Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

8/18 Irizpena

8/18 Irizpena

8/18 IRIZPENA Gizarte Larrialdiko Laguntzen Dekretua bigarrenez aldatzeko proiektuari buruzkoa

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

I.- SARRERA

2018ko martxoaren 9an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailaren idazkia sartu zen eta Gizarte Larrialdiko Laguntzen Dekretua bigarrenez aldatzeko proiektuari buruz txostena eskatzen zuen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearenak, 3.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Helburua gizarte larrialdiko laguntzen (aurrerantzean, GLL) dekretua aldatzea da, udalerriek ekitaldi bakoitzean baliabide gehiagorekin GLLetarako EAEko Administrazio Orokorraren aurrekontu esleipenak osatzea erabakitzen badute, apirilaren 7ko 2/2016 Legeak aipatzen duen ordain mekanismoa behar bezala aplika dadin arau aurreikuspenak sartzeko.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta horien berri Lan Batzordeari emateko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Arautegiak xedatutakoarekin bat. 2018ko martxoaren 21ean Gizarte Garapeneko Batzordea bildu zen eta hartutako erabakietatik abiatuta, honako Irizpen Proiektua egin da martxoaren 28ko Batzordearen Osoko Bilkuran lantzeko eta aho batez onartu da.

II.- EDUKIA

Arau proiektuaren testuak azalpen zatia, 4 artikulu eta azken xedapen bat ditu.

Azalpen zatian arauaren aurrekariak eta orain sartzen diren aldaketak zehazten dira.

Lehenengo artikuluan 34 artikulu berria eransten da eta horren arabera, GLLetarako EAEko Administrazio Orokorraren urteko esleipena baliabide gehiagorekin osatu duten udalerriei 2/2016 Legeak, apirilaren 7koak, Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzkoak, zortzigarren xedapen iragankorrean aurrez ikusitako ordain mekanismoa aplikatuko zaie.

Bigarren artikuluak 35 artikulu berria eransten du, ordainak kalkulatzen dituen prozedura arautzeko.

Hirugarren artikuluan 36 artikulu berria gehitzen da eta ordaina justifikatzeko dokumentazioa zehazten du.

Laugarren artikuluak 37 artikulu berria eransten du eta ordainaren ondorioz sortutako zenbatekoak transferitzeko mekanismoa xedatzen da.

Testua indarrean sartzeari buruzko azken xedapen batekin amaitzen da.

III.- GOGOETA OROKORRAK

18/2008 Legeak, abenduaren 23koak, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko denak, 44.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, GLLak aldizkakotasunik ez duten prestazio ekonomikoak dira eta diru-laguntzaren izaera dute. Hartzaileak bizikidetasun unitateko pertsonak dira, ohiko edo ohiz kanpoko gastu bereziei aurre egiteko baliabide nahikoak ez badituzte. Helburua gizarte baztertze egoerak saihestu, prebenitu edo arintzea da.  Bestalde, 4/2011 Dekretuak, urtarrilaren 18koak, Gizarte Larrialdiko Laguntzei buruzkoak, xedatutakoarekin bat, diru-sarreren berme eta gizarteratzearen arloan Eusko Jaurlaritza aginpideduna denez, urtero aginduaren bitartez, besteak beste, Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udalerrien arabera EAEko Aurrekontu Orokorretan GLLak estaltzeko izendatutako kredituak bana daitezen irizpideak ezartzen ditu. Halaber, udal bakoitzari dagokion aurrekontu muga xedatzen da.

2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzkoa, indarrean sartu zenean, GLLetarako behin-behineko araubidea (zortzigarren xedapen iragankorra) xedatu zen eta, horri jarraiki, urtebeteko epean, Diru Sarrerak Bermatu eta Gizarteratzeko Euskal Sistemari buruzko azterlan orokorra amaitzen denetik zenbatzen hasita, arau proposamena aurkeztu beharko da, analisiaren ondoriozko neurriak kontuan hartu eta sistema aldatzeko.

Halaber, aipatu xedapenaren babesean, behin-behinekoz, aldaketa egiten den bitartean, ordain mekanismoa gaituko da, GLLetarako EAEko Administrazio Orokorrak egindako esleipena baliabide gehiagorekin osatzea erabakitzen duten udalerrietarako.

Zortzigarren xedapen iragankorrak Eusko Jaurlaritzak honakoa araubidez garatzeko aukera ematen du: behin-behineko aldian aipatzen den formula aplikatu ostean ateratzen diren zenbateko osagarriak, urteko modura Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrean izendatuak ez daudenak, udalei nola ordaindu.

Aurreko guztiarengatik, Batzordeak kontsultatzen zaion aldaketaren aukera onartzen du. Nolanahi ere, indarrean egongo da araudi berria indarrean sartu arte.

IV.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABren iritziz, Gizarte Larrialdiko Laguntzen Dekretua bigarrenez aldatzeko proiektua izapidetzea egokia da, kontsulta organo honek egin dituen gogoetekin.

Bilbon, 2018ko martxoaren 28an

s

Presidentea O.E.

Francisco José Huidobro Burgos

Idazkari Nagusia

Emilia Málaga Pérez