1/21
IRIZPENA, URTARRILAREN 14KOA, EAEN ASEGURU ETA BERRASEGURU PRIBATUAK
BANATZEKO JARDUERA ANTOLATU ETA GAINBEGIRATZEARI BURUZKO DEKRETU
PROIEKTUARI BURUZKOA
2021eko
abenduaren 20an Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomia
eta Ogasun Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, EAEn
Aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduera antolatu eta
gainbegiratzeari buruzko Dekretu Proiektuari buruzko txostena eskatu
zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko
8/2012 Legearen 3.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Dekretuaren
helburua aseguruen eta berraseguruen hornitzaileen jardueraren
erregistroa, kontrola eta zehapen prozedura arautzea da, betiere
berrikuspen eta antolamendu eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko
administrazioarena baldin bada.
Berehala
bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluko Batzordeko kide
guztiei haiek proposamenak eta iritziak emateko eta horiek, aldi
berean, zegokion Lan Batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta
Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean
ezarritakoarekin bat. 2022ko urtarrilaren 10ean Ekonomia Garapeneko
Batzordea bildu zen eta hartutako erabakietan oinarrituta Irizpen
Proiektu hau sortu zen. Ondoren, Kontseiluaren Osoko Bilkurara eraman
zen eta hilaren 14an aho batez onetsi zuten.
Ikusi
1/22 Irizpen osoa