1/23
IRIZPENA, URTARRILAK 16KOA, EUSKAL SEKTORE PUBLIKOA
ARRAZIONALIZATZEKO ETA DIMENTSIONATZEKO ERAKUNDEARTEKO BATZORDEA
ARAUTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2022ko
abenduaren 23an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren idazkia
sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean.
Horren bidez, “Euskal
Sektore Publikoa Arrazionalizatzeko eta Dimentsionatzeko
Erakundearteko Batzordea arautzen duen Dekretu-proiektuari”
buruzko txostena eskatu zuen, bat etorriz Euskadiko Ekonomia eta
Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen
3.1. artikuluan ezarritakoarekin.
Kontsulta
egiteko aurkeztu zaigun araudi-ekimenaren xedea da arautzea Euskal
Sektore Publikoa Arrazionalizatzeko eta Dimentsionatzeko
Erakundearteko Batzordearen oinarrizko funtzionamendu-arauak,
atxikipena eta osaera, bat etorriz Euskal Sektore Publikoaren
maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 7. artikuluan
ezarritakoarekin.
Berehala
bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluko Batzordeko kide
guztiei, haiek proposamenak eta iritziak emateko eta horiek, aldi
berean, zegokion Lan Batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta
Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean
ezarritakoarekin bat etorriz. 2023ko urtarrilaren 11n, Ekonomia
Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakiak oinarri
hartuta, irizpen-proiektu hau sortu zen. Ondoren, urtarrilaren 16an,
Batzordearen Osoko Bilkurari aurkeztu zitzaion, eta aho batez onetsi
zuten.
(Ikus
1/23 Irizpen osoa)