IRIZPENA
3/22 OTSAILAK 15EKOA, 2021-2024 ENPLEGU PLAN ESTRATEGIKOARI BURUZKOA
2022ko
urtarrilaren 14an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordean Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren idazkia sartu
zen eta irizpena eskatu zuen “Enplegu Plan Estrategikoa
2021-2024ri” buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak,
3,1. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Planaren
xedea da 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren helburuak
operatibo bihurtzea, pandemiaren osteko susperraldi sozioekonomikoan
laguntzeko, hiru trantsizioak (digitala, berdea eta demografikoa)
inplementatzeko eta kontratu sozial berrirako kalitatezko enplegu
inklusiboa sustatzeko.
Erronka
nagusia ez da enplegu gehiago sortzea bakarrik, bai eta enplegu hori
kalitatezkoa eta pertsona guztien gizarteratzea eta laneratzea
ahalbidetzen duen baldintzetan izatea ere. Gizarte-eragileen artean
orekak lortu nahi dira asmo hori ekonomia lehiakor eta globalizatuan
bete ahal izateko.
Berehala
agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali
zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan
batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari
jarraiki. Gizarte Garapenerako Batzordea 2022ko otsailaren 9an bildu
ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin
da Batzordearen Osoko Bilkurak lan dezan. Bertan otsailaren 15ean aho
batez onartu da.
(Ikusi
3/22 Irizpen osoa)