6/22
IRIZPENA, APIRILAK 8KOA, EAEKO HIGIEZINEN MAILEGU-EMAILEEN ETA
KREDITU HIGIEZINEN BITARTEKARIEN ADMINISTRAZIO-ERREGISTROA ETA HAIEN
JARDUERAREN ADMINISTRAZIO-KONTROLA ARAUTUKO DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI
BURUZKOA
2022ko
martxoaren 23an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordean Ekonomia eta Ogasun Sailaren idazkia sartu zen, eta
irizpena eskatzen zuen Euskal Autonomia Erkidegoko higiezinen
mailegu-emaileen eta kreditu higiezinen bitartekarien
administrazio-erregistroa eta haien jardueraren
administrazio-kontrola arautuko duen Dekretu-proiektuari buruz,
8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3,1 artikuluan xedatutakoaren
arabera.
Arau
honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko kreditu higiezinen
bitartekarien administrazio erregistroa eta higiezinen
mailegu-emaileen erregistroa sortu eta arautzea. Horrez gain, Euskal
Autonomia Erkidegoko kreditu higiezinen bitartekariak eta higiezinen
mailegu-emaileak gainbegiratu, jarduera jarraitu, ikuskatu eta
zehatzeko eskumenak arautu nahi dira.
Berehala
agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali
zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan
batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari
jarraiki. Garapen Ekonomikorako Batzordea 2022ko apirilaren 5ean
bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau
egin da Batzordearen osoko bilkurak lan dezan. Bertan apirilaren 8an
aho batez onartu da.
(6/22
Irizpena ikusi)