Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

8/24 IRIZPENA EKAINAREN 28KOA, farmazia-bulegoetako giza nutrizioaren eta dietetikaren atala arautzen duen dekretu-proiektuari buruzkoA

2024ko ekainaren 10ean Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Osasun Sailaren idazkia sartu zen. Horren bidez, “farmazia-bulegoetako giza nutrizioaren eta dietetikaren atala arautzen duen dekretu-proiektuari buruzko” txostena eskatzen zuen, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Kontsultatzen zaigun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, farmazia-bulegoetako giza nutrizioaren eta dietetikaren atala arautzea. Horretarako, farmazia-bulegoko giza nutrizioaren eta dietetikaren ataltzat hartzen da atal horretako berezko funtzio eta jardueretan diharduten baliabide materialen eta giza baliabideen multzoa.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Araudiak xedatutakoaren arabera.

Ekonomiaren Garapen Batzordea 2024ko ekainaren 24an bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau aurkeztu zen Batzordeko Oso Bilkurak ekainaren 28ko saioan lantzeko. Bertan, gehiengoz onetsi da.

(Ikus 8/24 irizpen osoa)