11/22
IRIZPENA, IRAILAK 27KOA, TRANTSIZIO ENERGETIKOARI ETA
KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO LEGE-AURREPROIEKTUAREN GAINEKOA
2022ko
ekainaren 24an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen
Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordean, “Trantsizio energetikoari eta
Klima-aldaketari buruzko Lege-aurreproiektuari” buruzko
txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3,1. artikuluan
ezarritakoaren arabera.
Arauaren
xedea da gehienez ere 2050ean Euskadin klima neutraltasuna lortzeko
esparru juridiko egonkorra ezartzea eta lurraldearen klima
aldaketarekiko erresilientzia gehitzea da. Horretarako, trantsizio
bidezkoa, jasangarria, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa
bultzatuko da, ekitatea eta elkartasuna bermatuz.
Berehala
agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali
zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan
batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari
jarraiki. Garapen Ekonomikorako Batzordea 2022ko uztailaren 15ean
bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau
egin da batzordearen osoko bilkurak lan dezan. Bertan, uztailaren
27an aho batez onartu da.
(11/22
Irizpen osoa ikusi)