12/22
IRIZPENA, IRAILAREN 30EKOA, HAUR ETA NERABEEN LEGEAREN
AURREPROIEKTUARI BURUZKOA
2022ko irailaren
2an Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren idatzia
sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean.
«Haur eta Nerabeen
Legearen aurreproiektu»ari
buruzko txostena eskatzen zuen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, 3.1.b)
artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.
Arau berri horrek
hiru helburu ditu, lehen artikuluan adierazi duten bezala:
Euskal Autonomia
Erkidegoko lurraldean bizi diren edo dauden haur eta nerabe guztiei
bermatzea ordenamendu juridikoak aitortzen dizkien eskubide eta
askatasunak egikaritu ahal izatea.
Erantzunkidetasunaren
ikuspegitik, ekintza publikoko sektore-eremu guztietan botere
publikoek garatu behar dituzten ekintzak zehaztea, aurreko letran
ezarritako helburua lortzeko.
Jarduketa-printzipioak
zehaztea eta sustapen-, prebentzio-, arreta- eta babes-jarduketa
guztiei dagokien eskumen-esparrua ezartzea, baita koordinazio-,
elkarlan- eta partaidetza-egiturak ere.
Berehala agiriaren
kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien,
proposamenak eta iritziak emateko eta lan-batzordeari helarazteko,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen
funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraituta. 2022ko
irailaren 26an ,
Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen, eta hartutako akordioetatik
abiatuta, irizpen proiektu hau egin zen, Kontseiluaren irailaren
30eko osoko bilkurari aurkezteko. Aho batez onetsi zen.
(Ikus
12/22 Irizpen osoa)