13/24
IRIZPENA AZAROAREN 25EKOA, MERKASARETZA, MERKATARITZA LAGUNTZAKO
PUNTUEN (MLP) EUSKAL SAREA SORTU ETA MERKATARITZA LAGUNTZAKO
ZERBITZUEN ZORROA ZEHAZTEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2024ko
azaroaren 5ean Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Turismo,
Merkataritza eta Kontsumo Sailaren idazkia jaso genuen. Horren
bitartez, “MERKASARETZA,
Merkataritza Laguntzako Puntuen (MLP) Euskal Sarea sortu eta
Merkataritza Laguntzako Zerbitzuen Zorroa zehazten duen
dekretu-proiektuari”
buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan
ezarritakoaren arabera.
Hizpide
dugun arauaren xedea, lehen artikuluan xedatuta dagoen bezala,
MERKASARETZA merkataritza-laguntzako puntuen euskal sarea sortzea da,
merkataritza-banaketaren sektorearen erronka berriei aurre egiteko
laguntza espezializatua emate aldera. Sarearen helburua prozesu
koordinatuak sustatzea da, jarduketa-eremu bakoitzean saltokien
lehiakortasuna hobetzen eta saltokiak etengabe aldatzen ari den
ingurura egokitzen laguntzeko.
Kontseiluko
Batzordeko kide guztiei berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia
bana, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi
berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu
Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.
2024ko
azaroaren 19an Ekonomia Garapeneko Batzordea bildu zen eta hartutako
erabakietan oinarrituta, Irizpen Proiektu hau sortu zuen. Ondoren,
Kontseiluaren Osoko Bilkurara eraman zen eta azaroaren 25ean
gehiengoz onetsi zuten.
Ikus
13/24 irizpena