IRIZPENA 6/21, 2021-2024
ALDIRAKO ENERGIA TRANTSIZIORAKO ETA KLIMA ALDAKETARAKO PLANARI
BURUZKOA
I.-
AURREKARIAK
2021eko uztailaren 7an, Ekonomiaren Garapen,
Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, 2021-2024 aldirako
Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako Planari buruzko
txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1.d) artikuluan
ezarritakoaren arabera.
Plan honek Eusko Jaurlaritzaren XII.
legegintzaldiko Gobernu Planaren lau helburu lortzen laguntzen du,
eta lurraldearen erresilientzia helburu gehigarri gisa bilatzeko
beharra gehitzen du.
Planaren helburu zehatzak hauek dira:
Berotegi-efektuko gasen isurketa % 30
murriztea.
Energia berriztagarrien kuota energiaren azken
kontsumoaren % 20 izatea lortzea.
Euskal lurraldeak klima-aldaketaren aurrean
duen erresilientzia ziurtatzea.
Gainera, Plana ezartzeak beste bi helburu
lortzen lagunduko du:
Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia
Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta
iritziak bidal zitzaten eta dagokion Lan Batzordeari helaraz
ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren
arabera. Ekonomiaren Garapenerako Batzordea 2021eko uztailaren 27an
bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu
hau egin zen, uztailaren 30eko Kontseiluaren Osoko Bilkuran
aurkezteko, eta aho batez onartu zen.