Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

Irizpena 6/15

Irizpena 6/15

6/15 Irizpena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagokion konposizioa arautu eta eguneratzen duen dekretu-proiektuari buruzkoa

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

I.- AURREKARIAK

 2015eko apirilaren 15ean Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako Sailaren idazkia sartu zen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen konposizioa arautu eta eguneratzen duen dekretu-proiektuaren txostena eskatzen zuen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, 3.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

“Arauaren xedea Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planaren barruan, egungo zientzia, teknologia eta berrikuntzaren estrategiak zehazten duenean oinarrituta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea arautzea da. Zehatz-mehatz esanda, espezializazioa, bikaintasuna, I G baren balio-katean egoera eta esperotako emaitzak kontuan hartuta, eragile bakoitzaren posizioa zehazten duen berrantolaketa-prozesuari erreparatzen zaio. Era berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagozkion Eragileen Erregistro Publikoa sortu nahi du, sarearen kide diren erakundeak identifikatu eta kide direla iragartzeko”.

Horren kopia berehala bidali zitzaien Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak egin eta iritziak emateko, baita lan-batzorde egokian lantzeko ere, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari dagokion Funtzionamendu Araudiak xedatutakoarekin bat.

Ekonomia Garapenerako Batzordea 2015eko apirilaren 27an bildu zen, irizpen-aurreproiektuaren lehenengo proposamena eztabaidatzeko xedez. Bilera horretan onartu zen Irizpen Proiektua eta, ondoren, 2015eko apirilaren 29an Euskadiko EGABren Osoko Bilkurak lantzeko aurkeztu zen eta aho batez onartu zuen.

 II.- EDUKIA

 Dekretu Proiektuaren testuak zioen azalpena, 5 kapitulutan banatuta 22 artikulu, Xedapen Gehigarri bat, bi Xedapen Iragankor, Xedapen Indargabetzaile bakarra bi Azken Xedapen eta 4 Eranskin ditu.

Zioen azalpena

Euskal erakundeek ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin eta denboran mantendu dutela aipatzen da. Betiere enpresen lehiakortasuna hobetzen eta ekonomia- nahiz gizarte-ongizatea eta -aberastasuna sortzen laguntzea izan du ikuspuntu bezala. Nolanahi ere, estrategia horren ondorioz, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sistema eraiki da eta Euskadi Europar Batasuneko goi-mailako berrikuntzaren eskualdeen taldean kokatu da.

Ondoren, sistema honen gune nagusia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek osatzen dutela azaltzen da. Halaber, Teknologiaren Euskal Saretik (apirilaren 29ko 96/1997 Dekretua) aipatu sarea egituratu duten dekretuak aipatzen dira: Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareari buruzko 278/2000 Dekretua, zientzia-eragileak sartzen dituena; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari buruzko 221/2002 Dekretua, osasunean ikerketa-eragileak nahiz berrikuntzaren eragileak eta Osasunaren I Garen Unitateak nahiz Berrikuntzaren Bitarteko Erakundeak sartu zituena. Gainera, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua finkatzeko, beste eragile berezi batzuk sortu behar izan zirela adierazten da.

Batetik, azken hamarkadan, Europak bultzatutako RIS3 izenekoetan eta Horizonte 2020 europar programa berrian kokatuak, aldaketak izan dira eta, bestetik, Euskal Politika Zientifiko Teknologikoak heldutasuna lortu du. Bi horietatik abiatuta, Eusko Jaurlaritzak etapa berriari ekin dio eta Euskadiko berrikuntzaren estrategia moldatu behar da, ekonomia- eta gizarte-arlo desberdinetan balioa ematen aurrera jarraitzeko. Ildo horri jarraiki, baliabideak ikerketa-eremuetan kontzentratu behar dira, Euskadin dauden eta izan daitezkeen produkzio-gaitasunekin sinergia argiak ematen baitira. Hala, esketik bideratutako beharrak (pull politika) eta sortutako eskaintza zientifiko-teknologikoaren aurrerapenek bultzatutakoak (push politika) bateratu behar dira.

Zioen azalpena amaitzeko, estrategia berria zabal dadin palanka nagusietako bat Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea moldatu, antolatu eta eguneratzea dela azaltzen du. Lankidetzaren eta osagarritasunaren bitartez, helburuak eragileen eraginkortasuna eta emaitzekiko orientabidea areagotzea eta Euskadiko produkzio- eta gizarte-sareari balio-ekarpena hobetzea dira.

 Xedapen-zatia

I. kapituluak (1.etik 5. artikulura), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea izenburupekoak, honakoak jasotzen ditu: Dekretuaren xedea; Sarearen definizioa, antolamenduaren hiru ardatzak (I Garen balio-katean kokapena, EAEn lehentasuna duten ikerketa-arloetan espezializazio-maila eta ikerketaren bikaintasuna) eta Sarearen konposizioa (Dekretuan xedatutako moduan eragileak ziurtatzeko bidea). Definizioari dagokionez, sarean lan eginda, I G baren jarduera-mix orekatua garatzen duen ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-erakundeen multzoa da eta ikerketa espezializatua eta bikaina burutzen du, Euskadin aberastasuna eta ongizatea sortzen laguntzeko. Konposizioari buruz, honakoak dira: 1. Eragile bereziak, 2. Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, 3. Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak, 4. Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren hedapen-eragileak, 5. Osasunaren ikerketa-institutuak (OII), 6. Osasunean I Garen erakundeak, 7. Teknologia-zentroak (7.1. Foku anitzeko teknologia-zentroak, 7.2. Teknologia-zentro sektorialak), 8. Ikerketa kooperatiborako zentroak (IKZ), 9.- Enpresen I Garen unitateak eta 10.- Eskaintza-eskaera bitartekaritza-eragileak.

II. kapitulua 5. artikuluarekin bat dator eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagozkion eragileak karakterizatzen ditu. Zehatz-mehatz esanda, bakoitzaren zeregina eta jarduerak arautzen dira.

III. kapitulua Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagozkion eragileen baldintza orokor (6. artikulua) eta bereziei (7. artikulua) buruzkoa da. Bereziei dagokienez, Dekretuak egitura, finantzazio eta gobernuari buruzko baldintzak, baita plan estrategikoarekin eta jarraipen- nahiz ebaluazio-adierazleekin zerikusia dutenak ere arautzen ditu.

IV. kapituluak zehatz-mehatz (8.etik 18. artikulura) xedatzen du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagozkion eragileak ziurtatzeko mekanismoa. Zehazki, ondorengoak zehazten dira: egiaztapen-eskaera, eragileen arabera eskuratu beharreko dokumentazioa, egiaztapen-eskaerak aztertzeko talde teknikoa, Ebaluazio Batzordearen konposizioa eta lana, ebazpena, ziurtatutako eragileen eskubideak eta eginbeharrak, ziurtapenaren baliozkotasun-aldia eta erregistroan datuak aldatzeko prozedura, eragileen jarraipena eta eskatutako baldintzak betetzeari dagokionez ebaluazioa, ziurtapena baliogabetzea eta egiaztapen berriak eskatzeko epea.

Azkenik, V. kapitulua (19. eta 22. bitarteko artikuluak) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagozkion Eragileen Erregistro Publikoari buruzkoa da. Zehatz-mehatz esanda, sorrera, helburua, inskribapena, Erregistroaren jendaurreko informazioa eta hirugarrenekiko irisgarritasuna eta Erregistroan inskribapena deuseztatzea xedatzen ditu.

Xedapen Gehigarriak eragileen multzoa irabazi-asmorik gabeko erakundean sartzea eskatzen du, ordezkatu eta bere jarduerak koordinatzeko.

Lehenengo Xedapen Iragankorrak 221/2002 Dekretuaren babesean, jada Sarean sartu eta onartutako eragileek ziurtapen berria eskatzeko duten denbora (hilabetea) xedatzen du.

Bigarren Xedapen Iragankorrari jarraiki, arestian deskribatutako eragileek ziurtapenik eskatzen ez badute, ez dira Sareko eragileak izango, ondoren ziurtapena eskatzea alde batera utzi gabe.

Xedapen Indargabetzaileak 221/2002 Dekretua eta maila bereko edo txikiagoko edozein xedapen indargabetzen du, Dekretu honen edukiaren kontra egiten zaion horretan.

Lehenengo Azken Xedapena arauaren araubidezko garapenari buruzkoa da.

Bigarren Azken Xedapenak Dekretua indarrean sartzea lantzen du.

Amaitzeko, lau eranskin sartu dira:

I. ERANSKINA, …/2015 DEKRETUAK, ……koak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen konposizioa arautu eta eguneratzen duenak, xedatutako Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroei buruzkoa.

II. ERANSKINA, …/2015 DEKRETUAK, ……koak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen konposizioa arautu eta eguneratzen duenak, xedatutako Osasunaren Ikerketa Institutuei buruzkoa.

I. ERANSKINA, …/2015 DEKRETUAK, ……koak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen konposizioa arautu eta eguneratzen duenak, xedatutako Teknologia Zentro, Ikerketa Kooperatiboaren Zentro, Enpresen I Garen Unitate eta Eskaintza-eskaera Bitartekaritza Erakundeei buruzkoa.

I. ERANSKINA, …/2015 DEKRETUAK, ……koak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen konposizioa arautu eta eguneratzen duenak, xedatutako Teknologia Zentro eta Ikerketa Kooperatiboaren Zentroei buruzkoa.

III.- GOGOETAK

III.1 Gogoeta orokorrak

Kontsultatzen zaigun arauaren zentzua eta aukera:RIS3 estrategiak, Euskadi 2020 ZTBPa eta ZTBES berrantolatzearen beharra

 Europa 2020 Estrategia inplementatzearekin, hazkuntzarako bideratutako baliabideen, bereziki, europar funtsen eraginkortasun handiagoa lortzen sakondu da. Xede horrez, espezializazio adimentsurako nazioko eta eskualdeko ikerketa- eta berrikuntza-estrategiak (RIS3-Research and Innovation Smart Specialisation Strategy estrategiak) diseinatu behar direla ohartarazi da. Egiturazko eta Inbertsioko Funts Europarrak modu eraginkorragoan erabili ahal izatea eta eskualdeetako, nazioetako eta EBko politika desberdinen arteko sinergiak, baita inbertsio publikoak eta pribatuak ere gehitzea lortu nahi da.

RIS3 kontzeptua egiaz testuinguru berezia kontuan hartu gabe eta lehentasunak zehaztu barik iraganean eskualdeetako gobernu askok zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren area zehatzetan mimetikoki inbertitu dutela egiaztatu ondoren sortu da. Aurrekoaren ildotik, eskualdeko estrategia adimentsuak behar dira. Nolanahi ere, existitzen diren eta izan daitezkeen eskualdeko produkzio-gaitasunekin sinergia argiak dauden arloetan baliabideak eta inbertsioak espezializatu eta kontzentratu behar dira.

Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planak (Euskadi 2020 ZTBP), Eusko Jaurlaritzarenak, RIS3 estrategia erreferentziatzat hartzen du eta espezializazio adimentsuan nahiz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sistemaren eraginkortasuna hobetzean oinarritutako ikerketa- eta berrikuntza-politika planteatzen du, lau lerro estrategiko (LE) eta bi zeharkako ardatzen (ZA) bitartez. Horiek bost helburu operatibo (HO) eta helburu horizontal bakarrean (HH) egituratzen dira.

a

LE1. Euskadiko gizarte-erronkei erantzuteko zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren bitartez espezializazio adimentsuaren estrategia bultzatzea. HO1. I G baren baliabideak eta inbertsioak espezializazio-eremuetan kontzentratzea.HO2. Oinarrizko ikerketa eta garapen esperimentala sendotzea (I G baren jarduera-mixa hurrengoetara igortzea: Oinarrizko Inbertsioa/0 Industria Inbertsioa/U Garapen Esperimentala.
LE2. Lankidetza publiko-pribatuaren bitartez industria-burutza sendotzea. HO1. I G baren baliabideak eta inbertsioak espezializazio-eremuetan kontzentratzea.
LE3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sistemaren bikaintasuna areagotzea. HO3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sistema emaitzetara bideratzea.
LE4. Zientzia, teknologia eta berrikuntzan giza kapitalaren garapena bermatzea. HO6. Langile ikerlarien prestakuntza hobetzea
ZA1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema ireki eta nazioarteko bihurtzea HO4. I G ban nazioarteko funts gehiago lortzea
ZA2. Sistema berriztatzaile eta konektatua. HO5. Berrikuntza egiten duen enpresa-kopurua gehitzea

Aurreko helburuak betetzen direla bermatzeko eta Planak zehaztutako lehentasunei erantzuteko, beharrezkotzat jotzen da Euskadik (funts publikoak eta inbertsio pribatua barne) zuhurtziaz I Gan inbertitzearen aldeko apustua egiten jarraitzea. Izan ere, Europan ez da lehiakortasunaren eta berrikuntzaren trena galdu behar. 2020. urterako helburua bikoitza da: batetik, zehaztutako diziplina eta lehentasun bertikaletan hazkuntzaren bidetik jarraitu eta batez besteko europarra mantendu edo, are gehiago, gainditzea; eta, bestetik, I Garen gastuen eraginkortasun eta efizientzia gehitzea eta, ondorioz, enpleguan eta enpresa-lehiakortasunean duten inpaktuan emaitza praktiko hobeak lortzea.

Planean jasotzen den bezala, aipatu berrikuntza-eredua gauzatzeko, halabeharrez egungo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea berrantolatu behar da, honako helburuekin:

 

1. Eragileen zeregina eta Planean zehaztutako helburuak lerrokatzea.
2. Multzoaren osagarritasun- eta koherentzia-maila maximizatzeko eragile bakoitza posizio egokian kokatzea.
3. Euskadiko gizartearen produkzio-sareari balio-ekarpena eta eraginkortasuna areagotzea.
4. Eragileen dentsitate handiaren ondoriozko ahuleziak lantzea.
5. Jendeak ezagutu eta onartzeko, osatzen duen eragile-multzoari ikuspen publikoa eskaintzea

Hori guztia ikusirik, kontsultatzen zaigun Dekretu Proiektua egokia da, ZTBESaren berrantolaketari erantzuten baitio. Izan ere, Sarea osatzen duten eragileen konposizioa eta karakterizazioa zehazten ditu eta esperotako baldintzak eta errendimenduak aipatzen ditu eta Batzorde hau ados dago.

Hala eta guztiz ere, arestian azaldutakoa alde batera utzi gabe, hurrengo gogoetak eta gaiak planteatzen ditugu. Dekretu Proiektu honen eremua gainditu arren, gure ustez interesgarriak dira, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Plana ez zitzaigula kontsultatu kontuan hartuta.

Europar Berrikuntzaren Panelean posizioari dagokionez eta I G ban inbertsioari buruz

“Europar Berrikuntzaren Adierazleei buruzko Panela (IUS)” herrialdeetako ekonomiek berrikuntza-jardueretarako gaitasuna al duten eta garatzen al dituzten neurtzen saiatzen da, hainbat adierazletatik abiatuta.

EB27ko herrialdeak lau kategoriatan multzokatzen dira, lortutako puntuen arabera. Lehenengoan (berrikuntzan burutza duten herrialdeak) IUS-2014ri jarraiki, hurrengoak daude: Suedia (0,74), Danimarka (0,72), Alemania (0,71) eta Finlandia (0,68). Europako Batasuneko kideak izatea kontuan hartzen ez bada, talde honetan Suitza (0,84) dago. Beraz, berrikuntzaren abangoardian aurkitzen dira hauek guztiak.

EE

Bigarren taldea (herrialdeak goi-mailako berrikuntzarekin) honakoek osatzen dute: Luxemburg, Herbehere, Belgika, Erresuma Batua, Austria, Irlanda, Frantzia, Eslovenia, Txipre eta Estoniak. 0,64 eta 0,51 bitarteko puntuak dituzte.

Hirugarren taldean (neurrizko berrikuntza duten herrialdeak) Italia, Txekiar Errepublika, Espainia eta Portugal agertzen dira, besteak beste,0,45 eta 0,30 bitarteko balioztapenekin.

Laugarrenean (behe mailako berrikuntza duten herrialdeak) Polonia, Errumania, Letonia eta Bulgaria daude, 0,26 eta 0,20 arteko puntuekin.

EAEren balioa 0,50ekoa (EUSTATen datuen arabera) da eta, beraz, goi-mailako berrikuntza duten herrialdeen taldean kokatuko litzateke, baina azpian, hain zuzen ere, EB27ran batez bestekoarekiko sei ehunen azpitik, bere balioa 0,56koa baita. Ildo horri jarraiki, kontuan hartu behar da.

Euskadi 2020 ZTBPa irakurri ostean ondoriozta daitekeen bezala, I G ban inbertsioaren eraginkortasuna hobetu eta aniztasuna nahiz aukera-sektore berrien sorrera errazteko eta, bide batez, enplegu eta suspertze ekonomikoan laguntzeko, Euskadik baliabideak eta inbertsioak eskualdeko produkzio-gaitasunekin sinergia argiak dauden arloetan kontzentratu behar ditu, espezializazio adimentsurako ikerketa eta berrikuntzari buruzko estrategia europarraren ildotik.

a

I GAN AHALEGINAREN EBOLUZIOA

ERREFERENTZIAZKO HERRIALDEAK, EUROGUNEA ETA EAE

2008

2009

2010

2011

2012

2013

EAE

1,87

2,00

2,01

2,01

2,06

1,99

Espainia

1,32

1,35

1,35

1,32

1,27

1,24

Eurogunea

1,9

1,99

2,0

2,04

2,09

2,12

Frantzia

2,06

2,21

2,18

2,19

2,23

2,23

Danimarka

2,78

3,07

2,94

2,97

3,03

3,05

Alemania

2,6

2,73

2,72

2,8

2,88

2,94

Suedia

3,5

3,42

3,22

3,22

3,28

3,21

Finlandia

3,55

3,75

3,73

3,64

3,43

3,32

AEB

2,77

2,82

2,74

2,77

2,81

-

Japonia

3,47

3,36

3,25

3,38

-

-

Iturria: EUSTAT ETA EUROSTAT

Errealitate hau, ordea, EUSTAT eta EUROSTATek eskainitako datuen kontrakoa da. Horien arabera, BPGaren gainean I Gan egindako gastua (ahalegina) 2013. urtean %1,99an kokatu da. Azkeneko 10 urte hauetan lehenengoz aurreko urtearekiko jaitsiera izan da. Ehuneko hori eurogunean izandakoa (%2,12) baino txikiagoa da eta arloan erreferentziazko herrialdeen azpitik dago: Finlandia (%3,32), Suedia (%3,21), Japonia (%3,38, 2011ko datua), Danimarka (%3,05), Alemania (%2,94), AEB (%2,81, 2012ko datua) eta Frantzia (%2,23); dena den, egia da Suedia eta Finlandia bezalako herrialdeek ere ratioa murriztu dutela.

Murrizketarako zenbait arrazoi zeuden, baina 2010eko sabaiarekiko Administrazioak egindako eko murrizketa gailentzen zen.

Datu horiei erreparatuz, I G baren oinarrizko adierazleek geldialdi kezkagarria izan dute, Europan arloan buru direnei hurbiltzea eten egin baita, aurreko urteetan gertatutakoarekin alderatuta.

Inbertsio txikiagoak I Garen jardueren sektorean eta sektoreko pertsonen enpleguan eragin negatiboa izango du. Horri eskatutako ratioak eta baldintzak (adibidez, doktorearen titulazioa duen pertsona-kopurua) eransten bazaizkio, ZTBES eratzen duten hainbat zentrok kategoria galtzea edo ixtea eragin dezake eta, ondorioz, enpleguan ondorio negatiboak izango ditu.

Gure iritziz, arauaren helburuak kalitatezko sare eraginkorra diseinatzea izan behar du; horrek euskal gizartearentzat oso garrantzitsua den sektorean, hain zuzen ere, I G baren sektorean enplegua sendotzen lagunduko du eta proposatutako legezko testuak behar bezalako bizitasunez ez duela jasotzen gaude.

ZTBESa osatzen duten eragileei buruz

Dekretu Proiektuaren arabera, ZTBESa honako eragile-motek osatzen dute:

1. Eragile bereziek

2. Unibertsitateetako ikerketa-egiturek

3. Oinarrizko eta bikaintasunaren ikerketa-zentroek

4. Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren hedapen-eragileek

5. Osasunaren ikerketa-institutuek (OII)

6. Osasunaren I G erakundeek

7. Zentro teknologikoek

7.1. Foku anitzeko zentro teknologikoek

7.2. Zentro teknologiko sektorialek

8. Ikerketa kooperatiboaren zentroek (IKZ)

9. Enpresetako I G unitateek

10. Eskaintza-eskaera bitartekaritza-eragileek

Ildo horri jarraiki, 2013ko Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunaren Txostenak, Orkestrak egindakoak, ekonomia produkzioaren ikuspegitik eraldatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko ezagutza-azpiegituren potentzialtasunak aztertu dituela adierazi nahi dugu. Txostena beste analisi batzuekin bat dator ZTBESa oso konplexua izanik, berrantolatu behar dela zehaztean. Horrez gain, horretan ondorioztatutakoaren arabera, egiaz ezagutza-azpiegiturak izan arren, bi erakunde-mota ez daude ZTBESaren barruan eta I G baren euskal politikan sartu beharko lirateke: enpresei zerbitzuak ezagutzan intentsiboak (EZZI) eta Lanbide Heziketaren zentroak (LH).

Lanbide Heziketaren zentroak askotan enpresa txikienentzat I G bra iristeko ate bakarra dira. Ondorioz, Batzorde honen ustez Lanbide Heziketaren zentro horiek ZTIESan integratzeko aukera izan behar dute, sareko sinergiek gure produkzio-sare txikienean eragiteko, gure ekonomian oso garrantzitsua baita. Baina Lanbide Heziketako zentroen errealitatea ZTBESa osatzen duten gainerako erakundeekiko oso desberdina dela jakitun izanik, berezitasunak behar bezala kontuan hartu beharko lirateke, ZTBESan egiazko integrazio eraginkorra ez kaltetzeko; beste modu batera esanda, gure iritziz tratamendu berezia eskatuko lukete, bai ZTBESra sartzeko baldintzei dagokienez, baita laguntzak eta diru-laguntzak lortzeari buruz.

Sarean egituratzeari buruz

Euskadi 2020 ZTBPan aipatutakoarekin bat, ZTBESa zientzia eta teknologiaren eragile-multzo bezala egituratzen da eta sarean lan eginda, ikerketa espezializatua, bikaina eta merkatuari bideratua garatzen dute, Euskadin aberastasuna eta ongizatea sortzen laguntzeko.

Aurrekoari eutsiz, hurrengoa azpimarratu behar da: eragile-mota desberdinak eta I G baren balio-katean beren kokapena nabarmentzen dela, baina eragile desberdinen artean harreman-kanal operatiboak ez direla zehazten. Hau da, “noduluak” (eragileak) zehazten dira, baina ez horien arteko erlazio aktiboa. Jakintzat jotzen da balio-kateak jada sarea sortzen duela (erlazio lineal eta pasiboa).

Ezagutza zientifiko eta berriztatzailea sortzeak halabeharrez beti kate lineala ez duela jarraitzen eta eremu honetan harreman dinamikoagoak eta zirkularrak eman daitezkeela kontuan hartuta, Dekretuak diseinatzeko duen gaitasunetik abiatuta, hodi komunikatzaileekin sare operatiboaren sorrera sustatzea komenigarria litzateke. Hala, sareari materialtasun, eraginkortasun eta efizientzia handiagoak eman behar zaizkio.

Alderdi hau oraindik garrantzitsuagoa da, gurea bezala, erreferentziazko eremuan ahalmen eta tamainarengatik baliabide estrategikoen bikoiztasunak edo sakabanaketak izan ezin ditzaketen lurraldeetan.

Sareko eragile batzuen irekitze eta nazioarteko bihurtzearen mailari buruz

Euskadi 2020 ZTBParen bi zeharkako ardatzetatik bat Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema ireki eta nazioarteko bihurtzea dela kontuan hartzen badugu, ezin dezakegu bazter kontsultatzen zaigun Dekretu Proiektuan nazioarteko bihurtzeari buruzko aipamena, agian, lausoegia dela.

Ildo horri jarraiki, Unibertsitatearen kasuan, bere nazioarteko zeregina ez da azpimarratzen, IKZei zeregin europarra ematen zaie eta BERCei nazioarteko “abangoardian” kokatzen zaie.

Gure iritziz “adierazle” horiek ez dira oso zehatzak, nazioarteko bihurtzeari buruzko politika lehentasun handiagoz zentratzeko (nahiz eta halabeharrez esklusiboa ez izan) emaitzei edo helburuei buruzko beste adierazle-mota batzuekin batera ez baitoaz.

Zientziaren eta teknologiaren hedapen-eragile bezala unibertsitatearen zereginari buruz

Batzorde honen iritziz, 5.4 eta 7.4 artikuluak irakurri ondoren, ez da argi eta garbi ondorioztatzen unibertsitatea zientziaren eta teknologiaren hedapen-eragilea al den.

Ildo horri jarraiki, agian, artikulu bat sartu beharko litzatekeela azaldu nahi dugu. Glosario moduan Proiektuan aipatzen diren kontzeptu batzuk definituko lituzke. Adibide bezala, zientziaren eta teknologiaren hedapen-agenteak eta beren baldintzak karakterizatzen direnean, zalantzak sortzen zaizkigu: hedapenean dibulgazioa sartuta al dago? Izan ere, bi kontzeptuak ez dira berdinak.

 III.2 Gogoeta bereziak

I. kapitulua. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea

5. artikulua. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagozkion agenteak karakterizatzea

“Unibertsitateetako ikerketa-egituren jarduerak” 2.b atalean hurrengoa eranstea proposatzen da:

  • Ikerlari berriei ikerketan sartzea eta ikerlariak etengabe prestatzea.”

Hastapen hori, Unibertsitateei buruzko Euskal Legean jasotakoa, ikerlarien prestakuntza iraunkorrarekin osatu behar da, langile ikerlariek ezagutza osoak eta eguneratuak izan ditzaten, euskal gizartearen onurarako.

III. kapitulua. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagozkion eragileen baldintza orokor eta bereziak

6. artikulua. Baldintza orokorrak

  • Baldintza orokorren artean, 2. atalean Euskal Sarearen kide izateko “irabazi-asmorik ez edukitzea” sartzen da.
    Batzorde honen ustez, puntu hau zehaztasun handiagoz argitu beharko litzateke, baldintza hori enpresetako I Garen unitateek betetzea zaila izan baitaiteke, nortasun juridiko propioa dutenean izan ezik. Itxuraz, azkenekoa ez da definizioan eskatzen.
  • 5. atalaren esparruan ebaluazioan aldeko baldintza bezala I G baren onuren transmisio-bektore modura gizarte-berrikuntzari aipamena sartzea proposatzen da.

IV. Kapitulua. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagozkion eragileak ziurtatzea

10. artikulua. Eskuratu beharreko dokumentazioa

1.b) atalean estatutuek aldaketak izan ditzaketenez, hurrengoa eranstea proposatzen da:

 

“b) Eratze-eskriturak eta erakundea arautzeko estatutu eguneratuak

13. artikulua. Ebazpen Organoak

3. atalean epea igarota berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, eskaera kontuan hartzen dela (isiltasun positiboa) eta ez gaitzetsia, aipatzen den bezala, ulertzen dugu.

5. atalari dagokionez, egiaztapen-prozesuari gardentasun handiagoa eskaintzeko, eragilea ZTBESan sartzen denean, EHAAn argitaratu beharko litzatekeelakoan gaude. Gauza bera egin beharko litzateke egiaztapena baliogabetzean.

15. artikulua. Egiaztapenaren baliozkotasuna eta datuak mantentzea

2. atalean jakinarazpenaren unea ez da zehazten eta ahalik eta aurrerapen handienez egitea komeni da, horregatik, honakoa eranstea proposatzen da:

 

“2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari buruzko Eragileen Erregistroan agertzen den edozein datu aldatzen bada, dagokion erakundeak, gorabehera hori gertatu bezain pronto, aipatu bitarteko elektronikoak erabiliz, aldaketa-eskaera aurkeztu beharko du. Erakundeko ordezkariak sinatua izango da eta Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzari bideratuko zaio. Nolanahi ere, aldaketa adieraziko da eta hori justifikatzeko dokumentazioa gehitu ere bai”.

16. artikulua. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagozkion eragileak egiaztatzeko eskatzen diren baldintzen betetze-maila jarraitzea.

1. atalak hala dio:

1.- Aldizka eta beharren arabera, egiaztatuko eragileei jarraipena egingo zaie. Egiaztatuak dauden tipologiarako Dekretu honek xedatutako baldintzak betetzen al dituzten ebaluatuko da”.

Gure iritziz, eragileak “jarraitzea” funtzio garrantzitsua da eta bere jardueran diskrezionaltasun gutxiago eskatzen ditu. Gure ustez desiragarria litzateke irizpidea definitzeko orduan araua zehatzagoa izatea; adibidez, epea edo denbora-tartea zehaztu beharko luke.

17. artikulua. Egiaztapena baliogabetzea

  • 1. atalak hala dio:
    “1.- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagokion eragile bezala egiaztatutako erakunde batek Dekretu honetan xedatutako baldintzen bat galduko balu, erakundearen egiaztapena baliogabetuko da, xede horretarako espedientea izapidetu ondoren”.
    Kontsulta-organo honen iritziz, baldintzaren bat betetzen ez bada, egiaztapena halabeharrez automatikoki ez baliogabetzea kontuan hartu beharko litzateke, ez-betetzea puntuala edo behin-behinekoa denean; hori guztia jarraipen berezia baztertu gabe egingo litzateke eta egoera lehenbailehen konpondu beharko luke.
  • Egiaztapen-prozesuaren ildotik, ZTBESan eragilea baliogabetzen bada, EHAAn argitaratu beharko litzatekeela uste dugu.

a

V. kapitulua. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagozkion Eragileen Erregistroa

Kapituluaren izenburuan ondorengoa gehitzea gomendatzen da:

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagozkion Eragileen Erregistro Publikoa

Xedapen gehigarria

Harrigarria da xedapen honen edukia, ez baitu ezer arautzen. Gai desberdina litzateke administrazioak berak irabazi-asmorik gabeko erakundea eratzea eta garatzea (eta, bidezkoa bada, zer bitartekorekin) sustatuko balu.

III. ERANSKINA, …/2015 DEKRETUAK, ……koak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen konposizioa arautu eta eguneratzen duenak, xedatutako Teknologia Zentro, Ikerketa Kooperatiboaren Zentro, Enpresen I Garen Unitate eta Eskaintza-eskaera Bitartekaritza Erakundeei buruzkoa.

  • Eragile desberdinen Aginte Koadroak aipatzen dituenean, adierazleak agertzen dira eta jomuga bateraino iritsi behar da. Zer denboralditan lortu behar diren helburu horiek, ordea, ez da zehazten. Zehaztutako baldintzetatik helburu hori 2020. urteari dagokiola ondorioztatu ahal izan arren, argi eta garbi zehaztea komenigarria litzateke, lehen ikusian beste denboraldi batzuk (adibidez, urtea) iradoki baitaitezke.
  • Zentro teknologiko sektorialei eta enpresetako I Garen unitateei dagokienez, Aginte Koadroko adierazleetarako lortu behar den baliorik ez da proposatzen eta horretarako ez da arrazoirik idatziz jasoa uzten.
  • Eskaintza-eskaera bitartekaritza-eragileei buruz, Euskal Sarearen kide izan daitezke, helburu berezi jakinekin eta beste batzuekin alderatuta urriak dira. Nolanahi ere, eragile desberdinei exijitzen zaien etekin bera ez eskatzeko arrazoirik ez da azaltzen. Era berean, Aginte Koadroko adierazleetarako lortu behar den baliorik ez da proposatzen.
  • Unibertsitateetako ikerketa-egiturei, oinarrizko eta bikaintasunaren ikerketa-zentroei, eragile bereziei eta osasunaren I G erakundeei dagokienez, ez dira baldintza bereziak zehazten. Horiek guztiak sektore publikoak dira eta ez-egite horretarako arrazoia izan daiteke, baina ez da ulertzen Euskal Sareko kideak izateagatik zergatik ez zaien aldez aurretik finkatutako helburuak betetzea eskatzen.

IV.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABren iritziz, kontsulta-organo honek egindako gogoetekin, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen konposizioa arautu eta eguneratzen duen Dekretu Proiektua izapidetzea egokia da.

Bilbon, 2015eko apirilaren 29an.

 

a

O.E. Presidentea Idazkari Nagusia
Francisco José Huidobro Burgos Emilia Málaga Pérez