1/25
IRIZPENA MARTXOAREN 5EKOA,
EUSKAL
AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANBIDE-HEZIKETAKO IKASTETXE INTEGRATUAK
ARAUTZEN DITUEN DEKRETUAREN PROIEKTUARI BURUZKOA
2025eko
otsailaren 12an, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordeak Hezkuntza Sailaren idazkia jaso zuen, Euskal Autonomia
Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen
dekretuaren proiektuari buruzko txostena eskatuz.
Arauaren
xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe
integratuak arautzea Lanbide Heziketaren Antolamendu eta
Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren eta
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko
4/2018 Legearen esparruan. Batez ere aurreikuspenak sartzen ditu
berariazko egiturak defini daitezen, batetik, ikastetxeetan
antolamendu-eredu adimendunari egokitze aldera eta, bestetik,
industria-iraultza berriak planteatzen dituen erronkei erantzuteko
gaitasuna izate aldera.
Batzordearen
Batzar Nagusiko kide guztiei berehala bidali zitzaien dokumentuaren
kopia bana, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi
berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu
Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.
2025eko
otsailaren 27an, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta,
hartutako erabakietan oinarrituta, irizpen-proiektu hau egin zen,
Batzordearen Osoko Bilkurak martxoaren 5ean aztertzeko, eta azkenak
gehiengoz onartu zuen.
(Ikus
1/25 Irizpen osoa)