9/24
IRIZPENA EKAINAREN 28KOA, EAE-ko
abeltzaintzako ustiategien arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta
ingurumenekoak ezartzen dituen eta irailaren 22ko 515/2009 Dekretua
indargabetzen duen dekretu-proiektuari BURUZKOA
2024ko
ekainaren 10ean Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen
Sailaren idazkia jaso den Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordean. Bertan, “EAEko abeltzaintzako ustiategien arau
teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen
eta irailaren 22ko 515/2009 Dekretua indargabetzen duen
dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatzen zen.
Kontsultatzen
zaigun arauaren xedea da, 1. artikuluan adierazten denez, EAEko
abeltzaintzako ustiategiek bete beharreko baldintza teknikoak,
higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak, hargatik eragotzi gabe
sektoreko gainerako arau bereziak, higieniko-sanitarioak,
ingurumenekoak, hirigintzakoak eta aplikagarri diren bestelakoak
betetzea.
Berehala
bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide
guztiei, proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta horiek guztiak
lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Araudiak
xedatutakoaren arabera.
2024ko
ekainaren 24ean Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta bertan
hartutako erabakiak oinarri, honako irizpen-proiektu hau egin zen
Batzordeak ekainaren 28an egindako Osoko Bilkuran aurkezteko. Aho
batez onetsi zuten.
(Ikus
9/24 irizpen osoa)