Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Irizpena 14/18

Irizpena 14/18

14/18 Irizpena, Euskal Autonomia Erkidegora adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzeko programen dekretu proiektuari buruzkoa

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

I.- SARRERA

2018ko uztailaren 6an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailaren idazkia sartu zen eta irizpena eskatzen zuen “Euskal Autonomia Erkidegoan adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzeko programei buruzko dekretu proiektuaz”, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arau honen xedea programa humanitarioek izan behar dituzten baldintza teknikoak zehaztea da, beren helburua EAEra adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzea bada. Halaber, garatzeko baldintzak xedatzen dira. Nolanahi ere, baldintzak halako programak ebaluatu eta balioztatzean Foru Aldundien esperientzia eta kide diren pertsona nahiz familiena kontuan hartuta ezarri dira. Helburua EAEra etortzen diren adingabeak eta estatuko legeak ahalbidetzen duen kasuetan sustatzaileak babestea da.

Berehala dokumentuaren kopia bat bidali zitzaien Batzordeko Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamen eta iritziak eman eta Lan Batzorde egokian lantzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Araudian xedatutakoaren arabera. 2018ko uztailaren 19an Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen proiektu hau formulatu da 2018ko uztailaren 26ko Batzordearen Osoko Bilkuran lantzeko. Aho batez onartu da.

II.- EDUKIA

Euskal Autonomia Erkidegora adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzeko programei buruzko dekretu proiektuak” zioen azalpena, bost kapitulutan banatuta 26 artikulu, xedapen gehigarri bat, bi iragankor eta azken xedapen bat ditu.

Lehenik eta behin, EAEra adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzeko programen baldintzak arautu behar direla azaltzen du. Gauza bera egin behar da jarraitu behar den jarduera prozedurarekin, programa helburuetarako egokia al den ebaluatu eta egiaztatzeko. Nolanahi ere, araudi honen abiapuntua honakoa da: programak humanitarioak direla eta inolaz ere ez dela familia harrera edo neurri horren garapen modalitatea.

Hori guztia programaren esparruan EAEra etortzean atzerritar adingabeei eta beren familiei ahalik eta lege segurtasun handiena eskaintzeko egiten da. Horrez gain, etorritako haur eta nerabeek beren jatorrizko herrialdearekin eta familiarekin lotura edo harremana mantendu eta errotzea bermatuko da.

Xede horrez, dekretu honen helburua programa humanitarioek izan behar dituzten baldintza teknikoak zehaztea da, beren helburua EAEra adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzea bada. Halaber, garatzeko baldintzak xedatzen dira. Nolanahi ere, baldintzak halako programak ebaluatu eta balioztatzean Foru Aldundien esperientzia eta kide diren pertsona nahiz familiena kontuan hartuta ezarri dira. Helburua EAEra etortzen diren adingabeak eta estatuko legeak ahalbidetzen duen kasuetan sustatzaileak babestea da.

I. kapituluak (1-3. artikuluak) EAEra adingabe atzerritarrak aldi baterako etor daitezen programak arautzeko xedapen orokorrak aipatzen ditu, programa horien esparruan Foru Aldundiek jarraitu behar duten jarduera prozedurarekin batera. Ondore horrekin, xedea, aplikazio eremua, informatzearen betebeharra eta programak susta ditzaketen pertsona fisiko edo juridikoak, lortu nahi diren helburuen arabera, definitzen dira.

II. kapituluak (4-7. artikuluak) Euskal Autonomia Erkidegora adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzeko programa desberdinak zehazten ditu, dekretu hau aplikagarria bazaie. Aldi berean, helburuekin bat, bakoitzak izan behar dituen baldintza teknikoak ezartzen dira.

III. kapituluak (8-10. artikulua) aldi baterako etortzeko programak gara daitezen baldintzak ageri ditu eta, zehatz-mehatz esanda, hurrengo alderdiak lantzen dira: programetan parte hartzen duten atzerritarren babesa; atzerritar adingabeen egonaldia EAEn, aldi baterako zaintza eskaintzen duten pertsona edo familiekin edo bizitegi ostatu kolektiboetan; edo aldi baterako zaintza erabiliko duten pertsonak.

IV. kapituluak (11-20. artikuluak) aldi baterako etortze programa garatzea egokia edo desegokia al den azaltzeko txostenaren inguruan Foru Aldundien jarduera prozedurari buruzko oinarrizko arauak ditu. Edozelan ere, aldi baterako etortze programak baldintza teknikoak, dekretu honek finkatzen dituenak, betetzen al dituen kontuan hartuko da.

Azkenik, V. kapituluak (21-26. artikuluak) aldi baterako etortze programaren pertsona sustatzaileen betebeharrak arautzen ditu, besteak beste, ondorengo gaietan: prestakuntza, etorritako adingabe atzerritarren jarraipena, aldi baterako etortze programaren azkeneko azalpen txostena eta Foru Aldundiekiko programaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzaileek onartzen dituzten betebeharrak.

III.- GOGOETA OROKORRAK

Gure iritzia azaltzeko “Euskal Autonomia Erkidegora adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzeko programei buruzko dekretu proiektua” aurkeztu zaigu eta EAEra adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzeko programa humanitarioek izan behar dituzten gutxieneko baldintzak ditu, lortu nahi diren helburuekiko programa egokia al den ebaluatu eta egiaztatzeko Foru Aldundien jarduera prozedurarekin batera. Araua haurren eta nerabeen arloan Eusko Jaurlaritzaren aginpide legegileaz baliaturik egin da, halako ekimenetan Foru Aldundien esperientzia kontuan hartuta.

90. hamarkadaz gero, Euskadin atzerritar adingabeak aldi batean egoteko programa humanitario desberdinak garatzen ari dira. Helburua Chernobileko istripu nuklearrak eragindako adingabeak eta Tindufeko (Argelia) esparruetan Saharako errefuxiatuak hartzera bideratuak daude, besteak beste. Denborarekin, ekimen horiek bilakatuz joan dira eta, horri eutsiz, proposatzen zaizkigun arauak positiboki balioztatzen ditugu, oso beharrezkoak diren ekimen hauek legezko esparruz hornitzen baitira.

Hala eta guztiz ere, alderdi bati erreparatu nahi diogu: gehieneko adinaz (60 urte) ari gara; dekretu proiektuak 3. artikuluan muga hori jartzen du eskolatze helburuekin atzerritar adingabeen aldi baterako etortze programetan parte hartu nahi dutenentzat.

Zehazki, bigarren atalak ahal dio: “programaren helburua eskolatzeko atzerritar adingabeak aldi baterako etortzea denean, arestian aipatu erakundeez gain, hori pertsona fisikoek, banakakoek edo bikotzean, susta dezakete, betiere 60 urte bete ez badituzte. Bikoteen kasuan, nahikoa da bietako bat adin horretara ez iritsi izana”.

Gure ustez, adinaren muga horrek berdintasunerako eskubidea, Konstituzioaren 14. artikuluan onartutakoa, urra dezake, justifikaziorik, proportziorik eta arrazoirik gabeko neurria den heinean, beraz, diskriminatu egiten du.

Gainera, argi eta garbi dago pertsona helduek baldintza ekonomiko hobeak eta egonkortasun emozional handiagoa izan ditzaketela eskolatze helburuarekin aldi baterako etortze programen esparruan iritsi diren atzerritar adingabeak zaintzeko.

Bestalde, harrigarria da dekretu berak zehaztea gehieneko adin muga, baina zaintza onartzeko gutxieneko 18 urteko muga mantentzea. Zehatz-mehatz esanda, 10. artikuluan lehen baldintza modura eskatzen du zaintza bere gain onartuko duenak adin nagusikoa izatea eta lege nahiz jarduteko gaitasun osoa izatea. Ez dirudi arrazoitua eta proportziozkoa 18 urteko pertsonak 60 urtekoak baino posizio hobea izatea zaintza onartzeko orduan, bigarrenak gaitasun fisiko eta mental osoak baditu.

Gehiago sakontzeko, dekretuak berak bestelako baldintzak xedatzen ditu zaintzaz arduratuko diren pertsonen gaitasuna bermatzeko. Zehazki, 10. artikuluko j) hizkiak baldintza bezala xedatzen du “pertsona adingabearen ohiko arreta eta zaintzarekin bat datorren osasun egoera izatea”.

Era berean, 14.2.e) artikuluak programan adingabe partaideek beren egonaldian familia zaintzaileekin bizi behar dutenean nahitaezko dokumentazioa arautzen du eta, besteak beste, aurkeztu beharreko dokumentazioaren artean “erantzukizunpeko adierazpena dago; erakundeko legezko ordezkariak sinatu beharko du eta zaintzan jardungo duten pertsonen osasun egoera fisiko eta psikikoak adingabearen zaintza ez duela saihesten eta bateragarria dela egiaztatuko du”.

Horrez gain, ikuspegi juridikotik, zalantzan jarri den manuaren legezko estaldurarik eza aipatu behar da, beraz, ez dirudi justifikatua, ezta proportziozkoa ere eskolatze helburuz adingabe atzerritarren aldi baterako etortze harreran adin muga (60 urte) zehaztea, betiere adingabeaz arduratuko direnen osasun egoera fisiko eta psikikoa zaintzarekin bateragarria dela bermatzen bada4/2000 Lege Organikoak, Espainian atzerritarren eskubide eta askatasunei eta gizarteratzeari buruzkoak; ezta 2/2009 Lege Organikoa berritu ostean, 557/2011 Errege Dekretuak, apirilaren 2koak, Espainian atzerritarren eskubide eta askatasunei eta gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Araudia onartzen duenak; eta 3/2005 Euskal Legeak, otsailaren 18koak, haurrak eta nerabeak babestu eta arreta eskaintzeari buruzkoak; ere ez dute muga hori aurrez ikusten.Ez dugu ahaztu behar Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Itunaren 19. artikulua edo, antzeko terminoetan, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna; horiek diskriminaziorik ezaren printzipioa onartzen dute (21. artikulua) eta berariaz adierazten dute adina diskriminaziozko arrazoi modura.Bakarrik legegileak zehatz dezake, legegintzako aukera egokian, herritarrentzat tratu desberdina egoera bereiziak ebatzi behar dituenean. Horretarako, ordea, nahitaezkoa da justifikazio objektiboa eta arrazoizkoa egotea, orokorrean onartuak diren irizpide eta iritziekin bat eta betekizun hori helburuaren eta hartutako neurriaren ondoreen arabera aplikatu behar bada. Era berean, erabilitako bitartekoen eta jarraitutako helburuaren artean proportziozko erlazio jakina ezinbestekoa da..

Bestalde, era berean, aipatu nahi dugu eskolatze helburuarekin aldi baterako egonaldia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara mugatzen dela (7. artikulua). Ez dakigu zergatik ez den Lehen Hezkuntza, nahitaezkoa eta doakoa, sartu, bere helburuak honakoak izanik: adierazpena eta ahozko ulermena ikastea, irakurtzea, idaztea, kalkulatzea, kulturan eta bizikidetza ohituretan oinarrizko nozioak lortzea eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza probetxuz egiteko lanak eta ikasketak burutzea. Adingabeen adinagatik izan daitekeelakoan gaude. Horregatik, proposatutako legezko testuan sartzea balioztatu behar dela uste dugu eta erantzuna ezezkoa izanez gero, azaltzea beharrekoa litzateke.

IV.- GOGOETA BEREZIAK

Arauaren izenburua

Lehenik eta behin, aipatu nahi dugu dekretuaren proiektuaren izenak edo izenburuak aldi baterako etorreraren “arrazoi humanitarioak” ez dituela aipatzen. Testuan zehar, arrazoiak modu desberdinean jasoak ageri dira: programa humanitarioak (1, 2, 3, 5 orr.…); izaera humanitarioa (4,14 orr.); helburu humanitarioak (13, 20 orr.)…

Dekretuaren zioen azalpenak arrazoi humanitarioengatik atzerritarren aldi baterako etortze programak arautzen direla argi utzi, lege segurtasunari buruzko arrazoiek izenburuan arrazoi horiek aipatzea justifikatzen dute.

3. artikulua. Programen sustatzaileak

Artikulu honetako 2. atalak hala dio: “programaren helburua eskolatzeko atzerritar adingabeak aldi baterako etortzea denean, arestian aipatu erakundeez gain, hori pertsona fisikoek, banakakoek edo bikotzean, susta dezakete, betiere 60 urte bete ez badituzte. Bikoteen kasuan, nahikoa da bietako bat adin horretara ez iritsi izana”.

Muga horri dagokionez, gogoeta orokorretan azaldutakoa azpimarratzen dugu.

8. artikulua. Atzerritar adingabeak laguntzea

Artikulu honetako 5. atalak hurrengoa xedatzen du: “adingabeen kopurua 10etik gorakoa eta 25era artekoa denean, bidaiaren ibilbidea Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldera zuzenekoa ez bada eta, ondorioz, aldaketak edo geldialdiak egin behar badira, laguntza beharko dute; monitoreaz gain, adin nagusiko pertsona bat izan beharko dute, jatorrizko herraldetik etorrera eta itzulera bidaietan nerabeen eta haurren arduradun bezala jarduteko. Bere zereginak laguntzea, kontrolatzea eta jarduera indartzea izango dira”.

Gure iritziz, laguntza pertsona osagarria behar duten adingabeen kopurua malgutu beharko litzateke; izan ere, pentsatu beharra dago programa horiek garestiak direla eta horrekin segurtasuna gutxietsi gabe antolatzaileen gastuak arin daitezkeela, neurri osagarriak ezar baitaitezke, hala nola, adingabeak identifikatzea.

13. artikulua. Dokumentazio orokorra

Artikulu honetako 1-d) atalean letra lodiz dagoena gehitzea gomendatzen da:

“1. Euskal Autonomia Erkidegora adingabe atzerritarrak aldi baterako etortze programei buruzko txostenaren eskabideak, baldintza guztietan behar bezala osatutakoak eta programaren arduradun bezala identifikatutako pertsonak sinatutakoak, hurrengo datuak egiaztatzen dituen dokumentazioarekin batera aurkeztuko dira:

d) Adingabeen osasun egoerari buruzko ziurtagiri edo txosten medikoa. Ziurtagiria adingabea iritsi baino 10 egun lehenago aurkeztuko da.
….”

Adingabeak direnez eta erakundeak, batzuetan publikoak, kontrolatzen dituenez, arrazoizkoa dirudi ziurtagiriak proposatutako aurrerapenez entregatzea; are gehiago, adingabe asko zona urrunetatik dator eta dokumentuak beste hizkuntza batean idatziak daude, beraz, lortu eta itzultzea zailtzen dute. Horregatik, gure iritziz iritsi baino 10 egun lehenago entregatzen badira, osasun publikoari eragin gabe izapidea beteko da.

14. artikulua. Pertsona juridikoentzat dokumentazio berezia

Artikulu honetako 1. atalean f) atala gehitzea gomendatzen da hurrengo testuarekin:

“f) Garatzen den Lurralde Historiko bakoitzean programaren arduradunaren datuak (izena eta abizenak, NAN zenbakia, helbidea, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoaren helbidea)”.

Arrazoia honakoa da: bakarrik pertsona arduradunaren izenak agertu behar duela aipatzen da. Segurtasun handiagoa izateko, aipatu datuak eman behar direlakoan gaude; are gehiago, programa Lurralde Historiko batean baino gehiagotan egiten bada.

23. artikulua. Aldi baterako etortze programaren azkeneko azalpen txostena

Artikulu honetako 2. atalean bigarren paragrafoa gehitzea gomendatzen da letra lodiz adierazitako testuarekin:

“2. Eskolatze helburuarekin aldi baterako etortze programak badira eta pertsona fisikoek sustatu badituzte, aurreko atalak aipatzen duen azalpen txostenaren ordez ikastetxearen txostena aurkez daiteke. Horretan, besteak beste, honako gai eta alderdiak zehaztuko dira: eskola integrazioa, ikasturtearen aprobetxamendua, adingabearen hezkuntza aurrerapausoak, adingabe atzerritarraren ikaskuntza prozesuan aldi baterako zaintza zuten pertsonen laguntza eta inplikazioa eta, bidezkoa bada, ikasturtean izandako gorabeherak, ebatzi al ziren eta nola egin zen zehaztuta.

Tratamendu medikoarengatik etorri izanaren kasuan, horren ordez tratamenduaren azkeneko txosten medikoa aurkez daiteke eta egindako jarduera medikoak zehaztuko dira”.

Gure ustez egokia da aipatu ustezkoan azken txostenaren ordez txosten medikoa aurkeztea, jarduerak zehazten baditu.

V.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABren iritziz, “Euskal Autonomia Erkidegora adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzeko programei buruzko dekretu proiektua” izapidetzea egokia da, kontsulta organo honek egin dituen gogoetekin.

Bilbon, 2018ko uztailaren 26an

 

     Batzordeburuaren O.E.   Idazkari nagusia
    Francisco José Huidobro Burgos  Emilia Málaga Pérez

 

 

A

VI.- ERANSKINA. FORMAZKO ALDERDIAK

Honako formazko alderdiak berraztertzea gomendatzen da:

-    Zioen azalpena (2. orrialdea):

“Eta, era berean, jarduera prozedura, hiru Lurralde Historikoetarako erkidea, arautzea. Hori Foru Aldundiek jarraitu beharko dute 2/2009 Lege Organikoa berritu ondoren, 4/2000 Lege Organikoaren Arautegiak, Espainian atzerritarren eskubide eta askatasunei eta gizarteratzeari buruzkoak, 187. artikuluan aurrez ikusten duen txostena egiteko. Izan ere, adingabeen babesaren arloan autonomia erkidego bakoitzean tokiko erakunde aginpidedunek egin beharko dute” (cuya emisión atribuye a las entidades públicas competentes en materia de protección de menores en cada una de las Comunidades Autónomas).

Koherentzia semantikoarengatik, azpimarratutako zatiak “se” pertsona izenordaina izan beharko luke gaztelaniaz, bestela, esaldia ez baita ulertzen, “esleitu” aditzari laguntzen dion zuzeneko objektua faltako bailitzateke. Beraz, gaztelaniaz hurrengo moduan idaztea iradoki da:

“… y cuya emisión se atribuye a las entidades públicas competentes en materia de protección de menores en cada una de las Comunidades Autónomas”.

-  9. artikulua. Atzerritar adingabeak laguntzea

Bigarren paragrafoan, amaieran, honakoa xedatzen da:

“Eta, era berean, pertsona edo familia desberdinetan ala ostatatuak badaude, harreman mota eta maiztasuna egonaldian zehar anai-arreba guztien artean erlazioa mantentzeko”.

Esaldi honi aditza falta zaio.

-  11. artikulua.- Eskabideak eta aurkezteko tokia.

“1.– Euskal Autonomia Erkidegora adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzeko programari buruzko txostenaren eskabideak, 4/2000 Lege Organikoaren Arautegiko 187.1. artikuluak in fine bigarren paragrafoan aipatutakoak…(Las solicitudes de informe sobre el programa de desplazamiento temporal de personas extranjeras menores de edad a la Comunidad Autónoma del País Vasco, al que alude el párrafo segundo in fine del artículo 187.1 del Reglamento de la Ley Orgánica 4/2000…)”

Honakoa proposatzen da gaztelaniaz: “..a las que alude el párrafo…” .