Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

3/25 IRIZPENA APIRILAREN 4KOA, EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN ERREGELAMENDUA ONARTZEN DUEN DEKRETUAREN PROIEKTUARI BURUZKOA

2025eko martxoaren 17an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Dekretu-proiektua, Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamendua onartzen duena” buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontsultatzen zaigun arauak 11/2019 Legean jasotako legezko garapen-agindua bete nahi du, hau da, Legea aplikatzeko eta garatzeko arauak ematea, bertan gutxieneko moduan jaso diren eta pertsona juridiko kooperatiboaren antolamenduan eta funtzionamenduan eta haren jardueran segurtasun juridikoa bermatzeko xehetasun handiagoa behar duten gaiak definitzeko.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.

2025eko martxoaren 31rean, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen Batzordearen Osoko Bilkuran lantzeko. Han aho batez onartu zen.

(Ikus 3/25 Irizpen osoa)