Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia



9/22 IRIZPENA, EKAINAREN 17KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 7-15 URTEKO BIZTANLEEN AHO-HORTZEN OSASUNAREN ARLOKO PRESTAZIO SANITARIOARI BURUZKO DEKRETU-PROIEKTUAREN GAINEKOA

2022ko maiatzaren 27an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Osasun Sailaren idazkia sartu zen eta txostena eskatu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko 7-15 urteko biztanleen aho-hortzen osasunaren arloko prestazio sanitarioari buruzko Dekretu-proiektuaren gainean, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arau honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko 7-15 urteko biztanleen aho-hortzen osasunaren arloko prestazio sanitarioaren edukia eta irismena zehaztea, baldin eta Euskadiko Osasun Sistemaren kargura laguntza sanitario publikorako eskubidea badute.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Gizarte Garapenerako Batzordea 2022ko ekainaren 14an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen osoko bilkurak ekainaren 17ko bilkuran lan dezan. Aho batez onartu da.

(Ikus 9/22 irizpen osoa)