Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

13/22 IRIZPENA, URRIAK 18KOA, EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO ERAKUNDEEN ERROLDA SORTZEN DUEN ETA HORIEN FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2022ko irailaren 23an, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren idazkia sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean; horren bidez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen errolda sortzen duen eta horien funtzionamendua arautzen duen Dekretu-Proiektuari buruzko txostena eskatu zuen, bat etorriz Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1.b) artikuluan ezarritakoarekin.

Dekretu-proiektuaren helburua da Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda publikoa sortzea, bai eta horien funtzionamendua arautzea ere, bat etorriz Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 5. artikuluan jasotakoarekin.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta dagokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Gizarte Garapeneko Batzordea 2022ko urriaren 10ean bildu zen eta, hartutako erabakiak oinarri hartuta, irizpen-proiektu hau egin da, ondoren urriaren 18ko batzordearen osoko bilkuran jorratzeko; aho batez onetsi da.

(Ikus 13/22 Irizpen osoa)