Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Irizpena 14/19

Irizpena 14/19

14/19 Irizpena, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzeko Lege Aurreproiektuari buruzkoa

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

I.- SARRERA

2019ko uztailaren 24an, Emakunderen idazkia jaso zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzeko Lege Aurreproiektuari buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1.a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

4/2005 Legea aldatuta, aurrera pauso irmoa egin nahi da berdintasunezko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko bidean. Hori guztia dagoeneko eraikita dagoena oinarri hartuta, baina egoera aldatzeko eta eskari, erronka eta behar berriei erantzuna emateko planteamendua izanik, sentsibilitate guztiak uztartu nahi dira, halako moldez non politikarien, teknikarien eta herritarren laguntza bermatuko baita; izan ere, arrakastaren gakoetako bat izango da laguntza hori.

Berehala igorri zitzaien dokumentuaren kopia bat Batzordearen Osoko Bilkurako kideei, euren proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek guztiak Lan Batzorde egokiari jakinarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz.  2019. urteko irailaren 18an eta 19an Gizarte Garapeneko Batzordea bildu zen eta, erabakiak hartuta, Irizpen Proiektu hau eman da, urriaren 4ko Batzordeko Osoko Bilkurari helarazteko; aho batez onetsi da honako Irizpen Proiektu hau.

II.- EDUKIA

Honako hauek ditu Aurreproiektuak: Azalpenen Atala, 90 artikulu, bi Xedapen Gehigarri, Xedapen Indargabetzaile bat eta hiru Azken Xedapen.

Kontsultatu zaigun Lege Aurreproiektuaren Zioen Atalean aipatzen denez, inflexio-puntua izan zen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea EAEko berdintasun politiken historian, zeren eta esparru juridiko sendoa ezarri eta garatzea ahalbidetu baitzuen; izan ere, indar lotesle handiagoa, bitarteko gehiago eta pisu politiko handiagoa eman zizkien politika horiei. Horregatik guztiagatik hain zuzen ere 2015ean, Nazio Batuek Zerbitzu Publikorako Lehen Saria eman zioten 4/2005 Legea egiteko eta ezartzeko prozesuari. Hala ere, ez legea ez hainbat arlotan eginiko lana ez dira nahikoak izan, eta ezinbestekoa da berdintasun eta indarkeria matxistaren inguruko politikak indartu eta arau eta gizarte testuinguru berriaren ondoriozko behar berrietara egokitzea, halako moldez non arlo horretako herrialde mailako politika eta ituna ahalbidetuko baitira.

Arau-testuinguru berrian, hauexek nabarmentzen dira:

  • Europako Kontseiluak onetsitako etxeko indarkeriaren aurkako aurre-zaintzari eta borrokari buruzko Hitzarmena (Istanbuleko Hitzarmena deritzona). Espainiako Estatuan 2014an indarrean sartu zenetik, barneko ordenamendu juridikoak egokitu behar dira nahitaez hitzarmena osorik aplikatzen dela bermatzeko.
  • Nazio Batuek 2015ean Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onestea: emakumeen aurkako diskriminazio eta indarkeria oro 2003. urterako desagerrarazteko erronka planteatzen du.
  • Estatu mailan, 2017an sinaturiko Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunak konpromiso eta neurri zehatzak planteatzen ditu erakundeek emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean eman beharreko erantzuna hobetzeko.
  • EAEk indarkeria jasaten duten emakumeentzako eta haurrentzako funtsezko zerbitzuei buruzko baterako programa orokorrean parte hartu izana, Emakunderen bitartez. NBE Emakumeak eta Nazio Batuen Biztanleria Funtsa (UNFPA) izan ziren programa horren gidariak.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakundearteko Batzordearen 2016ko uztailaren 21eko erabakia. Horren bidez, zenbait konpromiso hartu dituzte EAEko herri administrazioek, 4/2005 Legea betetzeari, garatzeari eta aplikatzeari buruzko 2015eko ebaluazioaren emaitzak oinarri hartuta.

Azkenik, Lege Aurreproiektu hau egin behar zela-eta 2017an eta 2018an buruturiko eta Emakundek koordinaturiko prozesu partehartzailea ere funtsezkoa izan da erronkak eta hobetu beharrekoak identifikatzeko, baita horiei aurre egiteko lege formularik egokiena argitzeko ere.

Ondorioz, nahikoa corpus zabala eta adostua dago arauen arloan landu beharreko alderdi nagusien eta erronken inguruan.

  1. Lehen erronka, eta funtsezkoena, honako hau da: emakumeen aurkako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren arazo sistematikoaren eta unibertsalaren barnean kokatzearen gaineko ikuspegi partekatua bermatzea. Istanbuleko Hitzarmenean eskatzen denez, generoaren ziozko diskriminazioaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren arteko lotura berretsiz egin behar dira legeak, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eta emakumeen jabekuntzarako politika eraginkorrak aplikatzera behartzen ditu estatuak, emakumeek generoaren zioz jasaten duten indarkeria errotik desagerrarazteko. Aipaturiko lotura hori indartzea izan da aukeraturiko legeria aldaketaren formula emakumeen aurkako indarkeriaren arloko lege bereizia eta espezifikoa ez izateko arrazoia, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen aldaketa baizik.
    Besteak beste, honako berrikuntza hau proposatzen du aldaketak: printzipio orokorretan beren beregi aipatzea emakumeen jabekuntza eta politika publikoetan parte hartzea, politika horien arteko loturak eta gardentasuna eta kontuak ematea bermatu beharra. Bestalde, berdintasun politikak garatzeko diru eta giza baliabideak eta baliabide materialak indartzea ere aurreikusten da legean, eta soilik aurre-zaintzaren arloetan, non orain arte lan handia egin izan den, baizik eta bizirik iraun duten biktimei erreparazioa emateko irizpideak mugatzean ere.
  2. Bigarren erronka euskal legeria azken urteetako arauen aldaketetara egokitzea da. Horren ondorioz, Istanbuleko Hitzarmenaren mandatuak bildu dira legean, haurrak eta nerabeak babesteko legeak, Delituaren Biktimaren Estatutuak eta bestelakoak.
  3. Beste erronka garrantzitsu bat parte hartzen duen pertsona ororen trebakuntza bermatzean datza. Legean aurreikusita dagoenez, berdintasunaren arloko oinarrizko eta mailaz mailako trebakuntza eta trebakuntza iraunkorra eman behar zaio emakumeen aurkako indarkeria matxistari erantzuna ematean parte hartzen duen orori; hasierako eta etengabeko nahitaezko prestakuntza.
  4. Gehienak bat datoz esatean eginkizun nagusia salaketari eta ikuspegi polizial-judizialari ematea gainditu beharra dagoela. Legean ezarrita dagoenez, biktimen eta bizirik iraun dutenen eskubideak eta horien jabekuntza dira neurri guztien ardatza eta salaketa arreta jasotzeko beharkizuna ez dela bermatzea.
  5. Ikusitako beste behar bat tartean diren profesional guztien arteko ikuspegi partekatua bermatzea da sistema bakoitzak bere profesionalei eman beharreko prestakuntza bakoitzaz gain, prestakuntzarako tresnak eta elkartrukerako guneak bermatzea proposatzen da legean hainbat arlotako profesionalentzat, ikaskuntza komuna eta ikuspegi partekatua errazteko emakumeenganako indarkeriaren aurkako esku-hartzean.
  6. Beste erronka bat ikuspegi intersekzionala txertatzea da, eta horretarako, erakundeek emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean eman beharreko erantzuna egokitu beharra ezarri da, biktima orok arreta osoa, doakoa, eskuragarria eta kalitatekoa jasotzeko duen eskubidea bermatze aldera, egoera pertsonala, soziala eta administratiboa edozein delarik ere, bereziki egoera ahulenean dauden pertsonenak.
  7. Horrez gain, beharrezkotzat jotzen da ikerkuntza handitzea eta datuen erregistroa eta zabalkundea hobetzea. Esparru horretan orain artean eginiko lanetik harago, emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpenen gaineko informazio partekatuko sistema elektroniko baten ezarpena bultzatu beharra dagoela xedatu da legean, betiere osasunaren, hezkuntzaren, poliziaren, epaileen eta gizartearen arloan dauden sistemekin koordinatuta. Halaber, biztanleria osoaren prospekzio inkestak eta aldizkako ebaluazioak egitera behartzen ditu erakundeak, arazoaren tamaina zein den jakiteko, baita egungo baliabideen baliagarritasuna, irisgarritasuna eta kalitatea ere, hori guztia etengabeko hobekuntzaren eta kontuak ematearen ikuspegitik.
  8. Beste erronka bat herritarren sentsibilizazioa sakontzea da. Ildo horretan, emakumeen jabekuntzarako programak eta berdintasunezko maskulinitateak sustatzeko programak ezartzen ditu legeak.
  9. Aurre-zaintza funtsezko beste elementu bat da. Indarreko araudian berdintasunerako eta emakumeen jabekuntzarako ezarritako neurriak oro har indartzea proposatzen du legeak, eta bereziki kulturaren, hezkuntzaren eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien arloan.
  10. Beste erronka bat detekzio goiztiarreko sistema hobetzeari aurre egitea da. Legean xedatu denez, detekzio protokolo eguneratuak daudela bermatu beharra dago hezkuntzaren, osasunaren, poliziaren, epaileen, lanaren eta gizartearen arloko profesionalentzat, halako moldez non era aktiboan eta koordinatuta jardungo baitute emakumeen aurkako indarkeria kasuak detektatzeko eta egoki bideratzeko.
  11. Funtsezkoa da haurrei eta nerabeei babes handiagoa ematea ere. Horretarako, batetik, legean beren beregi dago jasota printzipio nagusi gisa haurren eta nerabeen interesaren defentsa. Bestetik, generoaren ziozko indarkeriazko jokabideak jasaten dituzten emakumeez, nerabeez eta haurrez gain, beren beregi jotzen dira emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimatzat eta bizirik iraun duten pertsonatzat indarkeria matxista gertatzen deneko ingurunean bizi diren haurrak, nerabeak eta menpeko beste pertsona batzuk, euren egoera ahula dela-eta zuzenean eragiten baitie indarkeriak. Horren ondorioz, biktima horien beharretara egokitutako arreta zerbitzuak daudela bermatu beharra ezarri di legeak EAEko herri administrazioei.
  12. Beste erronka bat emakumeen aurkako indarkeria matxistaren modu guztien biktimei arreta emateko sistema handitzea da. Etxeko indarkeriaren eta sexu indarkeriaren biktimez gain, arreta zerbitzua aipaturiko indarkeriaren gainerako adierazpenen biktimei ere ematea ezarri da legean.
  13. Biktimei erreparazio eskubidea ere aitortu eta bermatu behar zaie. Erreparazio eskubidea aitortzen die legeak biktimei, eta biktima eta bizirik irten diren guztiei honako hauek bermatzeko neurriak nahitaez hartu beharra proposatzen da: neurrizko kalte-ordaina, egiaren aitorpena, indarkeria ez errepikatzeko bermea eta indarkeriaren ondorioak erabat gainditzea arretarako baliabide publikoen bidez.
  14. Ikusitako azken erronka koordinazio sistemak hobetzea da. Hartara, besteak beste, hauexek aurreikusten dira legean: espedienteen kudeaketa integratua, erakundeen arteko akordioak eta koordinazio protokoloak eguneratzea eta akordio eta protokolo berriak hartzea horrelakorik ez dagoen eremuetan.

III.- GOGOETA OROKORRAK 

III.1. Xedapenari buruzko balorazioa

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez, esparru juridiko sendoa ezarri eta garatu ahal izan zen, eta indar lotesle handiagoko politikak eta baliabide eta pisu politiko handiagoak eman zizkien. Horren ondorioz, aurrerapen handiak izan ziren emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna lortzeko bidean bizitzaren esparru guztietan.

Oraingoan, gure irizpenaren pean jarri da “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako legea bigarrenez aldatzeko Lege Aurreproiektua”, berdintasunezko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko bidean aurrera pausoa egiteko helburua duena.

Batzorde honek positibotzat jotzen du lege aurreproiektua. Izan ere, alde batetik bat dator giza eskubideen mandatu unibertsalekin eta emakumeen aurkako diskriminazio modu guztiak desagerraraztearekin, eta behin eta berriz eta urte luzeetan onetsi izan ditu mandatu horiek Nazioarteko Erkidegoak lege eta estrategia tresnetan hala nola Istanbuleko Hitzarmena, Nazio Batuen 2030 Agendako helburuak edo LNEren Hitzarmena. Bestetik, Europar Batasuneko oinarrizko balioekin eta helburuekin (horien artean dago berdintasuna), eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen du (ikus bedi Europar Batasunaren Itunaren 3. ataleko 2. eta 3. artikuluak) eta Europa eraikitzeko egungo politika, hots, emakumeek eta haurrek oinarrizko giza eskubide eta funtsezko askatasun guztiak berdintasunean eta osorik baliatzeko politika, baita emakumeen eta neskatoen jabekuntzarako eta genero-berdintasunerako helburua lortzea ere. Emakumearen Kartan, Genero-berdintasunerako 2016-2019ko konpromiso estrategikoan eta generoaren arloko 2016-2020 Ekintza Planean dago jasota helburu hori.

Egokia da euskal erakundeek (bereziki Emakundek eta Eusko Jaurlaritzak) indarreko legeria eguneratu nahi izatea historiaren eta euskal errealitatearen une zehatz honetan. Hala, arlo horretan euskal gizarteak sentitzen duena agerrarazi nahi du. Egia da indarreko legeria eguneratu beharra zegoela arlo honetan azken urteetan izandako arau ugariengatik, bai nazioarte mailan, bai estatuan. Halaber, euskal gizarteak sentsibilizazio handiagoa erakutsi du arlo honetan azken urteetan. Gure ustez, gizartearen adierazpen hori biltzen saiatu nahi da zirriborro berriarekin, euskal erakundeetan islatzen dena, betiere bide demokratikoak errespetatuz. Hartara, legea eguneratzearen alde egin dute euskal erakundeek, euskal gizarteak eginiko adierazpenak klausula berrietan jasota gainera.

Positibotzat jotzen dugu zirriborroan gizartea modu jakin batean eraikitzen saiatzea, hots, emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzea eremu publikoan eta pribatuan, non lanaren balioa ez baita izango emakumeek edo gizonek egin izanaren arabera, eta pertsona eta talde guztien ahalmenak hobeto erabiliko baitira. Hona hemen arrazoiak:

  • Legea bat dator EAEko familia politikarekin eta demografiarekin, eta zehatzago, Familiaren eta Haurren Aldeko Euskal Itunean eta horren garapen estrategikoan bildutako printzipioekin. Emakumeen eta gizonen baterako erantzukizuna da euskal estrategia horren funtsezko elementuetako bat, batik bat etxean eta lanean.
  • Legean, gizarte askoz berdintsuagoa, modernoagoa, bidezkoagoa eta gizarte eta ekonomia mailan askoz garatuagoa sortzeko funtsezko elementutzat jotzen da emakumeen eta gizonen kontziliazio arduratsua; gainera, pertsonaren talentua eta ahalmenak balioetsiko dituzten gizartea eta ekonomia sortzeko lagungarria ere izango da.

Gure ustez, nabarmentzekoa da erreforma osoa egiteko ahalegina, berdintasuna eta indarkeria batera landuta. Garrantzizkotzat eta egokitzat jotzen dugu lege zirriborroan terminoak erabiltzeko modua. Esate baterako, bizirik iraun dutenak aipatzea biktimekin batera, indarkeria matxistatik bizirik iraun duten emakumeen izaera aktiboa azpimarratuz. Era berean, funtsezkoa dela irizten diogu emakumeen jabekuntza eta beren egoera soziala, ekonomikoa eta politikoa indartzea desberdintasun estrukturala desagerrarazteko eta egiazko berdintasuna lortzeko, baita intersekzionalitate kontzeptua eta prozedura eta baliabideak eskuratzeko salaketa beharrezkoa ez izatea ere.

Alabaina, ebatzi gabeko zenbait alderdi ere aipatuko ditugu, edo behintzat hobetzeko marjina dutenak.

III.2. Aurretikoak 

Genero eta sexu terminoak

Azalpenen nahiz xedapenen atalean, desberdin erabiltzen dira genero eta sexu terminoak. Hala eta guztiz ere, ikuspegi akademikotik zein instituzionaletik, bi kontzeptuen definizio zehatza dago, eta legearen xedearekin duen nagusitasuna kontuan hartuta, komenigarria izango litzateke argitzea, gehienbat arlo horretan kontuan hartu beharreko arau-testu eredugarria izaki.

Azalpenen zatian bertan definizioa sartzea proposatzen dugu, edo artikuluetan, bi terminoen adiera definituko duen artikulu batean. 

Hizkeraren erabilera finkoa

Artikuluen interpretaziorako eta horien barne konkordantziarako kaltegarriak diren zenbait estilo aldaketa ikusten dugu testuan zehar. Izan ere, xedapenen atalean bildutako zenbait adierazpeni –gogoeta espezifikoetan zehaztuko ditugunak- kontsistentzia eta zorroztasun juridikoa falta zaizkio. VII. Kapitulura (Emakumeen aurkako indarkeria matxista) iristean “tonu juridikoa” galtzen du idazkerak, eta doktrina kutsu handiagoa hartzen du.

Kontsistentzia eta zorroztasun juridiko ez horrek, seguru asko, arautu nahi den arlo motarekin du zerikusia, baina komenigarria izango litzateke, zaila dela ulertzen badugu ere, erabilitako hizkera tresnara egokitzea, hots, legera egokitzea.

Estiloa eta idazkera sakon berrikustea proposatzen dugu oro har, hizkera hori terminologia juridikora doituta, kontsistentzia hobetzeko eta testua ulerterrazagoa izateko (ikusi gogoeta espezifikoak, non hainbat adierazpen zehaztu eta aukerak proposatzen ditugun).

Esamoldeak argitzea

Testuan aipatzen diren eta argiak ez diren kontzeptuen definizioak bilduko dituen artikulua sartu beharra dagoela uste dugu. Horien artean, arestian esandako sexu eta genero kontzeptuez gain, ordainsarien arloko berdintasuna, jabekuntza, intersekzionalitatea, osotasunean lantzea…

Lege ekimenak koordinatu beharra

Azken xedapenetan, zenbait aldaketa aurreikusten dira Eusko Legebiltzarrak emandako beste lege batzuetan, baita hainbat garapen-dekretutan ere. Zerrenda horretan EAEko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legea nahitaez egokitu beharra sartzea proposatzen da, aurreproiektuaren artikulatuan bertan aurreikusitako xedapen berriekin bat etortzeko.

Era berean, indarkeria matxistaren arloko Prozedura Kriminalaren Legearekin nahitaez bateratu beharra ezartzea proposatzen da, seguru asko Xedapen Gehigarri baten bidez, baita zaintza partekatua esleitzea ere Eusko Legebiltzarrak gurasoen banaketa edo haustura kasuetako familia harremanei buruz emandako ekainaren 30eko 7/2015 Legearen oinarriei jarraituz, hori guztia zaintza partekaturik eman ez dadin aurretik indarkeria matxistako salaketarik badago.

III.3. Zeharkakotasuna

Bat gatoz esatean berdintasuna zeharkako kontzeptua dela, euskal erakunde publikoek nahiz gizarteak oro har kudeatu beharreko arlo eta gizartearen esparru guztiei eragiten diena.

Hortaz, berdintasuna gizartearen estamentu orotan txertatu eta zeharkakotasuna islatzeko eginiko ahalegina balioesten dugu, baina ikusten denez, isla hori halako moldez ezarri da non ebatzi beharreko bi alde baitakartza berekin:

Lehenbizikoa: Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema ikusezin bihurtzea eta horren inguruko nahasmendua sortzea, hiru unetan behinik behin. Hala,

  • Gizarte inklusioa deritzon 5. artikuluan, gizarte inklusioaren barruko ustezko sektore-eremu batean sartzen dira gizarte zerbitzuen eremua eta diru-sarreren bermearen eremua (baina gizarte inklusioa, gure legeriaren arabera, zeharkako gaia da, berdintasuna bezala).
  • Kontziliazio arduratsua izeneko VI. Kapituluan, “zaintzen hornidura unibertsalaz eta publikoaz” hitz egiten da, baina ez da aipatzen Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema dela, ez besterik, zaintzen hornidura unibertsala eta publikoa emateko eginkizuna bete behar duena. Horrez gain, euskal ordenamendu juridikoan ez dauden zerbitzu “sozio-komunitarioak” ere aipatzen dira.
  • Emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzko VII. Kapituluan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ekarpena hiru artikulutan dago banatuta: 56.a informaziorako eta arretarako (espezializatua dela ulertzen da), gizarte zerbitzuak eta beste batzuk nahastuta; 57.a espezializatu deritzon arretarako (oinarrizko arretako gizarte zerbitzuak agertzen dira, ordea); eta 58.a zenbait prestazio ekonomikotarako (non gizarte zerbitzuak eta beste batzuk nahasten diren).

Bigarren gaiak berdintasunerako zeharkako politika horren balizko gehiegizko hedadurarekin du zerikusia. Batzorde honen iritziz, legeak ezin du beste araudi bat gainditu (hala gertatzen da foru aldundien eta udalen autoantolakuntzan), edo oinarrizko eskubideekin bat etorri ez (halaxe gertatzen da Espainiako Konstituzioaren 20. artikuluko adierazpen-askatasunarekin)  (Ikus bitez gogoeta espezifikoak).

III.4. Berdintasunaren gaineko prestakuntza espezializatua: Lanbide Heziketa

Ikusten dugunez, berdintasunaren gaineko prestakuntza espezializatuaz hitz egiten denean, soilik unibertsitateak emandakoa hartzen da aintzat, Lanbide Heziketaren eginkizuna ahantzita. Horregatik, beharrezkotzat jotzen dugu honako hau bilduko duen ezarpena sartzea III. Tituluko III. Kapituluko 1. Sekzioan: “EAEko Administrazioak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko lanbide heziketako eskaintza sustatu behar du”. 

III.5. Eskola-orientatzailearen genero-ikuspegiaren gaineko prestakuntza

Aniztasuna errespetatu eta pertsona eta talde guztien ahalmena hobeto erabiliko deneko berdintasunezko gizartea eraikitzeko, funtsean, hezkuntzak eta prestakuntzak izan beharko lukete ardatza (unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko prestakuntza). Ildo horretan, interesgarria da legearen artikuluan egiten den ahalegina, baterako hezkuntza balioestea eta sustatzea alegia.

Ildo beretik, beharrezkotzat jotzen dugu legeak berariazko balioa ematea eskola-orientazioari genero-ikuspegitik; hori guztia hezkuntzako aldi guztietan eta, bereziki, azkeneko aldian.

III.6 Ezgaitasuna duten edota bazterketa eta indarkeria jasaten dituzten emakumeen berezitasunak eta arazoak.

Aurreproiektuaren ardatz nagusia egoera “normalizatuan” egon litezkeen emakumeak dira, betiere ezgaitasuna duten edota gizartean baztertuta dauden eta oro har eta zeharka indarkeria ere jasan duten emakumeen berezitasunak eta arazoak aintzat hartuta.

Hala, hauxe ezarri da 52.2. artikuluanEmakumeen aurkako indarkeriari buruzko VII. Kapituluaren barruan, III. Titulua. Esku hartzeko arloetan berdintasuna sustatzeko neurriak.: “…sustatuko dira, baita adineko emakumeentzat eta bereziki egoera ahulean dauden emakumeentzat”. Hau da, orokorrean baizik ez da aztertzen gaia, zein faktoreri dagozkion eta zelan egingo den zehaztu gabe.

48. artikulua. Enpleguko egiturak egokitzeko eta enpresa-kultura eta –jarduna eraldatzekoNorberaren bizitza, familia eta lana bateratzeari buruzko VI. kapituluaren barruan, III. titulua. Esku hartzeko arloetan berdintasuna sustatzeko neurriak. lanaren ardatza lanaldi murriztua edo lan eszedentzia baliatu duten emakume langileak dira, baina hori beharkizun oso mugatua da, zeren eta kanpoan uzten baititu egoera ahulagoan dauden eta horretarako beharra benetan izan dezaketen emakume asko.

Bestalde, erreparazio eskubideari buruzko 61. artikulua irakurrita, ezin ondoriozta daiteke bermatu egingo dela indarkeria jasan duten emakume ezgaituek bizitza independentea berregin ahal izatea. Horrez gain, 59. artikuluko 4. atala (Etxebizitza, gizarteratzea, laneratzea eta hezkuntza eremua), idatzita dagoen bezala, ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren 10. artikuluan ezarritakoaren kontrakoa da, zeren eta ez baita bermatzen emakume horien lehen aukeratzat beren beharretara egokitutako sustapen publikoko etxebizitza alokairuan edo jabetzan eskuratzea. Horregatik, 59.4. artikulua berrikustea proposatzen dugu, beste modu batez idazteko.

III.7. Finantzaketa eta memoria ekonomikoa

Ez da koherentea finantzaketari buruzko kapitulu batean zehaztea EAEko erakundeek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko konpromisoa. Zioen atalean ageri denez, arloaren kontzeptualizazioaz eta lege-araudiaz gain, berdintasunerako eskubidearen aplikazio praktikoa eta eraginkorra bermatzea da une honetan erronka. Badirudi positiboa eta egokia dela EAEko administrazioek arau horren bidez beren gain hartu nahi duten aurrekontuko konpromisoa. Hala ere, horren balorazioa egiteko, memoria ekonomikoaren falta sumatzen da.

IV.- GOGOETA ESPEZIFIKOAK

Zioen azalpena

Hirugarren paragrafoari dagokionez: “Emakumeak izan dira legea izatearen eta horren aplikazioaren onuradun nagusiak, eta bereziki, desberdintasunaren menpe daudenak. Hala ere, legea oro har herritarrentzat izan da onuragarria, berdintasuna giza eskubideetako bat delako eta herrien gobernu onerako eta garapen sozialerako eta ekonomikorako funtsezko elementua baita”; lehen baieztapenean azpimarratzen denari indarra kendu eta bigarrena nabarmentzea proposatzen dugu.

Ildo horretan, bestelako bertsioa proposatzen dugu, adibidez, honelaxe:

Legea oro har herritarrentzat izan da onuragarria, berdintasuna giza eskubideetako bat delako eta herrien gobernu onerako eta garapen sozialerako eta ekonomikorako funtsezko elementua baita, betiere emakumeentzat izan dituen onura zehatzei kalterik egin gabe eta, bereziki, desberdintasuna gehiago jasan duten emakumeentzat.

Zerbitzu juridikoek agerrarazi dutenez, luzeegia da zioen azalpena eta batzuetan errepikakorra. Atal hori arindu eta testu hau kentzea proposatzen dugu:

“Ildo horretan, nabarmentzekoa da Euskal Herriko Unibertsitateko ebaluazio-taldeak 2015ean legearen 10 urteurrena zela-eta eginiko ebaluazio kualitatiboaren ondorioetan ezarritakoa:Berdintasunaren legearen 10 urte horien ondotik (…). HERRIALDE POLITIKA gisa jardun beharra dago eta HERRIALDE MAILAKO ITUNA behar da”

AURRETIAZKO TITULUA

1. artikulua. Xedea

Letra lodiz daudenak gehitzea proposatzen dugu:

Lege honen bidez (…), eta bereziki, emakumeen jabekuntza, haien autonomia eta gizartean, kulturan, ekonomian, lanean eta politikan duten posizio soziala indartzea, desberdintasun estrukturala eta sexuaren ziozko diskriminazio modu guztiak desagerrarazteko, emakumeen aurkako indarkeria matxista barne…”.

Justifikazioa: biak ala biak ezinbestekoak dira eta diskriminazio egoeretan azaltzen dira. Horregatik, beren beregi bildu behar direla deritzogu, nazioarteko erakundeen ildotik.

Definizioei buruzko 2. artikulu berria sartzea proposatzen dugu.

Gogoeta orokorretan azaldu bezala, beharrezkotzat jotzen dugu artikuluetan aipaturiko zenbait kontzeptu definitzea.

Artikulu berria sartzeak berekin ekarriko du testuko gainerakoa zenbakitzea.

2. artikulua. Aplikazio-eremua

5. atalean, “Euskal unibertsitatea” terminoaren ordez, Unibertsitateen Legean ezarritakoa jartzea proposatzen dugu “EAEko Unibertsitate Sistema”.

5. Halaber, lege hau euskal unibertsitateei EAEko Unibertsitate Sistemari eta sektore pribatuari aplikatzen zaie legean ezarritako terminoetan.

3. artikulua. Printzipio orokorrak

Lehen paragrafoan, letra lodiz agertzen direnak gehitzea proposatzen dugu.

Hona hemen EAEko herri agintariek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egin beharreko jarduketak eraendu eta bideratu behar dituzten printzipio orokorrak: Tratu-berdintasuna; ordainsarien arloko berdintasuna, aukera-berdintasuna; aniztasunarekiko eta desberdintasunarekiko errespetua (…); emakumeen jabekuntza; partaidetza; eta gardentasuna eta kontuak ematea, desabantailak eta desberdintasuna iraunarazten dituzten kultura- eta egitura-jardunak gainditzeko asmoz.

Justifikazioa: ordainsarien arloko berdintasunak ere aurreproiektuaren helburu orokorra izan behar du, alde horretan dagoen alde handiagatik.

1. Tratu-berdintasuna

c) atal berria gehitzea proposatzen da, honelaxe:

c) Askotariko diskriminazioa: bestelako diskriminazio aldagaiak uztartzearen ondoriozko diskriminazioa da hala nola adina, sexu-orientazioa, erlijioa, ezgaitasuna edo etnia jatorria. Izan ere, elkarrekin zerbait bakarra eta desberdina sortzen dute, mota bakarreko edozein diskriminaziotatik bereizten dena.

Justifikazioa: azken paragrafoan, herri botereen jarduketa berezia eman da, baina horri buruzko definizioa sartu behar dela deritzogu. 2005eko ekainaren 1eko esparru-estrategiak, diskriminazioaren kontrakoak eta guztiontzako aukera-berdintasunaren aldekoak, hauxe aipatzen zuen bere hitzaurrean: “zenbait eremutan, bidezkoa izan daiteke ikuspegi integratua aplikatzea, diskriminazioaren kontra egiteko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko, betiere kontuan izanik askotariko diskriminazioak jasan ditzaketela zenbait pertsonak hainbat arrazoi tarteko”. Askotariko diskriminazio kontzeptua beren beregi aitortu zen Nazio Batuek Durbanen (Hegoafrika) 2001ean Arrazismoaren, Arraza-diskriminazioaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren kontra eginiko konferentzian. Durbango Aitorpenak hainbat alditan aipatzen ditu askotariko diskriminazioak beren beregi.  Horrez gain, lege-testuaren beste artikulu batzuetan aipatzen da.

2. Aukera-berdintasuna

Lehen paragrafoan, letra lodiz agertzen dena gehitzea proposatzen da:

EAEko herri agintariek neurri egokiak hartu behar dituzte honako hau bermatzeko: emakumeek eta gizonek berdintasunean egiaz baliatzen dituztela eskubide politikoak, zibilak, ekonomikoak, lanekoak, sozialak eta kulturalak eta arauetan aintzatetsi daitezkeen oinarrizko gainerako eskubideak, kontrola eta boterea eta baliabide eta onura ekonomikoak eta sozialak eskuratzea barne. Lege honen ondorioetarako (…).

Justifikazioa: ikusarazi behar dela irizten diogu, zeren eta lan-merkatua emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak sortzeko gunea baita, eta legeak bermatu egin behar ditu emakumeek baldintza berdinetan baliatzen dituztela laneko eskubideak.

Gogorarazi behar dugu printzipio orokorrei buruzko atala dela, egon dauden legegintzako eskumenetatik harago. Bestalde, garrantzizkoak dira funtsezko printzipio hori bultzatu ahal izateko.

3. Aniztasunarekiko eta desberdintasunarekiko errespetua

Bertsio hobe hau proposatzen dugu:

3. Herri botereek beharrezko baliabideak jarriko dituzte… ”

7. Partaidetza orekatua

Beharrezkotzat jotzen dugu gertaera modu objektiboan hartzea, halako moldez non a) eta b) paragrafoak honela geldituko baitira (aldaketak letra lodiz agertzen dira):

a) Baldin eta modu objektiboan frogatzen bada kasuan kasuko organoa adierazteko sektorean edo eremuan bi sexuetako baten pertsonen presentzia % 40koa ez dela. Kasu honetan, bermatu egin beharko da honako hau: presentzia txikien duen sexuko pertsonek organoan duten presentzia sektorean edo eremuan duenarekiko proportzionala izatea, salbu eta aurreko ataletan aipaturiko inguruabarretako bat gertatzen bada.c) Baldin eta modu objektiboan frogatzen bada ez dagoela kasuan kasuko organoan parte hartzeko eskumen, gaikuntza eta prestakuntza egokia dituen pertsonarik, edo egon arren, ezin badute parterik hartu eragin liezaieketen laneko gainkargagatik edo behar bezala justifikaturiko bestelako arrazoiengatik.”

Justifikazioa: emandako printzipioa bermatzen bada, bi paragrafoetan islaturiko gertaeretako bakoitza modu objektiboan hartu beharra dago.

9. Emakumeen jabekuntza

Garrantzizkotzat jotzen dugu kontzeptua definitzea, definizioen gaineko artikuluan, zeren eta, emakumeen jabekuntza egiazko berdintasunera iristeko funtsezko gakoa izaki, ez baitago definituta.

11. Gardentasuna eta kontuak ematea

Azpimarraturiko adierazpen arruntaren ordez erregistro teknikoagoa erabiltzea proposatzen dugu, esaterako, “emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak sustatzeko gastu publikoari buruz.”

EAEko herri agintariek gardentasuna eta herritarrei kontuak eman beharra bermatuko dituzte, diru publikoaren bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako ekarpenak egiteko moduaz emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak sustatzeko gastu publikoaz.

I. TITULUA. ESKUMENAK, FUNTZIOAK, ANTOLAKETA ETA FINANTZAKETA

I. KAPITULUA. ESKUMENAK ETA FUNTZIOAK

7. artikulua. Tokiko Administrazioa

1. atalean, honako hau gehitzea proposatzen dugu, erredakzio hobea izan dezan:

1. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, eta lege honen helburuetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagozkie, banaka edo mankomunitate, koadrilen edo eratuta dituzten taldekatzeen bitartez, honako funtzio hauek:

II. KAPITULUA. ERAKUNDE ANTOLAKETA ETA KOORDINAZIOA EAE-KO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ARTEAN

10. artikulua. Foru eta tokiko administrazioak eta beste erakunde publiko batzuk

3. atalean, akats bat dago: “las estructuras referidas en los párrafos anteriores deben de tener suficiente personal…” barik hauxe izan behar da: “…deben tener…”.

Justifikazioa: “”deber” infinitiboak betebeharra edo suposizioa adierazten du eta “deber de” infinitiboak suposizioa baino ez.

11. artikulua. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako unitateak

Gogoeta orokorretan azaldu bezala, ikusi dugunez, testuak zorroztasun juridikoa falta du zenbait puntutan. Hortaz, beharrezkotzat jotzen dugu terminologia teknikora egokitzea hizkera (bereziki Funtzio Publikoaren Legearen terminologiara). Esaterako, 1. ataleko kasu zehatzean, aldaketa hau proposatzen dugu (azpimarraturikoaren ordez letra lodiz agertzen dena jartzea), egokiagoa irizten diogulako:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere egiturak egokitu behar ditu (…). Zuzendaritza edo unitate horiek nahikoa pertsonal eta posizio organikoa maila egokia eta erlazio funtzional egokia izan behar dituzte, baita beren helburuak betetzeko nahikoa aurrekontu-baliakizuna ere.

3. atalean,izan ditzakete” barik, aukerako zerbait adierazten baitu, “izango dituzte” jartzea proposatzen dugu.

Erakunde autonomoek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari atxikitako edo lotutako gainerako erakunde publikoek, baldin eta 25 enplegatu baino gehiago badituzte, hauexek izan behar dituzte (…). Enplegatu gutxiago dituzten erakunde publikoek sail egokiaren berdintasunerako unitateen aholkularitza izan dezakete izango dute.”

10. artikulua, 11. artikulua eta 17.5. artikulua, autoantolakuntzarekin lotuak

Batzorde honen iritziz, zirriborroko zenbait xedapenek eragina izan dezakete foru eta tokiko administrazioen autoantolakuntzan, haien eskumenen eremua gainditzen baitute. Arlo horretako zenbait funtzio homogeneo lurraldeko administrazio-unitate guztietarako arautzea, 10.2. artikuluan ageri denez, egingarria da, eskumenak gainditu behar izan gabe. Alabaina, ikusten dugunez, 10.1, 10.3. eta 15.3. artikuluek gainditu egiten dituzte foru aldundiek eta tokiko administrazioek beren burua antolatzearen inguruko eskumenak. Autoantolakuntza ez da soilik Lurralde Historikoetako eskumen esklusiboa LHLren 7-1- artikuluaren arabera, baizik eta foru arauen “erdigune gogorra” (AKren terminologiaren arabera) deritzona ere bada, Autonomia Estatuko 37-3 artikuluko berariazko erreserbagatik.

Ildo horretan, aipatzen ari garen hiru artikulu horiek berriz idaztea proposatzen dugu, legearen zirriborroko 11.4. artikuluarekin bat etorriz. Azken artikulu horretan, foru eta tokiko administrazioan autoantolakuntzaren gaineko eskumenak errespetatzen dira. 

12. artikulua. Erakundeen koordinazioa

5., 6. eta 7. artikuluetan (Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumenak, foru erakundeen eskumenak eta foru administrazioen eskumenak, hurrenez hurren), kezkagarria iruditzen zaigu eskumenen gaineko arazoak sortu ahal izatea, edo erantzukizun hutsuneak eragitea.

III. KAPITULUA. FINANTZAKETA

14. artikulua. Xedapen orokorra

1. atalean, hauxe gehitzea proposatzen dugu:

1. EAEko administrazio publikoek genero-ikuspegia txertatu behar dute beren aurrekontu publikoetan, baita haren inpaktua ere, xede honekin: (..). Hartara, txertatze hori egiteko, jarraitzeko eta ebaluatzeko jarraibideak ezarri behar dituzte, baita erakartzeko prozesu egokiak ere.

Justifikazioa: emakumeen eta gizonen berdintasunerako 3/2007 Lege Organikoan ezarritako mandatua jarraitzea.

2. atalean, hauxe dio: “Autonomia, foru eta tokiko administrazioek urtero esleitu eta zehaztuko dituzte beren aurrekontuetan lege honetan ezarritako neurriak betearazteko eta funtzioak erabiltzeko diru-baliabideak, halako moldez non pixkanaka bermatuko baita administrazio publikoetako aurrekontuen %1 gutxienez emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak garatzeko erabiltzea”.

Positibotzat jotzen dugu administrazio publikoak gutxieneko eta pixkanakako gastua hitzartzera behartzea arlo horretako gasturako. Honako irizpen hau egiteko, gure ustez beharrezkoa izango zen inpaktu ekonomikoari buruzko txostena.

II. TITULUA. GENERO-IKUSPEGIA HERRI BOTEREEN ETA ADMINISTRAZIOEN JARDUKETAN TXERTATZEKO NEURRIAK

I. KAPITULUA. PLANGINTZA

15. artikulua. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak

1. atalean, azpimarraturikoaren ordez letra lodiz dagoena jartzea proposatzen dugu:

1. Eusko Jaurlaritzak hauexek bilduko dituen plan orokorra onetsiko du (…). Halaber, emakumeen interesen alde egiten duten ordezkatzen duten taldeen eta erakundeen presentzia erraztu behar dute, 3. artikuluko 1. paragrafoko azken hitz-tarte laburrean aipatuak. Justifikazioa: adierazpen neutroagoa da, kontzeptu juridiko zehaztugabe gehiegi ez erabiltzeko.

Justifikazioa: adierazpen neutroagoa da, kontzeptu juridiko zehaztugabe gehiegi ez erabiltzeko.

4.a) atalean, hauxe gehitzea proposatzen da:

a) Egoerari buruzko diagnostikoa eta ondoren ekintzak zehaztea.

II. KAPITULUA. ESTATISTIKAK ETA AZTERLANAK

16. artikulua. Estatistikak eta azterlanak egokitzea

2. atalean, hauexek gehitzea proposatzen dugu:

2. Halaber, beren azterlanetan, ikerketetan, estatistiketan edo eginiko datu-bilketetan, honako hauek egin behar dituzte: 

a) Sexu aldagaia sistematikoki sartzea azterlanetan, ikerketetan, estatistiketan edo eginiko datu-bilketetan, eta emaitzak genero-ikuspegitik aztertu.

Justifikazioa: bertsio hobea, hedadura handiagoa ematen baitio.

III. KAPITULUA. PERTSONALA GAITZEA

17. artikulua. EAEko herri botereetako pertsonala gaitzea

2.a) atalak dakarrenez, “emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko prestakuntza zenbatzen ez dela sustatuko dute, oro har prestakuntzarako dauden urteko orduak kalkulatzeko.

Egokitzat jotzen dugu bi alderdi aipatzea.  Lehenik eta behin, gure ustez ekintza hori gauzatzeko gaitasuna Administrazioaren beraren esku dago eta, beraz, “sustatuko dute” esan beharrean “bermatuko dute” jartzea komeni dela irizten diogu. Bigarrenik, beharrezkotzat jotzen dugu zehaztea prestakuntza hori lanaldiaren barruan egingo dela; benetako laneko denbora izango da.

Horren ondorioz, honelaxe geldituko litzateke testua:

 (…) emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko prestakuntza zenbatzen ez dela bermatuko dute, oro har prestakuntzarako dauden urteko orduak kalkulatzeko. Prestakuntza hori lanaldiaren barruan egingo da; benetako laneko denbora izango da.

2.b) atalean, beste bertsio hobe bat proposatzen da, baina zentzuari helduta:

Lanpostu mota guztietan, lanpostu bakoitzean emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan beharrezkoak diren eskumenak eta horiei dagozkien prestakuntza-beharrizanak identifikatuko dituzte. Horiek asebetetzeko prestakuntza-plan egokiak prestatu eta gauzatu beharko dituzte.

2.c) atalean, “erantzukizun politikoa duten pertsonak” deritzon adierazpenaren ordez, beste zehatzago bat jarri beharko litzateke, beharbada erakunde bakoitzaren organigramaren eta funtzioen dekretuari dagokionez, baina, nolanahi ere, horrekin bat datorren zehazkabetasuna saihestuta; izan ere, interpretazio gatazka dakar berekin.

Funtzio publikoariBerdintasun teknikarien lanpostuen zerrenda –taldea, jardunaldia, tituluak… datxezkion alderdiak arautzen dituzten 4. eta 5. atalei dagokienez, Xedapen Gehigarri batera ekartzea proposatzen dugu; eta 4. atalean zehazki, gure ustez egokia izango litzateke arlo horretan lorturikoak ikasketen aitzatespenen barruan sartzea Lanbide Heziketaren bidez.

IV. KAPITULUA. BERDINTASUNA ADMINISTRAZIOAREN JARDUNEAN ETA ARAUDIAN SUSTATZEKO NEURRIAK

20. artikulua. Hautaketa-prozesuak eta epaimahaiak

Artikulu honek hedadura handia du diskriminazio positiboaren arloan ezarritako ondorioengatik, baina “enplegu publikoa” aipatzen da adierazpenaren perimetro zehatza definitu gabe. Hori definitzea proposatzen da, beharbada zerrenda baten bidez edo Funtzio Publikoaren Legea edo Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatua (EPOE) bete beharra aipatuta zein enplegu motari eragiten dion. Bereziki unibertsitateko irakasle funtzionarioena bezala lanpostuei eragiten dien argituta. 

21. artikulua Kontratazio publikoa eta diru-laguntzak

1. atalean, hauxe gehitzea proposatzen da (letra lodiz):

1.  EAEko herri botereek emakumeen eta gizonen berdintasunaren berariazko eremuan gizarte irizpideak nahitaez eta zeharka sartzeko printzipio orokorra aplikatuko dute. Horretarako, 3. artikuluko 1. paragrafoko azken hitz-tartea (…) beharko dut. Hori guztia, salbu eta objetiboki justifikatzen badute kontratua ez dela garrantzizko generoaren aldetik, zeren eta kontratu prestazioak ez baitie eragiten emakumeei eta gizonei eta ezin sar baitaitezke horrelako klausulak.

8. atalean, honako aldaketa hauek proposatzen dira (azpimarraturikoaren ordez letra lodiz agertzen dena jartzea):

8. EAEko herri botereek genero-ikuspegia sartu behar dute oro har diru-laguntza publikoetan diru-laguntzak emateko baldintzetan, lehiako laguntzetan (…), salbu eta txosten arrazoituaren bidez justifikatzen bada diru-laguntzak generoaren aldetik ikuspegi egokia ez izatea edo generoaren arloko inpakturik eza. Horren berri emango zaio kasuan kasuko administrazioko gizonen eta emakumeen berdintasunaren arloko organo eskudunari, haien iritzia jasotze aldera.

III. TITULUA. ESKU HARTZEKO ARLOETAN BERDINTASUNA SUSTATZEKO NEURRIAK

I. KAPITULUA. PARTE-HARTZE SOZIOPOLITIKOA

23. artikulua. Xedapen orokorra

2. atalean, “hedabideen hedadura ematen dela zaintzea” barik bestelako adierazpena erabiltzea proposatzen dugu, adibidean bezala: “herri botereek ez dute hizkera sexistarik eta estereotipaturik erabiliko beren adierazpenetan”, edo baliokidea.

2. EAEko herri botereek zaindu egingo dute hedabideen estaldura sexista eta estereotipatua ematen ez dela herri botereek ez dute hizkera sexistarik eta estereotipaturik erabiliko beren adierazpenetan, estaldura horrek eragin negatiborik izan ez dezan hautesleek sexu bateko edo besteko hautagaiak aukeratzean duten konfiantzan.

Justifikazioa: “zaindu” adierazpena aldatzea, zeren eta Emakunderi baitagokio hedabideen erabilera ez-sexista eta generoaren araberako hizkera estereotipatua erabiltzen ez dela “zaintzeko” eskumena, baita bestelako eginkizunak ere, EAEn ezarrita dauden herri botereen hizkera ez-sexista erabiltzen ez dela zaintzeko estatutuetan ezarritako tutoretza erakundea den aldetik.

24. artikulua. Elkarteak eta erakundeak

3. atalean, esan behar dugu agertzen den “pizgarriak emate” hori, kasu honetan, ez dela argia, zehazkabea da. Administrazioak nahitaez egin beharreko ekintzak zehaztea proposatzen da jardun onak sustatze aldera.

Bestalde, “elkarteak” izan beharrean “erakundeak” edo “EAEko elkarte-sarea” proposatzen da, ahalik eta pertsonan gehienengana iristeko.

3. EAEko administrazio publikoek pizgarriak emango dizkiete hauexek egiten dituzten elkarteei erakundeei (…).

II. KAPITULUA. KULTURA ETA HEDABIDEAK

Kapituluaren tituluan ez da kirola aipatzen; izan ere, horren eremua zabal aztertu da artikulatu egokian. Eremu hori tituluan sartzeko, honelaxe idaztea proposatzen dugu: “KULTURA, KIROLA ETA HEDABIDEAK”. 

25. artikulua. Kultur jarduerak

Letra lodiz agertzen direnak gehitzea proposatzen dugu:

1. EAEko administrazio publikoek, beren eskumenen baitan, beharrezko neurriak hartu behar dituzte sexuaren ziozko edozein diskriminazio galarazteko eta emakumeek eta gizonek Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan eginiko kultur jarduera guztietan sartzea eta parte hartzea sustatzeko, honako hauek barne: arte jarduerak, omenezkoak, kirolekoak eta euskararen hizkuntza normalizazioaren eremuan eginikoak, baita kultur sorkuntzakoak ere.

(…)

2. EAEko administrazio publikoek ezin eman dezakete laguntzarik eta haien ordezkariek ezin har dezakete parte administrazioen izenean sexuaren ziozko diskriminazioa egiten duen edo estereotipo eta aurreiritzi sexistak islatzen dituen ezein kultur jardueratan.

(…)

5.- Diru publiko gehiago emango da berdintasuna eta sexuaren ziozko diskriminaziorik eza sustatzen duen arte eta kultur sustapenerako eta ekoizpenerako. 

In fine 1. atalean, galarazi egiten da emakumeek gizonekin berdintasun baldintza beretan herri guneetan parte hartzea debekatzen edo eragozten duten kultur jarduera antolatzea eta egitea. Arauaren espiritua ulertuta, ordea, gehiegizkoa da, zeren eta lege arruntak “ezin debekatu dezake kultur jarduerarik herri guneetan”. Hain zorrotz emandako debeku horretarako, beharrezkoa izango litzateke lege organikora jotzea salbuespeneko egoera baterako, zeinaren bidez agintari publikoek adierazteko oinarrizko askatasunak murriztuko baitituzte. Hortaz, modu honetan edo baliokidean idaztea proposatzen da:

Administrazio eskudunek zaintza-lana egingo dute antolatzaileek emakumeen parte-hartzea debekatzen edo eragozten dueneko edozein kultur jarduera edo adierazpen gerta ez dadin. 

Azkenik, kirolaren arloan aparteko artikuluan arautu beharra dagoela irizten diogu, bere garrantziagatik, zeren eta emakumezkoen kirolak ez baitu gizonezkoen trataera berdina. Horregatik, 25.bis artikulua (ordena ez hausteagatik) sortzea proposatzen dugu, honako eduki hau izango duena:

1.- EAEko administrazio publikoek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko kirol modalitate guztiak egiteari dagokionez, aisialdikoetan nahiz lehiaketakoetan.

2.- (…).

3.- EAEko kirol administrazioek ezin har dezakete parte eta ezin eman dezakete laguntzarik sexistak edo sexuaren zioz diskriminatzen duten kirol jardueretarako edo programetarako. 

26. artikulua. Komunikazio sozialeko hedabideak eta publizitatea

Artikuluko tituluari dagokionez, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) artikulu horretan sartzea proposatzen dugu, halako moldez non erlazioa izango baitu edukiari dagokionez, zehazki, 5. eta 6. atalekin.

26. artikulua. Komunikazio sozialeko hedabideak, IKTak eta publizitatea

1. eta 2. atalak ezarritakoak, 77.3.b) artikuluei dagokienez betiere, bereziki delikatua den gaian kokatzen gaitu; izan ere, oinarrizko eskubideak elkarren kontra jar daitezke. Horregatik, beharrezkotzat jotzen dugu argitzea nola burutuko diren aipaturiko aurreikuspenak, halako moldez non berdintasun printzipioa eta adierazpen librerako eskubidea uztartuko baitira (Espainiako Konstituzioaren 20. art.).

6. atalean, hauxe gehitzea proposatzen dugu:

6. EAEko administrazio publikoek, beren eskumenen baitan, bermatu egin behar dute emakumeek eta gizonek berdintasunean baliatzen dituztela informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta horretarako, neurriak ezarriko dira sexuaren eta 3.1. artikuluan aipaturiko askotariko diskriminazioa dakarten beste faktore batzuen arabera detektatzen diren diskriminazioak zuzentzeko. Halaber, baliabide teknologikoak berdintasunean erabiltzea zailtzen duten barrerak errotik desagerrarazi behar dituzte.

III. KAPITULUA. HEZKUNTZA

1. Sekzioa. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza

Lehenik eta behin, esan behar dugu ezen, gogoeta orokorretan aipatu bezala, beharrezkotzat jotzen dugula legeak balio espezifikoa eman diezaiola eskolako orientazioari genero-ikuspegitik, hezkuntzako fase guztietan eta, bereziki, azkeneko fasean. 

28. artikulua. Xedapen orokorra.

1. atalean, hauxe gehitzea proposatzen dugu:

1. Hezkuntza politika publikoak garapen osoan oinarrituriko hezkuntza-eredua lortzera bideratu behar dira, baterako hezkuntza printzipioa gauzatu dadin (…).

Justifikazioa: ez da azaltzen hezkuntzari buruzko uztailaren 10eko 12/2009 Legearen 2.1.m eta 43.1.d  artikuluetan beren beregi jasota dagoen printzipio hori.

29. artikulua. Curriculuma

1.d) atalean, hauxe gehitzea proposatzen dugu:

1.d). Ikasleak gaitzea eta oztopoak desagerraraztea, besteak beste ikasleen orientazio programak hobetuz ikasketak hautatzean, hain zuzen aukera akademikoak hautatzean generoan oinarrituriko baldintzarik izan ez dadin. Beraz (…).

2. atalean, honako aldaketa hau proposatzen da, azpimarraturikoaren ordez letra lodiz dagoena jarrita:

2. Era berean, hezkuntza-administrazioak indarkeriazko jokabideen eta jokaera matxisten prebentzioa ezarriko du oinarrizko printzipiotzat (…), baita hizkeraren erabilera ez-sexista, emakumeen gorputza atentzioa erakartzeko edo aberasteko erabiltzea zalantzan jartzea errefusatzea (…)

4) atalean, honako hau gehitzea proposatzen dugu gauzak argitze aldera:

4.  Hezkuntza-administrazioak zaindu egingo du eskolako ordutegiek eta egutegiak honako hau errazten dutela (…)

2. Sekzioa. Unibertsitateko irakaskuntza

33. artikulua. Xedapen orokorrak

3. atalean, idatzita dagoen moduan, unibertsitateak duen bere autonomia eremua sartzen da erakunde autonomoa den aldetik, halaxe baitago aitortuta eskumen hori Espainiako Konstituzioaren 27. artikuluan eta horren arau- eta jurisprudentzia-garapenean. Izan ere, argi mugatzen du legegileak arlo horretan duen eskumena.

Okerreko interpretaziorik izan ez dadin, honela idaztea proposatzen dugu:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko graduko eta gradu ondoko nahikoa prestakuntza eskaintzen dela sustatuko du.

Eta bigarren ideiari dagokionez:

Goi mailako irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan eskumena duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioek honako hau sustatuko dute bere eskumenen baitan eta unibertsitate autonomia erabat errespetatuz: EAEko unibertsitate sistemako unibertsitateek berdintasunari eta emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria matxista desagerrarazteari buruzko eduki espezifikoak sar ditzatela.

IV. KAPITULUA. LANA

1. Sekzioa. Etxeko eta zaintzako lana

34. artikulua. Xedapen orokorrak

3. atalean, “zaintzaile ez profesionalak” terminoa ageri da. Definituta ez dagoenez, interpretazio eta bateraezintasun arazoak eragin ditzake Mendekotasunaren Legearekin. Beharrezkotzat jotzen dugu definitzea, balorazioa egin ahal izateko.

2. Sekzioa. Enplegua

37. artikulua. Enplegu zerbitzuak

2.a) atalean hauxe gehitzea proposatzen dugu:

a) Enplegu zerbitzuko beren pertsonala trebatuko dute eta erakunde kolaboratzaileetako pertsonalaren trebakuntza bermatuko dute genero-ikuspegia laneratzeko laguntzarako prozesu osoko fase bakoitzean sartzeko moduaren inguruan: informazioa-orientazioa, trebakuntza, bitartekotza, laguntza eta laneratzea laguntzea eta enpresa-sustapena eta autoenplegua.

38. artikulua. Enplegua eskuratzea eta lan-baldintzak

c) atala dela-eta: hauxe dio: “gehienbat emakumeek sustaturiko enpresa-ekimenak lehenetsiko dituzte eraketa-gastuak, aktiboetako inbertsioak eta funtzionamenduko gastu orokorrak finantzatzeko laguntzak eskuratzean. bereziki emakumeen presentzia txikia deneko lanbideetan eta sektoreetan, ekonomian estrategikoagotzat jotzen diren horietan”. Sektore estrategiko horiek zein diren zehaztu behar direla deritzogu.

Aldi berean, e) atala gehitzea proposatzen dugu. Honelaxe dio hitzez hitz:

e) Genero-ikuspegia sartzea enplegurako politika aktiboetan, baita genero-modulu espezifikoak ere prestakuntza-programetan.

Justifikazioa: proposaturiko lege testuaren ardatza trebakuntza eta enplegurako zenbait politika mota baino ez da eta, beraz horiei buruzko aipamen orokorra egin beharra dagoela uste dugu.

40. artikulua. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak eta politikak

2. atalean, gehiegizkoa irizten diogu ezarritako betebeharra, zeren eta, gure ustez, 25 langileko enpresa txikiegia baita.

3. eta 4. ataletan, honako aldaketa hauek proposatzen ditugu, azpimarraturikoaren ordez letra lodiz dagoena jarrita:

3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak laguntzak ezarriko sustatuko ditu emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak eta diagnostikoak egiteko, plan horien egitean eta ezartzean parte hartzen duten beste pertsona batzuk trebatzeko eta horiek egiteko aholkuak emango dituzten adituak kontratatzeko, arauetan ezarritakoaren arabera. Halaber, enpresen arteko lankidetza-sareak bultzatu behar du bultzatuko du berdintasun politiken garapen susta dezaten.

4. Edozein ekoizpen-sektoretako ekonomiaren eta enpleguaren sustapenaren arloan eskumena duten EAEko administrazio publikoek laguntzak ezarriko sustatuko dituzte enpresentzat emakumeen eta gizonen berdintasunerako planetan bildutako neurriak betearazteko, betiere arauetan zehazturikoarekin bat etorriz, eta bereziki 41. artikuluaren arabera erakunde kolaboratzailetzat aintzatetsitako erakundeentzat.

6. atalean, hauxe gehitzen proposatzen da:

6. Bereziki, ordainsarien arloko diskriminazioari dagokionez, honako neurri hauek garatuko dira, gizarte eragileekin elkarlanean (,,,).

41. artikulua. Erakunde kolaboratzaileak

Hauxe gehitzea proposatzen da:

(…). Baldintza horiek direla-eta, berdintasunaren arloko diagnostikoa eta jarduteko plana egin beharko dira gutxienez, baita plana betearazteko konpromisoa ezarri ere. Plan horretan, besteak beste, emakumeen eta gizonen tratu-berdintasuna bermatzeko neurriak bildu beharko dira lan-baldintzetan eta enpleguaren kalitateari dagokionez. Hori guztia langileen (Lanpostuen zerrenda) ordezkariak jakinaren gainean jarrita eta haiei entzunda.

42. artikulua. Negoziazio kolektiboa

2. atala berriz idaztea proposatzen dugu.

Hala egitea proposatzen dugu zalantzak sortzen direlako atal horretako aurreikuspenaren inguruan hitzarmen kolektiboetako hizkera ez sexistari dagokionez. Gure ustez, gomendio terminoa aipatu behar da, ez horrenbeste “zaintza”. Halaber, artikulu horretan aipatzen denez, euskal administrazioak neurri espezifikoak sartuko ditu Erregistroaren bidez, sexu-jazarpenaren aurre-zaintzarako eta horren kontra egiteko. Ildo horretan, esan behar da Langileen Estatutuko 90. artikuluan jasotakoa, hots, laneko agintaritzak (administrazio publikoa) berdintasun printzipioa errespetatzen dela zainduko du, sexuaren ziozko zuzeneko edo zeharkako diskriminaziorik egon ez dadin. Edozelan ere, laneko agintariak irizten badio hitzarmenen batek indarreko legeria hausten edo hirugarrenen interesak larriki kaltetzen dituela, ofizioz joko du gizarte arloko jurisdikziora. Hala ere, ezin esku har dezake negoziazioaren edukietan Erregistroaren bidez. 

43. artikulua. Laneko osasuna

1.a) atalean, hauxe gehitzea proposatzen da:

Aintzat hartuko ditu sexu aldagaia eta emakumeen behar bereziak eta ezaugarri anatomikoak, fisiologikoak eta psikosozialak segurtasunaren eta osasunaren arloko politikak, estrategiak eta programak sortzerakoan, egoki lantzeko beharrezko neurriak ezarrita. Horri esker, genero analisia egin ahal izango da, bai datuak biltzeko eta tratatzeko sistemetan, bai laneko arriskuen aurre-zaintzaren arloko azterlanetan eta ikerketetan”.

Justifikazioa: bestelako aldagaiak balioesten direla esaten da, baina ez da ezaugarri espezifikorik ezarri. Hori gehituta, gure ustez, handitu eta hobetu egiten da emakumearen arriskuen aurre-zaintzaren arloa.

3. atalean hauxe gehitzea proposatzen dugu:

3. Delitutzat hartzeko posibilitateari kalterik egin gabe, laneko sexuaren ziozko jazarpena da (…).

Justifikazioa: gure ustez, zuzenagoa da “delitutzat hartzeko posibilitateari kalterik egin gabe” “delitutzat tipifikatzeari kalterik egin gabe” esatea baino, zeren eta hala izango baita horrelako baldintzak betetzen baditu edonola ere.

V. KAPITULUA. OINARRIZKO BESTE GIZARTE ESKUBIDE BATZUK

44. artikulua. Osasuna

3. atalean, azpimarraturikoaren ordez letra lodiz dagoena jartzea proposatzen da:

3. EAEko administrazio publikoek sexu eta ugalketa eskubideak baliatzearen ondoriozko beharrak bete behar dituzte programen bidez, aurre-zaintza nahiz laguntza programen bidez, besteak beste sexu plangintza errazteko eta laguntza bidezko giza ugalketa bermatzeko, betiere egoera zibila, sexu-orientazioa edo jatorria edozein direla ereonartutako laguntza bidezko giza ugalketarako prestazioak, eta ezin gerta daiteke egoera zibilaren, sexu-orientazioaren edo jatorriaren ziozko diskriminaziorik. Programa horietan, kontuan hartuko da gizonek eremu horietan betetzen duten eginkizuna, eta eurentzat beren beregi bideraturiko jarduketak izango dituzte.

Justifikazioa: ez da argia pertsona orok edozein eratako laguntza bidezko ugalketa baliatzeari dagokionez hasieran idatzitako modua, bereziki amatasun subrogatua.

VI. KAPITULUA. NORBERAREN BIZITZA, FAMILIA ETA LANA ERANTZUKIZUNEZ BATERATZEA

48. artikulua. Enplegu egiturak egokitzea eta enpresa-kultura eta –jarduna eraldatzea.

1. atalean, hauxe gehitzea proposatzen dugu:

1. Administrazio publikoetako pertsonalaren lan-baldintzen gaineko arauetan, norberaren bizitza, familia eta lana bateratzea bildu beharra dago (…), baita gizonek etxeko eta zaintzako lanetan duten baterako erantzukizuna ere. Hori guztia langileen ordezkariekin batera ezarri beharra dago.

2. atalean, ondorengo aldaketak proposatzen dira. Lehenbizikoan, azpimarraturikoaren ordez letra lodiaz dagoena jartzea eta bigarrenean letra lodiz dagoena nabarmendu da.

2. EAEko administrazio publikoek, beren eskumenen baitan, laguntzak eman sustatu behar dizkiete enpresei, arauetan ezarritakoaren arabera, lanaldia eta tokiak malgutu eta berrantola ditzaten (…). Hori guztia langileen legezko ordezkariaren parte-hartzea balioetsiz eta, horrelakorik ez badago, langileen partaidetza.

49. artikulua. Zaintzen hornidura unibertsala eta publikoa

3. atalean hauxe gehitzea proposatzen dugu:

3. EAEko administrazio publikoek, beren eskumenen baitan, beharrezko baliabideak ezarri behar dituzte Autonomia eta Mendekotasunaren Arreta Sustatzeko Sistemak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, halako moldez non erantzun egokia emango baitzaie zaintzaren inguruko arreta beharrei eta eskariari.

Justifikazioa: zaintza-lanak arreta beharrekin osatzen dira.

VII. KAPITULUA. EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA MATXISTA

50. artikulua. Xedapen orokorrak

2. atalean, azpimarraturikoa aipatzen den kentzea proposatzen dugu:

2. Emakumeen aurkako indarkeria matxista giza eskubideen urraketa da, (…). Emakumeen aurkako indarkeria oro hartzen du bere baitan, neskatoena eta nerabeena barne, emakumeak izate hutsagatik edo neurriz kanpo eragiten diena, bai eremu publikoan, bai pribatuan”.

Justifikazioa: indarkeria oro esateak indarkeria mota guztiak barne hartzen ditu. Neurriz kanpokoa den zerbait sartuta, salbuespenak ezartzen ari dira.

57. artikulua. Gizarte-arreta espezializatuko zerbitzuak

1. atalean, aldaketa hau proposatzen dugu, azpimarraturikoaren ordez letra lodiz dagoena jarrita.

1. EAEko administrazio publikoek, gizarte zerbitzuen arloko beren eskumenekin bat etorriz, artikulu honetan bildutako zerbitzuak ematea bermatu behar diete indarkeriaren biktima eta bizirik iraun duten guztiei, haien beharren arabera eta lehentasunez berehala. Horretarako, hala denean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren arauak eta prestazioak egokituko dituzte”.

Justifikazioa: Istanbuleko Hitzarmenaren terminologia da.

60. artikulua. Polizia-arreta eta justizia baliatzea

e) atala gehitzea proposatzen dugu, honelaxe dioena hitzez hitz:

e) Biktimaren edo bizirik iraun duenaren intimitatea, irudia eta bizitza pribatua babesteko neurriak hartzea.

Justifikazioa: berriz ere biktima ez bihurtzea. Istanbuleko Hitzarmenean ezarritakoaren ildotik.

61. artikulua. Erreparazio eskubidea

Hauxe dakar 1.a) artikuluak: “Neurrizko kalte-ordaina, zentzuzko epeak eta ekonomikoki ebalua daitezkeen kalteak, betiere kaltea bestelako iturrien bidez estalita ez badago, bereziki delituaren egilearen edo aseguruen aldetik. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak berme-funtsa sortuko du delitu baten ondorioz epailearen ebazpenean ezarritako kalte-ordainak ordaintzeko, delituaren egileari emandako diru-kopuruak itzultzeko posibilitateari kalterik egin gabe, betiere biktimen segurtasuna egoki hartzen bada kontuan.

Ez dugu ulertzen zer esan nahi duen “betiere biktimen segurtasuna egoki hartzen bada kontuan” adierazpenarekin eta, beraz, argitzea proposatzen dugu.

1.c) atalean, honako aldaketa hau proposatzen dugu, azpimarraturikoaren ordez letra lodiz dagoena jarrita:

c) Berriz ez gertatzeko bermea Berriz ez gertatzeko ahalegin guztiak bideratzea, edozein eratakoak, arreta kaltea eragin duenarengan jarrita.

Justifikazioa: indarkeriaren biktimen eskubideen artean, zalantzarik gabe, “berriz ez gertatzeko bermeak” helburua izan behar badu ere, “bermatze” terminoa ez da ez errealista ez posiblea. Horregatik, horren ordez honelako zerbait jartzea proposatzen dugu: “berriz ez gertatzeko ahalegin guztiak bideratzea, edozein eratakoak…”, edo antzeko adierazpen bat. 

V. TITULUA. ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

77. artikulua. Arau-hausteak

Berdintasunari buruzko neurriak eta planak egiteko estatuko araudi berrian (Berdintasunari buruzko Estatuko Legea eta martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege-dekretua), berdintasunari buruzko neurriak eta planak ez betetzearen inguruko zenbait betebehar eta zehapen ezarri dira. Ildo horretan, gure ustez, estatuko araudi hori bat etor daiteke Lege Aurreproiektu honen 77.3.b) artikuluarekin 40.1. artikuluari dagokionez, eta zehapen bikoitza eragin dezake.

Bestelako alderdi teknikoak:

  • Komunztadura sintaktikoko akatsa ikusi dugu: “ebaluatu behar dute” barik “ebaluatu behar du” 19.1. artikuluan.
  • Akatsa ikusi dugu 37.2.c) artikuluan, bi aldiz errepikatzen baita “genero-ikuspegia” esamoldea.

V.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABek egokitzat jotzen du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzeko Lege Aurreproiektuari buruzko izapidea, organo aholku-emaile honek eginiko gogoetak aintzat hartuta.

Bilbo, 2019ko urriaren 4a

Presidenteak O.E.    Idazkari nagusia
Emilia M. Málaga Pérez Lorea Soldevilla Palazuelos