10/22
IRIZPENA, UZTAILAK 12KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN
JASANGARRITASUNERAKO HEZKUNTZA SUSTATZEKO DEKRETU-PROIEKTUARI
BURUZKOA
2022ko
ekainaren 21ean, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen
Sailaren idazkia sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordean, “Euskal Autonomia Erkidegoan
Jasangarritasunerako Hezkuntza sustatzeko dekretu-proiektua”ri
buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1
artikuluan ezarritakoaren arabera.
Arau
horren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan iraunkortasunerako
hezkuntza bultzatzea, indartzea eta sendotzea, gure bizimoduetatik
iraunkortasunaren kultura berrirako trantsizioa lortu ahal izateko.
Berehala
bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluaren Osoko Bilkurako
kide guztiei, proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta dagokion
Lan-batzordeari helaraz ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan
ezarritakoaren arabera. 2022ko uztailaren 5ean, Gizarte Garapenerako
Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta,
irizpen-proiektu hau egin zen, Kontseiluaren uztailaren 12ko Osoko
Bilkurari aurkezteko, eta aho batez onartu zen.
(Ikus
10/22 irizpen osoa)