Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia





2/25 IRIZPENA, MARTXOAREN 19KOA, DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ETA GIZARTE-LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN ONURADUNEI APLIKAGARRI ZAIEN ENPLEGURAKO PIZGARRIAK ARAUTZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA.

2025eko otsailaren 26an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta gizarte-larrialdietarako laguntzen onuradunei aplikagarri zaien enplegurako pizgarriak arautzen dituen dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren araudian jasotako enplegurako pizgarriak aplikatzeko baldintzak arautzea, neurri gisa, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta gizarte-larrialdietarako laguntzen prestazioa bateragarri egin ahal izateko prestazio horien eskatzaileen eta onuradunen norberaren konturako lanaren edo jarduera ekonomikoaren errentekin. Horretarako, zenbateko batzuk deskontatzen dira norberaren edo besteren konturako lanetik datozen diru-sarrerak zenbatzean, dekretu honetan ezarritako moduan eta baldintzetan.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.

2025eko martxoaren 11n, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen Batzordearen Osoko Bilkuran lantzeko. Han gehiengoz onartu zen.



(Ikus 2/25 irizpena osoa)