Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Irizpena 16/15

Irizpena 16/15

16/15 Irizpena, Enplegu politika aktiboen esparruan izaera orokorreko xedapen batzuk indargabetzen dituen Dekretu Proiektuari buruzkoa

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

I.- SARRERA

2015eko irailaren 9an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren sartu zen; idazki horren bidez “Enplegu Politika Aktiboen esparruan izaera orokorreko xedapen batzuk indargabetzen dituen  Dekretu Proiektuari” buruzko txostena eskatu zuen, hau da, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 3.1. artikuluan ezarri dena betez.

Kontsultatu zaigun arau-proiektuaren xedea Euskal Lan zerbitzua / Langai izendapenaz, lan-agentziaren eginkizunetan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak sustatzen dituen lan-merkatuko bitartekotza-ekintzen antolamendua eta garapena arautu zituen abenduaren 23ko 326/2003 Dekretua;  kultura ekintzailea eta enpresa sortzeko aukera babesten duen  abenduaren 23ko 328/2003 Dekretua; lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretua eta lan-merkatuaren azterketa egiteko laguntzak arautzen  dituen 2008ko uztailaren 30eko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren  Agindua indargabetzea da. Hori horrela da arau horiek beste testuinguru baten egin zirelako eta ez direlako eredu baliagarritzat jotzen gaur egungo egoerei eta beharrizanei erantzuteko.

 Batzordeko Osoko Bilkurako kideei berehala igorri zitzaien agiriaren kopia horri buruzko  euren proposamenak eta iritziak  igortzearen eta ostean bidezko Lan Batzordean aurkeztearen ondoreetarako, hau da, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Araudian ezarri denarekin bat. 2015eko irailaren 21ean  eta 22an Gizartearen Garapeneko Batzordea bildu zen eta hartu ziren erabakietatik abiatuta Irizpen Proiektu hau  formulatu zen irailaren 25eko Batzordearen Osoko Bilkurari aurkezteko, eta bertan aho batez onetsi zen.

II.- EDUKIA

 Dekretuak zioen azalpena du, eta ondoko hauek indargabetzen dituen artikulu bakarra: Euskal Lan zerbitzua / LANGAI izendapenaz, lan-agentziaren eginkizunetan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak sustatzen dituen lan-merkatuko bitartekotza-ekintzen antolamendua eta garapena arautu zituen abenduaren 23ko 326/2003 Dekretua;  kultura ekintzailea eta enpresa sortzeko aukera babesten duen  abenduaren 23ko 328/2003 Dekretua; lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretua eta lan-merkatuaren azterketa egiteko laguntzak arautzen  dituen 2008ko uztailaren 30eko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren Agindua.

Azaldu da 2010.eko  ekitaldira arte EAEn enplegu politika Eusko Jaurlaritzak kudeatzen zuela, hain zuzen ere    diru-laguntzen izaerako eta indarraldi mugagabeko arau autonomiko batzuen   itzalpean, orduan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila zenak sustatuta. Horian artean daude arestian aipatu diren arauak.

Argitaratu zirenetik EAEn aldaketa garrantzitsuak gertatu dira hala testuinguru sozioekonomikoan,  krisi ekonomikoaren gaur egungo egoerari eta enpleguaren hazkuntza larriari aurre eginda, nola enpleguaren arloko eskumenen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoari lana, enplegua eta enplegurako lanbide heziketaren esparruetako lanari buruzko legeriaren betearazpenaren arloko funtzioen eta zerbitzuen eskualdaketarekin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua abian jartzearekin.

Horren ondorioz adierazi diren arauak, beste testuinguru baten egin zirenak, ez dira eredu baliagarritzat jotzen gaur egungo egoerei eta beharrizanei erantzuteko eta, izan ere, Lanbide  sortu zenetik ez da horiek finantzatzeko krediturik zuzkitu enpleguko politika aktiboen beste jarduketa batzuen onerako, bereziki ad hoc deialdien bidez burutzen direnak, mota horretako deialdiak egokiagoak direlako gure lurraldearen  eta EAEko eskumenen eszenatoki berriaren gaur egungo errealitateari dagokionez.

Dena dela, zuzkidura ekonomikorik egon ez arren arau  horiek indarrean egoteak  asetu ezin diren eskubideen igurikimen faltsuak eragiten ditu herritarren artean eta, ondorioz, segurtasun juridikoaren oinarria zaintzearen ondoreetarako, bidezkoa da enplegu politika aktiboen arloan  indarrean dagoen marko arauemailea argitzea, antolamendu juridikotik transferentzien aurrekoak diren eta lurraldearen gaur egungo beharrizanei erantzuteko zaharkituta dauden eta, beraz, gaur egun aplikagarriak ez diren  izaera orokorreko xedapen orokorrak kenduz.

III.- GOGOETA OROKORRAK

2011ko urtarrilean egin ziren enplegu politika aktiboetako “funtzioen eta zerbitzuen” eskualdaketatik bost urte igaro ondoren zentzuzkoagoa ematen du eskualdaketa horren aurretik sortu ziren horiei buruzko arau jakin batzuen indarraldiaren mantendua birplanteatzea. Erredundanteak dira, hain zuzen ere eskumenen arloko beste betearazpen marko bat  dagoelako, finantzaketa barne, eta adierazi den eskualdaketatik garatu diren egitarau berriek, oso argi dagoen bezala, segurtasun-eza juridikoa ea igurikimen faltsuak sortzen dituzte, Dekretua egiteko prozeduraren hasierako Aginduak berak adierazten duen  bezala.

Halaber, kontuan hartu behar da programa hauek ez dutela aurrekontuko zuzkidurarik jasotzen (salbu eta 2011. urtean eta txandakatze kontratuaren sustatzeko), eta horrek egiaztatu egiten du de facto aplikatu ezinak direla.

 Hau guztia esan ondoren,  guretzat Dekretua harrigarria da, bere xedea  berariaz delako arauak “indargabetzea”. Eta hori horrela da funtseko bi arrazoi daudelako:

  • Lehenengo eta behin, baldin eta prozedura hasten duen Aginduak esaten duen bezala, “une hauetan Lanbidetik izaera orokorreko xedapen berriak sustatzen ari dira EAEko lurraldearen beharrizanei egokituta dauden enplegu politika aktiboen esparruan”, bada galde daiteke zein neurritaraino den egokia aztergai dugun Dekretuaren proiektua.
    Izan ere, ematen du askoz logikoagoa dela indargabetze hori zaharkituta dauden arauak ordeztuz emango diren arau berrien ondorio hertsi moduan jasotzea, nahiz eta, eta Sailaren txosten juridikoan jasota dagoen bezala “ezerk ez du ekiditen… zaharkitutzat jotzen diren eta beharrezkoak ez diren arauak sistema juridikotik botatzeko helburu bakarrarekin erabiltzerik”.
    Horrela eginda ez litzateke indargabetzeak ordezten duen arauari lotuta egon gabe eragiten duen “hutsaren” ardura sortuko. Hori ez ezik, horrelako arauak egiteko derrigorrezkoa da gizarte eragile inplikatuekin eta interesdunak beste hirugarren batzuekin (elkarteak, izakiak eta erakundeak) solasean jardutea, eta horrek gardentasuna eta  argitasuna eragingo luke exekutiboaren asmoetan edo, besterik ezean, akats nagusien moduan duela bost urte baino gehiago “erabiltzen ez diren eta aurrekontuetan zuzkidurarik ez duten” arauak ordeztu baino egiten ez duen arau batekiko ustezko ardurak konponduko lituzke. Kritikagarria litzateke, berariaz, adierazi den denbora aldi hori enplegu politika aktiboen arloan izaera orokorreko arau berriak zuzkitu gabe egotea.
  • Bigarrenean, Dekretuak bidezkotu egiten du  indargabetuko diren arauak EAEko errealitate berriari eta eskumenen eszenatoki  berriari hobeto egokitutako beste eredu eta programa batzuengatik ordeztuko direla, batez ere ad hoc deialdien bidez betearazten direnak.
    Bereziki, azpimarratu nahi dugu 329/2003 Dekretuak enplegua sustatzeko neurri batzuk jasotzen dituela eta horien artean dagoela txandakatze kontratuarena, eta figura horrek bultzada berria behar duela Elkarrizketa Sozialeko Mahaian lantzen ari den bezala; beraz,  horri buruzko araudi erregulatzailea ezin da inola ere indargabetu,  berrikusi baizik.
    Aztergai dugun kasu honetan aurrekontuetako zuzkidura ezagatiko azken urteetako jarduerarik eza egon arren, arau hau artean erabat dago indarrean, nahiz eta gaur egungo denborei egokitzearen zain egon. Horregatik  Batzorde honek  uste du beharrezkoa dela 329/2003 Dekretua indarrean mantentzea, txandakatze kontratuari dagokionez arau berria edo gaur egungoa  ordeztuko duena egon arte.

IV.- ONDORIOA

Nahiz eta gure ustez “Enplegu Politika Aktiboen esparruan izaera orokorreko xedapen batzuk indargabetzen dituen Dekretu Proiektua” egiteko erabili den legegintzako teknika zalantzazkoa izan, uste dugu bere tramitazioa   egokia dela.

Dena dela, horren edukitik kanpo utzi beharko litzateke txandakatze kontratuari buruzko araudiaren indargabetzea, 329/2003 Dekretuaren atala dena, harik-eta hori ordeztuko duena onetsi arte.

Bilbon, 2015eko irailaren 25ean.

 

O.E. Presidentea Idazkari Nagusia
Francisco José Huidobro Burgos Emilia Málaga Pérez