12/24
IRIZPENA AZAROAREN 11KOA, ERABILERA TURISTIKOKO ETXEBIZITZEI ETA
ETXEBIZITZA PARTIKULARRETAKO LOGELEI BURUZKO UZTAILAREN 3KO 101/2018
DEKRETUA
ALDATZEKO DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2024ko
urriaren 18an, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren idazkia
jaso zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean;
bertan, “Erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza
partikularretako logelei buruzko uztailaren 3ko 101/2018 Dekretua
aldatzeko dekretu-proiektuari” buruzko txostena egiteko eskatu
zen.
Aztergai
darabilgun dekretu-proiektuaren xedea da erabilera turistikoko
etxebizitza eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko
uztailaren 3ko 101/2018 Dekretua aldatzea, lehen xedapen gehigarria
indargabetuta.
Jasotako
dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Batzordearen Osoko
Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta
horien berri lan-batzorde egokiari helarazteko, Euskadiko Ekonomia
eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian
ezarritakoari jarraikiz.
2024Ko
azaroaren 5ean, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta,
hartutako erabakietan oinarrituta, irizpen-proiektu hau egin zen,
Batzordearen azaroaren 11ko Osoko Bilkurari aurkezteko, eta azkenak
aho batez onartu zuen.
(Ikus
12/24 Irizpena)