arantza Martínez Tobalina
UGT Maribel Ballesteros Martínez Raúl Arza Vélez
Esperanza Morales Quicios Arantza Ruiz Huidobro
B TALDEA
TITULARRAK ORDEZKOAK
Eduardo Arechaga Cilleruelo Aitor Otaola Díaz de Alda
Virginia Múgica Conde Jaime Fernández Alcedo
Gonzalo Salcedo Bilbao Fco. Javier Sasigain Saéz de Buruaga
Pablo Martín Goitia
*Jon Bilbao Saralegui hasta mayo de 2015
Ana García Polanco
C TALDEA
TITULARRAK ORDEZKOAK
Patxi Olabarria Furundarena
*Agustín Mendiola Gorospe hasta el 15/06/2015
Mikel Ruiz Martínez
Pedro Martínez de Alegría Pinedo Iñigo Bilbao Rekagorri
Juan Luis Martínez Ordorica Juan Pablo Rodríguez-Sahagún
Javier Muñecas Herreras Mikel Larrea Azpeitia
D TALDEA
TITULARRAK
Pedro Luis Ustarroz Moleres
Inmaculada Gallastegui Zulaica
Lander Beloki Mendizabal
Miren Lorea Bilbao Artetxe

Ekonomia Garapenerako Batzordea

Presidentzia.- Pedro Martínez de Alegría

A TALDEA
CCOO TITULARRAK ORDEZKOAK
Antxon Tomasena Alzuri Arantza Martínez Tobalina
Gregorio Martín Benito Dolores García García
UGT Maribel Ballesteros Martínez Carlos Trevilla Acebo
Arantza Ruiz Huidobro Jesús Mª García de Cos
*Felipe García Miravalles hasta el 16/09/2015
B TALDEA
TITULARRAK ORDEZKOAK
Pablo Martín Goitia Fco. Javier Sasigain Sáez de Buruaga
Aitor Otaola Díaz de Alda Ana García Polanco
Jon Bilbao Saralegui Gonzalo Salcedo Bilbao
Virginia Múgica Conde Eduardo Arechaga
C TALDEA
TITULARRAK ORDEZKOAK
Juan Pablo Rodríguez – Sahagún Miren Garmendia Ceberio
Mikel Larrea Azpeitia Ana Collia Posada
Juan Luis Martínez Ordorika Izaskun Astondoa Sarria
Pedro Martínez de Alegría Pinedo Rafael Aranguren Ilardia
D TALDEA
TITULARRAK
Guillermo Dorronsoro Artabe
Lander Beloki Mendizabal
Inmaculada Gallastegui Zulaica

Sozial Garapenerako Batzordea

Presidentzia.- Pedro Luis Ustarroz Moleres

A TALDEA
CCOO TITULARRAK ORDEZKOAK
Felisa Piedra Gao Jone Robledo Zapatero
Santiago Martínez Pérez Arantza Martínez Tobalina
UGT Carlos Trevilla Acebo Maribel Ballesteros Martínez
Esperanza Morales Quicios Jesús Mª García de Cos
*Felipe García Miravalles hasta el 16/09/2015
B TALDEA
TITULARRAK ORDEZKOAK
Jon Bilbao Saralegui Jaime Fernández Alcedo
Virginia Múgica Conde Ana García Polanco
Pablo Martín Goitia Manuel Guerrero Igea
Gonzalo Salcedo Bilbao Yoana Arambalza Zalbidea
C TALDEA
TITULARRAK ORDEZKOAK
Olatz Jauregizar Ugarte Javier Muñecas Herreras
Iñigo Bilbao Rekagorri Yolanda Urarte Alonso
Patxi Olabarria Furundarena
*Agustín Mendiola Gorospe hasta el 15/06/2015
Fco. Javier Sanz Santaolalla
*Javier Goienetxea Urkaregui hasta el 15/06/2015
Mikel Ruiz Martínez Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
D TALDEA
TITULARRAK
Miren Edurne Terradillos
Mª Carmen Agoües Mendizabal
Pedro Luis Ustarroz Moleres

Memoria Sozioekonomikoaren Batzordea

Presidentzia: Inmaculada Gallastegui Zulaica

A TALDEA
CCOO TITULARRAK ORDEZKOAK
Mari Cruz Vicente Peralta Gregorio Martín Benito
Antxon Tomasena Alzuri Eduardo García Elosúa
UGT Raúl Arza Vélez Arantza Ruiz Huidobro
Maribel Ballesteros Martínez Carlos Trevilla Acebo
B TALDEA
TITULARRAK ORDEZKOAK
Pablo Martín Goitia Fco. Javier Sasigain Sáez de Buruaga
Jaime Fernández Alcedo Aitor Otaola Díaz de Alda
Virginia Múgica Conde Manuel Guerrero Igea
Ana García Polanco Eduardo Arechaga Cilleruelo
C TALDEA
TITULARRAK ORDEZKOAK
Javier Muñecas Herreras Olatz Jaureguizar Ugarte
Pedro Martínez de Alegría Pinedo Rafael Aranguren Ilardia
Mikel Ruiz Martínez Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Juan Luis Martínez Ordorika Izaskun Astondoa Sarria
D TALDEA
Pedro Luis Ustarroz Moleres
Inmaculada Gallastegui Zulaica
Miren Lorea Bilbao Artetxe

Europako Gaien Batzordea

Presidentzia: Felisa Piedra Gao

A TALDEA
CCOO TITULARRAK ORDEZKOAK
Felisa Piedra Gao Santiago Martínez Pérez
Oskar Arenas Velasco Jone Robledo Zapatero
UGT Raúl Arza Vélez Arantza Ruiz Huidobro
Maribel Ballesteros Martínez Esperanza Morales Quicios
B TALDEA
TITULARRAK ORDEZKOAK
Virginia Múgica Conde Gonzalo Salcedo Bilbao
Jaime Fernández Alcedo
Fco. Javier Sasigain Sáez de Buruaga
Aitor Otaola Díaz de Alda
C TALDEA
TITULARRAK ORDEZKOAK
Mikel Larrea Azpeitia Ana Collia Posada
Mikel Ruiz Martínez Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Iñigo Bilbao Rekagorri Yolanda Urarte Alonso
Juan Pablo Rodríguez – Sahagún Miren Garmendia Ceberio
D TALDEA
Miren Edurne Terradillos Zulaica
Mª Carmen Agoués Mendizabal
Guillermo Dorronsoro Artabe
*Ángel Toña Güenaga hasta 18/03/2015
Jon Barrutia Güenaga

“EAEko gazteen enplegagarritasuna eta lan-merkatura sartzea europako eskualdeko ikuspegi konparatzailetik” ekimen propioko azterlana aztertzeko lan batzordea

Presidentzia.- Jon Barrutia Güenaga

A TALDEA
CCOO TITULARRAK ORDEZKOAK
Santiago Martínez Pérez Oskar Arenas Velasco
Gregorio Martín Benito Mari Cruz Vicente Peralta
UGT Maribel Ballesteros Martínez Jesús Mª García de Cos
*Felipe García Miravalles hasta el 16/09/2015
Arantza Ruiz Huidobro Esperanza Morales Quicios
B TALDEA
TITULARRAK ORDEZKOAK
Gonzalo Salcedo Bilbao Ana García Polanco
Yoana Arambalza Zalbidea Jon Bilbao Saralegui
Pablo Martín Goitia Eduardo Arechaga Cilleruelo
Virginia Múgica Conde Jaime Fernández Alcedo
C TALDEA
TITULARRAK ORDEZKOAK
Javier Muñecas Herreras Iñigo Bilbao Errekagorri
Patxi Olabarria Furundarena
*Agustín Mendiola Gorospe hasta el 15/06/2015
Juan Pablo Rodríguez-Sahagún González
Mikel Ruiz Mikel Larrea Azpeitia
Pedro Martínez de Alegría Pinedo Juan Luis Martínez Ordorika
D TALDEA
Inmaculada Gallastegui Zulaica
Pedro Luis Ustarroz Moleres
Jon Barrutia Güenaga
Guillermo Dorronsoro Artabe
*Ángel Toña Güenaga hasta 18/03/2015

3.  EUSKADIKO EGAB-EKO ORGANOEK ETA LAN BATZORDEEK 2015AN EGINIKO BILEREN LABURPENA

OSOKO BILKURAK EGINIKO BILERAK

Ohiko Osoko Bilkura 2015/01/30

  • Aho batez onartu da 2014ko GETaren aurkibidea.
  • 2015eko aurrekontuen proiektua aho batez  onartzea.

Ohiko Osoko Bilkura. 25/02/2015

  • Aho batez onetsi da 1/15 Irizpen-Proiektua, Euskal Herriko  Fundazioen gaineko Lege-Aurreproiektuari buruzkoa.
  • Gehiengoen botoez onetsi da 2/15 Irizpen-Proiektua, Euskal Herriko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozedura eta haren gobernu-organoen osaera araupetu duen Dekretu-Proiektuari buruzkoa.
  • Jarduerei buruzko 2014ko Memoria-Proiektua onetsi da.
  • Europako Gaietarako Batzordea sortzea eta Batzorde horren kideak izendatzea onetsi da, agiri erantsian ezarritakoaren arabera.
  • Batzordeburuari eta Idazkari Nagusiari administrazioaren eta zerbitzu orokorren ardura duen EGABren langileria teknikoari ordainketak egitea eskuordetzeko ahalak egilestea.

Ohiko Osoko Bilkura. 27/03/2015

  • 3/15 Irizpen Proiektua, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio- eta zerbitzu-zorroaren dekretuaren proiektuari buruzkoa, aho batez onartu da

Ohiko Osoko Bilkura. 29/04/2015

  • Honako irizpen-proiektu hauek aho batez onetsi dira:
    1. Prebentzio, su itzaltze eta salbamendu zerbitzuak arautzeko Lege-Aurreproiektuari buruzko 4/15 Irizpen-proiektua.
    2. EAEko Aurrezki Kutxei eta Banku Fundazioei buruzko Legearen Aurreproiektuari buruzko 5/15 Irizpen-proiektua.
    3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen osaera araupetu eta eguneratu duena Dekretu Proiektuari buruzko 6/15 Irizpen-proiektua.
  • MSE 2014 proiektuaren ondorengo kapitulu hauek onestea:
    1. Gizarte ekonomia
    2. Ingurumenaren egoera
    3. Bizi baldintzak
    4. Jardun araugilea
    5. I+G+B eta IKT
    6. Aisialdia eta kultura
    7. Osasuna eta osasun sistema
  • Ondoko burutza hauek izendatzea erabaki da:
    1. Memoria Sozioekonomikoaren Batzordea: Inmaculada Gallastegui
    2. Gizarte Garapenerako Batzordea: Pedro Luis Ustarroz
    3. Garapen Ekonomikorako Batzordea: Pedro Martínez de Alegría
    4. Europako Gaietarako Batzordea: Felisa Piedra

Ohiko Osoko Bilkura. 29/05/2015

  • Honako irizpen-proiektu hauek aho batez onetsi dira:
    1. Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeei buruzko Otsailak 23ko 5/12 legearen araudia onartzen duen Dekretu Proiektuaren 7/15 Irizpen Proiektua..
    2. Euskal Herriko portuen eta itsasoko garraioaren Legearen Aurre-proiektuaren 8/15 Irizpen Proiektua.
  • MSE 2014 proiektuaren ondorengo kapituluen onespena:
    1. Ekoizpenaren arloko azpiegiturak
    2. Hirigintza eta etxebizitza
  • Norberaren Ekimenezko azterlanaren Proiektuaren onespena:
    1. “Enpresen dinamikotasuna, aberastasun-sorkuntza eta enplegua: EAEren analisi konparatua”.

Ohiz Kanpoko Osoko Bilkura. 26/06/2015

  • Irizpen proiektua aho batez onetsi da:
    9/15 Irizpen Proiektua, Euskal Enplegu Publikoari buruzko Lege Aurreproiektuari buruzkoa.
  • MSE 2014 proiektua eta ondorengo kapituluak onestea:
    1. Ekonomiako laburpena eta oharrak
    2. Kanpoko ekonomia ingurua
    3. Abagune ekonomikoa
    4. Sektore produktiboak
    5. Prezioak, kostuak eta errentak
    6. Sektore publikoa
    7. Lan-merkatua
    8. Demografia eta familiak
    9. Hezkuntza
    10. Gizarte babesa
    11. Glosarioa
  • 2014. urteko aurrekontuaren likidazioa onestea.
  • “EAEko gazteen enplegagarritasuna eta lan-merkatura sartzea Europako eskualdeko ikuspuntu konparatzailetik” ekimen propioaren azterketa egiteko proposamena onestea.
  • “EAEko gazteen enplegagarritasuna eta lan-merkatura sartzea Europako eskualdeko ikuspuntu konparatzailetik” ekimen propioaren azterketa egiteko ad hoc Lan Batzordea eratzea onestea.

Ohiz Kanpoko Osoko Bilkura. 03/07/2015

  • Irizpen proiektua aho batez onetsi da: 10/15 Irizpen Proiektua, enpresei ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak ematea arautzen duen dekretu-proiektuari buruzkoa.

Ohiz Kanpoko Osoko Bilkura. 14/07/2015

  • Aho batez onetsi da irizpen proiektua: 11/15 Irizpen Proiektua, EAEko kirolaren lanbideetan sartzeari eta lanbide horietan aritzeko legearen aurreproiektuari buruzkoa.

Ohiko Osoko Bilkura. 25/09/2015

  • Aho batez onetsi dira irizpen proiektuak:
    1. 12/15 Irizpen Proiektua, euskal sektore publikoaren gardentasunaren, herritarren partaidetzaren eta gobernu onaren legearen aurreproiektuari buruzkoa.
    2. 13/15 Irizpen Proiektua, euskal sektore publikoaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren legearen aurreproiektuari buruzkoa.
    3. 14/15 Irizpen Proiektua, dopinaren kontrako legeria dopinaren kontrako munduko kodera egokitzeko legearen aurreproiektuari buruzkoa.
    4. 15/15 Irizpen Proiektua, Euskal Herriko lanbide heziketaren legearen aurreproiektuari buruzkoa.
    5. 16/15 Irizpen Proiektua, enplegu politika aktiboen arloko hainbat xedapen orokor indargabetzeko dekretuaren aurreproiektuari buruzkoa.
    6. 17/15 Irizpen Proiektua, turismo legearen aurreproiektuari buruzkoa.
    7. c) taldeko proposaturiko presidentea eta ordezko batzordekideak izendatzea onetsi da.

Ohiko Osoko Bilkura. 29/10/2015

  • “EAEko gazteriaren enplegagarritasuna eta lan-merkatuan sartzea eskualde europar ikuspegi alderatutik” azterlana kontrata dadin agiriak aho batez onartu dira.
  • 2015eko TSEaren aurkibidea aho batez onartu da.
  • “Eskualdeetako datuen bankuko” datu-basea eguneratzea aho batez onartu da.

Ohiko Osoko Bilkura. 26/11/2015

  • Ondorengo bi irizpen-proiektuak aho batez onartu dira:
    1. 18/15 Irizpen Proiektua, pertsona minusbaliatuen aparkatzeko txartelak arautzen dituen dekretu-proiektuari buruzkoa.
    2. 19/15 Irizpen Proiektua, euskal kultur ondarearen lege-aurreproiektuari buruzkoa.

Ohiko Osoko Bilkura. 11/12/2015

  • Aho batez onartu da hurrengo irizpen proiektua: 20/15 Irizpen proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko diru-laguntzen legearen aurreproiektuari buruzkoa.
  • Gehiengoz onartu da, kooperatiben ordezkariaren boto partikularrarekin, hurrengo irizpen proiektua:
    21/15 Irizpen Proiektua, Euskadiko kooperatiben legearen aurreproiektuari buruzkoa.
  • 2016ko aurrekontuen proiektua aho batez onetsi da.

Ohiko Osoko Bilkura.  23/12/2015

  • Ondoko irizpen-proiektu hau aho batez onetsi da:
    22/15 Irizpen-Proiektua, Euskadin dauden zentroetan eta zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa.

BATZORDE IRAUNKORRAK EGINIKO BILERAK

2015eko urtarrilak 14

  • 2014ko azaroaren 5ean eginiko Batzorde Iraunkorraren osoko bilkuraren akta onestea.
  • 2014ko ekitaldiko kontuen behin-behineko itxiera.
  • 2015eko Aurrekontuen Aurreproiektua onestea.
  • Urtarrilaren 30eko osoko bilkuraren deialdia, 11:00etan.

2015eko otsailak 13

  • 2015eko urtarrilaren 14an eginiko Batzorde Iraunkorraren osoko bilkuraren akta onestea.
  • 2014ko Jardueren Memoriaren Aurreproiektua onestea.
  • Europako Sare Transatlantikoaren Txostena (“Estrategia Atlantikoa ondo gauzatzeko baldintzak”) onestea.
  • Otsailaren 25eko osoko bilkuraren deialdia, 10:00etan.

2015eko martxoak 17

  • 2015eko otsailaren 13an eginiko Batzorde Iraunkorraren osoko bilkuraren akta onestea.
  • Ekimen propioko azterketetako eta lan batzordeetako lehendakaritzei buruzko eztabaida.
  • Martxoaren 27ko osoko bilkuraren deialdia, 10:30ean.

2015eko apirilak 22

  • 2015eko martxoaren 17an eginiko Batzorde Iraunkorraren osoko bilkuraren akta onestea.
  • Lan batzordeen lehendakaritza proposamena onestea.
  • Aurrekontuen kontrola 2015/03/31n.
  • Apirilaren 29ko osoko bilkuraren deialdia, 10:00etan.

2015eko maiatzak 20

  • 2015eko apirilaren 22an eginiko Batzorde Iraunkorraren osoko bilkuraren akta onestea.
  • “EAEko gazteen enplegagarritasuna eta lan-merkatura sartzea Europako eskualdeko ikuspuntu konparatzailetik” ekimen propioko azterketa proposamena osoko bilkurara igortzeko erabakia.
  • Maiatzaren 29ko osoko bilkuraren deialdia, 10:30ean.

2015eko ekainak 23

  • 2015eko maiatzaren 20an eginiko Batzorde Iraunkorraren osoko bilkuraren akta onestea.
  • Auditoriaren txostena 2014.
  • Ekainaren 26ko osoko bilkuraren deialdia, 11:00etan.

2015eko uztailak 10

  • 2015eko ekainaren 23an eginiko Batzorde Iraunkorraren osoko bilkuraren akta onestea.
  • Aurrekontuen kontrola 2015/06/30ean.

2015eko irailak 18

  • 2015eko uztailaren 10ean eginiko Batzorde Iraunkorraren osoko bilkuraren akta onestea.
  • Irailaren 25eko osoko bilkuraren deialdia, 10:30ean.

2015eko urriak 22

  • 2015eko irailaren 18an eginiko Batzorde Iraunkorraren osoko bilkuraren akta onestea.
  • Aurrekontuaren kontrola 15/09/30ean.
  • Urriaren 29ko osoko bilkuraren deialdia, 10:30ean.

2015eko azaroak 18

  • 2015eko urriaren 2an eginiko Batzorde Iraunkorraren osoko bilkuraren akta onestea.
  • 2016ko Aurrekontuen Aurreproiektua onestea.
  • Azaroaren 26ko osoko bilkuraren deialdia 10:30ean eta abenduaren 4koa 10:30ean.

2015eko abenduak 17

  • 2015eko azaroaren 18an eginiko Batzorde Iraunkorraren osoko bilkuraren akta onestea.
  • Abenduaren 23ko osoko bilkuraren deialdia, 12:00etan.

LAN BATZORDEEK EGINIKO BILKURAK

EKONOMIA GARAPENERAKO BATZORDEA

2015eko urtarrilak 21

  • “Enpresa dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: Azterketa bat EAEtik” ekimen propioko azterketako IV. KAPITULUARI buruzko eztabaida.

2015eko otsailak 4

  • “Enpresa dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: Azterketa bat EAEtik” ekimen propioko azterketako I-IV kapituluei buruzko eztabaida.

2015eko otsailak 11

  • Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganberetako hauteskunde prozedura eta haien gobernu organoen osaera arautzen dituen Dekretu Proiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko otsailak 25

  • “Enpresa dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: Azterketa bat EAEtik” ekimen propioko azterketako I-IV KAPITULUEN itxiera eta lanen jarraipena.

2015eko martxoak 12

  • “Enpresa dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: Azterketa bat EAEtik” ekimen propioko azterketako GOGOETAK kapituluari buruzko lanen jarraipena.

2015eko martxoak 26

  • Ekimen propioko azterketaren izenburuaren ñabardura onartzea, honela: “Enpresa dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: EAEtik analisi alderatua”.
  • “Enpresa dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: EAEtik analisi alderatua” ekimen propioko azterketako GOGOETAK kapituluari buruzko lanen jarraipena.

2015eko apirilak 20

  • “Enpresa dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: EAEtik analisi alderatua” ekimen propioko azterketako GOGOETAK kapituluari buruzko lanen jarraipena.

2015eko apirilak 24

  • EAEko Aurrezki kutxen eta Banku fundazioen Legearen aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko apirilak 27

  • “Enpresa dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: EAEtik analisi alderatua” ekimen propioko azterketako GOGOETAK kapitulua onestea.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagokion konposizioa arautu eta eguneratzen duen dekretu proiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko apirilak 28

  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko ordezkarien agerraldia Ekonomia Garapenerako Batzordean, EAEko itsas garraioari eta portuei buruzko Legearen Aurreproiektua aurkezteko.

2015eko maiatzak 15

  • EAEko itsas garraioari eta portuei buruzko Legearen Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatzea.

2015eko maiatzak 18

  • Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeei buruzko 5/2012 Legearen Araudia onartzen duen Dekretu Proiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onartzea.

2015eko maiatzak 20

  • EAEko itsas garraioari eta portuei buruzko Legearen Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onartzea, bidezkoa bada.

2015eko ekainak 22

  • Ingurumena babestera bideratutako inbertsioetarako enpresei diru-laguntza ematea arautzen duen Dekretu Proiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko irailak 18

  • Euskal sektore publikoaren gardentasuna, herri partaidetza eta gobernu oneko Legearen Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko azaroak 30

  • Irizpenen jarraipenen berri eman zitzaion Batzordeari
    1. 11/2014, hotel establezimenduen antolamendua arautzen duen dekretuaren bigarren aldaketa egiteari buruzko proiektuaren gainekoa.
    2. 13/2014, Euskadiko Turismo Mahaia sortzen duen Dekretu Proiektuari buruzkoa.
    3. 14/2014, industria jardueren hasiera eta funtzionamenduaren araubide orokorra nahiz Erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzeko dekretu proiektuari buruzkoa.
    4. 5/2015, Aurrezki kutxen eta banku fundazioen Lege Aurreproiektuari buruzkoa.
    5. 7/2015, Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeei buruzko 5/2012 Legearen Araudia onartzen duen Dekretu Proiektuari buruzkoa
  • Euskal Autonomia Erkidegoko diru-laguntzen Legeko Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatzea.

2015eko abenduak 1

  • Euskal Autonomia Erkidegoko diru-laguntzen Legeko Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatzen jarraitzea.

2015eko abenduak 4

  • Euskal Autonomia Erkidegoko diru-laguntzen Legeko Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatzen jarraitzea eta berau onestea.

GIZARTE GARAPENERAKO BATZORDEA

2015eko otsailak 11

  • EAEko Fundazioen Lege Aurreproiekturi buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko martxoak 3

  • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Zerrendako Dekretu Proiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko apirilak 24

  • Su itzaltze eta prebentzioko eta salbamenduko zerbitzuak arautzen dituen Lege Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko ekainak 4

  • Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatzea.

2015eko ekainak 15

  • Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuari buruzko Irizpena igortzeko lanekin jarraitzea.

2015eko ekainak 23

  • Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua onestea.

2015eko uztailak 1

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kirol ogibideetara iritsi eta horietan jarduteko Lege Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko irailak 21

  • Euskadiko Lanbide Heziketaren Lege Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatzea.
  • Dopinaren aurkako legedia Dopinaren aurkako Munduko Kodera egokitzeko Lege Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.
  • Enplegu politika aktiboen eremuan xedapen orokor anitzak indargabetzen dituen Dekretu Proiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatzea.

2015eko irailak 22

  • Enplegu politika aktiboen eremuan xedapen orokor anitzak indargabetzen dituen Dekretu Proiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatzea eta onestea.
  • Euskadiko Lanbide Heziketaren Lege Aurreproiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatzea eta onestea.
  • Turismoaren Lege Aurreproiekturi buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko azaroak 10

  • Ezintasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duen dekretu proiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko azaroak 20

  • Euskal Kultura Ondarearen Lege Aurreproiekturi buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko abenduak 1

  • Euskadiko Kooperatiben Lege Aurreproiekturi buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko abenduak 4

  • Euskadiko Kooperatiben Aurreproiekturi buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

2015eko abenduak 21

  • Euskadin kokatutako osasun zentro eta zerbitzuetan laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun neurriei buruzko Dekretu Proiektuari buruzko Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu eta onestea.

MEMORIA SOZIOEKONOMIKOAREN BATZORDEA

2015eko martxoak 18

  • Batzordeko presidentea aukeratzea.
  • MSE 2014ko kapituluak eztabaidatu eta erabakiak hartu dira
    1. V. KAPITULUA.- Araugintza
    2. III.2 KAPITULUA.- Inguru naturalaren egoera
    3. I.8. KAPITULUA- Gizarte ekonomia
    4. I.7 KAPITULUA.- I+G+b eta IKT jarduerak.

2015eko apirilak 17

  • Batzordeko presidentea aukeratzea.
  • 2014ko MSE egiteko lanen jarraipena. Kapitulu hauei buruzko erabakiak eztabaidatu eta hartu dira.
    1. III.4 KAPITULUA.- Osasuna eta osasun sistema
    2. III.6. KAPITULUA- Aisia eta kultura
    3. II. KAPITULUA- Lan merkatua

2015eko maiatzak 8

  • 2014ko MSE egiteko lanen jarraipena. Kapitulu hauei buruzko erabakiak eztabaidatu eta hartu dira.
    1. II. KAPITULUA- Lan merkatua
    2. I.6. KAPITULUA- Ekoizpen azpiegiturak
    3. III.5. KAPITULUA- Hirigintza eta etxebizitza

2015eko ekainak 3

  • 2014ko MSE egiteko lanen jarraipena. Kapitulu hauei buruzko erabakiak eztabaidatu eta hartu dira.
    1. II. KAPITULUA- Lan merkatua
    2. I.1. KAPITULUA- Kanpoko inguru ekonomikoa
    3. I.2. KAPITULUA- Egoera ekonomikoa
    4. I.3. KAPITULUA- Ekoizpen sektoreak
    5. I.4. KAPITULUA- Prezioak, kostuak eta errentak
    6. VI. KAPITULUA- Laburpena eta oharrak

2015eko ekainak 17

  • Gauzatu beharreko aurkezpen desberdinei buruzko informazioa.
  • 2014ko MSE egiteko lanak amaitzea. Kapitulu hauei buruzko erabakiak eztabaidatu eta hartu dira:
    1. I.5. KAPITULUA- Sektore publikoa
    2. III.1. KAPITULUA- Hezkuntza eta hezkuntzaren sustapena EAEn
    3. IV. KAPITULUA- Gizarte babesa EAEn
    4. VI. KAPITULUA- Laburpena eta oharrak

2015eko urriak 22

  • MSE 2015 egiteko egiturari eta metodoari buruzko hausnarketa

EUROPAKO GAIETARAKO BATZORDEA

2015eko martxoak 13

  • Baterako bilera prestatzea alde bitarako lankidetzaren esparruan, Akitaniako CESERekin, martxoaren 23 eta 24an, Paun.
  • Europako gaietako eremuko lan ildoei buruzko informazioa.

2015eko maiatzak 5

  • Euskadi-Akitainia euroeskualdearen lankidetza eskariari buruz eztabaidatzea, “Mugaz bestaldeko enplegu egoerari buruzko euroeskualde diagnostikoaren azterketa eta haren gaitasunen analisia“ laneko edukien definizioan, ideia nagusiak adierazita eta eskari horri Akitaniako CESERek emandako erantzun agiria aztertuta.
  • Europako Sare Transatlantikoaren agiria eztabaidatu eta onartzea, Estrategia Atlantikoko Ekintza Planeko Laguntza Mekanismoari buruz.

2015eko maiatzak 26

  • Euskadi-Akitania euroeskualdeko AECTko (Lurralde Lankidetzako Talde Europarreko) proiektu kudeatzailea den Xabier Hualderen agerraldia,  “Mugaz bestaldeko enplegu egoerari buruzko euroeskualde diagnostikoaren azterketa eta haren gaitasunen analisia“ proiektua eta haren edukien definizioan Euskadiko EGABen eta Akitaniakoaren arteko lankidetza eskaria azaltzeko.
  • Akitaniako CESERen agiria eztabaidatzea, bai eta batzordearen ideiak ere, Euskadi-Akitania euroeskualdearekiko lankidetzaren ekarpena gauzatzeko “Mugaz bestaldeko enplegu egoerari buruzko euroeskualde diagnostikoaren azterketa eta haren gaitasunen analisiko“ edukien definizioan.
  • Euskadiko EGAB-Akitaniako CESER alde bitarako hurrengo lankidetza bilera bateratuaren edukiak prestatzea.

2015eko ekainak 08

  • “Mugaz bestaldeko enplegu egoerari buruzko euroeskualde diagnostikoaren azterketa eta haren gaitasunen analisiko“ edukien definizioan lankidetza eskariari erantzunez Euskadi-Akitania euroeskualdera igorri beharreko Euskadiko eta Akitaniako EGABen baterako agiri proposamena eztabaidatu eta onestea.
  • EBn Euskadiko EGABen partaidetza eremuak aurkeztea.
  • Euskadiko EGAB-Akitaniako CESER artean Bilbon egingo den alde bitarako hurrengo lankidetza bilera prestatzea.

2015eko irailak 30

  • Akitaniako CESERekin egindako alde bitarako lankidetza bilera bateratuan hartutako konpromisoak eta urriaren 27/28rako hurrengo bilerara begira gauzatu beharreko zereginak jorratzea.
  • Europako Sare Transatlantikoaren irailaren 8ko erabakiei eta Bruselan egindako Europako Sare Transatlantikoaren lana aurkezteko ekitaldi publikoari buruzko jakinarazpena.
  • Europako Sare Transatlantikoaren eta Akitaniarekiko lanen kokapena jorratzea, Euskadiko EGABen partaidetza eremu europarren mapan.

2015eko urriak 19

  • Akitaniako CESERekin alde bitarako hurrengo lankidetza bilera bateratua prestatzea Bordelen, urriaren 27/28rako.
  • Posizio agiria eztabaidatu eta onestea, Europako Sare Transatlantikoaren Estrategia Europarrari buruzko txosten berriaren edukia eta metodologia mugatzeko, Europako Sare Transatlantikoaren lan taldeak urriaren 29-30ean Bresten egingo duen bileran.

2015eko azaroak 16

  • Akitaniako CESERekin alde bitarako lankidetza bilera bateratuaren balantzea egitea Bordelen urriaren 27-28an eta, hurrengo bilera bateratuaren edukiak prestatzea, 2015eko abenduaren 21 eta 22rako.
  • Urriaren 29-30eko Bresteko Europako Sare Transatlantikoaren lan taldearen bilerako emaitzen berri ematea eta Europako Gaietarako Batzordearen lanetan horien integrazioa lantzea. Europako Sare Transatlantikoko zuzendaritza eta orientazio batzordeen hurrengo bileretan egin beharreko gaiei buruzko informazioa ematea.
  • Arku Atlantikoko Batzordearen eta CRPMren (Europako Periferia eta Itsas Eskualdeen Batzordearen) azaroaren 4 eta 5eko batzar orokorrari buruzko informazioa ematea.

2015eko abenduak 18

  • Akitaniako CESERekin batera abenduaren 21 eta 22rako bilera prestatzea eta euskal berrikuntza sistemari buruzko etaparen agiria eztabaidatu eta onestea.
  • Azaroaren 20ko zuzendaritza batzordearen, abenduaren 2ko Europako Sare Transatlantikoaren orientazio batzordearen eta abenduaren 17ko EBko estrategia atlantikoaren taldearen emaitzei buruzko informazioa eman da, eta Europako Sare Transatlantikoak estrategia atlantikoaren ezarpenari buruz egin duen txosten berriari buruzko lanak hastea eta Euskadiko itsas ekonomiako agenteekin batzordearen jardunaldia ospatzea erabaki da.

“EAEKO GAZTEEN ENPLEGAGARRITASUNA ETA LAN-MERKATURA SARTZEA EUROPAKO ESKUALDEKO IKUSPEGI KONPARATZAILETIK” EKIMEN PROPIOKO AZTERLANA AZTERTZEKO LAN BATZORDEA

2015eko irailak 04

  • Batzordearen presidentea aukeratzea, azterlaneko orientazio agiria, baldintza teknikoen agiriaren oinarria eta III.a onestea, bidezkoa bada.

2015eko irailak 11

  • Baldintza teknikoen agiriaren oinarri den azterlaneko orientazio agiri berria eztabaidatzea.

2015eko urriak 07

  • Baldintza teknikoen agiria eztabaidatu eta onestea.
  • Administrazio baldintzen agiria eztabaidatu eta onestea.
  • Proposamen ekonomikoaren agiria aurkeztea, Batzordeko idazkari teknikoaren eskutik.

2015eko abenduak 14

  • “EAEko gazteriaren enplegagarritasuna eta lan-merkatuan sartzea Europako eskualdeko ikuspegi konparatzailetik” azterlanaren kontratazioari buruzko erabakia hartzea.

 

 

 

 

 

2

II. KAPITULUA.- Euskadiko EGAB-ren legena ezarritako eginkuzunak

1. AHOLKUGINTZA

1.1. IRIZPENAK

1/15 IRIZPENA, Euskadiko Fundazioen Lege Aurreproiektuari buruzkoa.

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko urtarrilak 26.

Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko otsailak 11.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko otsailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.

2/15 IRIZPENA, Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozedura eta haien gobernu-organoen osaera arautzen dituen Dekretu Proiektuari buruzkoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko urtarrilak 22.

Batzordea: Ekonomiaren Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko otsailak 11.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko otsailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen gehiengoz Irizpena ematea.

3/15 IRIZPENA, gizarte zerbitzuen euskal sistemako prestazioen zerrendari buruzko irizpen proiektuari buruzkoa.

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko otsailak 9.

Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko martxoak 3.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko martxoaren 27an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.

4/2015 irizpena, Suaren Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Lege Arauemailearen Aurreproiektuari buruzkoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko martxoak 23.

Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.

Bilerak: 2015eko apirilak 24.

Emaitza: Batzordeak Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zuen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman da eta EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarri da. Aho batez onartu da 2015eko apirilaren 29an egindako Batzordearen osoko bilkuran.

5/15 IRIZPENA, EAEko aurrezki kutxa eta banku fundazioen Lege Aurreproiektuari buruzkoa.

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko martxoak 24.

Batzordea: Ekonomia Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko apirilak 15.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko apirilaren 29an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.

6/15 IRIZPENA, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagokion konposizioa arautu eta eguneratzen duen Dekretu Proiektuari buruzkoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko apirilak 15.

Batzordea: Ekonomia Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko apirilak 27.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko apirilaren 29an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.

7/15 IRIZPENA, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko Araudia onartzen duen Irizpen Proiektuari buruzkoa.

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko apirilak .

Batzordea: Ekonomiaren Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko maiatzak 15.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko maiatzaren 29an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.

8/2015 IRIZPENA, Euskal Autonomia Erkidegoko Portu eta Itsas Garraioaren Legearen Aurreproiektuari buruzkoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko apirilak 13.

Batzordea: Ekonomiaren Garapenerako Batzordea.

Bilerak: 2015eko maiatzak 15 eta 2015eko maiatzak 20.

Emaitza: Batzordeak Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zuen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman da eta EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarri da. Aho batez onartu da 2015eko maiatzaren 29an egindako Batzordearen osoko bilkuran.

9/15 IRIZPENA, Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuari buruzkoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko maiatzak 11.

Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.

Bilerak: 2015eko ekainak 4, 15 eta 23.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko ekainaren 26an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.

10/2015 IRIZPENA, ingurumena babestera bideratutako inbertsioetarako enpresei diru-laguntza ematea arautzen duen Dekretu Proiektuari dagokiona

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko ekainak 9.

Batzordea: Ekonomia Garapenerako Batzordea.

Bilerak: 2015eko ekainak 22.

Emaitza: Batzordeak Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zuen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman da eta EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarri da. Aho batez onartu da 2015eko uztailaren 3an egindako Batzordearen osoko bilkuran.

11/15 IRIZPENA, Euskal Autonomia Erkidegoan kirol ogibideetara iritsi eta horietan jarduteko Lege Aurreproiektuari buruzkoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko ekainak 8.

Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko uztailak 1.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia.

Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko uztailaren 14an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.

12/15 IRIZPENA, euskal sektore publikoaren gardentasuna, partaidetza eta gobernu oneko Lege Aurreproiektuari buruzkoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko uztailak 29.

Batzordea: Ekonomia Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko irailak 15.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko irailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.

13/15 IRIZPENA, euskal sektore publikoaren antolamendu eta funtzionamendurako Lege Aurreproiektuari buruzkoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko uztailak 29.

Batzordea: Ekonomia Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko irailak 15.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko irailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea

14/15 IRIZPENA, dopinaren kontrako legea dopinaren kontrako munduko kodera egokitzeko Lege Aurreproiektuari buruzkoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko uztailak 27.

Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko irailak 15.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko irailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea

15/15 IRIZPENA, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko Lege Aurreproiektuaren gainekoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko abuztuak 3.

Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko irailak 21 eta 22.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko irailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.

16/15 IRIZPENA, enpleguaren politika aktiboen arloko hainbat xedapen indargabetzeko Dekretu Aurreproiektuari buruzkoa.

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko irailak 9.

Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko irailak 15.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko irailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea

17/2015 IRIZPENA, Turismoaren Legearen Aurreproiektuari buruzkoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko abuztuak 3

Batzordea: Gizarte Garapeneko Batzordea

Bilerak: 2015eko irailak 22

Emaitza: Batzordeak Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zuen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman da eta EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarri da. Aho batez onartu da 2015eko irailaren 25ean egindako Batzordearen osoko bilkuran.

18/15 IRIZPENA, ezintasuna duten pertsonen aparkatzeko txartelak arautzen dituen Dekretu Proiektuari buruzkoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko urriak 29.

Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko azaroak 15.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko azaroaren 26an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.

19/15 IRIZPENA, euskal kultura ondarearen Lege Aurreproiektuari buruzkoa.

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko azaroak 2.

Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko azaroak 15.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko azaroaren 26an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.

20/2015 IRIZPENA, Euskal Autonomia Erkidegoko Diru-laguntzen Araubidearen Lege Aurreproiektuari buruzkoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko azaroak 5.

Batzordea: Ekonomiaren Garapenerako Batzordea.

Bilerak: 2015eko azaroak 30, 2015eko abenduak 1 eta 2015eko abenduak 4.

Emaitza: Batzordeak Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zuen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman da eta EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarri da. Aho batez onartu da 2015eko abenduaren 11n egindako Batzordearen osoko bilkuran.

21/15 IRIZPENA, Euskadiko kooperatiben Lege Aurreproiektuari buruzkoa.

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko azaroak 2.

Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.

Bilerak: 2015eko abenduak 1 eta 4.

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko abenduaren 11n egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen gehiengoz Irizpena ematea.

22/15 IRIZPENA, Euskadin kokatutako osasun zentro eta  zerbitzuetan laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun neurriei buruzko Dekretu Proiektuaren gainekoa

Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko abenduak 11.

Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.

Bilera: 2015eko abenduak 21

Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko abenduaren 23an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.

1.2. IRIZPENEN ERAGINAREN JARRAIPENA

Lehenik eta behin, azpimarratu beharra dago aurretik Batzorde honek irizpenetan eman dituen 16 arauak 2015ean onartu direla eta horietako 15i aldeko txostena eman zaiela (eta izapidetzea egokitzat jo dela) dagozkien irizpenetan. Hau da, % 93,75koa da ratioa.

Era berean, araua onetsitakoan, informaturiko dokumentuari buruz (Dekretu Proiektua, Lege Aurreproiektua edo Plana) gure irizpenak eginiko gogoeta espezifiko bakoitza oso-osorik edo zati batez bildu den edo bildu ez den aztertzen da.

Hori kontuan izanik, hiru taldetan banaturiko tipologia bat ezartzen dugu: Zenbait irizpenetan, gogoeta espezifikoen %50 baino gehiago jaso da (kolore berdez taulan), beste batzuetan gogoeta espezifikoen %20-%50 bitartean bildu da (horia) eta, hirugarren multzoan, berriz, gogoeta espezifikoen %20tik behera jaso da (gorria).

Egiazta dezakegunez, 2015ean onetsitako arauetan agertzen diren 16 irizpenetatik %62,5ek (10) %20tik beherako onarpen maila du, %31,2k (5) %20-%50 bitartekoa eta %6,2k (1) %50etik gorako onarpen maila du. Orotara, maila ertaina edo handia lortu da gobernuaren onarpenean irizpenen %37,5ean.

2015EAN ONARTUTAKO ARAUEN JARRAIPEN TXOSTENEN BALANTZEA

Irizpen erref. Araua Irizpenaren data Gobernu Batzordearen onarpena Irizpenaren eragina
9/2014 Familia Dekretuaren hiru proiektu 2014/10/30 2015/03/17 %0
11/2014 Hotel establezimenduen antolamendua arautzen duen dekretuaren bigarren aldaketa egiteko Dekretu Proiektua 2014/10/03 2015/01/27 %100
13/2014 Euskadiko Turismo Mahaia sortzeko Dekretu Proiektua 2014/10/24 2015/01/27 %0
14/2014 Industria jardueren hasiera eta funtzionamenduaren araubide orokorra nahiz Erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzeko Dekretu Proiektua 2014/11/07 2015/01/17 %0
15/2014 Euskadiko hirugarren gizarte sektorearen Lege Aurreproiektua 2014/11/07 2015/02/03 %40
3/2015 Gizarte zerbitzuen euskal sistemako prestazioen zerrendari buruzko dekretu proiektua 2015/03/27 2015/10/08 %10
4/2015 Suaren Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Lege Arauemailearen Aurreproiektuari buruzko Proiektua 2015/04/29 2015/07/27 %10
5/2015 EAEko aurrezki kutxa eta banku fundazioen Lege Aurreproiektua 2015/04/27 2015/07/27 %30
6/2015 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagokion konposizioa arautu eta eguneratzen duen Dekretu Proiektua 2015/04/29 2015/15/23 %15
7/2015 Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Araudia onartzen duen Dekretu Proiektua 2015/05/29 2015/10/27 %38
8/2015 Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren Legearen Proiektua 29/05/2015 03/11/2015 35%
9/2015 Euskal enplegu publikoaren Lege Aurreproiektua 2015/05/11 2015/12/01 %23
10/2015 Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresentzako diru-laguntzak arautzen dituen Dekretua 2015/07/03 2015/10/27 %17
12/2015 Euskal sektore publikoko gardentasuna, partaidetza eta gobernu oneko Lege Aurreproiektua 2015/09/25 2015/11/24 %3
13/2015 Euskal sektore publikoaren antolamendu eta funtzionamendurako Lege Aurreproiektua 2015/09/25 2015/11/24 %0
15/2015 Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren Lege Aurreproiektua 2015/09/25 2015/12/29 %19

LABURPEN OROKORRA

Egiazta dezakegunez, 2015ean onetsitako arauetan agertzen diren 16 irizpenetatik %62,5ek (10) %20tik beherako onarpen maila du, %31,2k (5) %20-%50 bitartekoa eta %6,2k (1) %50etik gorako onarpen maila du Orotara, maila ertaina edo handia lortu da gobernuaren onarpenean irizpenen %37,5ean, eta hori pozik egoteko modukoa da..

IRIZPENAREN ONARPEN MAILA IRIZPEN KOPURUA IRIZPEN GUZTIEN GAINEKO PORTZENTAJEA
<%20 10 %62,5
%20 eta %50 artean 5 %31,3
>50 1 %6,2
GUZTIRA 16 %100

2. EAE-KO EGOERA SOZIOEKONOMIKOARI BURUZKO MEMORIA EGITEA

PORTADA_MSE2014_EUSKEuskadiko Autonomia Erkidegoaren egoera ekonomikoari eta sozialari buruzko 2014ko memoria aho batez onetsi zuen Euskadiko EGABen osoko bilkurak 2015eko ekainaren 26an, EGABen Arautegian ezarritako epeen barruan.

Hala, bete egin zen lege manua, memoria bat urtero egin eta Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren irizpenpean jartzeko eginkizuna erakunde honi eratxiki diona. Memoria horretan, EGABen egoera ekonomikoari eta sozialari buruzko bere gogoetak azaldu behar dira.

Gaiaz arduratu zen lan batzordeko burua Inmaculada Gallastegui izan zen eta kideak honakoak: Mari Cruz Vicente eta Antxon Tomasena, CC.OO.tik;  Maribel Ballesteros eta Raúl Arza UGT-tik; Virginia Múgica , Pablo Martín, Jaime Fernández eta Ana García CONFEBASKetik; Pedro Martínez de Alegría aurrezki kutxa eta finantza erakundeetatik; Mikel Ruiz hirugarren sektoreko erakundeetatik; Javier Muñecas  ASLEtik eta Juan Luis Martínez Ordorika , Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberetatik; baita Pedro Luis Ustarroz, Lore Bilbao eta Jon Barrutia, EGABeko adituen taldeko kide gisa, eta Leire Ozerin EBABeko idazkari tekniko lanetan.

Dokumentazio teknikoa Euskadiko EGABeko azterketa eta proiektuen arduradun diren Leire Ozerin eta Arantza Unzurrunzaga andreek egin zuten eta erakundeen, organizazioen eta Batzordeak egiaztatutako adituen ekarpen desberdinak batu ziren.

2014ko Memoria egiteko, sei bilera egin zituen Lan Batzordeak 2014ko abenduaren 17an, martxoaren 18an, apirilaren 17an, maiatzaren 8an, ekainaren 3an eta ekainaren 17an. Egun horietan, “EAEko 2014ko Memoria Sozioekonomikoa” proiektuaren ondoz ondoko emateak onetsi eta EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarri ziren.

Euskadiko EGABek egiten duen Memoriaren hamazortzigarren edizioan, errealitate ekonomiko eta sozialaren daturik garrantzitsuenak aztertzen dira eta Batzordea osatzeko duten ekonomia eta gizarte eragileen diagnostiko konpartitua eskaintzen da.

EAEko 2014ko Egoera Ekonomikoari eta Sozialari buruzko Memoriak, “Laburpena eta gogoeta orokorrak” izeneko azken atalaz gain, honako eduki eta bloke hauek ditu:

I. KAPITULUA. EAEko ekonomia

-       Kanpoko inguru ekonomikoa

-       Egoera ekonomikoa

-       Ekoizpen sektoreak

-       Prezioak, kostuak eta errentak

-       Sektore publikoa

-       Ekoizpen azpiegiturak

-       I+G+b eta IKT jarduerak

-       EAEko Gizarte Ekonomiaren kontuak

II. KAPITULUA. EAEko lan merkatua

-       Jardueraren, okupazioaren eta langabeziaren bilakaera

-       Kontratazioen eta kaleratzeen bilakaera

-       Lan osasuna

-       Lan harremanak

-       Soldatak EAEn

-       Enplegurako politikak

III. KAPITULUA. Bizi kalitatea EAEn

-     Giza baliabideak EAEn: “Demografia” eta “Hezkuntza eta hezkuntzaren sustapena”

-       Natura inguruaren egoera EAEn

-       Bizi baldintzak: “Bizi baldintzak” eta “Gazteriaren bizi baldintzak”

-       Osasuna eta osasun sistema

-       Hirigintza eta etxebizitza

-       Aisialdia eta kultura

IV. KAPITULUA. Gizarte babesa EAEn

-       Gizarte zerbitzuak EAEn

-       Gizarte Segurantzaren prestazioak EAEn

-       Pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren kontrako neurriak EAEn

-       Gizarte aurreikuspeneko sistema osagarriak EAEn

V. KAPITULUA. Araugintza EAEn

VI. KAPITULUA. Laburpena eta gogoetak

3. EKIMEN PROPIOKO AZTERLANAK

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak hainbat lan egin zituen 2015ean ekimen propioko bi txosten gauzatzeko.

2003an hasi zen lan ildo honi esker, hautatutako gaiak sakondu ahal izan dira, garrantzi handikoak baitira gure herrialdea ekonomia eta gizarte mailan garatzeko. Azterlan konplexu horien bidez, EGABek iritzi sortzaile gisa duen zeregina garatzen du, EGABen maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 3.f artikuluan aitortutakoaren arabera.

ENPRESA DINAMISMOA, ABERASTASUNA ETA ENPLEGUA SORTZEA:ANALISI ALDERATUA EAE-TIK

Lan Batzordea: Ekonomia Garapenerako Batzordea.

Helburuak:

  • Euskal enpresek EAEko aberastasuna eta enplegua sortzen eta gizartea garatzen egindako ekarpena aztertzea; baita krisi ekonomikoak aldagai horietan izandako eragina aztertzea ere.
  • Euskal enpresek euren jarduera burutzeko duten giroa eta ingurunea (“ekosistema”) aztertzea.
  • EAEn enpresen garapen handiagoa galarazten duten oztopoak identifikatzea.
  • Europako beste eskualde batzuekin erkatuta, EAEko enpresen dinamismoa eta garapena bultza ditzaketen, eta hala, aberastasuna, enplegua eta ongizatea areagotzen lagun dezaketen eragileak eta politikak ezagutzea.

Edukia

  • 1. kapitulua. Azterlanaren sarrera eta ikuspegi orokorra.
  • 2. kapitulua. Euskal enpresa: Aberastasun sorkuntza, enplegua eta gizarte garapena EAEn.
  • 3. kapitulua. EAEn dagoen enpresa giroa.
  • 4. Kapitulua. Europako erreferentziazko hiru eskualde europar hauetan enpresak garatzen eta sortzen laguntzeko dituzten ingurune eta politiken analisi alderatua: Baden-Württemberg (Alemania), Flandria (Belgika) eta Emilia-Romagna (Italia)
  • 5. Kapitulua. Laburpena eta gogoetak

Lanen bilakaera eta eginiko bilerak

2013. urtearen amaieran hasi zen martxan azterketa. 2014an zehar eta 2015eko lehen hilabeteetan, Ekonomia Garapenerako Batzordeko kideek beren lanetan aurrera egin zuten.

Zehazki, Lan Batzordea sei aldiz batu zen 2015ean zehar, azterketa honen lanekin jarraitzeko.

Azkenik, azterketa aho batez onartu da 2015eko maiatzaren 29an egindako batzordearen osoko bilkuran.

EAE-KO GAZTEEN ENPLEGAGARRITASUNA ETA LAN MERKATURA SARTZEA, EUROPAKO ESKUALDEKO IKUSPEGI KONPARATZAILETIK

2015eko laugarren hiruhilekoan, azterlanaren helburua eta norainokoa definitzeko lanak hasi ziren.

Lehenik eta behin, Lan Batzordea sortu zen, jasotzen den bezala.

Lan Batzordea: “EAEko gazteen enplegagarritasuna eta lan-merkatura sartzea Europako eskualdeko ikuspegi konparatzailetik” EKIMEN PROPIOKO AZTERLANA AZTERTZEKO LAN BATZORDEA

Justifikazioa

Europako pertsona gazteek lan-merkatura sartzeko zailtasun handiagoak dituztela nabarmendu du krisialdi ekonomikoak, lehen baino modu gordinagoan.

LANGABEZIA EB-N: ADIERAZLE NAGUSIAK 2013-2014
LANGABEZIATASA GAZTEENLANGAB. TASA IRAUPEN LUZEKOLANG. %
2013 2014 2013 2014 2013 2014*
EB 28 10,9 10.2 23.7 22.2 47.4 49.9
Eurogunea 12,0 11.6 24.4 23.7 49.8 53.2
Belgika 8,4 8.5 23.7 23.2 46.1 49.8
Bulgaria 13,0 11.6 28.4 23.6 57.3 61.3
Txekiar errep. 7,0 6.1 18.9 15.9 43.4 43.8
Danimarka 7,0 6.6 13.0 12.6 25.5 25.4
Alemania 5,2 5.0 7.8 7.7 44.7 43.0
Estonia 8,6 7.4 18.7 15.0 44.5 43.4
Irlanda 13,1 11.3 26.8 24.0 60.6 57.6
Grezia 27,5 26.5 58.3 52.3 67.1 75.4
Espainia 26,1 24.5 55.5 53.2 49.7 53.4
Frantzia 10,3 10.2 24.8 24.3 40.4 43.2
Kroazia 17,3 17.0 50.0 45.0 63.6 61.5
Italia 12,1 12.7 40.0 42.7 56.9 63.1
Zipre 15,9 16.1 38.9 35.5 38.3 48.5
Letonia 11,9 10.8 23.2 19.6 48.6 42.7
Lituania 11,8 10.7 21.9 19.3 42.9 47.5
Luxemburg 5,9 6.0 16.9 18.9 30.4 27.7
Hungaria 10,2 7.7 26.6 20.4 48.6 47.7
Malta 6,4 5.9 13.0 12.7 45.7 46.3
Herbehereak 7,3 7.4 13.2 12.7 36.1 40.4
Austria 4,9 : 9.2 : 24.3 27.1
Polonia 10,3 9.0 27.3 23.9 42.5 43.7
Portugal 16,4 14.1 38.1 34.8 56.4 60.1
Errumania 7,1 6.8 23.7 24.0 46.4 39.7
Eslovenia 10,1 9.8 21.6 21.7 51.0 52.6
Eslovaquia 14,2 13.2 33.7 30.4 70.2 69.9
Finlandia 8,2 8.7 19.9 20.5 20.7 25.5
Suedia 8,0 7.9 23.6 22.9 18.5 19.4
Erresuma Batua 7,6 : 20.7 : 36.2 34.1
EAE 14,3 14,9 39.2 37.3 57,4 65,0

Iturria: Bertan egina, EUROSTAT eta EUSTATen datuekin.
* Iraupen luzeko langabeziaren datua 2014an III. hiruhilekoari dagokio.

Datu horiek erakusten dutenez, EB osatzen duten herrialdeen artean alde handia badago ere, Europa hegoaldeko herrialdeetan arazoa askoz ere nabarmenagoa da.

Langabezia tasa altu horiek eragin dituzten elementuen artean, elkarren artean lotuta dauden hiru arlotatik eratorritako zenbait faktore aztertu beharko genituzke: hezkuntzari eta prestakuntzari dagokiena, herrialdearen egitura ekonomikoa eta lan-merkatuarena, dimentsio pertsonaletik, sozio-pertsonaletik eta testuinguruaren eta egituraren dimentsiotik aztertuta.

Era berean, kontuan hartu behar dira enpleguaren baldintzak eta inguruak, noiz sortzen den eta lehenengo urteetan nola garatzen den.

Prospektibaren arabera, bilakaera demografikoak eta, bereziki, Europako herrialdeen zahartzearen areagotzeak gazteentzako aukera gehiago sortuko ditu belaunaldien arteko erreleboarekin batera, baina enplegurako behar diren prestakuntza eta profila oraingoetatik desberdinak izango dira, inguru ekonomiko eta teknologikoa desberdina izango delako.

Izan ere, XX. mendearen azkeneko hamarkadetan hasi zen iraultza teknologikoak eragina izan du XXI. mendeko bizitzaren alderdi gehienetan: gure lagunekin eta senideekin “hitz egiteko” dugun modutik hasita, erosteko moduraino edo lan egiteko moduraino edo lekuraino. Komunikazio eta garraio zerbitzuak azkarragoak eta eraginkorragoak dira eta, horri esker, pertsonak, ondasunak, zerbitzuak eta kapitala mundutik mugi daitezke eta, ondorioz, ekonomiak globalizatu egin dira. Ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa horrek gaitasunak aldatzea ere eragin du.

JARDUERA ETA LANGABEZIA TASEN BILAKAERA SEXU ETA ADIN TALDE BAKOITZEKO. URTEKO BATEZ BESTEKOAK.

JARDUERA TASA

LANGABEZIA TASA

2012

2013

2014

2012

2013

2014

>16 biztanleria

55,1

55,6

57,3

11,8

14,3

14,9

16-24

26,8

28,4

29,6

30,9

39,2

37,3

25-34

83,5

86,6

89,1

16,4

20,4

21,1

35-44

88,5

90,4

92,0

10,5

12,1

13,2

45-54

83,0

85,0

85,7

9,6

11,1

11,6

55-64

50,5

53,8

56,0

6,0

9,0

9,6

+64

1,0

1,2

1,2

0,0

5,6

1,9

Gizonezkoak GUZTIRA

61,4

63,0

63,0

12,1

14,8

14,9

16-24

25,8

27,6

29,7

33,0

40,6

38,3

25-34

84,9

87,0

90,2

1,0

21,8

21,5

35-44

93,4

94,9

94,9

10,3

12,3

12,8

45-54

89,9

92,3

92,3

9,6

11,7

11,9

55-64

60,4

64,4

65,2

6,6

9,8

9,7

+64

1,5

1,7

1,4

0,0

3,1

0,0

Emakumeak GUZTIRA

49,3

50,6

51,9

11,4

13,8

14,9

16-24

27,9

29,3

29,4

28,8

38,1

36,2

25-34

81,9

86,3

87,9

14,5

18,9

20,6

35-44

83,5

85,7

89,0

10,7

11,9

13,7

45-54

76,2

77,8

79,3

9,6

10,3

11,4

55-64

41,0

43,9

47,4

5,1

8,0

9,5

+64

0,7

0,8

1,0

0,0

4,8

3,7

Iturria: EUSTAT – BJSI

Beste hitz batzuetan esanda, egoerak are garrantzi handiagoa ematen dio gazteriaren prestakuntzaren benetako bilakaerari, ez bakarrik burututako ikasketa mailari dagokionez, gaitasunen maila efektiboei dagokienez ere bai.

EAEn ere antzematen da egoera hori, baina, kasu honetan, estatuko gainerako autonomia erkidegoetatik eta Europar Batasuneko herrialdeetatik bereizten duten berezitasunak ditu.

Helburua

Azterlanaren helburua euskal gazteriaren oraingo eta etorkizuneko enplegagarritasunaren eta lan-merkaturako sarbidearen analisia egitea da, Europa mailako ikuspegi konparatzailetik.

Edukia

  • 1. kapitulua. Azterlanaren sarrera eta ikuspegi orokorra.
  • 2. kapitulua. Euskadiko pertsona gazteen egoera, demografiaren, hezkuntzaren eta lan-merkatuaren arabera.
  • 3. kapitulua. Enpresa-sarearen eta enpleguaren oraingo eta etorkizuneko ezaugarriak.
  • 4. Kapitulua. Prestakuntza eta trebakuntza: beharrezko gaitasunak.
  • 5. kapitulua. Enplegu eskaintzaren eta eskaeraren arteko adostasuna/desadostasuna.
  • 6. Kapitulua. Gazteen migrazioa: talentuaren galera eta erakarpena EAEn.
  • 7. kapitulua. Europan erreferentziazkoak diren eskualdeekiko analisi konparatzailea
  • 8. kapitulua. Laburpena, ondorioak eta gogoetak

Lana burutzeko epea: 8 hilabete

Lanen bilakaera eta eginiko bilerak

Azterketa hau egiteko ad-hoc sortu zen Lan Batzordea irailaren 4an eta 11n bildu zen, haren orientazioa lantzeko.

2015eko urriaren 7an, berriz ere bildu zen Baldintza Teknikoen Agiria eta Administrazio Baldintzen Agiria eztabaidatu eta onesteko.

2015eko azaroaren 6an, azterlanaren kontratazioaren deialdiaren iragarkia argitaratu zen EHAAn.

Azaroaren 23an bukatu zen proposamenak bidaltzeko epea.

Abenduaren 3an, EGABeko idazkari nagusia eta Azterlan eta Proiektuen hiru arduradunak bildu ziren proposamenak barne mailan baloratzeko, horiei buruz azterlanaren arduradun teknikoak aurkezturiko ponentzia oinarri hartuta, eta balorazio dokumentu bat adosteko. Lan Batzordeari helarazi zitzaion dokumentua, azterketa hobeto zentratu zezan eta kontratazioari buruzko erabaki egokia har zezan

Lan Batzordea 2015eko abenduaren 14an bildu zen kontratazioari buruzko erabakia hartzeko. Puntuazio altuena eskuratu zuen enpresa CIDEC-IKERTALDE ABEE izan zen.

2013ko abenduaren 11n, Lan Batzordearen erabakia berretsi zuen Batzorde Iraunkorrak.

4. TRIBUNAK, HITZALDIAK ETA JARDUNALDIAK

“ENPRESA DINAMISMOA, ABERASTASUNA ETA ENPLEGUA SORTZEA: EAE-TIK ANALISI ALDERATUA” EKIMEN PROPIOKO AZTERKETAREN AURKEZPENAINVITACION IP DINAMISMO EMPRESARIAL

Ekainaren 29an,         “Enpresa dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: EAEtik analisi alderatua” ekimen propioko azterketaren aurkezpenean, Euskadiko EGABek ekitaldi bat antolatu zuen eta honakoak izan ziren hizlariak: Francisco José Huidobro, EGABeko presidentea eta  Guillermo Dorronsoro, Euskadiko EGABeko aholkularia eta Deusto Business Schooleko dekanoa.

Dorronsoro irakaslearen hitzaldiak honakoa izan zuen mintzagai: “La empresa, en la encrucijada económico y social”.

EAE-KO 2014KO MEMORIA SOZIOEKONOMIKOAREN AURKEZPENA

PRESENTACIÓN MSE REQUESUztailaren 9an, EAEko 2014. urteko Memoria Sozioekonomikoaren aurkezpenean, Euskadiko EGABek ekitaldi bat antolatu zuen eta, Inmaculada Gallastegui andreak urteko txostena aurkezteaz gain, berau baita haren ardura duen EGABeko Lan Batzordeko presidentea, Kantabriako Unibertsitateko Giza Geografiaren katedratikoa den Pedro Requesek hitzaldi bat eman zuen.

Reques irakaslearen hitzaldiak honakoa izan zuen mintzagai: “El modelo demo-espacial vasco: la agenda pendiente”.

ESPAINIAKO ERREINUKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEAK ESPAINIAKO I+G+b EGOERAREN ETA HARK LEHIAKORTASUNEAN ETA ENPLEGUAN DUEN ERAGINAREN GAINEAN EGINDAKO TXOSTENAREN AURKEZPENA

2015eko azaroaren 4an, Bilbon Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak eta Espainiako Erreinuko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak elkarlanean antolatutako jardunaldia gauzatu zen. Azken horrek “La situación de la I+D+i en España y su incidencia sobre la competitivad y el empleo” (Espainiako I+G+n egoera eta hark lehiakortasunean eta enpleguan duen eragina”) txostena aurkeztu zuen.

Txostenak Espainiako I+G+bren azterketa bat gauzatzen du eta nabarmen hobetu daitezkeen datuak islatzen ditu, beste ekonomia europar batzuetako ratioekin alderatuta. Halaber, hainbat neurri iradokitzen ditu egoerari buelta eman eta enpresa espainiarraren lehiakortasuna sustatzeko.

Jardunaldiaren esparruan, eztabaida bat gauzatu zen, euskal enpresentzako lehiakortasunaren erronka eta I+G+b arrakasta faktoreak hizpide. Halaber, aurrerapen zientifiko eta teknologikoa aztertu zen, epe luzerako ekonomia, gizarte eta ingurumen garapenerako funtsezko gako gisa.

 JORNADA 2
 JORNADA

3

III. KAPITULUA.- Erakundearen jarduera eta agerraldiak

1. ERAKUNDEAREN JARDUERA

URTARRILA

  • Eguna: 22
    Presidentea Legebiltzarrean antolatutako kontzertu ekonomikoari buruzko II. mintegira joan da.
  • Eguna: 28
    Presidentea bere burua presidente gisa aurkezteko bilera batera joan da Madrilera, Espainiako EGABeko Presidentearekin (Marcos Muro) eta idazkari nagusiarekin (Soledad Córdova).

OTSAILA

  • Eguna: 12
    Presidentea eta idazkari nagusia Gasteizen bildu dira Emakundeko zuzendari Izaskun Landaiderekin.
  • Eguna: 13
    Presidentea jokabide-kodea eta Eusko Jaurlaritzako kargu publikoen interes-gatazkak arautzen dituen 1/2014 Legearen edukiak aurkezteko ekitaldira joan da.
  • Eguna: 16
    Presidentea l Presidentea Forum Europa – Tribuna Euskadik antolatutako laneko gosarira joan da Arantza Tapiarekin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin.
  • Eguna: 23MA Parlamento Vasco
    Presidenteak eta idazkari nagusiak Jardueren Memoria eman diote Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteari.
    Presidenteak eta idazkari nagusiak Jardueren Memoria eman diote Ricardo Gatzagaetxebarriari, Ogasun eta Finantza sailburuari, eta bilera egin dute.
  • Eguna: 26
    Presidenteak eta idazkari nagusiak Jardueren Memoria eman diote Cristina Uriarteri, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, eta bilera egin dute.

MARTXOA

  • Eguna: 9
    Presidentea eta idazkari nagusia Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarekin bildu ziren Lakuan, hots, Ana Isabel Oreguirekin.
  • Eguna: 25
    Presidentea EGES, Euskal Gizarte Ekonomia Sarearen aurkezpenera joan da Itsas Museora.
  • Eguna: 30
    Presidentea BizkaiDay jardunaldira joan da, Bizkaian enplegu-ekimen berritzaileetan sakontzeko, Deustuko Unibertsitateko Enplegu gaztea zikloaren barruan.

APIRILA

  • Eguna: 13
    Presidentea Bankiako presidentea den José Ignacio Goirigolzarrirekin Ganberako ostiralak enpresa-topaketara joan da.
  • Eguna: 15
    Presidentea Forum Europa –  Tribuna Euskadiren hitzaldira joan da Carlos Totorikarekin, Bizkaiko Diputatu Nagusirako hautagaia dena PSE-EEren aldetik, Denis Itxasorekin, Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaia dena PSE-EEren aldetik, eta Cristina Gonzalezekin, Arabako Diputatu Nagusirako hautagaia dena PSE-EEren aldetik.
  • Eguna: 22
    Angel Toña, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, presidentearekin eta idazkari nagusiarekin bildu da EGABen.
  • Eguna: 24
    Presidentea ASLEren Batzar Nagusira joan da Gazteizen.

MAIATZA

  • Eguna: 12
    Presidentea eta idazkari nagusia Asturiasko EGABeko homologoekin bildu da Bilbon.
  • Eguna: 18
    Presidentea Fórum Europa – Tribuna Euskadiren hitzaldira joan da Unai Rementeriarekin (Bizkaiko Foru Aldundiko Presidentetzarako hautagaia dena EAJren aldetik), Markel Olanorekin (Gipuzkoako Foru Aldundiko Presidentetzarako hautagaia dena EAJren aldetik) eta Ramiro Gonzálezekin (Arabako Foru Aldundiko Presidentetzarako hautagaia dena EAJren aldetik).
  • Eguna: 27
    Presidentea ERKIDEren batzar nagusira joan da. Hizlaria Juan Mari Otaegui izan da: “Erkidego kooperatiboa. Krisiaren ikasbideak?”

EKAINA

  • Eguna: 5
    Presidentea ADEGIk antolatutako 2015eko Enpresaren Egunera joan da, ‘Etorkizuna duen Gipuzkoarako osagaiak’ goiburuarekin.
  • Eguna: 11 eta 12:DSC_0026
    Presidentea eta idazkari nagusia Ekonomia eta Gizarte Kontseilu Autonomikoen urteko topaketara joan dira Zaragozan.
  • Eguna: 17
    Presidenteak eta Euskadiko EGABeko zenbait ordezkarik “Estrategia Atlantikoa ongi egiteko baldintzak” txostena aurkeztu diote Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari.
  • Eguna: 26
    Presidentea SEA Arabako Enpresaburuen Batzar Nagusira joan da Gasteizen.
  • Eguna: 30
    Presidenteak eta idazkari nagusiak 2014ko Txosten Sozioekonomikoa aurkeztu diote Lehendakariari EGABeko zenbait ordezkarirekin.
    Presentación de la MSE2014

UZTAILA

  • Eguna 1
    Presidenteak eta idazkari nagusiak 2014ko Txosten Sozioekonomikoa aurkeztu diote Eusko Legebiltzarreko presidenteari MSEren Azterlan eta Proiektuen arduradunarekin.
  • Eguna 2
    Idazkari nagusia EHUk eta Norvegiako enbaxadak antolatutako hitzaldi honetara joan da: “Ongizate Estatuaren erronkak Norvegian eta Espainian” – “Politika berriak gizarte-arrisku berriei aurre egiteko”.
  • Eguna: 9
    Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, presidentearekin eta idazkari nagusiarekin bildu da EGABen.

IRAILA

  • Eguna: 11
    Presidenteak Juan Luis Ibarrak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentetzaz jabetzeko saiora joan da.
  • Eguna: 14
    Presidentea Donostian dagoen Deustuko Unibertsitatearen 2015-2016 ikasturtearen inauguraziora joan da.
  • Eguna: 23
    Presidentea CEBEKek antolatutako Gregorio Villalabeitia KUTXABANKeko presidentearen hitzaldi honetara joan da: “Bankaren egoera 2015. urtean eta euskal enpresen finantza-bilakaera”.
  • Eguna: 29
    Presidentea SEAk antolatutako “Hiruko elkarrizketak” ekitaldira joan da. Bertan, Emiliano López Atxurra, Gregorio Villalabeitia eta José Miguel Munilla aritu dira.

URRIA

  • Eguna: 1
    Presidentea Caixabanken “Finantza-sistemaren berregituraketa” hitzaldira joan da. Juan Antonio Alcarazek, Bilboko Guggenheim Museoan dagoen Caixabankeko zuzendari nagusiak, eman du.
  • Eguna 13
    Presidenteak hitzaldia eman du Eusko Legebiltzarrean Azterlan eta Proiektuen arduradunarekin, Ezkerraldeko, Meatzealdeko eta Oarsoaldeko egoera sozioekonomikoa aztertzeko, EGABek lurralde-desorekari buruz egindako ikerketaren berri emateko.
  • Eguna: 19
    Presidentea Bilboko Justizia Auzitegian egindako urte judizialaren hasiera-ekitaldira eta Justizia Auzitegi Nagusietako presidenteen urteko bileraren inauguraziora joan da.

AZAROA

  • Eguna: 2
    Idazkari nagusia Juan de los Toyos Fundazioak Bilbon antolatutako Enplegu, Desgaitasun eta Negoziazio Kolektiboari buruzko eztabaida-jardunaldira joan da.
  • Eguna: 19
    Presidenteak hizlari gisa parte hartu du Europako arazoak Euskadiko EGABeren lanetan barne hartzeari buruzko hitzaldian, Galiziako EGABek antolatutako Atlantikoko Nazioz Gaindiko Sareari buruzko informazio-jardunaldian.
  • Eguna: 23
    Presidentea Fórum Europa – Tribuna Euskadiren hitzaldira joan da. Iñaki Garcinuñok eman du, CEBEK Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioko Presidenteak, eta Imanol Pradalesek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak, aurkeztu du.
  • Eguna: 24
    Presidentea Joxe Mari Korta sarien banaketara joan da Lehendakaritzara.
  • Eguna: 30
    Presidentea eta idazkari nagusia Fórum Europa – Tribuna Euskadiren hitzaldira joan dira Ángel Toñarekin, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarekin. Mario Fernández izan da aurkezlea, Deustuko Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko irakaslea.

ABENDUA

  • Eguna: 10
    Presidentea Asturiasko EGABeko presidentearekin bildu da Oviedon.
  • Eguna: 16
    Presidentea CLHren (Compañía Logística de Hidrocarburos) instalazio berriaren inaugurazio-ekitaldira joan da Zierbenara.
  • Eguna: 23
    Presidentea Lehendakariak Lehendakaritzako euskal sozietatearen ordezkariei egindako harrerara joan da.

2. AGERRALDIAK

2015eko urtarriaren 30ean

  • Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantzetako sailburuak Eusko Jaurlaritzaren 2015eko aurrekontuak aurkeztu ditu.ces_Página_1

2015eko martxoaren 27an

  • Lanbide Heziketako sailburuordeak, Jorge Arévalok, 2014-2015 Lanbide Heziketako IV. Euskal Plana aurkeztu du.

2015eko apirilaren 28an

  • Tomás Epalza Solanok (Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aholkularia) eta Almudena Ruiz de Angulok (Ingurumen eta Lurralde Politikako saileko Garraioaren Azpiegituren zuzendaria) Euskal Autonomia Erkidegoko Portu eta Itsas Garraioaren Legearen Aurreproiektua azaldu dute.

2015eko maiatzaren 26an

  • Xabier Hualde, Euskadi-Akitania Euroeskualdearen AECTren proiektu-kudeatzaileak, “Euroeskualdearen azterketa-diagnostikoa, mugaz gaindiko enpleguari buruz, eta horren potentzialtasunen azterketa” proiektua azaldu du.

2015eko maiatzaren 29an

  • Josean Galerak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak, eta Amaia Barredok, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak, 2020 Ingurumen Esparru Programa aurkeztu dute.

2015eko ekainaren 26an???????????????????????????????

  • Enrico Gibellierik, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeko ordezkariak, “EBn amiantoa desagerraraztea” irizpena aurkeztu du.

2015eko uztailaren 14an

  • Jose Andres Blascok, Enplegu eta Laneko sailburuordeak, Enplegu Planaren gauzatzeari buruzko informazioa eman du.

2015eko irailaren 25ean

  • Josu Iradi, EUSTATeko zuzendaria izan da.

2015eko urriaren 29an

  • Arizmendiarrietaren lagunak Elkartea enpresaren eredu berriren ondorioari buruz mintzatu da.

2015eko azaroaen 20an

  • Jose Andres Blascok, Enplegu eta Laneko sailburuordeak, Euskadiko Kooperatiben Lege Proiektua aurkeztu du.

2015eko azaroaren 26an

  • Ricardo Gatzagaetxebarriak, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburuak Eusko Jaurlaritzaren 2015eko aurrekontuak aurkeztu ditu.

2015eko abenduaren 11an

  • Novia Salcedo Fundazioak Pegasus Proiektua aurkeztu du.proyecto PEGASUS junio final 1

4

IV. KAPITULUA.- Jarduera Europako Lankidetza Esparruan

1. MUGAZ HARANDIKO LANKIDETZA

Bi aldeko lankidetza Akitaniako CESER-ekin

Euskadiko EGABek Bi Aldeko Lankidetza harremanak ditu Conseil Economique, Social et Environmental Régional d’Aquitaine-rekin (CESER), eta horri esker, etengabeko elkarrizketari eutsi eta EAErentzako eta Akitaniarentzako interes komuneko gaien gaineko ikuspegi konpartitua garatzeko modu du.

2004. urtean lehen lan-batzordea ezarri zuen, bi EGABEetako kontseilariez osatuta, Akitania eta EAEren arteko hurbileko turismoa bultzatzeko eta elkarrekin turismo-eskaintza bat ezartzeko.  Gero, garraioaren eta Euskadi eta Akitaniaren arteko lankidetzaren gaia sartu dira energia berriztagarrien esparruan.

Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Eskualde Kontseiluak 2011ko abenduaren 12an Euskadi-Akitania Euroeskualdearen eraketa-dokumentuak izenpetu ondoren, lankidetza esparru zabalagoa eta egituratuagoa ireki zen bi eskualdeen artean eta bi EGABren lan komunerako. Gainera, kontsultarako eskaerak egin diezazkieke Euroeskualdeko batzar organoak EGAB biei.

Esparru horretan, bi EGABek Euroeskualdearen Plan Estrategikoa egiten lagundu dute, eta gaur egun, berrikuntzaren eta teknologiaren transferentziaren arloan ari dira lanean.

2015ean elkarrekin egindako lanak

Euskadiko eta Akitaniako EGABek lan hauek egin dituzte 2015. urtean zehar:

Euskadi-Akitania Europako Lurralde Lankidetzarako Taldeak egingo duen etorkizuneko “Euroeskualdearen azterketa-diagnostikoa, mugaz gaindiko enpleguari buruz, eta horren potentzialtasunen azterketaren” edukiak zehazten laguntzea.

Pauen, martxoaren 24an eratutako Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Europako Lurralde Lankidetzarako Taldeak eskatuta, Euskadiko eta Akitaniako EGABek azterketaren edukiak zehazten laguntzeko ekarpena egin dute elkarrekin. Horrela, AECT Euskadi-Akitaniak “Euroeskualdearen azterketa-diagnostikoa, mugaz gaindiko enpleguari buruz, eta horren potentzialtasunen azterketa” egingo du.

Ekarpen horren helburua da bi eskualdeetako enplegu-sistemei buruzko ezagutza hobetzea, araudiak, gizarte-estaldurak, fiskaltza eta bestelakoak barne, bien mugikortasun profesionalean eta titulazioetan erabakigarriak direlako, mailako Europako baliokidetasunak harago.

Azterlanaren erabilgarritasun nagusia mugaz haraindiko langileek eta mugaz haraindiko ingurunean enplegu bat lortzen dutenek bizitza errealean aurre egin behar dieten arazo eta eragozpenak konpontzeko aplika daitekeela da.  Langileen joan-etorri askeari eta zerbitzuen emate askeari buruzko erkidegoko printzipioek bereizkeriarik eza eta tratu-berdintasuna bermatzeko eta eragin baliokidea duten neurriak kentzeko hainbat araudi sorrarazi badituzte ere (diplomak onartzea barne), bizitza errealean eragozpen juridikoek eta administrazio-oztopoek jarraitzen dute. Horrela, zailagoa da horiek gauzatzea.

Berrikuntzaren eta teknologiaren transferentziaren arloan egindako lanak

Euskadi-Akitania Euroeskualdearen Plan Estrategikoa ikerketaren eta enpresaren arloan garatzeko eta sinergiak eta osagarritasuna egoteko aukera duten sektoreak identifikatzeko eta aztertzeko elementu jakinak ekartzeko helburuarekin, Euskadiko eta Akitaniako EGABek lan egiteari ekin diote elkarrekin berrikuntzaren eta teknologia-transferentziaren esparruan. Arlo horietan eskualde bakoitzean lanean diharduten erakundeen elkarrekiko ezagutza sendotzea du helburu. Hala, sektorearen arabera, gobernantza, antolaketa, funtzionamendua eta egitura karakterizatu nahi dira, baita osagarritasunak eta posizio-aukera erkideak dituzten sektoreetan egite-modalitateetan, eraginkortasunean eta baliabideetan sakondu ere. Xedea Euskadiko eta Akitaniako erakunde nahiz enpresen artean arlo horietan kooperazioa bideratzeko proposamenak eta gomendioak formulatzea da.

Bi eskualdeen eta haien eragileen zientzia, teknologia eta berrikuntza sistemen ezaugarri nagusiak jasotzen dituzten dokumentuak egin dira.

2015ean izandako baterako bilerak

Lanez arduratutako Europako Gaietarako Batzordeak egindako barne-bilerez gain, Euskadiko EGABeko eta Akitaniako CESRko ordezkaritzen Baterako Lan Batzordeak bilera hauek egin ditu:

Paue, 2015eko martxoaren 23 eta 24an ANE fotos pau 087

Pauen eginda, topaketari esker, Tecnopole Helioparc eremua bisitatzeko aukera egon zen. Ikerketaren eta industriaren artean ezagutza trukatzeko eta enpresa berritzaileak sortzen laguntzeko esparrua da. Jarduera-sektore nagusiak digitala, ingurumena, oil&gas eta geozientziak dira. AVENIA Lehiakortasun Poloari buruzko informazioa ere lortu zen. Zorupeko baliabideekin lotutako energiaren inguruan diharduen Frantziako lehiakortasun-polo bakarra da.

Saioaren entzunaldietan Turbomeca enpresako ordezkariak (munduko liderra da helikoptero zibil eta defentsa-helikopteroetarako motorren fabrikazioan) bildu ziren, eta I+Grekin duten konpromisoari eta eskualdeko hornidura-katearen garapenarekin duten konpromisoari buruz aritu ziren. Haiekin batera, Paueko eta Adurreko Unibertsitateko ordezkariak ere aritu ziren, ikerketaren eta teknologia-transferentziaren inguruan duten ikuspegia azaltzen. Halaber, Euskadi-Akitania Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeko ordezkariek mugaz haraindiko garraioaren eta enpleguaren esparruetan duela gutxi egindako ekimenak azaldu zituzten, eta Euskadi eta Akitaniako EGABeen laguntza eskatu zuten, mugaz haraindiko enplegu-esparruari buruz egingo duten azterlanaren edukiak definitzeko.

Bilbon, 2015eko ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean

Topaketaren helburua aurreko saioetan dagoeneko hasitako euskal berrikuntzaren eredua sakontzen jarraitzea izan zen.  Leire Bilbaok, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategiako zuzendariak parte hartu zuen, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea azaltzeko. Horrela, sarea osatzen duten eragileak, haien eginkizunak eta elkarreraginak azaldu zituen, eta sarea Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berriaren helburuekin eta printzipioekin lerrokatzeko duela gutxi egindako berrikuspena. Leire Bilbaoz gain, Begoña Blanco, EHUko irakasle eta ikertzailea ere izan zen, “Geryon proiektua” Europako proiektuaren kasu praktiko bat aurkezteko, haren fase guztietan: sortu eta prestatu zenetik, garatu eta haien emaitzez baliatu ziren arte.

Topaketan lan-bisitak ere egin ziren, Euskadiko I+Gko enpresa-unitateen gaitasunak ikusteko, hala nola Ormazabal/Velatiaren Ikerketa eta Teknologia zentroaren potentzia elektriko handiko laborategiak eta Boroako Automotive Intelligence Center.

Bordele, 2015eko urriaren 27 eta 28

Topaketaren hasieran optikaren eta laserren arloan aritzen den Alphanov Teknologia Zentrora egin genuen bisita. Han, Akitaniako gobernuak Megajoule laser erraldoiaren inguruan ahalmen zientifiko eta industrialak bateratuz, eta Frantzian eta Europan berrikuntza liderreko dinamika bat sortuz bultzatu duen enpresa fotonikoaren lehiakortasun-eremua aurkeztu zuten.

Burdeos 27-28 octubre 007Horrez gain, hiru txosten egin ziren berrikuntzaren eta teknologia-transferentziaren esparruan: Aquitaine Science Transfer eta transferentzia teknologikoa azkartzeko jarduera; INRIA-Bordele, eta teknologia ikertzeko eta transferitzeko jarduerak informazio-zientzien berariazko esparruan, eta Akitaniako Espezializazio Adimenduneko Estrategia. Halaber, Frantziako lurralde-berrantolaketaren barruan, Akitania, Poitou-Charentes eta Limousin batu ondoren  sortu den eskualde berriaren gizarte- eta ekonomia-egitura aurkeztu zuten.

Bilbon, 2015eko abenduaren 21ean eta 22an

Euskadiko eta Akitaniako zientzia, teknologia eta berrikuntza sistemen inguruan egindako lanak jasotzen dituen etapa-txosten bat egin zen, eta lanak zer sektore-eremutan jarraituko diren garatzen adostu zuten, fabrikazio aurreratutik hasiz, eta biozientziekin, energiarekin eta gizarte-berrikuntzarekin jarraituz.

Lan-bisita bat egin zen Miñaoko CIC Energigunera, nazioarteko erreferentziako energia ikertzeko zentroa dena.

Igor Campillok, Euskampuseko zuzendariak, Euskampus Fundazioaren jarduerak aurkeztu zituen. Jarduera horien helburua zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal sistemaren barruan unibertsitatearen profila handitzea da, aliantza estrategikoen bidez. Bestalde, Nazioarteko Bikaintasunerako Euroeskualdeko Campusaren jarduerak ere azaldu zituen, Bordeleko Unibertsitatearekin lankidetzan egindakoa. Bileran Innobasquek ere parte hartu zuen. haren zuzendari nagusiak, Txema Villatek, eta Programa zuzendariak, Gotzon Olartek, Gizarte Berrikuntzari eta Innobasqueren Gizarte Berrikuntza proiektuari buruz hitz egin zuten.

POCTEFA Frantzia-Espainia-Andorraren arteko 2007-2013 Lurralde Lankidetza Programa

Euskadiko EGAB Frantzia-Espainia-Andorraren arteko 2007-2013ko Lankidetza Programa Jarraitzeko Batzordeko kidea da, Frantzia-Espainia-Andorraren arteko mugaz gaindiko 2007-2013ko Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboan eta Jarraipen Batzordearen barne Arautegian ezarritakoa dela bide. Beren beregi xedatu dute mugaz haraindiko eremuko eskualdeen EGABen partaidetza, aholkulari gisa. Batzorde hori, Pirinioetako Lan Komunitateak (kudeaketaren agintari gisa), Europako Batzordeak (aholkulari gisa) eta Frantziako eta Espainiako zenbait ordezkarik (autonomia-erkidegokoak eta mugaz haraindiko Frantziako eskualde eta departamentukoak) osatzen dute.

2015ean Andorra la Vellan martxoaren 12an egindako bileran parte hartu da.

Euskadiko EGAB 2014-2020 aldirako eratutako Jarraipen Batzordeko eta Programazio Batzordeko kidea ere bada.

2. LANKIDETZA ATLANTIKOKO GUNEAN

Atlantikoko Nazioz Gaindiko Sarea. RTA/ATN

Euskadiko EGAB Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeetan Plataformako eta Atlantikoko Guneko eskualdeen antzeko erakundeetako (Atlantikoko Nazioz Gaindiko Sarea) kidea da. Atlantikoko eskualdeen lehiakortasuna eta gizarte eta lurralde kohesioa indartuko duten eskualde arteko lankidetzarako proiektuak eta politika proposatzea du helburu, baita Atlantikoko interes komuneko gaiak aztertzea eta, ondoren, ezagutaraztea eta erabakiak hartzeko egokiak diren erakundeei helaraztea ere, bereziki Europar Batasunari. Atlantikoko eskualdeetan kezkatzen duten gaiak aztertu dira, hala nola portuak, hinterland, itsas garraioa eta intermodalitatea garraioan, itsas segurtasuna, berrikuntza eta itsas energiak. Gaur egun, Atlantikoko estrategia ezartzeko lan egiten ari dira.

Sarearen barruan ere daude Andaluziako, Galiziako, Kanarietako, Akitaniako, Poitou-Charentes, Pays-de-la-Loire, Bretainiako, Behe Normandiako, Limousineko eta Erdialdeko Eskualdeko Ekonomia eta Gizarte Batzordeak, Galesko Foro Ekonomikoak,  Instituto de Soldadura e Qualidade erakundea, ISQ, Portugalgo Foro Empresarial da Economia do Mar de Portugal. Bestalde, saretik kanpo, Irish Sea Maritime Forumak ere lanetan parte hartzen du.

2012ko azaroaren 21etik 2015eko otsailaren 19ra arte Euskadiko EGAB eta bere presidentea, Juan Mª Otaegui, izan ziren RTAko presidenteak. Gero, 2014ko abendutik, Francisco José HUIDOBRO da presidentea. 2015eko otsailean Michel HORTOLANek, Poitou-Charentes CESEReko presidenteak hartu zuen presidentetza, eta harekin batera, RTAko Batzorde Betearazlearen barruan, presidenteorde gisa, Corina PORRO, Galiziako EGABeko presidentea; Francisco José HUIDOBRO, Euskadiko EGABeko presidentea; Jean HAMON, Bretainiako EGABeko presidentea eta Francisco BEIRAO, Economia do Mar de Portugal Enpresa Foroko presidentea daude.

2015eko ekitaldiko jarduerak

RTAk hainbat esparrutan lan egin du 2015. urtean:

Atlantikoko Estrategia ongi egiteko baldintzei buruzko txostena.

2013ko ekainaren 29ko Orientazio Batzordeak Atlantikoko Estrategiaren inplementazioari buruzko lan-talde bat sortzea erabaki zuen, Atlantikoko Estrategia ongi egiteko baldintzei buruzko proposamenak lantzeko eta egiteko. Lan-talde hori 2014eko apiriletik 2015eko urtarrilera bitartean aritu zen lanean, eta 2015eko otsailaren 19an RTAren Orientazio Batzordera jo zuen.Aldez aurretik, RTAko bazkide bakoitzari, Atlantikoko Estrategiaren Ekintza Plana abian jartzeko faseari buruzko azterketa eta proposamen txosten bat eskatu zien.  Bretainiako CESER lan-taldearen presidentea da eta Euskadiko EGAB eta Akitaniako CESER hizlariak dira.

Bere helburua da Atlantikoko Estrategiaren ezarpenaren abiatze operatiboaren oinarriak aztertzea, bai itsas ekonomiaren eragileek lurraren inguruan duten estrategiari buruzko ezagutza-maila (Estrategiaren Ekintza Planaren lehentasunak garatzeko eta proiektuak bultzatzeko aurrebaldintza bat dena) bai hark funtzionatzeko egokian diren tresnen gauzatzea, eta helburu hori betetzen laguntzen duten proposamenak egitea.

Abiapuntua lan praktikoa da oso-osorik, hain zuzen ere, RTAren EGAB bakoitzak bere eskualdeko itsas jarduerekin zerikusia duten sektoreetako (itsas energiak, ontzigintza, itsas garraioa eta portuak, arrantza, akuikultura, turismoa, itsas ikerketa…) eragileei adierazpenak biltzea, eskualde atlantiko bakoitzean estrategiaren jabetze-maila, itsas jarduerako eragileen artean itxaropenak nahiz zailtasunak eta planteatzen diren aukerak aprobetxa ditzaten beharrezko tresnak ezagutzeko.

Informazio hori, Estrategiaren Ekintza Planak ezarritako txertatze eta gobernantza tresnek egindako azterketarekin gurutzatu da, eta zenbait ahultasun eta arazo aurkitu dira. Horrenbestez, proposamenak egin dira komunikazioaren eta estrategia, finantzazioa, gobernantza eta lankidetzaren esparruetan.

IMG_0060Txostenaren aurkezpena dela eta, RTAk ekitaldi publiko bat antolatu zuen Ekonomia eta Gizarte Batzordearen (CESE) egoitzan, Bruselan, 2015eko irailaren 9an. Han, Michel Hortolan eta Joost Van Iersel, CESEko ECO ataleko presidentea, buru zirela, Camille Bonneauk eta Arantza Lopez de Munainek hizlari gisa parte hartu zuten. Eztabaidarako mahai-inguruko kide gisa hauek parte hartu zuten: Juan Roncok, DG MAREkoa; Claude Wohrerek, Atlantic Strategy Group taldeko presidenteak; Luis Miguel Parizak, Ethele Baratek eta Stefano Palmierik, CESEkoak; Vicente Rodríguezek, DG Regiokoa eta Jacques Fuchsek, DG Research enpresakoa.

Lan-taldeko presidenteak eta hizlariek txostenaren berariazko aurkezpenak ere egin zituzten:

  • Martxoaren 25ean Atlantic Strategy Groupen, Bruselan.
  • Apirilaren 29an eta 30ean, Frantziako lehen ministroaren Bulegoko Itsasoko Idazkaritza Nagusian, Atlantikoko Estrategiaren arduraduna dena Frantzian, eta Lurralde Berdintasunerako Komisariotzan, Europako funtsen kudeaketaz arduratzen dena, Parisen.
  • Ekainaren 18an, Europako Batzordearen Itsas Arazoetarako Zuzendaritza Nagusiari, Bruselan.
  • Ekainaren 17an, Euskadiko EGABeren ordezkaritza batek (Francisco José Huidobro presidenteak, Felisa Piedrak, Europako Arazoetarako Batzordeko presidenteak eta txostenaren hizlarikideak osatutakoa) Marian Elorzari, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkariari, eta Mikel Antoni, Europako Arazoetarako zuzendariari aurkeztu zien txostena.

Atlantikoko Estrategiaren Ekintza Planari Laguntzeko Mekanismoari buruzko proposamenak eta azterketa-txostena.

DG MAREk eta Europar Batasuneko Atlantic Strategy Group taldeko presidenteak eskatuta, Atlantikoko Estrategiaren Ekintza Planari Laguntzeko Mekanismoari buruzko azterketa bat egin zen. Horrez gain, DG MAREk 2016-2018 biurtekorako lizitatuko den kontratu berriari eman nahi dion konfigurazio berriari begira, zenbait proposamen egin ziren.

Apirilaren 29an eta 30ean lan-taldeak egindako bileran txosten bat egin zuen. Txosten horretan, Atlantikoko Estrategiari buruzko itsas ekonomiaren eragileei informazioa emateko eta finantzazio-bilaketan eta babesleak osatzen laguntzeko lanak egokitzat hartu ziren. Baliabideei dagokienez, maila kuantitatiboan nahiz kualitatiboan, zenbait aldaketa egin behar ziren egiaztatu zen, haren ekintzak eragileek Atlantikoaren egitura osoan dituzten beharren mailara egoteko eta haien eragina handitzeko.  Proposamenetan arreta berezia gomendatzen da komunikazio-lanetan eta xede-publikora egokitzea, mekanismoaren izaerari arreta jartzea, sektorearen eta haren eragileen inguruko ezagutza eman dezan, eta aholkularitza espezializatua eta aditua Europako finantzazioari buruz proiektuaren sustatzaileei. Bestalde, sektore-sareekin eta tokiko baliabideekin sinergiak ezartzeko gaitasuna eskatzen da, haien jardueren eragina bikoizteko, giza baliabideak proportzionalki handi behar izan gabe.

Txosten hori Atlantic Strategy Group taldearen Frantziako presidentetzako kideei aurkeztu zioten apirilaren 29an eta 30ean Parisen, eta DG MAREri eta Atlantic Strategy Group taldeko gainerako kideei maiatzaren 19an, Parisen egindako bileran. Egindako proposamenak, 2015eko uztailean ateratako laguntza-mekanismoaren lizitazio berrian txertatu ziren neurri handi batean.

Atlantikoko Stakeholders Plataforman parte hartzea

Euskadiko EGABek 2015eko urtarrilaren 20an, Porton, eta 2015eko urriaren 29an, Bresten egindako Atlantikoko Stakeholders Plataformaren bileretan parte hartu zuen RTAko kideekin. Bi bilera horietan, RTAko bazkideek Atlantikoko Estrategiaren Ekintza Planaren ezarpenaren garapenari buruzko ikuspegiak aurkeztu zituzten.

RTAren partaidetza Europar Batasuneko Atlantic Strategy Group taldean

Atlantikoko bost estatu kideetako ordezkariek eta Europako erakundeetako, Batzordeko, Parlamentuko, Eskualdeen Batzordeetako eta Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeko (Atlantikoko Estrategiaren Ekintza Planaren ezarpena eta jarraipena bultzatzeko eta zuzentzeko erakunde gisa) ordezkariek osatuta, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeko ordezkariek izendatutako kide gisa parte hartu zuen, Atlantikoko Estrategiaren barruan ezarritako lankidetzaren arabera.

Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak Luis Miguel Pariza, CESEko kontseilaria eta Atlantikoko Estrategiaren arloko hizlaria, eta RTAko Arantza Lopez de Munain, Euskadiko EGABeko RTAko koordinatzailea, izendatu ditu ordezkari Atlantic Strategy Group taldean. Horrela, Taldeak urtarrilaren 20an, Porton, martxoaren 25ean, Bruselan, maiatzaren 19an, Parisen, eta irailaren 10ean eta abenduaren 17an Bruselan egindako bileretan parte hartu dute.

RTAren bilerak 2015ean

RTAn erabakiak hartzeko organo gorenek bilerak izan dituzte, bai Batzorde Exekutiboak, bai osoko bilkurak (Orientazio Batzordea):

Bideokonferentzia, 2015eko otsailaren 10ean
RTAko Batzorde Exekutiboaren bilera

  • Otsailaren 19an egingo zen Orientazio Batzordearen prestaketa.
  • Proposamen bat eztabaidatzea eta onartzea Orientazio Batzordeak Atlantikoko Estrategiaren ezarpenari buruzko lanekin jarrai dezan.
  • Orientazio Batzordeari aurkeztuko zaion Atlantikoko Estrategiari buruzko txostena jakinarazteko proposamen bat eztabaidatzea eta onartzea.

Nantes, 2015eko otsailaren 19IMG_3173
Orientazio Batzordearen bilera

  • RTAko presidentetzaren Euskadiko EGABeren balantzea: 2012/11/21-2015/02/19.
  • Atlantikoko Estrategia ongi gauzatzeko baldintzei buruzko txostena baliozkotzea eta DG MAREren eta Atlantic Strategy Group taldeko presidentearen esku-hartzeak.
  • Hartutako txostenaren jakinarazpenari eta lanen jarraipenari buruzko eztabaida eta erabakia.
  • RTAren eta Europako edo Atlantikoko erakundeen arteko harremanen egoeraren azterketa.
  • RTAren Batzorde Exekutiboa eta Presidentetza berritzea.

Bideokonferentzia, 2015eko martxoaren 22an
RTAko Batzorde Exekutiboaren bilera

  • Orientazio Batzordeak otsailean hartutako erabakien jarraipena.
  • Atlantic Strartegy Group taldeko Frantziako presidentearekin egindako topaketaren balantzea.
  • Atlantikoko Estrategiaren ezarpenari eta Laguntza Mekanismoari buruzko txostenen jakinarazpenaren plangintza eta antolaketa.

Brusela, 2015eko irailaren 9
RTAko Batzorde Exekutiboaren bilera 

  • Atlantikoko Estrategiaren inguruan amaitutako txostenen balorizazioari eta jakinarazpenari buruzko eztabaida eta erabakia.
  • Lan-taldeari bilerarako deia egitea erabaki da, Bresten, urriaren 29an eta 30ean, Atlantikoko Estrategiari buruzko lanak jarraitzeko edukiak eta metodologia jasotzen dituen agiri bat egiteko.

Santiago, 2015eko azaroaren 20an
RTAko Batzorde Exekutiboaren bilera

  • Abenduaren 2ko Orientazio Batzordea prestatzea.
  • Edukiak eta metodologia mugatzeko agiri baten proposamena eztabaidatzea eta egitea, RTAk Orientazio Batzordeari aurkeztu beharreko Atlantikoko Estrategiaren ezarpenari buruzko beste txosten bat egin dezan.

Arroxela, 2015eko abenduaren 2
RTAren Orientazio Batzordearen bilera

  • RTAren Atlantikoko Estrategiari eta urriaren 29ko Bresteko Atlantic Stakeholders Platform plataforman izandako parte-hartzeari buruzko txostena aurkezteko ekitaldien balantzea.
  • Edukiak eta metodologia mugatzeko agiri baten proposamena eztabaidatzea eta baliozkotzea, RTAk Atlantikoko Estrategiaren ezarpenari buruzko beste txosten bat egin dezan.
  • Sue Kidd, Irish Sea Maritime Forum-en aurkezpena. RTA hari atxikitzeko INTERREG proiektu-proposamena da.
  • RTA CAAren lan-taldeetan parte hartzea eta plaza hutsak esleitzea.

Atlantikoko Europako Estrategia ezartzeko lan-taldea

Taldea RTAren Batzorde Exekutiboak sortu zuen 2014ko urtarrilean, eta lehen bilera 2014ko apirilaren 4ean egin zuen. Bere eginkizuna Orientazio Batzordeak “Atlantikoko Estrategia ongi egiteko baldintzak” gaiaren inguruan adostutako lanak egitea da, faseka.

Taldeko buru Isabelle Amauger da, Bretainiako CESERekoa.  Taldeko hizlariak Roland Feredj, Camille Bonneau (biak Akitaniako CESERekoa) eta Arantza Lopez de Munain (Euskadiko EGABekoa) dira.

Lan-taldean Euskadiko EGABeko ordezkari gisa honako hau aritu da:

Titularra: Arantza Lopez de Munain, RTAko koordinatzailea.

2015ean bilera hauek egin dira:

Parisen, 2015eko urtarrilaren 9an

  • Atlantikoko Estrategiaren Ekintza Plana abian jartzeko fasearen ezarpenari buruzko txosten proiektuaren eztabaidatzea eta onartzea.
  • RTAk Porton, urtarrilaren 20an egingo den Atlantikoko Stakeholder Plataformaren konferentzian aurkeztuko dituen edukiak eztabaidatzea eta onartzea.

Parisen, 2015eko apirilaren 29an eta 30ean

  • Atlantikoko Estrategiaren Ekintza Planari Laguntzeko Mekanismoari buruzko proposamenak eta azterketa-proiektua eztabaidatzea eta onartzea.
  • Atlantikoko Estrategiaren ezarpenari buruzko txostena eta Frantzian Atlantikoko Estrategiaren arduradunak diren Itsasoko Idazkari nagusiari eta Lurralde Berdintasunerako Komisariotzarik laguntzeko mekanismoari buruzko eztabaidaren ondorioak aurkeztea.

Brusela, 2015eko ekainaren 15

  • Atlantikoko Estrategiaren ezarpenari buruzko txostena Europako Batzordeko DG MAREren arduradunei aurkeztea.

Brest, 2015eko urriaren 29 eta 30

  • Edukiak eta metodologia mugatzeko agiri-proposamen bat egitea, Atlantikoko Estrategiaren ezarpenari buruzko lanekin jarraitzeko.
  • Galdeketa bat egitea estrategia makroerregionalen hizlari ordezkarien entzunaldietarako.

Europako itsas eskualde periferikoen eta Atlantikoko Arkuaren Batzordearen hitzaldia

Europako 157 itsas eskualdeen elkartea da, Europar Batasunaren garapen orekatua sustatzeko, eskualde horietako aktibo komunak balioetsita, baita Europako integrazio prozesuan parte harrarazteko eta Europako agintariak sentsibilizatzeko ere, itsas eskualdeen eta inguruko eskualdeen berezitasunei eta beharrei dagokienez

Sei batzorde geografiko antolatu ziren, eta horietako bat Atlantikoko Arkuaren Batzordea. 2008. urtetik zenbait lankidetza-formula egin dira Atlantikoko Arkuaren Batzordearen eta RTAren artean, Atlantikoko eragileen artean sare-lan bat bultzatzeko. 2014. urtean bi erakundeek Garapenerako lankidetza-memorandum bat amaitu zuten. Horren bidez, elkarrekiko partaidetza formalizatuko da Batzar Nagusietan, Koordinazio Batzordean eta dagozkien Lan Taldeetan. Biek elkarteko kidearen estatusa hartu zuten.

Euskadiko EGABek CRPMren Batzar Nagusian parte hartu zuen Florentzian, azaroaren 5ean eta 6an. Haien eztabaidak Europako errefuxiatuen krisiari, etorkizuneko kohesio-politikari, irisgarritasunari, energia berriztagarriei eta itsasoko politika integratuari buruzkoak izan ziren. Martxoaren 17 eta 18an Bilbon eta azaroaren 5ean Florentzian egindako Arku Atlantikoaren Batzordearen Batzar Nagusietan ere parte hartu zuen. Han, lan-taldeen koordinatzaileen aldaketari eta berariazko gaiei buruz aritu ziren, hala nola irisgarritasuna, klima-aldaketaren egokitzapena, industria-proiektu estrategiko posibleak Atlantikoko Estrategiarako, eta duela gutxi sortutako Berrikuntzarako Lan Taldearen jarduerak.

Lan-taldeei dagokienez, Euskadiko EGABek Garraioko, Itsasoko Energia Berriztagarrien eta Atlantikoko Estrategiako lan-taldeen parte hartu zuen RTAko ordezkari gisa, eta 2015. urtean bilera hauen parte hartu du:

Atlantikoko Arkuaren Batzordeko Garraioko Lan Taldeak egindako bilera. Bilera horretan, DG MOVEko ordezkariek parte hartu zuten, Atlantikoko korridorearen foroko lanei buruz aritu ziren, eta ekonomia- eta gizarte-eragileak eta eskualdeak ere aritu ziren.

Atlantikoko Arkuaren Batzordeak apirilaren 16ean Bruselan egindako bileran, Energia Berriztagarrien Lan Taldearen jardueren barruan, itsas energiak industrializatzeko ibilbide-orria egiten aritu zen.

Atlantikoko Arkuaren Batzordearen Atlantikoko Estrategia Taldeari dagokionez, ekainaren 24an Bruselan egindako bileran, Atlantikoko sareak Atlantikoko Estrategiari Laguntzeko Mekanismoan eta Juncker Planean (haren finantzazio-iturri gisa) sartzeko aukera aztertu zuten.

Atlantikoko Sareen arteko lankidetza

2012ko irailaren 27an, Nantesen, Atlantikoko sareak, Atlantikoko Arkuaren Batzordea, Atlantikoko Arkuaren Hirien eta Hiribilduen Konferentzia, Nekazaritza Ganberen AC3A, Unibertsitateetako RUOA eta RTA bildu ziren, Atlantikoko Estrategiaren eremuko lan komunerako bilatzeko xedearekin.   Komunikazio-bideak irekitzeaz gain, lankidetza honen ondorioz zenbait baterako ekimen sortu dira:

2015. urtean workshop bat antolatu dute elkarrekin, DG MAREk eta Portugalgo Itsas Politikako Zuzendaritza Nagusiak ere finantzatuta, Porton, urtarrilaren 20an egindako Atlantikoko Stakeholders Plataformaren Konferentziaren barruan, “Capitalising on Atlantic Cooperation experience to implement the Atlantic Strategy Action Plan” izenburupean.

3. LANKIDETZA EUROPAKO BESTE EKONOMIA ETA GIZARTE BATZORDE BATZUEKIN

Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearekiko lankidetza

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Batzordea, Ekonomia eta Diru Batasunean eta Atlantikoko Estrategiarekin zerikusia duten gaietarako Ekonomia eta Gizarte Kohesioan aritzen den ECO Batzordearekin lankidetzan aritzen da. 2015. urtean Europar Batasunaren Atlantic Strategy Group taldearen bileretan parte hartzen jarraitu du, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeko ordezkari gisa.

5

V.- KAPITULUA.- Giza-baliabideen eta baliabideen materialen kudeaketa

1. 2015EKO AURREKONTUA

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak 1.498.644,47 €-ko aurrekontua aurkeztu zuen 2015erako, eta zenbateko horren 1.333.510 € EAEko Aurrekontu Orokorren kargura izan ziren, 142.434,47 € aurreko ekitaldietako gerakinen kargura eta 22.700,00 € finantza-sarreren kargura.

Gastuen eta sarreren ohiko aurrekontua, 2015erako, kapitulu handi hauetan banakatu zen

AURREKONTUA

GAUZATUTAKOA

GRADUA

GASTUAK 1.498.644,47 1.341.998,19 89,55%
I. kapitulua.-Langileen Gastuak 692.439,83 675.194,29 97,51%
II. kapitulua.- Jardunbidearen gastuak 783.704,64 650.370,72 82,99%
VI. kapitulua.- Inbertsioak 22.500,00 16.433,18 73,04%
DIRU-SARRERAK 1.498.644,47 1.341.998,19 89,55%
IV. kapitulua.- Transf. eta lag. Gastu arrunta. 1.333.510,00 1.333.510,00 100,0%
Eusko Jaurlaritza 1.310.000,00 1.333.510,00 100,0%
5. kapitulua: Ondare sarrerak. Finantza-sarrerak 22.700,00 18.740,29 82,56%
Aurreko ekitaldietako gerakinak 142.434,47 -10.252,10

Aurrekontuaren likidazioko datuak 2015eko ekitaldiari dagozkio, eta argitaraturiko egunean, urteko auditoria egiteko zain daude

Gastuen likidazioaren bilakaera historikoaren xehetasuna eta haren bilakaera, kapituluka:

 

 GRAFICO 1  GRAFICO 2

 

2. BATZORDEAREN ZERBITZURAKO LANGILEAK

Euskadiko EGAB, Presidenteak, idazkari nagusiak eta zortzi pertsonak osatu dute, lan-arlo hauetan banatuta:

  • 3 azterketa eta proiektuen arduradun.
  • 1 administrazio eta zerbitzuen arduradun.
  • 1 zuzendari-idazkari.
  • 3 administrari.

 

 

 

 

6

VI. KAPITULUA.- Komunikazioa, dokumentazioa eta argitalpenak

1. KOMUNIKAZIOA

1.1. WEB orria

2015ean Euskadiko EGABeren web-orri berria abian jarri zen. Edukiak handitzeaz gain, Batzordearen irudia eguneratu eta irisgarritasuna hobetu zituen.

Web orrian, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen gaineko informazioa ageri da

Jarduerak eta Azken Berriak izeneko ataletan, Batzordeak egiten dituen jarduerei buruzko informazio eguneratua lor daiteke, besteak beste: irizpenak ematea, txostenak eta azterlanak egitea, hitzaldiak antolatzea, etab.

Euskadiko EGABek argitaraturiko lan guztiak dohain eskura daitezke, eta PDF formatuan deskargatzeko moduan daude Agiriak eta lanak atalean.

1.2. TWITTER @CESEGAB

2013. urtetik EGABek gizarte-sareetan parte hartzen du Twitterreko kontuan. Horrela, Batzordearen jarduerekin zerikusia duten informazioa ematen die egunero jarraitzaileei.

Informazio propioaz gain, intereseko ekonomia eta gizarte eragile eta erakunde talde handi batek eta Batzordea osatzen duten erakundeek gizarte sare horretan emandako informazioa bildu eta aurkezten du jendearentzat zabalik dauden zerrenden bidez.

Halaber, kontsultarako erakunde honen jardueren inguruko informazio garrantzitsua, beste batzuek emandakoa, aukeratu eta ezagutarazten du “RETUIT” tresnaren bidez.

1.3. Txosten elektronikoa

2008ko abenduan Euskadiko EGABeren informazio-txostena argitaratu zen. EGABeren jarduera hedatzeko tresna da, eta baliabide garrantzitsua da erakunde honen iritzia ahalik eta pertsona gehiengana iritsi dadin. Txostenean ekonomiari eta gizarteari buruzko informazio garrantzitsua jasotzen da, egoeraren nahiz egituraren ikuspegitik. Horrez gain, Batzordearen jardueraren eta Europako lankidetzaren arloan egindako lanaren laburpenak jasotzen dira.

Ekonomiaren eta gizartearen inguruko informazio garrantzitsuen artean hauek aipa daitezke: lan-merkatuaren adierazleak, hezkuntza, gizarte-babesa…; industria-ekoizpeneko indizeak, merkataritzakoak, prezio, kostu eta ekoizpenekoak; I+G+b; ingurumena; gastu publikoa eta diru-bilketa, gizarte-zerbitzuak; demografia eta immigrazioa; etxebizitza; aukera ekonomikoak..002E

Hilero banatzen da posta elektronikoz eta web-orriaren bidez 2014ko martxotik.

LABURPENA2015

Kanpaina guztiak 10 kanpaina bidali genituen.
Kanpaina guztietarako batez besteko irekitzea % 25 izan zen Sektorearen batez bestekoa % 24,15 da
Kanpaina guztietarako batez besteko irekitze ratioa % 5,60 izan zen Sektorearen batez bestekoa % 3,3 da

1.4. Ikusizko artxiboa

Batzordeak eginiko ekitaldi eta bilera garrantzitsuenen argazki digitalen artxiboa du EGABek.

2. EGAB-EREN JARDUERA KOMUNIKABIDEETAN

2.1. Prentsaurrekoak

2015eko uztailaren 9

Prentsaurrekorako deialdia, EAEko 2014ko Memoria Sozioekonomikoa aurkezteko. Euskadiko EGABen Memoriak EAEren ekonomia, lan eta gizarte datuak aztertzen ditu. Gainera, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea osatzen duten gizarte eta ekonomia eragileek konpartituriko diagnostikoa eskaintzen du.

2015eko azaroaren 3

EGABek Bilbon aurkeztuko du I+G+Bren Espainiako egoerari eta lehiakortasunean eta enpleguan duen eraginari buruzko txostena. I+G+bren Espainiako egoerari eta lehiakortasunean eta enpleguan duen eraginari buruzko txostena da, norberak egindakoa.

2.2. 2015eko prentsa-oharrak

2015ean, EGABen jarduerak eta lanak ezagutarazteko 28 prentsa-ohar igorri zitzaizkien hedabideei ondoren azalduko diren egunetan

2015eko urtarrilaren 30

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburuak, Ricardo Gatzagaetxebarriak, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren 2015eko ekitaldirako aurrekontu orokorren alderdi garrantzitsuenak aurkeztu zituen. 2015erako aurrekontu orokorra 10.639 milioi eurokoa da, eta “euskal ekonomiak hazkundean egonkortasuna eta hobekuntza agertu duen” agertokirako egokitzen da. Aurkezpenean, Jaurlaritzak pertsonen oinarrizko beharrei erantzuteko eta EAEko gizarte ongizate eta kohesioaren ereduari eusteko konpromisoa berretsi du aurrekontu hauetan”.

2015eko otsailaren 2

Emilia Malaga Perez Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusi izendatu dutela jakinarazteko prentsa-oharra, gaur egun Euskadiko EGABeko presidentea den Francisco Jose Huidobroren ordez. Zuzenbidean lizentziatua, Emilia Málaga bizkaitarra (Portugalete, 1971) UGT Euskadi sindikatuan aritu da lanean. Hor, Emakumeen arloko burua eta haren Batzorde Exekutiboko Berdintasuna eta Nazioartea saileko idazkaria izan da. Bestalde, UGT sindikatuko Nazioarteko Politikako Konfederazio Batzordeko kidea ere bada.

2015eko otsailaren 25

EGABek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Lege Aurreproiektuari buruz emandako aldeko irizpena adierazteko prentsa-oharra, zenbait gogoetarekin. Kontsultatutako lege-ekimenaren helburua da duela 20 urte onartutako gaiari buruzko arautegia eguneratzea, eta arau bakar batean aldi horretan egondako egokitzapenak integratzea. EGABeren ustez, aurreproiektuak gehiegi nabarmentzen du fundazioen gaineko babesletzaren kontrola, eta jarduera nagusia EAEtik kanpo duten fundazioen kasuan sor daitezkeen segurtasunik eza juridikoez ohartarazi du. EGABeren ustez, arau horren bidez, berdintasun, meritu eta deialdi publikoen printzipioak ezarri beharko lirateke fundazio publikoen langileak hautatzeko, eta ez du beharrezkotzat jotzen Fundazioen Euskal Batzorde bat sortzea.

2015eko otsailaren 25

EGABek egokitzat jotzen du Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozedura eta haien gobernu-organoen osaera arautzen dituen Dekretu Proiektua bideratzea. EAEn arlo horretan egiten den lehen arautzea da, beraz, EGABek, “arau-garapen oso eta integrala lehenbailehen egitea, eta oinarrizko legeak autonomia-erkidegoei baimentzen dien alderdi guztiak zehaztea” eskatu die. Bestalde, zuzeneko sufragioaren bidez aukeratu gabeko kideen hautaketa aldatzea eta ganberen osoko bilkuraren eta batzorde exekutiboaren ordezkari kopurua murriztea proposatu du.

2015eko martxoaren 3

Euskadiko EGABeko zuzendaritza-taldeak Lehendakariarekin 2014ko jarduera-txostena aurkezteko egindako bileraren berri emateko prentsa-oharra. EGABek 15 irizpen egin zituen 2014. urtean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proiektuei buruz. Horrez gain, 3 azterketa egin zituen bere kabuz, familien gainzorpetzeari, EAEko lurralde-desorekei (krisi ekonomikoaren eta enpresen dinamismoaren barruan) eta aberastasunaren eta enplegu sorkuntzari buruz. Azken txosten hori azterketa-fasean dago. 2014an Euskadiko EGAB Atlantikoko Nazioz Gaindiko Sareko, RTAko (Euskadiko, Galiziako, Kanarietako, Andaluziako, Akitaniako, Poitou-Charentes, Pays de la Loire, Bretainia, Behe Normandia, Limousin eta Erdialdeko Eskualdea, eta Galesko Foro Ekonomikoak biltzen dituena), ISQ Institutukoa eta Portugalgo Foro Empresarial da Economia do Mar foroko eta Irish Sea Maritime Forumeko presidente gisa aritu zen. Euskadiko eta Akitaniako Batzordeek jarduera gehiago egin zituzten elkarrekin: 2014-2020 Euroeskualdearen Plan Estrategikoa egin zuten, eta berrikuntzaren eta teknologiaren transferentziaren esparruan lan bat egin zuten elkarrekin.

2015eko martxoaren 27

EGABek egokitzat jotzen du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren Dekretu Proiektua bideratzea. Kontsultarako organoaren iritziz, proiektua atzerapenarekin heldu da, eta parte-hartze handiagoa eta elkarrizketa eskatu behar izango luke gizarte-eragileekin. Batzordeak lurralde guztietan arreta integral irisgarri eta bidezkoa berma dadila eskatu du, eta egokitasuna bilatzean gehiegizko zuhurtasuna erabiltzeak zerbitzuak homogeneizatzeko helburua urratzeko arriskua dagoela esan du.

2015eko apirilaren 30

EGABek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen eta Banku Fundazioen Lege Aurreproiektuari emandako aldeko irizpena jakinarazteko prentsa-oharra. Aurreproiektuak aurrezki-kutxen erregulazioa eta banku-fundazioen araubide juridikoa Estatuko araudira egokitzen ditu arlo honetan. Hain zuzen, aurrezki-kutxak zenbait kasutan nahitaez banku-fundazio bihurtu behar zirela ezarri zuen. Bere azterketan, aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen berezitasun juridikoak argiago bereiztea eskatu zuen, eta bi erakundeen kontrol-organoetan gizon eta emakumeen arteko berdintasun legea bete behar zela nabarmendu zuen.

2015eko maiatzaren 4

EGABren iritziz, Suteak Prebenitu nahiz Itzali eta Salbatzeko Zerbitzuen Lege Aurreproiektua izapidetzea egokia da, baina berak ohartarazitakoaren arabera, sindikatuekin aurreproiektuaren lan-xedapenekin zerikusia duten alderdiak negoziatu ez direnez, “etorkizuneko legea erabateko deuseztasunez baliogabetuko litzateke”. Horregatik, Gobernuari “aurreproiektuaren izapideak eten eta negoziaketa hasi nahiz akordioak eranstea” eskatzen dio. Aurreproiektuaren asmoa da suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eta salbatzeko zerbitzuaren jarduera antolatzea, euskal erakundeen eskumenen muga barne, eta haien langileen erregimena erregulatzea. Batzordeak suteen prebentzio eta itzaltzearen eta salbamenduaren arloan ororen politiketan beste urrats bat ematea proposatu du.

2015eko maiatzaren 4

EGABek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean osaera arautzen eta eguneratzen duen Dekretu Proiektuaren aldeko irizpena eman zuen, hala ere, kezkatuta agertu da EAEn I+G+b-ko oinarrizko adierazleen geldialdiarengatik. Horrela, inbertsio txikiagoak sektorean eta enpleguan ondorio negatiboak izan ditzakeela ohartarazi du. EGABek Lanbide Heziketako zentroak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartzea proposatu du, “askotan, enpresa txikienentzat, I+G+b-ra sartzeko ate bakarra baita”.

Bilbon, 2015eko maiatzaren 29an.

EGABren iritziz Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Legea araubidez garatzea egokia da, “irizpenaren gogoetak, bereziki, lege segurtasunari buruzkoa eransten dituen neurrian”. EGABren ustez araudia “oso arau konplexua da eta ez du lege-bakuntasunik”. Batzordearen iritziz, proiektuaren edukia legezko gaitasunetik urrunago doa, bere edukiaren norainokoa zabaltzen baitu eta bere artikuluen zati garrantzitsua berraztertzea eskatzen du. Ildo horri jarraiki, testuaren lege-segurtasuna bermatu behar da eta betebehar zehatzetan epeak zabaldu behar dira, ezartzeko zailtasuna kontuan hartuta.

Bilbon, 2015eko ekainaren 1ean.

EGABren iritziz Portu eta Itsas Garraioaren Legeari buruzko Aurreproiektua egokia da, “irizpen honen gogoeta orokorrak kontuan hartzen diren neurrian”. Arauak Euskal Autonomia Erkidegoko portuen sektorea arautzen du, interes orokorreko portuak (Bilbo eta Pasaia) izan ezik, Estatuaren aginpidekoak baitira. Euskadi eta Asturiasko Autonomia Erkidegoak dira bakarrak eremu honetan aginpideak oso-osorik erabili ez dituztenak. Proiektuak nabarmenki aldatzen du egungo kudeaketa-eredua. Izan ere, EAEren Administraziotik zuzenbide pribatuko erakunde publiko berrira (KAIAK) pasako litzateke. EGABren ustez lege-eredu hau hautatzeko orduan ez da nahikoa justifikatzen eta Gobernuari argitzea eskatzen dio.

Bilbon, 2015eko ekainaren 29an.

EGABek prentsa-ohar bat idatzi zuen bere kabuz egindako azterlan hau aurkezteko: “Enpresa-dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: EAEtik analisi alderatua”. Lanak hiru eskualde europarrekin (Baden-Württemberg, Flandes y Emilia Romagna) analisi alderatua egiten du eta kontsulta-batzordeak hainbat gogoeta gauzatu du ere bai. Euskadiko enpresa-sarea 154.000 enpresak osatzen du eta 841.500 pertsonak dihardu lanean. Enpresa txikiak nagusi dira, nahiz eta handietan kontzentratu enpleguaren erdia. Krisialditik aurrera enpresa-kopuruak ez dio atzera ekiteari utzi: 2009. eta 2013. urteen artean datu garbietan 28.283 enpresa galdu da, hain zuzen ere, 7.000 enpresa baino gehiago urtean eta batez besteko urteen arteko tasa -%3,5ekoa izan da. Euskadin ekintzailetza Espainiako batez bestekoa baino txikiagoa da: %4,4, %5en aldean. EGABren ustez, “enpresa lehiakor, errentagarri, arduratsu eta kalitatezko enplegu-sortzaileak” behar dira eta horri buruzko kontzientziazioak handiagoa izan behar du. Gainera, eskualdeen artean azterketa alderatua egin ondoren, “hautemandako eraginkortasun ezaren arrazoiei eta gainditzeko beharrezkoak diren ekintzei” buruzko hausnarketa burutu behar dugu. Besteak beste, enpresen tamaina eta lankidetza-ingurunearen garapena, konfiantzan oinarritutakoa, aipatzen ditu. Era berean, hezkuntza-sistemaren eta enpresa- nahiz ekoizpen-munduaren artean komunikazio-gune egonkorrak eta beste partaidetza-gune batzuk proposatzen ditu, aztertutako eskualdeetako ereduen ildotik. Horietan eskualdearen garapen ekonomikoan nahasitako eragile guztiak sartuak egongo lirateke.

Bilbon, 2015eko uztailaren 1ean.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuari buruzko ikuspuntu kritikoa azaldu du, izapidetzea egokitzat jo arren, betiere kontsulta-organo honek egin dituen gogoetak kontuan hartzen badira. Arauaren helburua euskal enplegu publikoa antolatu, lege-araubidea definitu eta kudeaketa-tresnak garatzea da. EGABren iritziz, testuak “Euskal Funtzio Publikoaren eredu osoa egituratzeko gai den arauaren izaera ez du”. Batzordearen ustez, Eusko Jaurlaritzak oso modu zabalean eta adeitsuan interpretatu du tokiko eta foruko administrazioen autonomia-printzipioa eta “EAEko erakunde erkide bezala bere zereginari eta Euskal Funtzio Publikoaren eredu integrala egituratzeari uko egiten dio”.

Bilbon, 2015eko uztailaren 8an.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz ingurumena babestera bideratutako inbertsioetarako enpresei diru-laguntzak ematea arautzen duen Dekretu Proiektua izapidetzea egokia da, irizpen honetan egindako oharrekin. EGABek “positibotzat eta beharrezkotzat” jo du ekimen arautzaile berria, erkidegoaren irizpideekiko desoreka ekiditea helburu duena. Segurtasun juridikorako, dekretuak esleipenerako irizpideek zerrenda luze bat barne har dezan eskatu du. Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak irizpen hau argitaratu dela aprobetxatu du “diru-laguntzak emateko araudi sektorialean ageri diren irizpide sozialei emandako trataeraren inguruan hausnarketa globala egin dadin” eskatzeko.

Bilbon, 2015eko uztailaren 9an.

Euskadiko EGABek 2014ko Txosten sozioekonomikoa aurkeztu du. Txosten sozioekonomikoak iturri ofizialen datuak alderatzen ditu EAEko gizarte- eta ekonomia-egoera adierazteko, eta horren inguruko zenbait gogoeta ematen ditu, EGABek eztabaidatu eta adostutakoak. Dokumentuan EAEko egoera ekonomikoa, lan-merkatuan gertatutako aldaketak, I+G+b, bilakaera demografikoa, gizarte-babesa, hezkuntza, osasuna edo ingurumena kontsulta daitezke. Gaur egungo egoeran ziurgabetasunaren zantzuak agerian egon arren, jarduera ekonomikoa apurka-apurka haziko dela erakusten digun inflexio-puntu batean gaude. EAEn gertatutako barne-eskaeraren gehikuntzak hazkunde-egoera berresten du. Horrela, ekonomiaren posizio lehiakorra hobetzeko esfortzua handitu behar da, enpresa-egitura suspertzeko politiko publikoen bidez, eta bereziki berriro industrializatzeko, EGABeren ustez.

Bilbon, 2015eko uztailaren 16an

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egokitzat jotzen du Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-ogibideetara iritsi eta horietan jarduteko Lege Aurreproiektua bideratzea. Kirol arloko zenbait lanbideri heltzeko eta horietan jarduteko funtsezko alderdiak antolatu nahi dira kontsultatutako legegintzako ekimenaren bidez, lanbide horiek eta horietan jarduteko esparruak berariaz aitortuz, bai eta lanbide horietan hasteko eskatzen den kualifikazioa ere. Albora utzi dira boluntariotza-, adiskidetasun- edo familia-harremanen eta antzekoen esparruan egiten diren jarduerak.

Bilbon, 2015eko irailaren 30ean

EGABek dopinaren kontrako legedia dopinaren kontrako munduko kodera egoitzeko legearen aurreproiektuari buruzko irizpena emateko egindako prentsa-oharra. Kontsultatutako ekimenaren helburua da dopinaren kontra borrokatzeko indarreko legea (ekainaren 21eko 12/2012) dopinaren kontrako munduko kode berrira egokitzea eta Estatuko eta EAEko administrazioen arteko Bi aldeko Lankidetza Batzordearen gaiaren inguruko akordio berri baten edukia sartzea. bestalde, Dopinaren kontrako Euskal Agentzia Euskadiko dopinaren kontrako erakundetzat hartu nahi da. Dopinaren aurkako mundu mailako kode berria -2013an Johannesburgon egin zen Dopinaren Aurkako Mundu Mailako Konferentziatik eratorria- 2015eko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean eta berritasun garrantzitsuak ekarri zituen dopinaren arloko arau-hausteen tipifikazioari, zigorraldiei eta preskripzio aldiei dagokienez.

Bilbon, 2015eko irailaren 30ean

EGABen ustez, egokia da “Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko Lege Aurreproiektua” tramitatzea, bere irizpenean egindako oharrak kontuan hartuta. EGABeren ustez, positiboa da esparru lege horren malgutasuna eta gizarte-eragileak ezagutzea. Horrela, legegintza-egutegian lehentasunez tratatzea eskatu du. Irizpenak azpimarratzen du oso garrantzitsua dela Gobernuak gizarte-eragileen adostasunarekin jardutea, eta ”erkatuan dauden berariazko kontratuak erabiltzea eskatzen du, lanbide heziketa duala garatzeko.  Batzordearen iritziz, Lanbide Heziketako Koordinazio Organo Gorena Lehendakaritzara atxikita egon behar da eta Lanbide Heziketaren Euskal Kontseiluaren garrantzia areagotzeko proposatu du.

Bilbon, 2015eko urriaren 1ean.

EGABek prentsa-ohar bat egin du Enplegu Politika Aktiboen esparruan zenbait xedapen indargabetzen dituen Dekretu Proiektuari buruzko irizpena dela eta. Arau berriak, eskumenak eskualdatu aurreko enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dekretuak indargabetzen ditu, aurrekontu-zuzkidurarik gabe, zaharkitutzat hartzen dituelako. EGABerentzat harrigarria da dekretu hori, indargabetzailea delako.  Organo aholku-emaileak ezbaian jarri du erabilitako legegintzako teknika eta eskatu du ez daitezela indarrik gabe utzi errelebo kontratuari buruzko arauak, “ordezko araurik onartzen ez den bitartean”.

Bilbon, 2015eko urriaren 2an.

EGABen ustez, egokia da “Euskal Herriko Turismoari buruzko Lege-aurreproiektua” tramitatzea, bere irizpenean egindako oharrak kontuan hartuta. Aurreproiektuak 1994. urtean atera zuten Turismoaren antolamenduari buruzko legea ordezkatzen du. Turismoak Euskadiko BPGren % 5,8a ekartzen du. EGABek “positibo, egoki eta beharrezkotzat” jo du horren tankerako legea, aztertutako aurreproiektua araudira gehiegi lotzen zela uste baitu. Irizpenak hobekuntzarako proposamen batzuk biltzen dituen zerrenda bat dakar ohar espezifikoen kapituluan. Turismoaren egoerak aldaketa handiak jasan ditu legegintzako bi testuen arteko bi hamarkadetan. 1997an Euskal Herriak gorakada izugarria izan zuen arlo horretan, Guggenheim museoaren traktore efektuari esker. Pasa den urtean marka historiko bat hautsi zen; izan ere, 2,5 milioi bisitari izan ziren, 1994an baino hiru aldiz gehiago. Turismoa Euskadiko BPGren % 5,8 da gaur egun eta duela hamarkada bat % 3,3 zen.

Bilbon, 2015eko urriaren 5ean.

EGABek euskal sektore publikoaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren legearen aurreproiektuari buruzko irizpena eman zuen. Legegintza-ekimenaren helburua da administrazio publikoaren eta EAEko sektore publikoko erakunde guztien antolamendua eta funtzionamendua arautzea. EGABek ohartarazten du ez dela posible izango Euskal Administrazio Publikoa arrazionalizatzea eta bikoiztasunekin amaitzea, “baldin eta ez bada arauaren aplikazio-eremua EAEko administrazio publiko guztietara zabaltzen”. Legearen helburua da sektore publikoaren arautzea eta kudeaketa hobetzea, arrazionaltasun, argitasun, eraginkortasun, sinplifikazio eta gardentasun printzipioei jarraiki. Eusko Legebiltzarrak aginduta, euskal sektore publikoarekin zerikusia duten bi lege-proiektu aurkeztu ditu gobernuak: bat, “antolaketari eta funtzionamenduari buruzkoa”; bestea, “gardentasunari, parte-hartzeari eta gobernu onari buruzkoa”. Berton laburtutako irizpenak horietako lehenengoa aztertzen du.

Bilbon, 2015eko urriaren 5ean.

EGABek euskal sektore publikoaren gardentasunaren, herritarren parte hartzearen eta gobernu onaren lege-aurreproiektuari buruzko irizpena egin du. EGABek egokitzat jo du aurreproiektu hori bideratzea, irizpinean egindako gomendioekin.  Hala ere, bere iritziz, aurreproiektua “ez da nahikoa gardentasun araubide ahalik eta homogeneoa ezartzeko, euskal administrazio publiko guztiak barne hartuta”. Gobernuak hasierako “Euskal Administrazio Publikoaren Lege Proiektua” bi aurreproiektutan banatu du eta horietako bat da, hain zuzen ere, aztertutako testua. EGABek bi lege aurreproiektu hauei buruzko irizpenak egin ditu: “Antolaketa eta Funtzionamendua Euskal Sektore Publikoan” eta “Gardentasuna, Herri Partaidetza eta Gobernu Ona”. Azken hori da, zehazki, komunikatu honetan mintzagai dena.

Bilbon, 2015eko azaroaren 26an

Ekonomia eta Aurrekontu sailburuordeak, Pedro Hernandok, 2016ko ekitaldirako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektuaren alderdirik garrantzitsuenak aurkeztu ditu Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen osoko bilkuran. Euskadiren aurrekontua datorren urterako ehuneko 1,1 handituko da, eta 10.933 milioi eurotan kokatuko da. Aurrekontuaren Proiektuak “babes sozialerako eredu euskalduna babesten du eta ekonomia berraktibatzeko eta enplegua sortzeko neurriak hartzea ere barne hartzen du, gure ekoizpen-sareari laguntzeko politiken bidez. Ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko neurriak hartzea ere barne hartzen du”, azaldu du sailburuak.

Bilbon, 2015eko azaroaren 30ean.

EGABk egokitzat jotzen du desgaitasunen bat duten pertsonen aparkatze txartela arautzeko proiektuaren tramitazioa, betiere irizpenean egiten dituen ohartarazpenak kontuan hartuz. Horien artean nabarmentzen dira erreserbatutako plaza kopurua handitzearena, eta akreditazioaren gehiegizko erabilera saihesteko neurriak hartzearena. Arau berriak txartel hori  ikusmen-urritasuna duten pertsonei ere eskatzeko eskubidea ematea barne hartzen du, desgaitasuna duten pertsonak garraiatzen dutenei, mendekoak artatzen aritzen direnei eta beren oinarrizko eginkizunetarako tresnak behar dituzten 3 urtetik beherako pertsonei. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren %8 baino gehiagok desgaitasunen bat dauka; horrek kasuen %70ean mugikortasunari eragiten dio.

Bilbon, 2015eko abenduaren 1ean.

EGABek euskal kultura-ondareari buruzko Lege Aurreproiektuari buruz egindako irizpena jakinarazteko prentsa-oharra. Kultura ondarea erkidego baten iraganetik berez jasotzen den kultura oinordetza da. Erkidegoa ondare horrekin bizi da eta egungo eta etorkizuneko belaunaldiei helarazten die. EGABen ustez, aurreproiektu hau tramitatzea egokia da, irizpenean egin dituzten oharrak kontuan hartuta. Batzordeak gogorarazi duenez, 2012an irizpen bat igorri zuen antzeko proiektu bati buruz eta arraroa egin zaio aurreproiektu berrian ez dela aurreko agiri hori aipatzen. Irizpenean nabarmendu denez, igorritako testuan ez dira liburuak aurreikusi kultura ondarearen parte gisa eta “hori zuzendu beharreko hutsune esanguratsua da”. Era berean, lorategi historikoa eta euskal landa kirola ere kategoria babestuen artean sartzeko eskatu du.

Bilbon, 2015eko abenduaren 14an.

EGABek egokitzat jotzen du Euskadiko Kooperatibei buruzko Lege Aurreproiektua izapidetzea, aholku organo horrek egindako gogoetak erantsita; batez ere, parte hartze instituzionalaren gainekoak. Batzordeak azpimarratu egiten du Euskadiko Kooperatiben Konfederazioari kooperatiba-mugimenduaren ordezkari gisa giltzarri izatea dagokiola, eta proposatzen du legeak hura “EAEko kooperatiba-mugimenduaren solaskide” gisa definitu dezala, “agente soziala” deitu beharrean. Txostenak gogora dakar kapitalean parte hartzen ez duten langileen portzentaje handia daukan kooperatiba batek “kooperatibaren muina bera indargabetzen” duela, eta inoren konturako lanordu gisa konputatzen ez diren kasuetariko batzuk kentzea proposatzen du.

Bilbon, 2015eko abenduaren 15ean.

EGABek Euskal Autonomia Erkidegoko diru-laguntzen erregimena arautzen duen aurreproiektuaren aldeko irizpena egin du, zenbait oharrekin. Aurreproiektuak berariazko esparru juridiko propioa eratu nahi du diru-laguntza publikoak arautzeko. Batzordea harritu egin da aurreproiektuak euskal administrazio publiko guztietan araubide homogeneoa ezartzeari uko egiten diolako eta Foru Aldundiak eta tokiko erakundeak ez dituelako barne hartzen. EGAB ez dago ados planteamendu horrekin, ez baitu uzten euskal administrazio guztietarako berdina izango den arautegi bat ezartzea. Irizpenak gogorarazten duenez, legezko betebehar batzuk errespetatzea ezin da izan esleipenerako irizpide bat, eta irizpide sozialei buruzko hausnarketa globala proposatzen du, “gidalerro argietan hezurmamitzen dena”, diruz lagun daitezkeen arau sektorialetara gehitu behar diren kasuetarako.

Bilbon, 2015eko abenduaren 28an.

Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz “Euskadin kokatutako osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten gaixoen segurtasun-neurriei buruzko dekretu-proiektua” izapidetzea egokia da, kontsulta-organoak egin dituen gogoetekin. Europan ospitaleratuak dauden pertsonen %8 eta %12 bitartean osasun-arretaren prozesuan zehar kontrako ondorioren bat jasaten du. Horien erdiak, egiaztatutako eraginkortasuna duten jarduera seguru errazekin prebeni daitezke. Batzordeak segurtasun-planean talde ahulen edo ezaugarri bereziak dituztenen (adinduak, gaixo kronikoak…) behar espezifikoak sartzea proposatzen du, baita “segurtasunaren erreferentea” izeneko irudia gehiago zehaztea eskatu ere.

3. ARGITALPENAK

2015. urtean zehar argitalpen hauek txertatu ditugu gure web-orrian PDF eta EBOOK formatuan:

  • 2014ko Jardueren Memoria
  • 2014ko EAEko Memoria sozioekonomikoa
  • Atlantikoko Estrategia ongi egiteko baldintzak. RTA Rapport 2015
  • Ekimen propioko ikerketa:
    13. ikerketa: “Enpresa-dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: EAEtik analisi alderatua”.
  • Irizpenak:
    1/15 irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Lege Aurreproiektuari buruzkoa.
    2/15 irizpena, Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozedura eta haien gobernu-organoen osaera arautzen dituen Dekretu Proiektuari buruzkoa.
    3/15 irizpena, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio- eta zerbitzu-zorroaren dekretuari buruzkoa.
    4/15 irizpena, suaren Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Lege Arauemailearen Aurreproiektuari buruzkoa.
    5/15 irizpena, EAEko Aurrezki-kutxen eta Banku-fundazioen Legearen aurreproiektuari buruzkoa.
    6/15 irizpena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagokion konposizioa arautu eta eguneratzen duen dekretu-proiektuari buruzkoa.
    7/15 irizpena, Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko 5/2012 Legearen Araudia onartzen duen Dekretu Proiektuari buruzkoa.
    8/15 irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Portu eta Itsas Garraioaren Legearen Aurreproiektuari buruzkoa.
    9/15 irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Lege Aurreproiektuari buruzkoa.
    10/15 irizpena, enpresei ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak ematea arautzen duen dekretu-proiektuari buruzkoa.
    11/15 irizpena, EAEko kirol lanbidean sartzeari eta lanbide horretan aritzeko legearen aurreproiektuari buruzkoa.
    12/15 irizpena, Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen eta Gobernu Onaren Lege-aurreproiektuari buruzkoa.
    13/15 irizpena, Euskal Sektore Publikoko Antolamendu eta Funtzionamenduaren Lege Aurreproiektuari buruz.
    14/15 irizpena, dopinaren kontrako legeria dopinaren kontrako munduko kodera egokitzeko legearen aurreproiektuari buruzkoa.
    15/15 irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Lege Aurreproiektuari buruzkoa.
    16/15 irizpena, enpleguaren politika aktiboen arloko hainbat xedapen indargabetzeko dekretuaren aurreproiektuari buruzkoa.
    17/15 irizpena, Turismoaren Lege Aurreproiektuari buruzkoa.PORTADA_Irizpena 15_22
    18/15 irizpena, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duen dekretu proiektuari buruzkoa.
    19/15 irizpena, Euskal Kultura Ondareari buruz Lege Aurreproiektuari buruzkoa.
    20/15 irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Diru-laguntzen Araubidearen Lege Aurreproiektuari buruzkoa.
    21/15 irizpena, Euskadiko Kooperatiben Lege Aurreproiektuari buruzkoa.
    22/15 irizpena, Euskadin kokatutako osasun-zentro eta -zerbitzuetan laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzko Dekretu Proiektuaren gainekoa.

1

 Portada euskera

  • 1979ko abenduaren 18ko 3/1979 LEGE ORGANIKOA, Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatuari buruzkoa (EAO, 306 zk., 1979-12-22) (EHAA, 32 zk., 1980-01-12koa).
  • Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 (EHAA, 101 zk., 2012-05-24koa).
  • 2013ko urriaren 29ko 433/2013 DEKRETUA, Euskadiko Gizarte eta Ekonomia Arazoetarako Batzordeari buruzkoa (EHAA, 209 zk., 2013-11-4koa).
  • 2013ko azaroaren 22ko osoko bilkuraren ERABAKIA. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Arautegi Berria onetsi zuen (EHAA, 232 zk., 2013-12-11koa).