IRIZPENA 4/22, OTSAILAK 25EKOA, ETXEBIZITZA
LEGEZ OKUPATZEKO ESKUBIDE SUBJEKTIBOARI BURUZKO DEKRETU-PROIEKTUARI
BURUZKOA
2022ko otsailaren 4an,
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren
idazkia jaso zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordean, etxebizitza legez okupatzeko eskubide subjektiboari
buruzko Dekretu Proiektuaren gaineko txostena eskatzeko, Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012
Legearen 3.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Dekretu Proiektua Lurralde
Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak egin du. Euskadiko
Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak EAEri etxebizitzaren,
hirigintzaren eta lurralde-antolamenduaren arloetan eskumen
esklusiboa ematen dio, eta zeregina betetzeko arauz Etxebizitzari
buruzko 3/2015 Legearen 6., 7., 8. eta 9. artikuluak garatu ditu,
etxebizitza legez okupatzeko eskubide subjektiboa arautzeaz gain.
Hori bete behar da honako aukera baten bitartez: alokairuaren
araubidean etxebizitza edo kanonarekin zuzkidura-bizitokia esleitzea
ala, aukeran, etxebizitzarako prestazio ekonomikoa ematea,
etxebizitza edo zuzkidura-bizitokia esleitzea ezinezkoa denean.
Otsailaren 4an, Dekretu
Proiektuaren berri eman zitzaien Batzordeko Osoko Bilkurako kide
guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten, eta horien
guztien berri eman zitzaion dagokion Lan Batzordeari, Gizarte
Garapeneko Batzordeari, betiere Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan
ezarritakoaren arabera. Gizarte Garapeneko Batzordeak lan-bilera bat
egin zuen 2022ko otsailaren 21ean, Irizpen Aurreproiektuaren
proposamen baten inguruan eztabaidatzeko; eta Irizpen Proiektua
egitea erabaki zuen. Proiektua Euskadiko EGABren 2022ko otsailaren
25eko Osoko Bilkurari aurkeztu zitzaion, eta aho batez onartu zuten.
(Ikusi
4/22 Irizpen osoa)