Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

2/22 IRIZPENA, URTARRILAREN 25KOA, BIDAIA-AGENTZIEI BURUZKO DEKRETUA BIGARREN ALDIZ ALDATZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUAREN GAINEKOA

2022ko urtarrilaren 11n Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren idazkia sartu zen. Horren bidez, txostena eskatzen zuen Bidaia-agentziei buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen Dekretu Proiektuaren gainean, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera. Sailak eskatu du txostena presaz izapidetzea.

Dekretu Proiektua Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak egin du, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak 10.36 artikuluan EAEri turismoaren arloan ematen dion eskumen esklusiboaren babesean. Helburua da bidaia-agentzien alorrean euskal legedia erkidegoko araudiak eta, zehazki, Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/2302 (EB) Zuzentarauak, 2015eko azaroaren 25ekoak, bidaia konbinatuei eta lotutako bidaia-zerbitzuei buruzkoak, bai eta barne ordenamendurako oinarrizko estatuko legediak ere kaudimenik ezari aurre egiteko bermeen eremuan izandako aldaketetara egokitzea. Hala, EAEri dagozkion eskumenaren arloetan osatu da.

Urtarrilaren 12an Dekretu Proiektua Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzorde egokiari, hau da, Ekonomia Garapeneko Batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Ekonomia Garapeneko Batzordea lan-saioan 2022ko urtarrilaren 20an bildu zen irizpen-aurreproiektuaren proposamena eztabaidatzeko eta irizpen-proiektua egitea erabaki zuen. Nolanahi ere, Euskadiko EGABren Osoko Bilkurak 2022ko urtarrilaren 25ean landu eta aho batez onartu zuen.

Ikusi 2/22 irizpen osoa