Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

10/24 IRIZPENA IRAILAREN 16KOA, ERLEZAINTZA ARAUTZEKO DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2024ko uztailaren 17an, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren idazkia jaso zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Kontseiluan; bertan, “Erlezaintza arautzeko dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatu zen.

Aztergai darabilgun arauaren xedea da, 1. artikuluak adierazitakoaren arabera, erlezaintza arautzea eta gutxieneko baldintza higieniko-sanitarioak ezartzea erlezaintzako ustiategian dauden erauzketa- eta ontziratze-lokalei.

Dekretu honetan jasotako xedapenak Euskal Autonomia Erkidegoko erle-ustiategiei aplikatuko zaizkie, baldin eta lehen mailako ekoizpena egiten badute, bai eta lotutako eragiketa hauek egiten dituzten ustiategiei ere:

  • Erlezaintza bera, erlauntzak maneiatzeari lotutako jarduera guztiak aintzat hartuta, bai eta erlauntzak ustiategiko instalazioetatik urrun badaude ere.

  • Eztia eta erlezaintzako beste produktu batzuk zentrifugatzea, ateratzea, ontziratzea eta enbalatzea, ustiategiko instalazioetan bertan.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoari jarraikiz.

2024ko irailaren 11n, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta bertan hartutako erabakietan oinarri harturik, honako irizpen-proiektu hau egin zen Batzordeak ekainaren 28an egindako Osoko Bilkuran aurkezteko. Aho batez onetsi zuten.

(Ikus 10/24 Irizpen osoa)