Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

11/21 IRIZPENA, EUSKADIKO INKLUSIORAKO ETA DIRU SARRERAK BERMATZEKO EUSKAL SISTEMAREN LEGEAREN AURREPROIEKTUARI BURUZKOA

I.- AURREKARIAK

2021eko urriaren 13an, Lan eta Enplegu Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, “Euskadiko Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren Legearen Aurreproiektuari buruzko txostena” eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontsultatutako legegintza-ekimenaren helburua Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistema arautzea da. Sistema horren xedea da pertsonen bazterkeria-arriskuaren aurre-zaintza egitea, bazterkeria pertsonala, soziala eta laborala nolabait hobetzea, bizitza duinaren garapena bermatzea eta behar adina baliabide pertsonal edo lan-, gizarte- edo ekonomia-baliabide ez dituztenak erabat gizarteratzea sustatzea. Horretarako, lege berriaren helburu nagusia Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistema osoaren funtzionamendua egokitzea da, eta, bereziki, sistema osatzen duten prestazio ekonomikoena, Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea eta horren ondoriozko xedapenak eguneratuta.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia bat Kontseiluko Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta dagokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. 2021eko azaroaren 2an, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen azaroaren 11ko Osoko Bilkurari aurkezteko, eta aho batez onartu zen.

II.- EDUKIA

Honako hauek osatzen dute “Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren Legearen Aurreproiektua”: zioen azalpena, ehun eta berrogeita zazpi artikulutan egituratutako bederatzi titulu, zazpi xedapen gehigarri, sei xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta lau azken xedapen.

Zioen azalpenak azaltzen du, lehenik eta behin, bermatutako errentak Europako gizarte-babeseko ereduaren funtsezko zatia direla eta Europako herrialde gehienek halako neurriak dituztela, eta ukaezina dela pobreziaren murrizketari dagokionez duten eragin positiboa -bereziki larria-, baita egoera horiek ikusten dituzten familien bizi-baldintzak hobetzeko ere.

Euskadin, hogeita hamar urte baino gehiago garatu ondoren, inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko euskal sistema euskal autogobernuaren ezaugarri nagusietako bat bihurtu da, arrakasta kolektiboa eta erreferentea gure mugetatik kanpo. Gure inguruko herrialdeetan dauden era horretako sistemen antzeko gastu publikoa eta babes-gaitasuna izanik, diru-sarrerak bermatzeko prestazioek pobrezia larritik babesten dituzte prestazio horiek jasotzen dituzten gehienak, eta nabarmen murrizten dituzte pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren maila orokorrak.

Alabaina, 2008ko finantza-krisiaren ondorengo hazkunde ekonomikoak ez du eragotzi Euskadin pobrezia eta gizarte-bazterketa haztea. Pobreziaren hazkundea azaltzen duen eragina, baita oparoaldietan ere, errenta-taldeen diru-sarreren hazkunde desberdinarekin eta horren ondoriozko pobrezia-atalaseen hazkundearekin lotuta dago. Hazkunde ekonomikoa bera –ez baita berdintsu banatzen errenta-talde guztien artean- neurri batean, pobreziaren hazkundea eragiten ari da, termino erlatibotan neurtuta.

Oro har, langabeziaren hazkundea, luzaroko langabeen kopuruaren hazkundea, migratzaileen baliabiderik eza, bazterkeria-arriskuaren feminizazioa, baliabide ekonomiko urriak dituzten pentsiodunen desgaitasuna edo egoera dira hain zuzen ere babesa behar duten pertsonen bolumena handitzen lagundu duten faktoreetako batzuk.

Bestalde, COVID19aren pandemiak eragindako krisi soziosanitario eta sozioekonomikoaren ondorioz, egoerak okerrera egin du nabarmen. Birusaren transmisioa saihesteko hartutako neurrien ondorioz jarduera ekonomikoak izandako bat-bateko beherakadak ondorio hauek izan ditu: langabezia-tasa orokorrak nabarmen handitzea, enpresa-hilkortasun handia eta, zalantzarik gabe, pobrezia- eta bazterketa-tasak handitzea, eta eraginpeko pertsonen profila eta integraziotik bazterketara daramaten bizi-ibilbideak nabarmen aldatzea, eta alderantziz.

Aldaketa horiei gehitu behar zaizkie maiatzaren 29ko 20/2020 Errege Lege Dekretua, Bizitzako Gutxieneko Errenta (BGE) ezartzen duena, Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazio ekonomiko gisa sortu baita, helburu nagusi honekin: gutxieneko baldintza materialak betez, herritar guztiek bizitza sozialean eta ekonomikoan bete-betean parte hartuko dutela bermatzea, egiturazko baliabide-gabeziaren edo lan-aukerak ez izatearen arteko lotura hautsita.

BGEren onarpenak diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistema osoa birplanteatzera eta berriz diseinatzera behartzen du, funtsezko bi arrazoirengatik. Alde batetik, "lurzoru" prestazio gisa planteatzen da, gutxieneko komun bat, aukera ematen duena inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko euskal sistemak bere babesa zabaltzeko Euskadin bizi diren eta premian dauden pertsona guztiei. Bestalde, BGEren kudeaketa Euskadira transferitzeak inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko euskal sistema osatzen duten prestazio ekonomiko guztien kudeaketa integratua ahalbidetuko du, herritarren beharrei erantzun hobea emanda hartara.

Horregatik guztiagatik, gizarte-babeseko neurriak, gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko neurriak eta gizarteratzeko neurriak egokitu behar dira. Helburua, batetik, inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko sistemak eskaintzen dituen prestazio ekonomikoen estaldura eta eskuragarritasuna hobetzea izango da, eta, bestetik, lan- eta gizarte-bizitzan moldatzeko zailtasunak dituzten euskal herritarrek kalitatezko gizarte- eta enplegu-zerbitzuetarako sarbidea hobetzea. Horretarako, lege berriaren helburu nagusia da inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko euskal sistema osoaren funtzionamendua, eta, bereziki, sistema hori osatzen duten prestazio ekonomikoena, indarreko arau-esparrua onartu zenetik euskal gizartean gertatu diren aldaketa sakonetara egokitzea (18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Diru-sarrerak bermatzekoa, eta hortik eratortzen diren xedapenak).

Abiapuntu horrekin, hauek dira araua egiteko oinarrizko irizpideak:

  • Diru sarrerak bermatzeko euskal politikaren ikuspegi familiarra eta lagunkoiaren aplikazioan sakontzea, haurren pobreziari eta gizarte-bazterkeriaren belaunaldien arteko transmisioari aurre egiteko duen gaitasuna biderkatuta betiere.

  • Bizikidetza-unitatearen kontzeptua argitzea, etxebizitza berean bizi daitezkeen bizikidetza-unitate guztiek prestazioak eskuratu ahal izatea bermatuta eta, aldi berean, hainbat familia-unitatek helbide bera partekatzen dutenean eta familia-loturarik ez duten pertsonak pertsona anitzeko unitateetan elkartzea sustatzen dutenean sortzen diren eskala-ekonomiak kontuan hartuko dituzten mekanismoak ezarrita betiere.

  • Prestazioa kalkulatzeko sistema doitzea, bermatutako zenbatekoen nahikotasuna eta arrazionalizazioa ziurtatuta, batez ere familia handienetan.

  • Gaur egun behar bezala estalita ez dauden beharrei eta kolektiboei ematen zaien arreta hobetzea, sistemara sartzeko desberdintasuna saihestuta.

  • Prestazioen kudeaketa eraginkorragoa erraztea, erabiltzaileek bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko duten eskubidea aitortuta, erantzukizunpeko adierazpenen bidezko sarbidea erraztuta, zenbatekoak eguneratzeko prozedurak eta prestazioen kontrola arrazionalizatuta eta hartzaileei segurtasun juridiko handiagoa bermatuta hartara.

  • Enplegu zerbitzuen laneko laguntza indartzea gizarte-zerbitzuen gizarte-laguntza gisa, diagnostiko, geruzatze edo segmentazio prozedurak txertatuta, onuradunen beharrak identifikatzeko eta behar horiek behar dituzten laguntza-zerbitzuak preskribatzeko gai direnak hain zuzen ere.

  • Onuradunen lan aktibazioa bultzatzea, euskal enpresen eta ekonomia solidarioaren inplikazioa bultzatuta bazterkeriaren aurkako borrokan.

  • Enplegua saritzeko egiturako sistema finkatzea, pobreziaren tranpa saihesteko eta enpleguko pobreziari erantzuteko.

  • Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko sistema osoaren gobernantza hobetzea, administrazio eskudun guztiek eta hirugarren sektore sozialak haren kudeaketan parte har dezaten erraztuta.

  • Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko politikak finkatzea, gaur egun egiten diren ikerketa, berrikuntza, ebaluazio, zabalkunde, analisi eta prestakuntzako jarduerak egonkortzea, bideratzea eta bultzatzea ahalbidetzen duten mekanismoak indartuta, esparru horretan I+G+b estrategia zabalago baten esparruan.

Lege berria bederatzi titulutan dago egituratuta. Horietako lehena, xedapen orokorrei buruzkoa, arauaren xedea identifikatuz hasten da; hau da, Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistema araututa, eta, era berean, sistema horren xedea ezarrita. Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistema 2. artikuluan definitzen da, eta, aldi berean, haren antolamenduko egitura ezartzen da, hots, gizarte-, etxebizitza-, hezkuntza- eta osasun-zerbitzuek sistema horretan duten interakzioaren lehen adierazpena, legearen testuan zehar agerraraziko dena.

18/2008 Legearen nortasunaren inguruko ezaugarriei eusten dieten Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren printzipioak eta arreta-eredua ez ezik, haren osagaien identifikazioa ere dago jasota, berrikuntza esanguratsuak dakartzatenak. Alde batetik, 6. artikuluak aipatzen duen prestazio ekonomikoen (DBE eta BGE) eta laguntzen (GLL) arteko bereizketa kontzeptualak araubide juridiko desberdina dakarte berekin, lehenengoak eskubide subjektibo gisa kategorizatzearekin lotuta, eta izaera hori ez dago GLLekin lotuta

Bestetik, 7. artikuluak aldaketak sartzen ditu laneratzera eta gizarteratzera bideratutako tresna eta zerbitzuetan: lehenik eta behin, laneratzera eta gizarteratzera bideratutako pertsonen eskura jartzen diren tresnen multzoa zehatzago identifikatuta. Bigarrenik, laneratzeko helburuan berariaz sartzen diren zerbitzuak (enplegagarritasuna babesteko eta hobetzeko zerbitzu gisa identifikatzen direnak) eta gizarteratzea babesteko eta hobetzeko zerbitzuak bereiziko dira.

I. tituluaren amaierako 9. artikuluan, Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio, laguntza eta zerbitzuen titularren eta onuradunen eskubideen zerrenda sartzen da lehen aldiz.

II. titulua Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoei eta laguntzei buruzkoa da, eta prestazio eta laguntza horien erregulazio substantiboa jasotzen du, BGEren araudian xedatutakoa errespetatuta. Lau kapitulutan dago egituratuta.

Lehenengo kapitulua xedapen orokorrei buruzkoa da, eta berrikuntzarik esanguratsuena 11. artikulutik datorrena da, prestazioen ezaugarriei buruzkoa baita; izan ere, DSBEari esleitzen dio mugagabearen karakterizazioa, osagarria eta subsidiarioa eta besterenezina izateaz gain. Legeak ex novo sartu du ezaugarri hori, prestazioa benetako eskubide subjektibotzat jotzeari erantzuten diona, titularrei beharrezkoak ez diren kargak kenduta hala nola aldian behin berritzeko beharra.

Beste berritasun bat DSBEren modalitateak kentzea da (gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errenta eta laneko diru sarrerak osatzeko errenta). Lege honetan prestazio bakarra izango da, eta zenbatekoa bizikidetza-unitatearen baliabide guztien eta haren kideen inguruabarren araberakoa izango da. Prestazio eredu errazagoa eta hartzaileentzat ulergarriagoa izango da.

Bigarren kapituluak DSBE arautzen du. Bost ataletan egituratuta dago, 15. artikulutik 44. artikulura.

1. atala titularrari eta onuradunei buruzkoa da, eta aldaketa garrantzitsuak dakartza 18/2008 Legearekin alderatuta:

1) Gutxienez % 33ko desgaitasuna edo mendekotasun kalifikazioa duten adingabeak eta helduak dituzten familiei sarbidea erraztea, EAEko udalerriren batean erroldatuta egoteko eta benetan bizi izateko eskatzen den denbora bi urtera murriztuta, egungo hiru urteen aldean, zeren eta azken horiek arau orokorra izaten jarraitzen baitute.

2) DSBE eskuratzeko modua errazten du bi neurri uztartuta: bizikidetza-unitatea antzinatasun jakin batekin eratuta egotearen eskakizuna –orain arte, urtebetekoa izan dena– eta pentsio eta prestazio publikoei soilik lotutako eskubideak aldez aurretik baliatzeko eskakizuna kentzea, eskatzaileari edo bizikidetza-unitateko edozein kideri legokiokeen eduki ekonomikoko eskubide oro baliatzeko betebeharra ezabatuta.

3) 17., 18. eta 19. artikuluek zehazten dute zer kolektibok eskatzen duten, bereziki kalteberak direlako, sartzeko baldintza jakin batzuk erlaxatzea –erroldatzeko eta benetan bizitzeko adina eta eska daitekeen aldia, edo horietako bakar bat, kasuen arabera–. Lehendik dauden kolektiboetan sartzen dira hauexek: gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimak; adingabeak babesteko sistemaren mende egon diren pertsonak; terrorismoaren biktimak, erreparazio historikoko keinua eginda; gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortuta duten edo mendekotasun kalifikazioa duten pertsonak; eta 18 eta 23 urte bitarteko pertsonak, baldin eta gurasoena ez den beste etxebizitza batean bizi badira Gizarte Sistemako erregimen batean gutxienez urte batean eta gutxienez 240 erregimen izandakoetan egon badira Gizarte Sisteman.

4) 21. artikuluak gero eta ohikoagoa den egoera dakar: ezkonduta dauden edo ezkontzaren antzeko lotura duten pertsonena, etxebizitza desberdinetan bizi badira. Egoera horrek ez du eragozten prestazioa jasotzea edo mantentzea, baina beste egoitza bat behar bezala justifikatutako arrazoi batengatik bermatuta egotea eskatzen da.

2. atalak bizikidetza-unitateak arautzen ditu. Unitate horiek definitzeko, errealitate soziologikoa eta EAEko etxekoen unitateen ezaugarriei buruzko azterketa prospektiboak hartu dira abiapuntu. Hala, 25. artikuluak oinarrizko bizikidetza-unitatea definitzen du, ahaidetasuneko, ezkontzako edo ezkontzaren antzeko loturak dituzten familien inguruan, baina aintzat hartutako odolkidetasun eta ezkontza ahaidetasuna murriztuta. Salbuespenezko unitateei dagokienez (26. artikulua), gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimak eta pentsiodunak sartu dira lehendik dauden unitateetan.

27. artikuluak egungo hutsunea betetzen du, eta ezkontzaren antzeko harremana definitzen du lege honen ondorioetarako, izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legearekin batera, baina, aldi berean, formalizatu gabeko bikoteen errealitatea kontuan hartuta. Azkenik, ezabatu egin da etxebizitza bakoitzeko onartutako DSBEren gehieneko kopuru baten muga, Hirugarren Sektorearen aldarrikapena, Arartekoak ere proposatuta.

3. atalak titular eta onuradunen betebeharrak arautzen ditu, eta aldaketak egiten ditu betebeharren katalogoa objektibatzeko, prestazioaren helburuarekiko lotura zuzenagatik, eginbehar batzuk ezabatuta, funtzionaltasunik gabeak edo egiaztatzeko eremu pribatuan sartzea eskatzen dutenak.

Era berean, 29. artikuluak agerraldia egiteko betebeharra sartzen du, eta betebehar horren justifikazioa da lankidetzan aritzeko betebeharra eta benetako bizilekuaren baldintza egiaztatzea ahalbidetuko duen mekanismo eraginkor bat ezartzeko beharra, garrantzi berezikoa, prestazioa bidegabe edo iruzurrez jaso izanaren zantzu sendoak dauden kasuetan.

Zenbatekoa zehazteari buruzko 4. atalak aldaketa esanguratsuak sartzen ditu:

1) Alde batetik, bizikidetza-unitate bati dagokion gehieneko errenta bermatua zenbateko jakin batzuen baturak zehazten du 31. artikuluan:

  1. Oinarrizko zenbatekoa, 32. artikuluan araututa dagoena hain zuzen, Euskadin egoitza batean oinarrizko beharrak betetzera bideratzen den gutxieneko gastuaren adierazpena. Haren zenbatekoa, hileroko erreferentzia duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legeak zehaztuko du, baina legea indarrean sartzen den urtean, bat etorriko da BGEren onuradun indibidual bati dagokion hileko errenta bermatuaren zenbatekoarekin.

  2. 33.1 artikuluan araututako banakako osagarriak, bizikidetza-unitatearen gastuen banaketa kuantifikatzen dutenak unitatea osatzen duten pertsonen kopuruaren arabera, betiere familiaren gaineko politiken eremuan familia errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuaren ondoriozko familia-unitatearen baliokidetasun-koefizienteak erreferentziatzat hartuta.

  3. Bizikidetza-unitatearen ezaugarriekin lotutako osagarriak, 33.2 artikuluan arautuak, honako hauei aplikatuko zaizkie: guraso bakarreko bizikidetza-unitateei, genero-indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktimek, gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimek, pentsiodunek eta % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsona batek edo gehiagok osatutako unitateei, arrazoi horrengatik pentsiorik jasotzen ez badute.

2) Bestalde, 34. artikuluak prestazioa jasotzeko eskubidea izateko erabakigarriak diren baliabideen kalkuluan zenbatu daitezkeen aldien zehaztapena arautzen du, eskaera egin den hilabetera mugatuta eta zenbatekoaren hiru hilean behingo eguneratzeak aurreikusita betiere.

3) Horrez gain, 35. artikuluan koefiziente zuzentzailea ezartzea, etxebizitza berean bizi den bizikidetza-unitate bat baino gehiago egonez gero oinarrizko zenbatekoa eta osagarriak kalkulatzeko. Koefizientea egoera horretan sortzen diren eskala-ekonomiak islatzen ditu.

4) Azkenik, enplegurako pizgarrien erregulazioak, 40. artikuluan -programatikoagoa da- dio enplegurako pizgarrien ikuspegia erabat aldatzen dela, egonkortasuna eskatzen baitu erregelamendu bidez zehazten diren mekanismoetan, eta horrek pizgarrion iraupena amaitzea ekarriko du, hain zuzen ere lan-merkatuari eutsiz gero laneko errentak jasotzen dituzten pertsonengan pizgarririk eza eragiten duelako.

5. atalak prestazioaren etetea eta azkentzea arautzen ditu. Legeak eutsi egiten dio prestazioa eteteko eta azkentzeko araubide klasikoari, zehapenak ezartzeko ahalmena burutzeari lotu barik. Hala eta guztiz ere, kontzeptuzko kategoriei eusteak aldaketa garrantzitsuak dakartza:

1) 43. artikulutik 45.era bitartekoetan garrantzi handiko bizikidetza-unitateak babesteko mekanismoa sartu da, orain arte argitaratu ez den adingabeek osatutako unitateentzat. Prestazioaren ordainketaren zati bateko etetea da, prestazioa aitortzeko baldintzak aldi baterako galduz gero, izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko egoitza-zerbitzu bateko plaza bat aldi baterako okupatuz gero, osorik funts publikoekin finantzatuta, edo betebehar jakin batzuk betetzen ez badira.

2) 45. artikuluak lehenengo aldiz arautzen du zer kasutan hartuko den justifikatutzat lanaldi-murrizketa, borondatezko eszedentzia, enplegurako prestakuntzako ikastaro bati uko egitea, uztea, absentismoa edo enplegurako hautaketa-prozesu batean parte hartzea. 46. artikuluak, halaber, lan-eskaintza bati uko egitea edo laneko jarduera norberaren borondateaz uztea justifikatutzat jotzen den kasuak identifikatzen ditu.

3) 46. artikulua etenduraren ondorioei buruzkoa da, eta etenduraren iraupena, ondorio-data eta amaiera-data zehazten ditu.

4) Prestazioa kautelaz eteteari buruzko 47. artikuluak lehenengo aldiz aurreikusten du prestazioak ezin izango diola eragin prestazioaren oinarrizko zenbatekoari, hain zuzen baliabiderik ez dagoenean, edo ondoriozko zenbatekoari, halakorik badago, kautela-neurriaren eraginpean dagoen bizikidetza-unitateak adingabeak dituenean.

5) 48. artikuluak prestazioa jasotzeko eskubidea azkentzeko erabakigarriak diren kasuak eta horien ondorioak zerrendatzen ditu. Azkentzeari datxekion prestazioa galtzeaz gain, urtebetez eskatu ahal izango da berriro, DSBE azkentzea dakarten ez-betetzeen kasu gehienetan, eta bi, azkentzearen arrazoia erantzukizunpeko adierazpenean funtsezkoak diren zehaztasunik ezak, faltsutasunak edo omisioak eta horiei lotutako beste inguruabar batzuk badira, aitortutako prestazioa bidegabea dela agerian uzten dutenak.

6) Azkenik, 49. artikuluak atala ixten du, prestazioa azkentzearen ondorioak araututa bizikidetza-unitatean adingabeak daudenean. Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak, Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea zati batez aldatzen dituenak, 2. artikuluan xedatzen duenez, manu hori da oinarria. Artikulu horrek erakunde publiko zein pribatuei, auzitegiei eta legegintzako organoei ezartzen die adingabearen interes gorena baloratzea eta aintzat hartzea, beste edozein interes legitimoren gainetik.

Hirugarren kapitulua GLLei buruzkoa da, eta Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren egitura ekonomikoa osatzen du. Gizarte-prestazio autonomiko asistentzial gisa egituratzen dira, gizarte-bazterkeriako egoeren aurre-zaintza egiteko, hori saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei, ohikoei zein apartekoei, aurre egiteko nahikoa baliabide ez duten pertsonentzat.

Haren erregulazioak ez du aldaketa nabarmenik sartzen 18/2008 Legearekin alderatuta, lege honetan jasotako bizikidetza-unitateen konfiguraziora egokitzea eta pertsona onuradunen baliabide guztiak kontuan hartzea eskatzen dutenak alde batera utzita; bat datoz DSBErekin.

Laugarren kapituluak Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioen eta laguntzen araubide ekonomikoa arautzen du, 18/2008 Legean ezarritakoarekin batera. Hiru berrikuntza nabarmen sartzen ditu, ordea:

a) Behar ez bezala jasotako prestazioak eta laguntzak itzultzeko araubidea, legearen 64. artikuluan jasotakoa, hauxe ezartzen duena: zer arau bete behar den bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko, hori adierazten duen ebazpena administrazio-bidean irmoa denean, baita konpentsazio bidez ordaintzeko lehentasuna ere.

b) Erantzukizun solidarioa aurreikustea Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioen titular eta onuradunentzat eta, egitateen, ez-egitateen, negozioen edo egintza juridikoen ondorioz, prestazio bat iruzurrez lortzen parte hartzen dutenentzat.

c) Bidegabe jasotako prestazioen preskripzioen araubidearen definizioa: Euskadiko Ogasun Nagusiaren eskubideei aplikatu beharreko araudiaren ondoriozko lau urteko epe orokorrari eutsita, epearen zenbaketaren dies a quo ezartzen baitu, baita hura eteten den kasuen zerrenda ere, segurtasun juridikoaren mesedetan.

III. titulua prozedurei buruzkoa da, eta lau kapitulu ditu.

Lehen kapitulua xedapen orokorrei buruzkoa da, eta hauek arautzen ditu: Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak eta laguntzak izapidetzeko eta aitortzeko eskumena, prozeduraren printzipio informatzaileak, pertsonek lege honetan ezarritako prestazioekin eta laguntzekin lotutako prozeduren esparruan dituzten eskubideak, bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko eskubidea eta jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak.

Kapitulu honetan, Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren kudeaketan zer bilakaera eta aldaketa eragin nahi diren azaltzen da, prestazioen eta laguntzen izapidetzea bizkortuta eta haien jarduera herritarren zerbitzura bideratuta.

Zehazki, 69. artikuluak bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko eskubidea arautzen du, zerbitzu elektronikoen irisgarritasuna bermatuta, bazterketa digitalerako eskubidea babestuta, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei gero eta ingurune digitalago bateranzko eraldaketan eginkizuna aitortuta eta arau honek araututako sistemaren prestazioen titularren eta onuradunen alfabetatze digitalaren aldeko apustua eginda.

Prestazioak aitortzeari buruzko bigarren kapituluak bi atal ditu: lehenengoak, prozedurari buruzkoak, hasiera, zuzenketa, instrukzioa eta ebazpena arautzen ditu, eta eskabide-eredu normalizatuen erregulazio zehatza jasotzen du; bigarrenak, erantzukizunpeko adierazpenei buruzkoak, berrikuntza garrantzitsua dakar lege honetan. Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren hartzaileenganako konfiantza erabat aitortzen du, eta, era berean, adierazpen horren ondorioen garrantziarekin lotutako erantzukizun osoa beren gain hartzen dutela adierazten du.

Erantzukizunpeko adierazpenek egoera larrian dauden pertsona guztiei errazten diete prestazioa eskuratzeko aukera, eta, aldi berean, interes publikoak babesten dituzte; izan ere, horien inguruan kontrolerako dinamika garrantzitsuak sortzen dira, sisteman kalterik ez eragiteko, eta zorrozki ezartzen dituzte faltsutasunaren, funtsezko zehaztasunik ezaren edo prestazioa aitortzea bidegabea dela agerian uzten duen erantzukizunpeko adierazpenarekin lotutako beste edozein inguruabarren ondorio zorrotzak.

Hirugarren kapituluak prestazioen zenbatekoa eguneratzeko eta kontrolatzeko prozedurak arautzen ditu.

Lehenengoaren alderdirik esanguratsuena diru sarrerak bermatzeko errentaren aitorpen guztiak hiru hilean behin berrikusten dituela da, hurrengo hiruhilekoan egokituko zaion zenbatekoa zehazteko. Kontuan hartutako aldiak neurtzeko prozedura zaintzen da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren kudeaketa aukeretara behar bezala dimentsionatuta, eta jarraian administrazio-isiltasunaren ondorioak ezartzen dira.

Bestalde, kontrolerako prozeduraren xedea da egiaztatzea titularrak eta bizikidetza-unitateko kideek baldintzak eta betebeharrak betetzen dituztela, eta prozedurak ez du berrikuntza nabarmenik, zer maiztasunekin egin behar den zehazteaz gain.

Legeak, 85. artikuluan, adimen artifizialeko sistemak erabiltzea aurreikusten du prestazioen kontrolean; jakitun da hurrengo urteetan administrazio publiko guztien zereginean izango duten protagonismoaz, eta horiek etikoki erabiltzeko konpromiso aitortuta.

Datu pertsonalak babesteari eta informazioa emateari buruzko laugarren kapituluak Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak kudeatzeko espedienteetan dauden pertsona guztien datuak isilpean gorde behar direla eta datuak babesteko legeria errespetatu behar dela aldarrikatzen du, eta horiek behar bezala kudeatzeko beharrezko informazioa zehazten du, ahalik eta gardentasun handienarekin, baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio eta erakunde publikoei esleitutako eskumenak behar bezala betetzeko duen erantzukizuna ere.

Era berean, pertsona fisiko edo juridiko pribatuei eta nortasunik gabeko erakundeei informazioa emateko betebeharra jorratzen da, eta eskatu ahal izango den informazio garrantzitsua identifikatzen da, baita eskaera horren inguruan egon beharko diren bermeak ere.


IV. titulua ikuskatzeko ahalmenari eta zehatzeko ahalmenari buruzkoa da, eta bi kapitulutan dago egituratuta.

Lehenengoa ikuskatzeko ahalmenari buruzkoa da, eta araudia zaintzeko eta kontrolatzeko parametro klasikoen arabera arautzen du, Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren oinarriak, titularren eta onuradunen eskubideak eta prestazioak eskuratzeko eta mantentzeko arauzko parametroetara egokitzea babesteko ekarpen erabakigarria eginda hartara.

90. artikuluak urtero laguntza, ikuskapen eta kontrol plana onartzea aurreikusten du. Planaren helburua ez-betetzeak prebenitzea, ikertzea eta kontrolatzea da, baita Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak aitortzeko eta jasotzeko betebeharrak borondatez bete daitezen sustatzea ere.

Gainerakoan, 93. eta 94. artikuluetan aipatzen diren Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Ikuskaritzaren funtzioen eta ahalmenen erregulazioa, lege honetan eta lege hau garatzeko araudian xedatutakoa betetzen dela bermatzeko beharrezkoak direnak dira, baita 89. artikuluan ezarritako ikuskapen lanaren laguntzatzat hartzea ere, lan hori beste edozein ikuskaritzaren antzeko parametroetatik garatzea ahalbidetuko duena.

Bigarren kapitulua zehatzeko ahalari buruzkoa da. Lege horren 97. artikuluak legean ezarritako arau-hausteengatiko erantzukizuna arautzen du, eta 16 urtetik gorakoen erantzukizuna ezartzen du, betiere urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, lana lortzeko ezartzen duen aukerarekin bat etorriz, betiere kontuan hartuta enplegua dela pertsonen inklusioa egituratzen duen ardatzetako bat.

Zehapenek funtsezko hiru berrikuntza dakartzate:

  1. Lehenengoa, prestazio eta laguntzen titular edo onuradunek egindako arau-hauste larrienengatiko isun-zehapenak ezabatzeari buruzkoa, baina prestazio edo laguntza horiei lotzen zaizkie prestazioak azkentzea, gizarte-larrialdietarako laguntzak kobratzea eta, hala bada, jasotako laguntzak itzultzea, baita horiek eskuratzeko ezintasuna ere, urtebete eta erdi eta hiru urte bitarteko epean; bost urtera arte luzatu ahal izango da larritasun berezia gertatzen denean. Prestazioa azkentzeko zehapenari lotutako ondorioak zehazteko, adingabearen interes gorena hartu da kontuan, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (lege horrek Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea zati batez aldatzen ditu).

  2. Bigarrena, zehapenen titular edo onuradun ez diren arduradunentzako zehapen-katalogo bat aurreikustearekin lotutakoa.

  3. Hirugarrena: erantzuleek, hamasei urte baino gehiago eta hemezortzi baino gutxiago dituztenek, 102. artikuluan ezarritako zehapenen ordez, gizarte-intereseko prestazioak jasotzeko aukera izango dute, betiere beren berariazko baimenarekin. Prestazio horiek adingabetasunari egokitutako aldietan luzatuko dira, eta, hala, zehapenen arloko legezkotasunaren printzipioa errespetatuko da. Gizarte-intereseko prestazioak bereziki egokitzat jo dira adingabeentzat, hezkuntzako helburuagatik eta prestazio horiek betetzearekin lotzen diren bermeengatik.


V. tituluak gizarteratzera eta laneratzera bideratutako tresnak eta zerbitzuak arautzen ditu. Titulu hau osatzen duten lau kapituluek honako hauek jorratzen dituzte, hurrenez hurren: zerbitzu horiei buruzko xedapen orokorrak, gizarte- eta lan-diagnostikorako ezarritako tresnak eta onuradunen premien balorazioa, IPIP (Inklusiorako Programa Integratua eta Pertsonala), eta laneratzeko eta gizarteratzeko programak eta zerbitzuak.

Xedapen orokorrei dagokienez, berritasun nagusia erreferentziazko profesionala esleitzean datza; laneratze-zerbitzuen hartzaileen kasuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak esleituko du.

Bigarren kapituluan, berehala aplikatuko da onuradunen beharrak ikusteko eta diagnostikoan esku hartu behar duten sistemak identifikatzeko triaje-tresna. Sistema horiek gizarte-zerbitzuen zorroko zerbitzuaren preskripzioa edo, hala badagokio, enplegua aktibatzeko programaren preskripzioa bildu beharko dute.

IPIP (Inklusiorako Programa Integratua eta Pertsonala) indarrean dagoen gizarteratze aktiboko hitzarmena ordezten du, eta hirugarren kapituluan dago araututa. Esku-hartze indibidualizatu mota hori laguntza eta babes behar handienak dituzten pertsonengana bideratzeko gehienbat, diru sarrerak bermatzeko prestazioaren titularrek eta onuradunek programa hori negoziatu eta sinatu beharko dute prestazioa eskuratu eta urtebetera, betiere gizarteratzeko tresna hori BGEren onuradun guztiei eskaintzeari kalterik egin gabe.

Une horretatik aurrera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erreferentziako teknikari bat esleituko du, IPIP sustatzeko, negoziatzeko, sinatzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko. Haren prestaketak agerian uzten badu gizarte-zerbitzuetako esku-hartzeari lehentasuna eman behar zaiola, sistema horretan kokatuko da erreferentziazko profesionala.

Laugarren kapituluak gizarteratzeko eta laneratzeko programak eta zerbitzuak arautzen ditu. Enplegagarritasuna hobetzeko banakako laguntza-programak dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak modu bermatuan eskaintzen dituenak, baita gizarteratzera bideratutako euskal administrazio publikoen beste programa eta zerbitzu batzuk ere.

Edozelan ere, nabarmentzekoa da 119.2.b) artikuluan jasotako aurreikuspena. Horren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak konpromisoa hartzen du, IPIParen esparruan, gutxienez lan-eskaintza bat egiteko lan-merkatu arruntean edo publikoki diruz lagundutako programen bidez, edo prestakuntza-jarduera bat ikaskuntzaren emaitzak egiaztatzea ahalbidetuko duena.

VI. eta VII. tituluak Euskadiko Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren plangintzari eta garapenari eta sistema horren eskumenen araubideari eta finantzaketari buruzkoak dira, eta, funtsean, indarreko araudiari eusten diote. Esan behar da gaur egun udalerriei esleitutako ahalmenei eusteko arrazoia, funtsean, Gizarte Zerbitzuen Legean dagoela. Izan ere, lege horretan txertatzeari lotutako eskumen asko ezartzen dira (pertsonen informazioa, balorazioa, diagnostikoa eta orientazioa, gizarte-diagnostikoa, arreta pertsonalizatuko plana eta abar egitea), eta lege horrek ez dakar berekin aldaketarik.

Gainerakoan, udalei gizarteratzearen arloko plangintzarako ahalmenak eta gizarte-larrialdietarako laguntzen arloko eskumen garrantzitsuak aitortzen zaizkie, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari esleitzen zaizkio diru sarrerak bermatzeko errentaren aitorpena eta kudeaketa, subsidiariotasun eta proportzionaltasunaren printzipioek ondorioztatzen duten bezala. Erkidego mailan soilik bermatu ahal izango da eduki ekonomikoko eskubidearen definizioan beharrezkoa den homogeneotasuna, eta maila bereko kudeaketak bakarrik balioko du aitorpen eta kudeaketa uniformerik gabeko berme egokia izateko.

VIII. titulua lankidetzari, koordinazioari eta parte-hartzeari buruzkoa da, eta Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordea arautzen du, euskal administrazio publikoen arteko lankidetzarako erakunde goren gisa, eta Gizarteratzeko Euskal Kontseilua eratzen du, kontsulta- eta partaidetza-organo gisa.

Azkenik, IX. tituluak Euskadiko Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren arloko Ebaluazio, Ikerketa eta Berrikuntza Organoaren ebaluazioa arautzen du. Emaitzak, kalitatea eta kudeaketa-egituren eta haien osagaien inpaktua ebaluatuko da Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren funtzionamenduaren gainean urtean behin, 142. artikuluak ezartzen duen bezala. Horretarako, ebaluazioa organo independente bati esleitzen zaio, Gizarteratzearen arloko Ebaluazio, Ikerketa eta Berrikuntza Organoari, hain zuzen ere, eta bigarren kapituluan arautzen da organo hori.

Ebaluazio, Ikerketa eta Berrikuntza Organoa administrazio-organo espezializatua da, eta, bere eginkizunak garatzean, objektibotasun eta independentzia funtzional osoarekin jardungo du. Bere eskumenen eremua hauxe izango da: diru sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari dagokienez, berrikuntza eta ikerketa ebaluatzea eta sustatzea.

III.- GOGOETA OROKORRAK

Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren Lege Aurreproiektua aurkezten zaigu kontuan hartzeko. Lege horren 1. artikuluak dakarrenez, Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistema arautzea da helburua, pertsonen bazterkeria-arriskua prebenitzea, bazterkeria pertsonala, soziala eta laborala arintzea, bizitza duinaren garapena bermatzea eta baliabide sozial nahikorik ez dutenak edo baliabide ekonomiko nahikoak ez dituztenak gizartean erabat sartzea sustatzea helburu duena.

Aldez aurretik, arau hau egiteko prozesuan adostasunak duen garrantziari buruzko gogoeta egin nahi dugu.

Gure ustez, Diru sarrerak Bermatzeko Sistemaren –eta DSBEren– erreformari buruz planteatzen den eztabaida legitimoaren emaitzak gehiengoaren babesa izan behar du nahitaez.

Nahi dugun gizartearen ideia definitzen duen eztabaida baten aurrean gaude, eta, beraz, Sistemaren aldaketan egituratzen diren neurri zehatzetatik harago doa. Gure ustez, gure Erkidegoaren elementu egituratzaile bati buruzko eztabaida da, eta nortasun-ikurra, DSBE sistema gure ondare politiko, ekonomiko, sozial eta moralaren parte den aldetik.

Nahi dugun gizartearen ideia definitzen duen eztabaida baten aurrean gaude, eta, beraz, Sistemaren aldaketan egituratzen diren neurri zehatzetatik harago doa. Eta, ildo horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoa bezalako gizarte-babeseko sistemak bultzatu behar duen gizarte-kohesioak, erkidegoko gainerako babes-sistemen artean erreferentea denak, eskatzen den adostasun-ahalegina merezi du.

Bidali zaigun testua baloratuz gero, gaur egungo egoeraren ezaugarriren bat da Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistema osatzen duten neurri guztiak egokitu behar direla sistema Euskadiko ongizate-eredu orokorraren zati gisa normalizatzeko, DSBEaren prestazioaren diseinua egungo testuinguru sozioekonomikora egokitu ahal izateko, prestazioen estaldura hobetzeko, eta lege-aurreproiektuan azaldutako justifikazio-disfuntzioak zuzentzeko (azken hori aurkeztu da, hain zuzen ere, GBE txostenean) eta hura kudeatzeko.

Oro har, egokia iruditzen zaigu Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren egungo arau-esparrua modernizatzea. Indarrean 10 urte baino gehiago egon ondoren, eta pandemia baten erdian, beharrezkoa ikusten da arau-esparrua eta Sistema bera sakon eguneratzea, prestazio horien onuradunen errealitate berriei eraginkortasunez eta kalitatez ekin ahal izateko.

Gainera, Sistema osoaren gobernantza hobetu nahi da, gizarte-, enplegu-, etxebizitza-, hezkuntza- eta osasun-zerbitzuen ezinbesteko elkarreraginaren aurrean. Ezinbestekoa da, hemen biltzen diren laguntzen sarea (DSBE, GLL, GBE …) eta laneratzeko eta gizarteratzeko prozesuen garrantzia eta konplexutasuna direla-eta.

Horregatik guztiagatik, balorazio ona egiten dugu aurkezten zaigun arauaren egokitasunaren inguruan.

Gainera, testua heldua eta zaindua da arlo teknikotik eta juridikotik, aurreproiektu honen inguruan egindako gogoeta eta lan urteei esker.

Alde horretatik, azpimarratu nahi dugu parte-hartze eraginkorra lortzeko ahalegin handia egin dela lege-aurreproiektua egitean, eta lehen aipatu ditugun adostasunak bilatu direla.

Aurreproiektuak asmo handia du edukian, eta zuzen egituratzen eta identifikatzen ditu herri1 gisa egin behar ditugun erronka handiak, baldin eta Diru-sarrerak Bermatzeko Sistema irisgarria, arina, ordenatua, inklusiboa (gizarte- eta lan-mailan) eta zorrotza izan nahi badugu gainbegiratzean.

Zehazki, aipatutako erronkak lortzeko proposatzen den artikulazioa aztertzerakoan, honako alderdi hauek balioetsi behar ditugu:

  • Alde batetik, lege-aurreproiektuaren V. tituluan laneratzera eta gizarteratzera bideratutako zerbitzuak arautzeak enplegu-zerbitzuen lan-laguntza eta gizarte-zerbitzuen gizarte-laguntza indartzen ditu. Gizarte- eta lan-diagnostikorako tresnak, baita gizarteratzeko programa integratua eta pertsonala ere, oso erabilgarriak iruditzen zaizkigu premiak identifikatzeko, jarraipena egiteko, laguntzeko eta pertsona onuraduna gizarteratzeko.

Prestazio ekonomikoa garrantzitsua da, baina Sistemaren funtsezko ardatza gizarteratzea eta ahal den guztietan enplegua lortzea da, eta enplegu horrek, gainera, kalitatezkoa izan behar du. Horretarako, funtsezkoa izango da enplegu-prospekzioak egitea (horretarako, funtsezkoa da enpresak inplikatzea enplegu-nitxoak identifikatzeko eta prestakuntza-ekintzak diseinatzeko lanetan) eta onuradunei orientazioa eta laguntza ematea.

Gizarteratzeko bide horretan, oso garrantzitsua da arauaren beste berritasun bat, erreferentziazko profesionalaren esleipenean oinarritua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak esleituko baitu, laneratzeko zerbitzuen hartzaileen kasuan. Berritasun hori positibotzat jotzen dugu, betiere erreferentziazko profesional bakoitzeko hartzaileen ratioak kontuan hartzen badira; izan ere, orain arte gauzatutako lan-orientazioak ez ditu espero ziren emaitzak izan.

Ildo horretan, ezinbestekoa izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari behar beste giza baliabide ematea laguntza-lan horiek behar bezala egin ditzan.

  • Bestalde, Lege Aurreproiektuaren III. Tituluan ezartzen den prozedurak prestazioen kudeaketa eraginkorragoa erraztuko duela eta erabiltzaileen eskubidea aitortuko duela uste dugu, izapidetze elektronikoa, besteak beste, indartzen delako, erantzukizunpeko adierazpen bidezko sarbidea errazten delako eta zenbatekoa eguneratzeko prozedura arrazionalizatzen delako (hiru hilean behingoa).

Ildo horretan, zenbatekoaren eguneratzea berritasunez arautu da, eta erabaki da hiru hilean behin berrikusiko dela hurrengo hiruhilekoan dagokion zenbatekoa zehazteko (81. art.). Neurri eraginkorra izatea espero dugu; izan ere, iraganean egin diren bidegabeko ordainketen arazoak, kasu askotan, betebehar guztiak bete zituzten jasotzaileei eragiten zien, eta zerbitzuaren kudeaketa ez-eraginkorraren ondorio zen. Garrantzitsua iruditzen zaigu neurri horren jarraipena egitea, eraginkorra dela egiaztatzeko.

Hala eta guztiz ere, uste dugu prozedurak optimizatzen jarraitu behar dela erregelamendu bidez, oztopo burokratikoek eskubideak eskuratzea kaltetu ez dezaten. Azken batean, herritarrek eskubide hori ezagutu behar dute, eta oztopo barik eskuratu.

Horretan sakonduz, erabiltzaileek bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko duten eskubidea aitortzen da ( 69. art.), baina, askotan, eskubide hori betebehar bihurtzen da, zerbitzu jakin batzuk bitarteko elektronikoa ez den beste modu batera eskuratzeko aukerarik gabe. Oso kontuan hartu behar da zein kolektibori zuzentzen gatzaizkion, eta sistema hori behar duten pertsonak integratu ahal izateko, beharrezkoa da erreferentziazko bulegoetan aurrez aurreko arreta ona eskainiz sarbidea erraztea.

  • Azkenik, IV. tituluan araututako Ikuskatzeko Ahalmena elementu egituratzailea da Diru-sarrerak Bermatzeko Sistema babesteko. Gure ustez, arlo honetan proposatzen den erregulazioak praktikan aukera emango du emandako prestazioen jarraipenean eta kontrolean gertatzen ari ziren desorekak zuzentzeko. Urteko laguntza, ikuskapen eta kontrol planak (90. artikulua) eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari ematen zaion ikuskaritza-lanak prestazioen kontrol hobea ekarriko dute.

Eta V. tituluan araututako gizarte- eta lan-laguntzako zerbitzuetan bezala, ikuskapen- eta zehapen-jarduerak eraginkortasunez gauzatu ahal izateko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari behar diren giza baliabideak eman beharko zaizkio.

Bestalde, gure ustez, araua hobetzeko marjina ematen duten beste gai batzuk aipatu nahi ditugu:

1. Europako testuinguru instituzionala

Lege-aurreproiektuaren zioen azalpenean, lehenik eta behin, gogorarazten da Europar Batasunak 2008ko finantza-krisiaren ondorioei aurre egiteko estatu kideei egin zizkien gomendioetako bat izan zela gizarteratze-errenta bat garatzea, eta, jarraian, gomendio hori Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Kartarekin eta Europako Batzordearen 2017ko apirilaren 26ko 2017/761 Gomendioarekin lotzen dela (Gizarte Eskubideen Europako Oinarriari buruzkoa da gomendioa).

Esparru horretan, beharrezkotzat jotzen dugu, halaber, gutxieneko errenten Europako proiektuari erreferentzia egitea. Proiektu hori Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak sustatu dute, EMIN edo Gutxieneko Errentaren Europako Sarearen2 bidez.

Era berean, Europako Karta Sozialari (EKS) buruzko aipamenen falta sumatzen dugu. Europako Kontseiluko kide diren estatuek 1961ean onartu zuten gutun hori, eta 1996an testu berri bat onartu zuen, orain Europako Karta Sozial (berrikusia) esaten zaiona. Testu horren 13.1 artikuluan, sinatzaileen konpromisoari buruz hitz egiten da: "Behar besteko baliabide ez duten eta beren esfortzuagatik eta, bereziki, beste iturri batzuetatik kasu egokiak jasotzeko moduan ez dauden pertsona guztiek, beren ahaleginagatik edo beste iturri batzuetatik kasu horiek jasotzeko aukera izan dezaten".

Ildo horretan, eta artikulu zehatz horri dagokionez, Gizarte Eskubideen Europako Batzordeak, oro har eta bereziki Espainiako sisteman, gutxieneko errenta lortzeko eskakizunak ez betetzearen arrazoitzat aipatzen ditu, bai autonomia erkidego gehienetan eskatzen den bizileku-denborari dagokionez, bai gizarteratzeko gutxieneko errenta jasotzeko lortu behar zen gutxieneko adinari dagokionez.

Aurrerago aipatuko ditugu bi gai horiek, gogoeta orokor hauetan.

2. Proposatutako zenbatekoak

Lehenik eta behin, gure esker ona adierazi nahi dugu lege-aurreproiektu honetan prestazioetarako proposatutako zenbatekoak eguneratzeak eta egiten ari diren doikuntzek aurrekontuan egiten duten ahaleginagatik.

Hala eta guztiz ere, uste dugu beharrezkoa dela zenbateko horiei eta dagozkien eguneratzeei buruzko alerta iraunkorra, pobreziaren atalaseak saihesteko behar bezala egokitu daitezen.

3. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten langileak

Aurkeztu diguten arau-proposamenak xehetasunez artikulatzen du Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren onuradunei eskainiko zaien gizarteratze- eta laneratze-prozedura. Alabaina, ez diogu arreta espezifikorik ematen prestazio horrekin soldata osatzen duten DSBE jasotzen duten pertsonen ehuneko handiari (azken urteotan, titular hartzaile guztien % 18tik % 20ra bitarteko ratioak daude).

Talde horri dagokionez, aurreko erreforma-proposamenetan jada aipatzen zen aldaketa garrantzitsu bat baino ez dugu aurkitzen: errenta jasotzen duten langileentzako enplegurako pizgarrien iraupena kentzea.

Funtsezkoa iruditzen zaigu gabezia hori konpontzea, batez ere emakume langileei eragiten dien errealitate baten aurrean. Prestazioaren hartzaileek lan-kontratazioak berrikusten eta ikuskatzen duten inplikazioa hobetu behar da, kontratazioaren, jardueraren, ordainsariaren eta lan-harremanaren eta prestazioa jasotzeko eskubidea baliatzearen artean nahi den sinergia lortzeko, prekarietatearen edo legez kontrako egoeraren bat alde batera utzita. Eta hori, are gehiago aurreproiektuak ildo horretako neurriak antolatzeko aukera ematen digunean.

Hain zuzen ere, zioen azalpeneko II. kapituluan, 11. orrialdean, errealitate hori nabarmentzen da, honelaxe: "Soldata txikiak dituzten pertsonei lagundu nahi dien sistema baten testuingurua". Errealitate hori nabarmentzen ari da enplegu-modu prekarioenen hazkundearen ondorioz, bai aldi baterako kontratazioari dagokionez, bai lanaldi partzialari dagokionez, kualifikazio txikieneko biztanleriari modu esanguratsuan eragiten baitiote.”

Artikuluen III. kapituluan, Inklusiorako Programa Integratuari eta Pertsonalari buruzkoan, eta, zehazki, 119.4 artikuluan, esku hartzen duten aldeen betebeharrak aipatzen direnean, hauxe aipatzen da: Inklusiorako Programa Integratuak eta Pertsonalak ez diela eragotziko hartzaileei programa horretan aurreikusita ez dagoen enplegu edo prestakuntza bat eskuratzea. Kasu horretan, berrikusi egingo da”.

Gure ustez, berrikusteko ahal horrek ahalmena ematen du aipatu dugun ikuskapen-lanari ekiteko, eta, gainera, ahalmen hori jaso beharko da lege-aurreproiektuko IV. tituluko lehen kapituluko ikuskatzeko ahalmena garatzen duten artikuluetan.

Era berean, berrikuspenak eta ikuskapenak lan-kontraturik ez duten egoerak bilatu beharko dituzte, are larriagoak direnak hain zuzen.

4. Adinaren eta erroldatzearen betekizunak

Aurrerapausoak emateko egindako ahalegina aitortzen dugu, prestazioaren unibertsalizazioa eta zerbitzu hori jasotzeko baldintzak malgutzea oinarri hartuta, eta badakigu ezarritako adinaren eta erroldatzearen baldintzen garrantzia. Edozelan ere, estaldura optimizatzeko, eskakizun horiek aldatzearen eragin kuantitatibo eta kualitatiboak aztertzea proposatzen dugu, Europako parametroetara hurbiltzeko.

Bestalde, aipamen berezia egin nahi dugu, ez datorrelako bat genero-indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktimekin, arau-proposamenak urtebeteko antzinatasuna eskatzen baitie, kolektibo kaltebera batzuen erroldatzea arautzeko salbuespen gisa ( 17.1.b art.). Zoritxarrez, kasuistika baten arabera, biktima da lekuz aldatzen dena, edo lekuz aldatzen dena, batzuetan bat-batean. Kasu horretan, uste dugu biktima bi aldiz zigortzen dela, eta, beraz, ez litzatekeela horrelako salbuespenik egon behar.

Era berean, uste dugu ez zela ezabatu behar prestazioa urte bakar batez eskuratzeko aukera, ordaindutako bost urteko lan-bizitza egiaztatzen bada, eta aukera hori mantendu egin beharko litzateke bidaltzen diguten testuan.

5. Irizpide orokorrei eta erregelamendu bidezko garapenei buruz

Zenbait artikulutan, lege-aurreproiektuan zehar, Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren alderdi substantiboak modu asimetrikoan eta, batzuetan, nahasian aurkezten direla ikusten dugu, erregelamendu bidez garatu beharko diren irizpide eta baldintza orokorrak adieraztean, geroago Azken Xedapenetatik Bigarrenean gaitzen den bezala.

Horietako batzuetan, gerora dekretu bidez garatzea aurreikusten bada ere, uste dugu zehaztasun handiagoz azaldu beharko liratekeela araututako gaiaren irizpide orokorrak. Horixe da 28. artikuluaren kasua (Titularren eta onuradunen betebeharrak, eta horretarako arrazoi justifikatuak), bai eta 40. artikuluarena ere (Enplegurako pizgarriak, pizgarri hori lortzeko mekanismoak).

Beste artikulu batzuetan, ostera, gai batzuk gehiegi zehaztu dira, gure ustez lege-mailako arau batean ez dagozkion kasuistika zerrendekin. Hala gertatzen da 45. artikuluan (Betebeharrak ez betetzeagatik etetea), 48. artikuluan (Prestazioa azkentzea) eta 119. artikuluan (Parte hartzen duten alderdien betebeharrak). Gure ustez, kasu horietan zerrendak kendu eta irizpide orokor argiekin ordezkatu behar dira, ondorengo erregelamendu-garapena errazteko.

IV.- GOGOETA BEREZIAK

Zioen azalpena

Lehenik eta behin, zioen azalpeneko hurrengo paragrafoetako II. eta III. ataletan (lege-aurreproiektuaren 10. eta 11. orrialdeak) jasotzen diren indar-ideiak indartu eta argudiatzea proposatzen dugu, gogoeta kualitatiboekin eta datu kuantitatiboekin batera, zioen azalpeneko beste apartatu batzuetan egiten denaren ildotik:

II

Bestalde, eragin kaltegarririk ez izatea jarduerarik eza sustatzeko. Egindako azterlanen arabera, DSBEak ez du atzeratzen edo oztopatzen prestazioa jasotzen dutenen laneratzea, eta, izan ere, kolektibo horri berariaz bideratutako aktibaziorako neurriak eraginkorrak dira prestaziotik enplegura igarotzeko trantsizioa bizkortzeko.

Oro har, langabeziaren hazkundea, luzaroko langabeen kopuruaren hazkundea, migratzaileek baliabide pertsonalik ez izatea, bazterkeria-arriskuaren feminizazioa edo baliabide ekonomiko urriak dituzten pentsiodunen egoera dira babesa behar duten pertsonen bolumena handitzen lagundu duten faktoreetako batzuk. Soldata txikiak dituzten pertsonei lagundu nahi dien sistema baten testuinguruan, errealitate hori areagotu egiten da enplegu-modu prekarioenen hazkundearen ondorioz, bai aldi baterako kontratazioari dagokionez, bai lanaldi partzialari dagokionez; izan ere, nabarmen eragiten diote kualifikazio txikiagoko biztanleriari.

III.

Bestalde, deskribatu den egoera erabat aldatu da COVID19 pandemiak eragindako krisi soziosanitario eta sozioekonomikoaren ondorioz. Izan ere, birusaren transmisioa saihesteko hartutako neurrien ondorioz jarduera ekonomikoak izandako bat-bateko beherakadak ondorio hauek izan ditu: langabezia-tasa orokorrak nabarmen handitzea, enpresen desegite-tasa handia eta, zalantzarik gabe, pobrezia- eta bazterkeria-tasen eraginpeko ibilbideak areagotzea, eta, gainera, pobrezia- eta bazterketa-tasak nabarmen aldatzea”.


Bigarrenik, zioen azalpeneko IV. atalean, 12. orrialdean, nabarmentzen denez: “aurreko legegintzaldian garatutako lanean oinarritu dela, neurri handi batean, legea egiteko prozesua, 2018an Eusko Legebiltzarrean Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko lege-proposamen bat aurkezteko. Era berean, Lege honek jasotzen ditu lege-proposamen hartan planteatutako dokumentu eta irizpide tekniko asko, baita lege-proposamen hartan proposatutako irizpide gehienak ere”.

Alde horretatik, uste dugu komeni dela azken urteotan aurkeztutako proposamenekin alderatuta egin diren aldaketa garrantzitsuenak aipatzea eta laburtzea. Hori baliagarria izan daiteke aurreko harrera-prozesuetan egin diren eskaera batzuen onarpen-mailaren adierazle gisa, eta prozesu horrek barne hartu behar duen adostasun-helburuari balioa emateko, aldez aurreko gogoetan adierazi dugun bezala.

1. artikulua.- Xedea

Artikulu horren arabera, lege honen xedea “Inklusiorako eta diru-sarrerak bermatzeko Euskal Sistema arautzea da. Sistema horren helburua da pertsonen bazterkeria-arriskua prebenitzea, gizarte- eta lan-bazterkeriako egoerak arintzea, bizitza duinaren garapena bermatzea eta behar adina baliabide pertsonal, lan-, gizarte- edo ekonomia-baliabide ez dituztenak gizartean erabat sartzea sustatzea”.

Gure ustez, lan-merkatuan berriro txertatzea sustatzeko helburuetako bat dela aipatu beharko litzateke, ondorengo artikuluetatik ondorioztatzen denez. Hortaz, aipamen hori gehitzea proposatzen dugu.

3. artikulua.- Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren printzipioak

Artikulu horren g) atalean adierazten da “Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemak bermatuko duela lan-merkatuan sartzea aukera erakargarriagoa eta errentagarriagoa izango dela beti lege honetan aurreikusitako prestazio ekonomikoak jasotze hutsa baino”.

Adjektibo horien ordez lehentasunezko aukera bat jartzea proposatzen dugu, hala izan behar duela uste baitugu, baita baldintza berdinetan ere.

11. artikulua.- Prestazio ekonomikoen ezaugarriak

Gure ustez, prestazio ekonomikoak osagarriak eta subsidiarioak, besterenezinak eta mugagabeak izateaz gain, arauan bertan aurreikusitako betebeharrak betetzearen baldintzatzat hartu beharko lirateke, eta horrek indartu egiten du prestazio horien eskubide subjektiboaren izaera, eta koherentea da 10. artikuluan emandako izaerarekin.

Ildo horretan, artikulu honen 1. puntuan d) atala gehitzea proposatzen dugu, honela:

d) Lege honetan ezarritako betebeharrak betetzeko baldintzapean”.

16. artikulua.- Titular izateko betekizun orokorrak

Artikulu horren 1.d) atala, DSBEren titularra izateko baldintza orokorren artean, honako hau sartzen da: "Behar ekonomikoko egoeran egotea, 36. artikuluan ezarritako moduan”.

Gure ustez, garrantzi handiko gaia ez bada ere, prestazioaren filosofiarekin hobeto lotuko litzateke betekizun hori lehenengo tokian kokatzea (a letra gisa).

17. artikulua.- Iheslarien, gizakien salerosketaren, genero-indarkeriaren, sexu-esplotazioaren eta etxeko indarkeriaren biktimen, eta adingabeak babesteko sistemaren, arau-hausle adingabeei gizarte- eta hezkuntza-arreta emateko sistemaren edo bizimodu independenterako prestakuntza-programetan parte hartu dutenen titular izateko betekizunak

Artikulu horren 1.b) atalean, genero-indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktimei urtebeteko antzinatasuna eskatzen zaie erroldan.

Gogoeta orokorretan azaldutakoa berretsita, gure proposamena da pertsona horiek atal honetan aipatutako gainerakoak bezala babestuta egotea, hau da, eskaeraren egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea.

25. artikulua.- Bizikidetza-unitateak eta 26. artikulua.- Ezohiko bizikidetza-unitateak

Bizikidetza-unitateak 25. eta 26. artikuluetan arautzen eta definitzen dira. Hala ere, aurreko artikulu batzuetan, adibidez 11. artikuluan (Prestazio ekonomikoen ezaugarriak), prestazio horiek aipatzen dira.

Legea hobeto ulertzeko, bizikidetza-unitateak zehaztu beharko liratekeela uste dugu, eta, beraz, artikuluen ordena berrikustea gomendatzen dugu.

30. artikulua.- Betebeharrak salbuestea

Artikulu horrek, 1.a) atalean, ikasketa arautuak egiten ari diren eta 28 urtetik beherakoak diren pertsonak aipatzen ditu, Inklusiorako Programa Integratua eta Pertsonala negoziatzeko eta sinatzeko betebeharrak betetzetik salbuesteko kasu gisa, baita enplegurako edo enpleguaren aurreko zerbitzuetarako prest egotetik eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enpleguaren edo enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa inskribatuta egotetik salbuesteko ere.

Gure ustez, beharrezkoa da aukeratutako adin-muga justifikatzea.

47. artikulua.- Prestazioa kautelaz etetea

Artikulu horren 1. atalak xedatzen duenez, “prestazioa azkentzeko arrazoiak daudela eta pertsona titularrek edo onuradunek lege honetan tipifikatutako arau-hauste larriak edo oso larriak egin dituztela pentsatzeko zantzu nahikoak daudenean, diru-sarrerak bermatzeko errenta osoaren ordainketa kautelaz eten ahal izango da, aipatutako prozeduretan eman daitekeen ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko”.

Zantzu nahikoak egote hutsa, definitzen ez dena, ez zaigu nahikoa garantista iruditzen, ezta ezartzen den ondorioarekiko (DSBE osoa etetea) proportzionala ere. Gure ustez, zehaztu egin behar den elementu bat da, prestazioaren kautelazko etetea aplikatzeko behar diren segurtasun juridikoa eta objektibotasuna bermatzeko.

48. artikulua.- Prestazioa azkentzea

Artikulu horren 3. paragrafoan esaten denez, “berdin hartuko da kontuan lanpostutik borondatezko baja hartzea, baldin eta, Langileen Estatutuan xedatutakoaren arabera, arrazoi zuzen bat badago langileak lan-kontratua azkentzea eskatzeko, lan-kontratua langileak nahita azkentzeko aukerarekin lotuta, baja hori enpresaburuak kontratua ez betetzean oinarritzen bada”. Egokitzat jotzen dugu artikuluetan inguruabar hori berariaz aipatzea.

69. artikulua.- Harremanak bitarteko elektronikoen bidez izateko eskubidea.

Legeak, artikulu honetan, bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko eskubidea jasotzen du, baita bitarteko horien bidez izapideak, komunikazioak eta jakinarazpenak egiteko eskubidea ere, 70. eta 71. artikuluetan.

Horri dagokionez, ezin dugu ahaztu, gogoeta orokorretan adierazi dugun bezala, zerbitzu elektronikoen irisgarritasuna bermatu behar dela, bazterketa digitalerako eskubidea babestuta. Horretarako, hauek aipatzen dira: prestakuntza-ekintzak, konektibitate-puntuak instalatzea, lineako asistentzia eta bertaratzea... Kezkatuta gaude Sistemaren hartzaile den kolektiboaren ezaugarriengatik; horregatik, bermatu behar da bulegoetako arreta kalitatezkoa eta aurrez aurrekoa, eta interes berezia jarri behar da pertsona horiek beren erreferentziazko bulegoetan aurrez aurreko hitzorduak erraz eskura ditzaten.

82. artikulua.- Kontrol-prozeduraren xedea eta hasiera

Xedapen horren 3. atalean adierazten da “Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak onartutako prestazioen kontrola egingo duela, gutxienez bi urtean behin”.

Gure ustez, bi urtean behingo aldizkakotasuna epe egokiago batera murriztu beharko litzateke, kontuan hartuta planteatzen den eredu berria erantzukizunpeko adierazpenetan oinarritzen dela.

94. artikulua.- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Ikuskaritzaren ahalmenak

Artikulu horrek, 1.b) atalen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko ikuskatzaileei ahalmena ematen die prestazio ekonomikoaren titularren eta onuradunen bizilekura sartzeko. Horretarako, haien baimena edo, halakorik ezean, baimen judiziala behar da, hauexek egiaztatzeko: bizikidetza-unitatea dagoela, kideen benetako bizilekua dela, bizikidetza-unitate baten baino gehiagoren bizilekuan bizi dela, eta beharrezkoak diren gainerako inguruabarrak, prestazioa eskuratzeko baldintzak betetzeari edo prestazioa eskuratzeko betebeharrak betetzeari lotuta.

Gure ustez, ikuskapena enpresa bati egiten zaionean, artikulu honetan adierazitako baldintza beretan egin beharko litzateke.

114. artikulua.- Inklusiorako Programa Integratuaren eta Pertsonalaren eta Inklusiorako eta diru-sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoen arteko lotura

Xedapen horren 1. atalean adierazten denez, “diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eta onuradunak behartuta egongo dira Inklusiorako Programa Integratua eta Pertsonala negoziatzera, prestazioa onartzen zaionetik urtebete betetzen denean, 30.1. artikuluan aipatzen diren salbuespenekin”.

Epe hori gehiegizkoa iruditzen zaigu; izan ere, ordura arte ez zen erreferentziako profesionala esleituko, eta orduan egin beharko zen prestazioa onartzen denetik, hasieratik gizarteratzeko programa hori bultzatzeko.



Hala, bat etorriko litzateke 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategian jasotzen den prestakuntzarako eta aktibaziorako eskubide subjektiboa aitortzearekin, eta etapa berri bat irekiko litzateke kalitatera, gizarteratzera eta berdintasunera bideratutako enplegu politiketan.

118. artikulua.- Inklusiorako Programa Integratua eta Pertsonala sinatzea

Xedapen horren 2. atalean adierazten denez, Inklusiorako Programa Integratua eta Pertsonala sinatzeko epea, gehienez ere, hamabost hilabetekoa izango da, Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoak onartzen diren egunetik hasita, eta, erabiltzaileak eskatzen badu, sei hilabetekoa, eskaera egiten denetik hasita. Hitzarmena sinatu arte, 111. eta 112. artikuluetan aurreikusitako gizarteratzeko helburuak lortzeko esku-hartzeak eta jarduketak garatuko dira”.

114. artikulu honi buruzko oharpenean adierazitakoaren ildotik (IPIP negoziatzeko epeari dagokionez), hura sinatzeko gehieneko epea gehiegizkoa iruditzen zaigu, baldin eta onuradunak lan-merkatuan sartu eta gizartean sartu nahi badira. Eskura ditugun zerbitzu eta baliabideek arreta osoa jarri behar dute pertsona horiei gizarteratzen eta lan-munduan integratzen laguntzeko ahalik eta azkarren.

Gure ustez, 15 hilabete behar dira onuraduna luzaroko langabe bihurtzeko, eta hori ez da ona ez pertsonarentzat, ez gizartean integratu nahi duenarentzat –bere egoera berezia kroniko bihurtzea saihestuta–, ez sistemarentzat berarentzat –ere kudeaketaren kalitatea okerragotzeko, prozesuak mugarik gabe luzatzeko eta, azken batean, kolapsoa sortzeko arriskua–.

Beraz, sinadurarako ezarritako epea laburtzea eta deskribatutako prozesua arintzea iradokitzen dugu.

119. artikulua.- Parte hartzen duten aldeen betebeharrak.

Adierazi nahi dugu ez gaudela ados 2.b) atalean xedatutakoarekin; izan ere, esaten denez, Lanbidek konpromisoa hartzen du Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoen titular edo onuradunei, Gizarteratzeko Programa Integratuaren esparruan, gutxienez lan-eskaintza bat bermatzeko lan-merkatu arruntean edo publikoki diruz lagundutako programen bidez, edo prestakuntza-jarduera bat, ikaskuntzaren emaitzak egiaztatzea ahalbidetuko duena”.

Uste dugu Lanbideren konpromiso hori ez dela nahikoa. Esan liteke, gutxienez, enplegu-eskaintza edo prestakuntza-ekintza bat eskaintzen dela prestazioa jasotzen den urte bakoitzean, edo denbora-mugarik gabe, baina lan- edo prestakuntza-eskaintza gehiago eskaintzen direla.

Hori posible izango litzateke baldin eta, lehen esan dugun bezala, erreferentziazko profesional bakoitzak laneratzerako jasotzaile kopuru jakin bat badu eta kasu bakoitza azter badezake bere egoeraren eta premien hasierako balorazioa eta lan-diagnostikoa egiteko, ondorengo laneratze-ibilbiderako


140. artikulua.- Inklusiorako Euskal Kontseilua

Gure ustez, Kontseilu honi buruz egiten den erregulazioa oso urria da, eta erregelamendura bideratzen da arau gehienak.

Uste dugu Legeak gutxieneko eduki batzuk arautu behar dituela, hala nola organoaren eginkizunak, egiten duen bezala, eta eragile jakin batzuek parte hartzeko gutxieneko bermea, ez baitu halakorik egiten. Parte hartzeko gutxieneko berme horrek barne hartu beharko lituzke, nolanahi ere, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala, euskal administrazioak eta gizarte-eragileak, Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeari buruz xedatutakoaren ildotik (138-139. artikuluak).

143. artikulua eta hurrengoak. Inklusioaren arloko ebaluazio, ikerketa eta berrikuntza organoa sortzea.

Gai hori benetan ebaluatzearen aldeko apustua egitea positibotzat jotzen dugu. Sarritan, ebaluazio on baten garrantzia azpimarratzen dugu, gizarteratzearen arloko politika eraginkorrak egin ahal izateko. Alde horretatik, ebaluazio-organo bat sortzeak alderdi hori hobetzen lagun dezakeela uste dugu.

Bestalde, interesgarria litzateke ebaluazio, ikerketa eta berrikuntzako eginkizun horiek enpleguaren arloan eta politikei dagokienez ere egitea.

V.- ONDORIOA

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak uste du aurrerapen positiboa izan dela aurkeztu zaion “Euskadiko Inklusiorako eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren Legearen Aurreproiektua”, egungo egoerari dagokionez, eta, aldi berean, egokitzat jotzen du izapidetzea, kontsulta-organo honek egindako gogoetak barne.


Bilbon, 2021eko azaroaren 11n




O.E. Presidentea

Idazkari nagusia

Emilia M. Málaga Pérez

Lorea Soldevilla Palazuelos





1 Erronkak aipatzean, Lege hau eraentzen duten eta zioen azalpenean bilduta dauden oinarrizko irizpideez ari gara (lege aurreproiektuaren 13. orrialdea).

2 Europako Parlamentuak gutxieneko errenta bat defendatzen du EBko herrialde guztietan. Pobreziaren aurka borrokatzeko tresna gisa gutxieneko errenta bermatzeko politikei buruzko Europako Parlamentuaren 2017ko urriaren 24ko Ebazpenaren bidez egiten du. Ebazpen horretan azpimarratzen da gutxieneko errentaren erregimenek pobreziaren atalasearen gainetik dauden diru-sarrerak bermatu behar dituztela, eta, horrekin batera, zerbitzu publikoak eman behar direla, hala nola osasuna eta hezkuntza.