7/24
IRIZPENA APIRILAREN 30EKOA, ETXEKO ANIMALIEK ETA GATIBU DAUDEN
ANIMALIA BASATIEK EAEKO IKUSKIZUN PUBLIKOETAN PARTE HARTZEKO
ANIMALIEN ONGIZATERAKO IRIZPIDEAK ARAUTZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI
BURUZKOA
2024ko
apirilaren 9an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Ekonomiaren
Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazkia sartu zen eta
txostena eskatu zuen etxeko animaliek eta gatibu dauden animalia
basatiek EAEko ikuskizun publikoetan parte hartzeko animalien
ongizaterako irizpideak arautzen dituen dekretu-proiektuari buruz,
8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1 artikuluan xedatutakoaren
arabera.
Arauaren
xedea da arauturik uztea 9/2022 Legearen 27. artikuluan eta
Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legeko Erregelamenduaren
103. artikuluan azaltzen den foru-erakundeen baimena zer irizpideren
arabera eman behar den albaitaritzaren aldetik eta animalien
ongizatearen aldetik.
Jasotako
dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko
Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta
horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaieten, Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu
Araudian ezarritakoari jarraikiz. Gizarte Garapenerako Batzordea
2024ko apirilaren 23an bildu ostean, hartutako erabakietatik
abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen Osoko Bilkurak
landu dezan. Bertan apirilaren 30ean aho batez onartu da.
(Ikus
7/24 Irizpen osoa)